Imanol Landaren bloga

http://ilanda.eu :: http://ilanda.info


BOE eta alokairuentzako dirulaguntzak gazteentzako

Iturrribarriko udal lurzoruan babes ofizialeko 16 etxebizitza eraikitzeko baimena eman dugu, hain zuzen ere “Uves” eta “Fadura” artean eta 2009ko apirilerako egon ahal izango direla aurreikusten da. Horiekin batera, Konporte aldean beste 16 gehiago ere hasiko dira eraikitzen datorren irailean. Baimena eman izanarekin Gobernu Taldeak etxebizitzen eraikitzea arindu nahi duela, era horretan gazteen eskaerei erantzuna eman ahal izateko. Ildo horretatik, Gazteria Arloaren bitartez, kolektibo horri zuzendutako etxebizitzen alokairurako dirulaguntza zuzenak martxan jartzeko lan egiten ari gareela gaur egun.

Labels: ,

Babestutako etxebizitzak, alokairuak eta ikuskapena

Hiri lur zoruan, zein Andra Mariko etorkizuneko garapenean babesturiko etxebizitza eraikitzearen alde erabateko apostua, pertsona gazte edota egoera txarrean dauden taldeentzako alokairuak bultzatzea hala nola, alokairuzko etxebizitzak merkaturatzeko izaera positibodun neurri fiskalak indarrean jartzea suertatzen dira Euzko Alderdi Jeltzaleak Getxorako Etxebizitzaren Plangintza Bereziaren konpromisuak dituen oinarriak 2007-2011 legealdian.
EAJ-PNVk herritarrekiko bere konpromisuen ardatza nagusi bezala azpimarratzen du Etxebizitzaren Plangintza Berezia, gazteengan eta orohar gizarte osoarengan ardura eta behar nabarmenen artean dagoen etxebizitzaren beharrari erantzuna emateko, baina baita ere orohar dagoen eskakizunari, hau da, prezio eskuragarriko etxebizitza eragitea, ahal den neurrian.
Helburu nagusia suertatzen da pertsona orori, batez ere gazteei, hala nola egoera larriagoan dauden haiei, duintasunezko etxebizitza bat jaso dezatenerako ez bakarrik aukera, baizik eta eskubidea ahalbidetzea. Euzko Alderdi Jeltzaleak “egin behar dugu” leloak azaltzen duen konpromisuan, azpimarratzen du Getxon ahalmen guztiak egin behar direla getxoztarrei Getxon bizitzeko aukera bermatzeko, bere bizitza herrian egin dezaten.

Honetarako, EAJ-PNVk etxebizitzaren beharrari erantzuteko neurri edo herremintak zehazten ditu bere konpromesu zuzenean, etxebizitzaren egitasmo berezian.

-Etxebizitza babestuak (BOE, sozialak eta etxebizitza tasatuak) eraikitzen jarraitzeko neurri eraginkorrak sustatzea. Horiek guztiak, lurzoru hiritarrean emango dira lurrazal-eskubideaz
-BOEak edota etxebizitza tasatuak lortzeko ezarri diren baldintzak betetzen direla eta bere horretan jarraitzen dutela egiaztatzeko ikusketa eta kontrol sistemak bultzatzea.
-Gazteentzako eta egoera txarretan bizi diren pertsonentzako etxebizitza lortzeko aukera ahalbidetzea. (diru-laguntza zuzenak, etab.)
-Izaera positiboko neurri fiskalak ezarri, udalerrian hutsik dauden etxebizitzak alokatzeko merkatuan egon daitezen bultzatzearren.
-Foru eta nazio erakundeekin bete-betean parte hartu, etxebizitza lortzearen aldeko politikak bultzatzeko.


EAJ-PNVk konpromisu zehatza eskuratzen du Getxoko alkatetzara heldu eta berehala indarrean jartzeko: alokairuzko etxebizitzak eskuratzeko subentzio edo dirulaguntza zuzenak eratzea, bereziki pertsona gazteei zuzendua. Helburu nagusia gertatzen da gazteak lagundu nagusiagoenen mundura sartu eta euren independentzia eta emanzipazioa jasotzeko orduan, eta hau ahalbidetzeko eta bultzatzeko neurri berezi eta adierazgarriena gertatzen da Getxo utzi barik alokairuzko etxebizitza bat eskuratzeko aukerak indartzea. Neurri berritzaile eta aurrerakoia, zeina aztertu egingo da beste giza talde batzuentzat ere zabaltzea, adibidez banaturiko pertsonei, edota aldebakarreko sendiei.

Labels: ,


Bilatu ilanda.eu blogean

Bilatu ilanda.info gunean

Informazioa

Lizentzia

Sindikazioa

ilanda.eu bilatzaileetan

Agirre 50

Landa TB

Legealdiko plana 08-11

+ Getxo berritzen ari gara

Getxo EROSi ta GOZAtu

Merkatari plana

Argazki bildumak

Euskarazko errefrauak ausaz

Getxo garbia

Euskarazko produktuen katalogoa

GUZTIOK BAT

Egunkaria libre!

think gaur - Euskadi 2020

EAJ-PNV

Albisteak

Azaroak 25

.eus domeinua