BiscayTIK proiektua: aurkezpena Getxon
Egilea: Imanol Landa. 2010/02/16. Ordua: 1:38 PM.Bizkaiko Foru Aldundiak Getxo udalerria aukeratu du BiscayTIK Fundazioaren egoitza eta proiektuan parte hartzen duten enpresen mintegia jartzeko, Bake Eder eraikinaren lurzatian, eta Informazioaren eta Ezagutzaren Teknologia Berrien sektorean espezializatutako enpresen Elkartegia jartzeko, Areetako merkatu zaharrean.
Bake Eder eraikinean “Be My Gov” Zentro Teknologikoaren instalazioak jarriko dira, eta, batez ere, administrazio elektronikoaren alorra landuko da. BiscayTIK proiektuaren garapenean laguntzen duen Microsoft enpresarekin lankidetzan jarri da martxan zentroa eta administrazio elektronikoaren arloan mundu-mailako erreferentzia izatea da asmoa.
Zentroaren helburuetako bat Bizkairako aberastasuna sortuko duen agentea izatea da. Aberastasunak ez du diru-sarrerak edukitzea edo enplegua sortzea soilik esan nahi; aberastasuna ezagutza modu bat ere bada eta berebiziko garrantzia dauka
ekonomia globalizatuen garai honetan.
Zentroak administrazio elektronikoarekin eta herritarrentzako zerbitzuekin zerikusia duten jarduera-lerroak edukiko ditu, eta, horretarako, teknologia berriz baliatuko da.
Egingo diren jardueran artean, honakoak sartzen dira: produktu berriak garatzea, ikertzea eta berrikuntzak egitea, ekitaldiak zabaltzeko eta antolatzeko ekintzak sustatzea eta prestakuntza-lanak eskaintzea (bekak eta masterrak).
Era berean, zentroan enpresen mintegia ere egongo da. Bertan, euren jarduerak garatu ahal izango dituzte, BiscayTIK proiektuaren arloan, edo proiektu berriei ekin, betiere, administrazio elektronikoarekin harremana badaukate.
Labels: aurkezpena, BFA, BiscayTIK, Getxo, getxoblog, Jose Luis Bilbao, TB

















