Imanol Landaren bloga

http://ilanda.eu :: http://ilanda.info


Getxolan



Gaur GETXOLAN marka berria aurkeztu dugu, hemendik aurrera Udalak Ekonomia Sustapeneko alorrean eskaintzen dituen izen eta zerbitzuak batzen dituena. Hartara, aurrerantzean Enplegu eta Ekonomia Garapenerako Bulegoa-Behargintza GETXOLAN deituko da.

Getxoko Udalak, pertsona eta enpresei enplegu eta ekonomi sustapeneko zerbitzuak eskaintzen dizkieten eragileak anitzak direla ohartuta, eta dauden baliabideak eskuratzea errazagoa egin aldera, GETXOLAN marka berria sortu du.
Ekimen honen helburua zerbitzu hauek bultzatu eta herritarren eskura ipintzea da, bereziki ekonomiak beheraldia bizi duen honetan. Herritarrengana hurbildu nahi dugu “leihatila bakarra” delakoaren bitartez, eta udalerrian ekonomi sustapen eta enpleguaren esparruan erreferente izatea nahi dugu ere. Hitz batean esanda, izen propioa sortu dugu, grafismo bereziarekin, eta berariazko eta egungoarekin bat ez datorren funtsarekin, zerbitzuaren publiko objektiboak-bezeroek erraz identifika dezaten.

GETXOLANen diseinuak eta grafismoak Udalaren beraren nortasun korporatiboaren ildoa segitzen dute.

10 urtetik gorako ibilbidea: 13.000 lagun eta 6.500 enpresa artatuak

Enplegu eta Ekonomiaren Garapenerako Laguntza Bulegoak hamar urtetik gora daramatza pertsona langabetuei, ekintzailei eta enpresei zerbitzuak eskaintzen; denbora guzti horretan enpleguaren eta ekonomi sustapenaren erreferente bihurtu da udalerrian.

Jaio zenetik gaur arte, bulego honetan 13.000 lagunetik gora artatu dituzte, 6.500 enpresari zerbitzuak eskaini zaizkie, 242 enpresa berri sortzen lagundu dute, 1.821 pertsonek lana topatu dute eta 1.200 lagun baino gehiago trebatu dituzte Udalak antolatutako ikastaroetan.

Horretarako, ezinbestekoa izan da Foru Aldundiarekin eta Eusko Jaurlaritzarekin harreman estua edukitzea eta eskualde edo INEM eta EBk diruz lagundutako ekimenetan parte hartzea.




MP3 fitxategiaren deskargarekin nire adierazpenekin (I).




MP3 fitxategiaren deskargarekin nire adierazpenekin (II).

Labels: , , , ,

Getxoko Udaleko Ekonomia Sustapenerako Sailak urteko lehen sei hilekoan 232.000 euroko ez ohiko aurrekontua zuzenduko du krisiak udalerriko langabetuengan eragindako egoerak hobetzen laguntzeko neurriak sustatze aldera. Udal gobernuaren ildo estrategiko nagusienetarikoa sustapen ekonomikoa da, udalerrian aberastasuna eta lanpostuak sortze aldera. Izan ere, 2009rako aurrekontuak zikloaren kontra, munduko krisialdiari aurre egiteko, egin ziren. Hori zorpetze handiarekin, baina arrazoizkoa, eta beti legalitatearen barruan.

232.000 euroko ez ohiko aurrekontua, honako hauetarako izango da: Behargintza-Enplegu eta Ekonomia Garapenerako Zentroko harrerako eta arretako zerbitzuak sustatzeko; INEM-Tokiko Erakundeen arteko hitzarmenaren bidezko enplegu eskaintzarako; enpresetan heziketa ikastaroak edo lan eskaintzak izateko dauden aukera aztertzeko eta ekimenak udalerriko ahalik eta bizilagun gehienengana heltzeko heziketa eta komunikazioa zabaltzeko.

Datorren sei hilabeteei begira ez ohiko beste inbertsio bat egitea aurreikusten du Udalak, langabeziaren egungo arazoari aurre egiteko.

Behargintza
Getxoko Udaleko Ekonomia Sustapenerako Sailak, Behargintza-Enplegu eta Ekonomia Garapenerako Zentroaren bitartez, 10 urte baino gehiago daramatza udalerriko langabetuei, ekintzaileei eta enpresei zerbitzua eskaintzen.

Enplegu Zentroak 2008an 3.016 pertsona artatu zituen (horietatik 3.014k izena emanda zuten INEMean) eta horrek udalerriko langabetuentzat zerbitzu erreferente garrantzitsu bihurtzen du.

Krisi orokorraren egoerak eragin du udalerriko langabezi tasa %9,4koa izatea. Bizkaian, langabezi tasa %12,2koa da eta Euskal Autonomi Erkidegoan %11,5ekoa.

Getxon (2009ko ekainaren 30ean) 3.403 langabe daude (INEMen datuen arabera), 2008ko ekainean baino 751 pertsona gehiago.
Behargintzaren Enplegu Zerbitzuetan (informazio, orientazio, heziketa eta praktikak) 2009ko lehen sei hilekoan artatutako pertsonen kopurua 2.252koa izan zen; 2008ko lehen sei hilekoan baino %24 gehiago eta enpresen lan eskaintzen kopuruan %18ko jaitsiera izan da (123 eskaintza izan dira lehen sei hilekoan, 2008ko epe berean 150 izan ziren bitartean).

Bestalde, INEM Tokiko-Erakundeen arteko ekimenaren bidez, Getxoko Udalak 15 pertsona kontratatu ditu sei hilabetetarako. Zailtasun handiak dituzten pertsonak gizarteratzeko Lagunduz eta FCC (Fomento de Construcciones y Contratas SA) enpresekin sinatutako hitzarmenei esker 7 eta 5 kontratu izan dira, hurrenez hurren. INEMen arabera, Getxon ekainean 1.069 pertsona kontratatuak izan dira.

Esan azkenik, Udalak eskaintzen dituen enplegu zerbitzuei buruzko informazio ekintzak langabe “berriei” begira ugaritu egingo direla, udal zentroak eskaintzen dituenez (aholkularitza, heziketa eta abar) disfrutatzeko aukera lehenbaitlehen eduki dezaten.


MP3 fitxategiaren deskargarekin nire adierazpenekin(I).




MP3 fitxategiaren deskargarekin nire adierazpenekin (II).

Labels: , , ,

Jardunaldi praktikoak pertsona ekintzaileentzat

Maiatzaren 29an Ekintzailearen Europako Eguna dela eta, Getxoko Udalak, Ekonomiaren Sustapenerako Arloaren bitartez, “Jardunaldi praktikoak pertsona ekintzaileentzat. Zure enpresa eta zure ideiei balorea eman, egin sarea” goiburuko ekimena antolatu ditu. Ekimenak Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren babesa du eta gaur egun bere enpresaren proiektua garatzen ari direnentzat edo bere negozioa martxan jarri dutenentzat zuzenduta dago.


Jardunaldiaren gai nagusia pertsona ekintzaileen artean sareak sortzea da. Horregatik, hainbat dinamika garatuko dira harremanen sarea handitzeko; 2.0 enpresei buruzko txostena egingo da, eta enpresa batek abiarazteko prozesuaz izandako esperientziaren berri emango du.

Jardunaldia hilaren 29an egingo da, 09:30etatik 12:00etara, Algortako Kultur Etxean, Villamonten, eta asistentzia baieztatzea ezinbestekoa da Enplegu eta Ekonomia Garapenerako Zentroan-Behargintzan (tel. 94 466 01 40 edo behargintza@getxo.net posta elektronikoan).

Labels: ,

Getxoko Hirugarren Sektorea dinamizatzeko Marketing Plana



PDF fitxategiaren deskarga Getxoko Hirugarren Sektorea dinamizatzeko Marketing Planarekin.

Labels: , ,

Enplegu topagunea

Enplegu eta Ekonomia Garapenerako Zentroak-Behargintzak maiatzean “Enplegu topagunea” programa abiatuko du. Programa honen helburua langileak bilatzen dituzten enpresak eta lana bilatzen duten pertsonak harremanetan jartzea da. Oraingo honetan, proposamena, batez ere, bi sektoretan arituko da: adinekoak jagoteko sektorea eta garbiketa sektorea.

Maiatzean zenbait jardunaldi antolatuko dira, jarduera sektore hauetan lan egin nahi duten pertsonei informazioa emateko: nolako lanpostuak dauden, enpresek eskatzen dituzten profilak, lan baldintzak eta abarren berri emateko, hain zuzen ere.

“Enplegu Topagunea” programaren barruan ere sektore hauetako enpresa zehatzen prospekzioa bereziki azpimarratzen da, lan-eskaintzak bilatu eta antzemanez, langileak eskatzen dituzten enpresen eta lana bilatzen duten pertsonen arteko harremanak erraztu aldera.

Adinekoak artatzeko sektorean interesatuta dauden lagunak maiatzaren 11an eta 12an joan daitezke informazio jardunaldietara, Garbiketa sektoreaz gehiago jakin nahi dutenek, berriz, maiatzaren 13an eta 14an egin ahal izango dutela. Hitzaldiak 10:00 eta 12:00etan izango diren saioetan egindo dira aipatutako egunetan Behargintzak Algortako Irutasun kaleko 10-Bn daukan egoitzan.

Interesatuek joan egingo direla konfirmatu beharko dute Enplegu eta Ekonomia Garapenerako Zentroan-Behargintzan, Algortako San Martin kaleko 17an; 94 466 01 40 telefono zenbakian; behargintza@getxo.net-en edo www.getxo.net/behargintzan.

Labels: ,

Getxo-Tik: komertzioan teknologia berriak aplikatzen

Getxoko Udaleko Ekonomia Sustapenerako Arloak Getxo-Tik Merkataritza programaren jarduerak egiten jarraituko du. Programa honen helburua da saltokien artean informazio eta komunikazioaren teknologia berriak (IKTB) sustatzea eta hurbiltzea. Programa hau Valora POFSE proiektuan sartuta dago eta 2007-2013 Getxo udalerrian txikizkako salmentan diharduten enpresaburu eta profesional guztiei zuzenduta dago.

Aurten, jardueraren ardatza SGT-Salmenta Guneko Terminala izango da. Hartara, informazio jardunaldi batzuk antolatuko dira, kudeaketa tresna hori ez daukaten dendeei zuzenduak, tresna horrek negozioaren kontrolerako daukan erabilgarritasuna ezagutzera emateko asmoz. Informazio jardunaldi horietako lehenengoa, 2 orduko iraupena izango duela, apirilaren 23an egitekoa da. Jardunaldia Jesusen Bihotzaren Udal Zahar-etxean egingo da.

SGT-ren funtzionamenduari buruzko trebakuntza jardunaldi batzuk ere prestatu dituzte, salmenta terminala daukaten edo laster erosteko asmoa daukaten dendeentzat. Trebakuntzako ekintza horietatik lehena ekainaren 2an eta 3an egingo da. 4 ordu iraungo du.


Gainera, programan parte hartu nahi duten enpresek teknologiako aholkularia izango dute, eta modu pertsonalean azalduko die euren negozioari hoberen egokitzen zaion teknologia zein den.

Informazio gehiago eskuratzeko eta izena emateko Enplegu eta Ekonomia Garapenerako Bulegoa-Behargintzara jo ahal dute, San Martin kalea 17, Algorta. Tfnoa: 94 466 01 40; posta elektronikoa: behargintza@getxo.net; eta webgunea: www.getxo.net/behargintza.

Labels: ,

Getxoko Udalaren ekimenez, martxan jarritako “Etxez etxeko laguntzako laguntzailea” ikastaroan parte hartuko dutenen %60k gutxienez ibilbide osoa egitea eta ondoren kontratatuak izatea da Getxoko Udalak eta Lagunduz enpresen taldeak gaur goizean sinatutako lankidetza hitzarmenaren helburu nagusia.

Guztira 12 lagun, 10 emakumezko eta 2 gizonezko, ikastaroa egiten hasi dira, zeharkako hezkuntzarekin eta aste honetan hezkuntza teorikoa lantzeari ekingo diote. Ikastaroak hezkuntza teorikoko 290 ordu eta hezkuntza praktikoko 120 ordu ditu. Azken horiek maiatzean edukiko dituzte eta ekainerako parte hartzaileak prest egongo dira lan merkatura ateratzeko.

Langabezian egon eta lana topatzeko zailtasun handiak dituztenek lana aurkitzea da Getxoko Udaleko Enplegu eta Ekonomi Garapeneko Zentroaren helbururik nagusiena eta horren barruan kokatzen da gaur goizean Lagunduz taldearekin sinatutako hitzarmena. Hitzarmena lortzea oso positiboa da, pertsona batzuek lan merkatuan sartzea errezten baitu eta aldi berean, mota honetako ekimenean enpresa gehiagok parte hartzea ere eskatu dut, udalerrian bergizarteratzearen eta ekonomi sustapenaren alde egiteko.

Lagunduz taldeak egoitza du Getxon eta gestio zerbitzuen, aholkularitzaren eta pertsona nagusiak artatzeko hornitzaile garrantzitsua da, bai maila publikoan bai pribatuan. Besteak beste, Gexoko Udaleko Gizarte Zerbitzuetako Etxez etxeko laguntza zerbitzua eskaintzen du. Talde horretako bozeramaleak, Carlos Catarainek, esan du “oso erraza izan da Getxoko Udalarekin hitzarmena lortzea, bergizarteratzearen aldeko apostua benetakoa baita.”


MP3 fitxategiaren deskargarekin nire adierazpenekin (I).




MP3 fitxategiaren deskargarekin nire adierazpenekin (II).

Labels: , , ,

Enplegu Topagunea

Getxoko Udalaren Behargintzak, Enplegu eta Garapen Ekonomikorako Zentroak Enplegu-Topagunea izeneko egitasmoa jarriko du martxan datorren urrian, langileak bilatzen dituzten enpresak eta lana bilatzen duten pertsonak harremanetan jartzeko helburuarekin.

Programaren bigarren edizio honetan, dendek Gabonetako Kanpainei begira egiten duten langileen eskaera handiari aurre egiteko asmoz, ahalegina merkataritzaren alorrean zentratuta egongo da.

Deialdia lana bilatzen dutenentzat


Egitasmoaren barruan, urrian zehar, merkataritzaren alorrean lan egin nahi duten getxotarrei eskaintzen diren lanpostuei, enpresek eskatzen dituzten langileen profilari, lan baldintzei eta beste gai batzuei buruzko informazioa emateko jardunaldiak aurreikusita daude. Horrez gain, lan eskaerak jasoko dituzte jardunaldi horietan, enpresa eta langileen arteko harremanak errazteko. Informazio-hitzaldiak Argia Fundazioaren lokaletan izango dira (Algortako Trinitate kaleko 10-B zenbakian), urriaren 13an, 10:00etan, eta urriaren 14an, 11:00etan eta 13:00an.

Hitzaldietara joateko inskripzioa egiteko epea urriaren 8a arte egongo da zabalik.

Deialdia langileak bilatzen dituzten enpresentzat

Beste alde batetik, programak euren beharrak betetzeko langile egokiak bilatzea eta aukeratzea erraztuko die enpresei. Egitasmoa datozen hilabeteotan langileak kontratatzea aurreikusita daukaten merkataritzaren alorreko enpresei zuzenduta dago. Interesatutako enpresa guztiak aipaturiko telefono zenbaki eta posta elektronikoaren bidez jar daitezke harremanetan Behargintzarekin.

Informazio gehiago lortzeko edota inskripzioa egiteko:
Behargintza Enplegurako Zentroa
Algortako San Martin kaleko 17an
94 466 01 40 telefono zenbakian
behargintza@getxo.net helbide elektronikoaren bidez.

Labels: ,

Getxo Lan-In



Getxo Lan-In aurkeztu berri dut eta jardunaldiaren helburua da Getxoko Udalak beste erakunde batzurekin osatutako sarearen bitartez, lana topatzeko zailtasun handiagoak dituzten pertsonei bideratuta egindako programa eta jardunak ezagutzera ematea.
Erakunde askotako, elkarte, ikastetxe, enpresa, alderdi politiko eta sindikatuetako partaide diren 450 lagunetik gora gonbidatu dituzte bertara.
Jardunaldiak Behargintzak orain arte egindako lanaren ganeko hausnarketa egiteko balioko du, baita etorkizunera begira dituen proiektuei bultzada emateko.
Getxoko Behargintzak gizarte bidezkoagoa eta orekatuagoa lortzea da jomuga, lana edukitzea pertsonen garapenerako funtsezko elementua izan dadin.

Labels: , ,


Bilatu ilanda.eu blogean

Bilatu ilanda.info gunean

Informazioa

Lizentzia

Sindikazioa

ilanda.eu bilatzaileetan

Agirre 50

Landa TB

Legealdiko plana 08-11

+ Getxo berritzen ari gara

Getxo EROSi ta GOZAtu

Merkatari plana

Argazki bildumak

Euskarazko errefrauak ausaz

Getxo garbia

Euskarazko produktuen katalogoa

GUZTIOK BAT

Egunkaria libre!

think gaur - Euskadi 2020

EAJ-PNV

Albisteak

Azaroak 25

.eus domeinua