

Ekimena honen bitartez jasangarritasunaren aldeko mezua zabaldu ahal izango dugu eta honi esker ere, kontzientziazioaren eta sentsibilizazioaren alorrei helduko diegu, herritarrak ingurugiroa zaintzeko beharraz arduratu daitezen.
Labels: argazkiak, ingurumena
Eguneroko gatazken eta hauen konponbidearen interpretazio argazki erakusketa
Abenduak 10-21
Villamonteko kultur etxean
Asier Mentxaka, Alvaro Gonzalez eta Juan Ballaz
"Elkar bizi elkar” izeneko erakusketan bertoko hiru artistek bakeari buruz eta elkarbizitzari buruz duten ikuspegi pertsonala erakutsiko dute irudi-euskarri batzuen bitartez.
Ekimena Getxoko Udalak GEUZ-Gatazka Eraldatzeko Euskal Herriko Unibertsitate Zentroak lagunduta, martxan jarritako Udal Plan Bitartekotza Komunitarioaren eta Bake-Kulturaren Promozio Planaren barruan kokatzen da. Erakusketaren helburua herritarrek bakearen eta elkarbizitzaren kulturan kontzientziatzea eta arreta deitzea da, hain zuzen ere, bizitzaren arlo desberdin batzuetan, tartean, familia eta lana, urbanismoa eta ekologia, barne-bakea eta estresa, trafikoa, alor sozio-politikoa, arlo intrapertsonala eta komunitatearen alorrean.
Labels: argazkiak, bakea, bitartekaritza, erakusketa
Getxoko Komikiaren eta Mangaren VI. Azoka
Egilea: Imanol Landa. 2007/11/23. Ordua: 12:40 PM.
11 udalerri... Barakaldo, Berango, Bilbao, Erandio, Etxebarri, Getxo, Leioa, Plentzia, Portugalete, Sestao eta Sopelanako alkate, zinegotzi eta segurtasun arduradun elkartu gara Metro Bilbaoko segurtasun protokoloa sinatzeko.
Labels: argazkiak, metro Bilbao, segurtasun



Mugarik gabeko medikuen "Humanitarioak jardunean" erakusketa ikusteko aukera paregabea daukazue Algortako San Nikolas plazan. Lankidetzara hurbildu zaitez!
Labels: argazkiak, Mugarik gabeko medikuak

















































