Imanol Landaren bloga

http://ilanda.eu :: http://ilanda.info


Getxoarte 2009

Getxophoto 3.az grina


Copyright Wang Qingsong. Dormitory,2005




Gaur goizean Getxophoto 3. aurkeztu dugu.

Informazio gehiago: Getxophoto 3


MP3 fitxategiaren deskargarekin nire adierazpenekin.

Labels: , , , ,

Pablo Ugartetxearen Neguritz


Neguritz 1

Neguritz 2

Neguri eta Biarritz bat egiten duten Pablo Ugartetxearen Neguritz 1 eta 2 margolanak eransten dizkizuet.

Informazio gehiago: Pablo Ugartetxea

Labels: , ,

Santa Eugenia: auzo etxe berria kultura, artea eta elkarteentzako

Tokiko Gobernu taldeak Santa Eugenia plazan izango den kultur eraikin berriaren proiektua idazteko eta lana zuzentzeko eta ikuskatzeko txostena martxan jarri du, 340.000 zenbatekoarekin. Hori sei hilabeteko epean esleitu ahal izango dela aurreikusten da, mota honetako kontratuek edukitzen duten ohiko epean, bere zenbatekoa kontuan hartuta, Europar Batasunaren Egunkari Ofizialean publizitatea atera behar delako.

Ekipamendu kultur eta administratiboari zuzendutako eraikin berria Gobernu Taldeak Legegintzaldi Plangintzaren barruan duen jarduera nagusienetako bat da. Gaur egun Santa Eugeniako aintzineko eskolak dauden lekuan eraikiko da auzo etxe berri hau –eraikin zaharra botako baita- eta udalerriko Kultur Etxe nagusia izango da. Azpiegitura moderno eta potente izango da, Kulturari, Arteari eta, batez ere, Getxon dugun elkarte mugimendu garrantzitsuaren beharrei dedikatuta.


MP3 fitxategiaren deskarga udalerriko Kultur Etxe nagusiena izango denaren informazioarekin.


Ilusio handia sortzen duen proiektua da hau, eta udalerriarentzat proposatzen dugun modernizazio prozesuaren pieza berri baten aurrean gaude. Getxo berriaren aldaketaren oinarriak ipintzen ari gara, orain arte beste ekimenetan egin dugun bezala, hots, Metroaren lurperatze lanak; Getxo Antzokia berriaren eraikuntza –eraikin zaharra bertan behera botatzen urtearen amaieran hasiko dena-, edo Bake-Ederren eta gaur egun Areetako merkatuaren egoitzan kokatuko den “Biscaytik” proiektu teknologikoa. Aldaketa hasi da jada eta horren emaitzak epe laburrean ikusi ahal izango dira.

Ezaugarriak

Eraikin berria, bataz beste, 4.000 metro koadrokoa izango da, eta sotoa, 5 solairu eta atikoa izango ditu. Sotoan, makinagintzaz gain, biltegia, kamerinoak eta ekitaldi areto bat egongo da. Azken hori, eta arrapala erretraktil baten bitartez, beheko solairuan egongo da eta beste aretoarekin lotu ahal izango da –horrela lekua handituz-.
Beheko solairuan, ekitaldi aretoaz gain, harrera egongo litzateke, hala nola, erakusketa gela, Herritarrei Arreta emateko Bulegoa (gaur egun zaharberritu beharreko eraikinean dagoena) eta administrarien bulegoak. Lehenengo solairuan nagusientzako eta haurrentzako liburutegiak aurreikusten dira; bigarren solairuan ludoteka bat ekitaldi askotarako (klaseak, ikastaroak, dantzak, multimedia…) gelak; hirugarren solairuan ikasteko gela, tailerrak eta kulturgunea (elkarteek erabiltzeko gunea); laugarren solairuan hitzaldietarako eta tailerrak egiteko gelak eta atikoan musika taldeen, dantzen eta abesbatzen entseiuetarako. Eraikin osoa Wifi gunea izango da.
Lokalak erabiltzeko lagatze politika ez da aldatuko, hau da, ez da erabilera esklusiboa egongo inolako elkarterentzat. Eraikina zabalik egongo da egunero –asteburuak barne- eta ordutegia gaur egun dagoena baino zabalagoa izango da. Leku berri honekin ez bakarrik Errromo auzoa dinamizatzea eta bertoko parte-hartzea bultzatzea espero dugu, udalerri osokoa baizik.
Eraikin berriaren lanak amaitutakoan, eta epe iragankorrean, Nagusien Etxea eta Udal Euskaltegia eraikin berrira joango dira, zerbitzu hauek Lope de Vega kalean dituzten egoitzak ere zaharberritu ahal izateko.

Labels: , , ,


Bilatu ilanda.eu blogean

Bilatu ilanda.info gunean

Informazioa

Lizentzia

Sindikazioa

ilanda.eu bilatzaileetan

Agirre 50

Landa TB

Legealdiko plana 08-11

+ Getxo berritzen ari gara

Getxo EROSi ta GOZAtu

Merkatari plana

Argazki bildumak

Euskarazko errefrauak ausaz

Getxo garbia

Euskarazko produktuen katalogoa

GUZTIOK BAT

Egunkaria libre!

think gaur - Euskadi 2020

EAJ-PNV

Albisteak

Azaroak 25

.eus domeinua