Imanol Landaren bloga

http://ilanda.eu :: http://ilanda.info


Bake kultura eta elkarbizitzaren aldeko konpromisoa

Getxon Bakearen eta Bizikidetzaren Kulturan aurrera egiteko tokiko konpromisoa sendotze aldera, beste urte batez Udalak “Getxo:Bizikidetzaren aldeko Udalerria” programa aurrera eramaten segitzen du, GEUZ, Gatazkak eraldatzeko Unibertsitateko Zentroak dinamizatuta.
Azken hilabeteotan “Bakea ez da ipuina” ipuin-kontalariak zikloa burutu da ikastetxeetan eta www.getxo.net/bakea web gunearen bitartez online ikastaroa egiten ari da. Gainera, “Getxotik mundura, mundutik Getxora” lankidetzako topaketetan, abenduaren 11tik 13ra, “Getxo: Bizikidetzaren aldeko Udalerria” izeneko II.standa izango da. Han, besteak beste, egindako proiektuak erakutsiko dituzte; Bakearen aldeko Kulturaren oinarriak zabalduko dituzte eta bizikidetza baketsurako gida laburra banatuko dute.

Gatazkaren kultura oso sendotuta dago gure gizartean eta bere adierazpenak oso ugariak dira egunero, esate baterako, aniztasunari ukapena, ernegazio politikoa, genero indarkeria...Testuinguru horretan gatazka-kultura hori gainditzeko eta bakearen aldeko kulturan aurrera egiteko Udalok paper aktiboa jokatu behar dugu. 2005etik hona, Getxon Bakearen eta Bizikidetzaren aldeko Kulturan urratsak eman nahi dituen programa sustatzen ari gara, denok bakearekiko konpromisoa dugun ideiatik abiatuta.

415 neska eta mutil Ipuin-kontalariak zikloan
Lucía Gorbeñak, GEUZeko zuzendariak amaitu berri den “Bakea ez da ipuina” ipuin-kontalariak zikloa zertan datzan azaldu du. Horretan 5 eta 6 urteetako ikasleek hartu dute parte. Ekimenak Getxoko Haur eta Lehen Hezkuntzetako ikastetxeei txikienekin (Haur Hezkuntzako 3. eta Lehen Hezkuntzako 1.mailako ikasleekin) Bakearen eta Bizikidetzaren aldeko Kulturaren baloreak lantzeko aukera eman diete. Ipuin-kontalarien saioak ikastetxeetan bertan burutu dituzte, gatazkak era baketsuan konpontzea, errespetua eta aniztasuna bezalako gaiei buruz. 14 saio burutu dituzte proiektuarekiko interesa agertu duten 11 ikastetxetan.

88 lagun online ikastaroan
Getxoko Udalak www.getxo.net/bakea web gunean herritarrei “Elkarrizketarako eta gatazkak konpontzeko trebetasunak” izeneko online ikastaroan parte hartzeko gonbitea luzatu die. Gatazkak eta desadostasunak gure familia eta auzo mailako harremanetan ohikoak direla eta horregatik horiek egoki konpontzea gutako bakoitzaren ardura dela kontuan hartzen da. Helburua elkarrizketarako eta negoziaziorako trebetasunak hartzea eta praktikan jartzea da. Ikastaroa azaroaren 30ean hasi zen eta datorren abenduaren 20an amaituko da. 88 lagunek eman dute izena.

Standa
Azkenik, abenduaren 11tik 13ra izango den “Getxotik mundura, mundutik Getxora” lankidetzako egunetan, Areetako Geltokiko Plazan jarritako karpapean “Getxo:Bizikidetzaren aldeko Udalerria” izenekoaren II standa izango da. Ekimenhorrek burututako proiektuak erakutsi nahi dizkie herritarrei eta baita Bakearen aldeko Kulturaren oinarriak zabaldu ere. Bertan “7 gako gatazkak konpontzeko. Lehen sorospenak bizikidetza baketsurako” izeneko gida laburra, pegatinak eta liburu-bereizleak banatuko dituzte. Gainera, “Tira y Afloja/Tira-Birak” gatazkak konpontzeari buruzko lana proiektatuko da. Nahi duten herritarrek Getxon elkarrizketan, errespetuan eta bakean oinarritutako bizikidetza eraikitzen segitzeko ideiak eta ekarpenak idatzita utzi ahal izango dituzte.

Labels: , , ,

Indarkeriaren biktimen aintzatespen moral, politiko eta soziala gainditu gabe dauka oraindik euskal gizarteak. Eusko Jaurlaritzak onartutako Bake eta Bizikidetza Planak adierazi bezala, urte guzti hauetan indarkeriaren biktimek pilatutako aintzatespen gabezia gure herriaren zor historikoa da, ahalik eta lasterren kitatu behar da eta lehentasuna eman behar zaio.

Denoi dagokigun zeregin itzel honetan, indarkeriaren biktimak aintzateste honetan protagonismo berezia dute euskal udalerriek. Udalak dira herritarrengandik gertuen dauden erakundeak eta indarkeria terroristaren burugabekeriak eragindako mina sufritu duten biktimengandik gertuen dauden erakundeak ere badira. Gogoan izan behar da terrorismoaren biktimek maite dutenen bat galtzeaz gain, auzotarren eta herritarren utzikeria, interesik eza eta erasanik eza ere jasan behar izan dituztela.

Horrela, bada, erakundeetatik aintzatesteko edo kalteak ordaintzeko proposatutako ekimen orok helburu bikoitza izan behar du: batetik, biktimei inoiz kendu behar ez zitzaien duintasuna eta estimu sozial eta politikoa itzuli eta lehengoratu behar zaie. Hau da, euren herritartasun izaera berreskuratu behar da. Bestetik, erakundeek indarkeria terrorista deslegitimatzeko duten duintasun moral eta zibikoa baieztatu behar da, helburu politikoak lortzeko metodo gisa.
Aurreko hori guztia kontuan izanda, Udal honek aho batez ADOSTU DU GETXON eraildako terrorismoaren biktimei OMENALDIA ETA AINTZATESPEN EKITALDIA egitea. Omenaldi horretan ornamenturako elementuren bat ezarriko da udalerriko toki esanguratsu eta publikoren batean, biktimak oroitzeko.

Era berean, Udal honek, burugabekeria terroristak eraildakoak gogorarazteko, ekimen hau urtero egingo du, uneoro dagokion forman eta moduan, baina argi utzita erakunde honek ahalegina egingo duela terrorismoak gure herrian bizia kendutako pertsonak aintzatesteko ekitaldiak sustatzea.

Azkenik, Udal honek adostu du herritarrei eta gizarte erakundeei deia egitea deitutako ekitaldietan parte har dezaten. Gu guztiok biktimekiko izan dezakegun elkartasun aktiboa da, zalantzarik gabe, jasan zuten mina eta utzikeria gogoan izanda eskain dezakegun zerbitzurik onena. Euren tragedia gogorarazteak gure herriaren aurka erabilitako indarkeria gogorarazten digu eta hori ez ahaztea da gure seme-alabentzako askatasunezko etorkizuna eraikitzeko modurik onena.




MP3 fitxategiaren deskargarekin nire adierazpenekin.

Labels: , ,

Zein da zure bakerako ideia?

7 giltzarri gatazkak konpontzeko


PDF fitxategiaren deskarga 7 giltzarri gatazkak konpontzeko. Elkarbizitza baketsurako lehen laguntzak.

Labels: ,

Getxo: elkarbizitzaren aldeko herria


Getxotik Mundura esparruaren barruan abenduaren 12, 13 eta 14an irekiko den stand batekin, "bakea.getxo.net” webgune berriaren aurkezpenarekin, DVD baten argitalpenarekin, udalerriko ikastetxeetako nerabeei nahiz haien gurasoei eta arreta postuetako pertsonei zuzendutako trebakuntza egintza berriekin, Getxoko Udalak bultzada berria ematen die bizikidetza eta bake kultura sustatzera zuzendutako ekimenei.
"Getxo: elkarbizitzaren aldeko herria” lemapean, bakearen alde lan egitea, egun, presazko beharra da, etorkizuneko Euskadi bat, integratzailea eta giza eskubideei erabateko errespetua izango diena eraikitzeko funtsezko errealitate saihestezina izatearekin batera. Zentzu horretan, ezinbestekoa dirudi udalek jardutearen aldeko papera izatea bake kulturaren barreiapenean; kultura hori balio, jarrera, tradizio, portaera eta bizi estilo multzoa da, indarkeria gaitzesten duena eta gatazkak prebenitzen dituena.

Datozen ekintzak

“Bakean sentitu eta pentsatu” premisapean, martxan jarriko da Areetako geltokiko plazan instalaturiko Getxotik Mundura karparen barruan sentsibilizazioaren alde lan egingo duen stand bat.
Bertan, euskarri ezberdinak erabiliko dira, adibidez “Zein da zure bakerako ideia?” erabiliz jendearen ekarpena jasotzeko balioko duen arbela. Standaren ekimena, halaber, erabili da jada 12 eta 16 urte bitarteko ikasleen geletan, nahiz eta funtsean hezkuntzaren alorrekoa den ikuspegi batekin. Horretarako, aldi berean, irakasleentzako nahiz ikasleentzako hainbat baliabide didaktiko garatu da. Halaber, ikasle horien artean bakeari buruzko kontaketa lehiaketa egiten ari da, eta epea datorren abenduaren 19an amaituko da.
Bestalde, microsite berria diseinatu da, "bakea.getxo.net", albisteetatik hasi eta proiektuei buruzko informazioraino jasoz (gida, dokumentuak, programak, eta abar), Udalak garaturikoak horiek 2005ean ekimen hau martxan jarri zuenetik. Gainera, elkarbizitzari eta gatazkak konpontzeari buruzko material eta informazio ezberdina eskuratu ahalko da on-line, herritarren parte-hartzea bultzatzearekin batera.
Halaber, DVD bat egin dela jakinarazi da, “Bitartekaritza, elkarbizitzari ekarpena” gaiari buruz, eta eskura egongo da material didaktiko gisa web berrian. Halaber, gatazkak ebazteari eta bitartekaritzari buruzko gaitasunak garatzeko tailer ikastaroak garatu dira, eta familiaren eremuari zuzendurikoan 85 pertsonak izena eman du jada.
Azkenik, “Getxo, elkarbizitzaren aldeko herria” herritar sarearen II. Fasea martxan jarri dela nabarmendu dezaket. Bertan, hausnarketa eta eztabaida talde gisa, bake kulturako ekimenetan interesa duten gizarte harremanetako eremu ezberdinetako udalerriko pertsonek parte hartzen dute, ideiak eta proposamenak sortze aldera.

Labels: , ,

Bakea bera da bidea

Lehenik eta behin nire esker ona eman nahi diot Herrizaingo sailburuari, Getxora etorri delako gurekin egoeraren analisia konpartitzera, ETAk gure udalerrian jarduteko zituen planak zapuztu ondoren.
Bigarrenik, Ertzaintzarentzat getxoztar guztien elkartasuna eta laguntza adierazi dizkiot. Izan ere, Ertzaintza, une hauetan, talde terroristaren helburu nagusietako bat da.
Hirugarrenik, getxoztarrei jakinarazi nahi diet gure segurtasuna zaintzeko Ertzaintzaren lanean eta jardun onean konfiantza osoa dudala. Balorazio positiboa egiten dugu segurtasun indarren lanari buruz, Getxon ETAren atentatu garrantzitsuak galaraztea lortu dutelako.
Ondo dakit ETAk gure gizartearen exijentziei ez diela kasu egiten, baina edozein kasutan ere, gure auzokideek sentitzen dutena errepikatzen ez naiz nekatuko:
1. Getxon guztiz eta errotik gaitzesten dugu ETAren indarkeria. Haren kolpea jaso dugu eta jasotzen ari gara, talde terroristak gure udalerriarekin duen obsesioaren ondorioz.
2. Ezin dezakegu ulertu oraindik ere pertsona batzuk kapaz izatea eta prest egotea pertsonen aurkako atentatuak prestatzeko eta gauzatzeko, batzuetan hilgarriak, izua eta hondamena sortuz.
3. Ez dugu amore emango eta astakeria hauen kokaleku izan. Eta ez dugu nahi beste herri batek ere hori pairatzea. Ahalik eta azkarren hau amaitu dadila exijitzen dugu.
Gizarte heldua da hau. Ez du nahi ETAk inposatu nahi duen tutelajearen antzekorik, eta ez du indarkeria onartzen inolako helbururik lortzeko.
4. Horrexegatik hain zuzen, ez duelako onartzen, ez ETAk ez indarkeriak ez dute etorkizunik gizarte honetan. GHANDIk esan zuenez, uste dugu eta sinetsita gaude “ez dagoela bakerako bidea, bakea bera da bidea”.

Labels: , , ,

Elkarrizketarako udal foroetan parte-hartu


Zer arazo eta zer aukera ikusten dituzu egungo egoeran bakea eta normalizazio politikoa iristeko? Ados al zaude egungo egoera desblokeatzeko hiritarrei kontsulta egitearekin?”.

Horiek dira Getxoko Udalak zuon galderak eta ekarpenak partekatze aldera Elkarrizketarako Udal Foroan planteatu dituen galderak. Foro hori apirilaren 9an jarriko da abian, arratsaldeko 19:00etan, Algortako Kultur Etxean (Villamonten). Herritarrek bakea eraikitzen parte hartzeko Udalaren beste ekimen bat gehiago da.

Foro horiek, beste udalerri askorekin batera 2007. urtean bultzatu zirenak, pertsona ezberdinen arteko elkarrizketarako gune lasai bilakatu dira. Horien xedea ez da akordioetara iristea, bakoitzak errealitateaz duen ikuspegia partekatzea baizik, bai eta bakeranzko bidean aurrera egiten nola jardun eztabaidatzea ere.

Horretarako, forook elkarrekin hitz egiteko eta elkarri entzuteko metodologia landu dute, partaidetza lasai eta begirunetsua bermatze aldera; horrezaz gainera, foro bakoitzak elkarrizketa dinamizatzen duen pertsona bat ere badu. Foroetan parte hartzen duten pertsonek euren izenean esku hartzen dute, bi orduko bilera bakar batean, eta bilerari buruzko aktetan idatziz egiten diren ekarpenak baino ez dira jasotzen.

Parte-hartu nahi duten pertsonek izena eman dezakete:

e-mail: udalforoak@getxo.net
Call Center: 902 11 55 00 – 665723141
Web orrialdean formularioa betez: www.getxo.net

Informazio gehiago eskuratu nahi izanez gero, www.konpondu.net web orrialdera jo.

Labels: , ,

Bake kultura eta herritarren parte-hartzea

Topaketa hauek udalak 2005etik bultzatzen ari den Bitartekaritza Komunitarioa eta Bake kulturaren aldeko planaren barruan kokatzen dira.
Plan honen helburu orokorra zera da: norgehiagokaren kulturan murgilduta dagoen gure gizarte honetan, bakearen kultura poliki poliki hedatzea, bai pertsonal arloan bai familien, herritarren eta noski politikaren arloan ere. Horretarako giza eskubideen defentsa, partaidetza, berdintasun aukerak, elkarrizketa eta gatazkak konpontzeko bide baketsuen aldeko baloreak sustatzea derrigorrezkoa delarik.
Horiek horrela, hasiera ezin hobea izan genuen atzo, hain zuzen ere gure artean eta nik dakidanez, estatu mailan arlo honetan dagoen katedradun bakarrarekin. Ramón Alzate Saez de Heredia Jauna, Euskal Herriko Unibertsitateko Gatazken analisi eta ebazpeneko katedraduna da eta gatazka konpontzeko komunitate zentroei buruz hitz egingo zigun.

Topaketen egitaraua:

Abenduak 11 (19:00-20:30)
“Gatazkak konpontzeko komunitate zentroak”
Ramón Alzate Sáez de Heredia jn.
EHUko Gatazken Analisi eta Ebazpeneko Katedraduna. Geuzeko zuzendari zientifikoa.

Abenduak 18 (19:00-20:30)
“Bake hezkuntza”
Fermín Barceló jn.
Arartekoko Gizarte Harremanen arduraduna.

Urtarrilak 10 (19:00-20:30)
“Herritarren parte-hartzea”
Pedro Ibarra jn.
EHUko Politika Zientzien Katedraduna. Parte Hartuzeko kidea.

17 de Enero (19:00-20:30)
“Bake kultura eta gatazken ebazpena herri mailan”
Jonan Fernández jn.
Baketik Zentroa Zuzendaria

Labels: , , ,

Bakea, kultura eta artea

ELKAR BIZI ELKAR

Eguneroko gatazken eta hauen konponbidearen interpretazio argazki erakusketa

Abenduak 10-21

Villamonteko kultur etxean

Asier Mentxaka, Alvaro Gonzalez eta Juan Ballaz



"Elkar bizi elkar” izeneko erakusketan bertoko hiru artistek bakeari buruz eta elkarbizitzari buruz duten ikuspegi pertsonala erakutsiko dute irudi-euskarri batzuen bitartez.
Ekimena Getxoko Udalak GEUZ-Gatazka Eraldatzeko Euskal Herriko Unibertsitate Zentroak lagunduta, martxan jarritako Udal Plan Bitartekotza Komunitarioaren eta Bake-Kulturaren Promozio Planaren barruan kokatzen da. Erakusketaren helburua herritarrek bakearen eta elkarbizitzaren kulturan kontzientziatzea eta arreta deitzea da, hain zuzen ere, bizitzaren arlo desberdin batzuetan, tartean, familia eta lana, urbanismoa eta ekologia, barne-bakea eta estresa, trafikoa, alor sozio-politikoa, arlo intrapertsonala eta komunitatearen alorrean.

Labels: , , ,




Columbiako Unibertsitateko adituek Herritarren Partaidetzarako Ekimenaren, Konponduren, ondorioen txostena aurkeztu dute.
Getxon aurten bultzatutako bi foroetan parte-hartu duten getxoztarren laguntzaz eta iritzietaz osatu da Columbia Unibertsitateko ondorioen txostena.


Informazio gehiago

Bakea lortzeko zure parte-hartzea behar beharrezkoa da.
Eman zure iritzia: Konpondu.net.

Labels: , ,


Bilatu ilanda.eu blogean

Bilatu ilanda.info gunean

Informazioa

Lizentzia

Sindikazioa

ilanda.eu bilatzaileetan

Agirre 50

Landa TB

Legealdiko plana 08-11

+ Getxo berritzen ari gara

Getxo EROSi ta GOZAtu

Merkatari plana

Argazki bildumak

Euskarazko errefrauak ausaz

Getxo garbia

Euskarazko produktuen katalogoa

GUZTIOK BAT

Egunkaria libre!

think gaur - Euskadi 2020

EAJ-PNV

Albisteak

Azaroak 25

.eus domeinua