Eskuko Telefoniaren operadoreen egungo eta aurreikusita dituzten hedapenak aztertzeko ikerketa eskatuta
Egilea: Imanol Landa. 2008/07/03. Ordua: 12:25 PM.
Eskuko telefoniaren igorgailuek eragindakoak aztertzeko Gobernu Taldeak bultzatutako lan taldeak erabaki du operadoreen egungo eta etorkizunerako aurreikusita dituzten hedapenei buruzko ikerlana eskatzea. Helburua udalerrian eskuko telefoniaren igorgailuen kokapena aztertzea eta baita aurreikusita duten hedapena ere, zerbitzua bermatzen duen proposamena egin ahal izateko eta aldi berean, hedatze kontrolatua, orekatua eta guztien artean hitzartua lortzeko denon lasaitasunerako.
2007ko azken hiruhilabetean osatutako taldearen azken bileran CCARS, Irratiuhin eta Osasunaren Batzorde Aholkulari Zientifikoak egingo duen hurrengo Biltzarrerako tokia Getxo proposatzea ere adostu zuten.
CCARS delakoa erakunde independientea da, Medizinan, Fisikan, Kimikan, Biologian, Zuzenbidean eta beste jakintza adar batzuetan adituak direnek osatuta eta Madrileko Complutense Unibertsitateko Fundazio Nagusiak babestuta. Sortu zenetik izaera zientifikoko eta teknikoko aholkularitza-txostenak eta ekitaldiak burutu ditu herri administrazioentzat eta herritarrentzat. Batzordea gaur egun eremu elektromagnetikoen arriskuaren ganeko egungo pertzepzioaren inguruan lan egiten ari da, herritarrek arrazoi zientifikoetan oinarritutako erabaki arinak eta gardenak hartu ahal ditzaten. Horretarako informazio objetiboak, independienteak eta saio zientifikoan oinarritutakoak igortzen dituen erakundea beharrezkoa da. CCARS erakundeak hori eskaini nahi dio gizarteari.
Kide berriak
Getxon sortutako lan taldeko hasierako kideak gobernu taldea, udal alderdi politikoen ordezkariak, “Antenas No” elkartea eta Telefoniaren Operadoretako eta Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioko ordezkariak izan ziren eta orain FEMP, EUDEL eta Eusko Jaurlaritzako Inguruneko Saileko kideak sartu dira. Era berean, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailari sartzeko gonbidapena luzatu diote.
Gogoratu, eskuko telefoniaren igorgailuak ezartzeko estatuko eta tokian tokiko administrazioen baimenak behar dituztela. Estatuak gai teknikoak eta irratielektrikoak kontrolatu eta baimentzen ditu, eta baita beren igorpen irratielektrikoak, beren neurketak eta zaintza ere. Alor horretan, Udalak Ministerioari eta operadoreei eskatu dio instalakuntzak behar bezala daudela egiaztatzen duten informazioaren kopia. Udalak, bere aldetik, hirigintz alorreko ahalmenak ditu, lan baimenaren, jardueraren eta instalakuntzen zabaltzearen kontrolen bitartez.

Labels: antenak
Eremu elektromagnetikoekiko esposizioak osasunaren gainean izan ditzakeen ondorioengatik sakelako telefoniak antenak hainbat herritarren artean alarma pizten ari direla eta, Getxoko Udalak Espainiako Udalerri eta Probintzien Federazioko Laguntza Teknikoko eta Informazio Zerbitzuaren adituen laguntzarekin informazio saioa antolatu du “Sakelako telefoniako antenak: alderdi teknikoak eta biomedikoak” titulupean. Horren programa beste herri batzuetan egindakoaren antzekoa izango da. Saioa datorren ostegunean, martxoaren 6an, 18:30ean, izango da “Andres Isasi” Musika Eskolan (Areeta, Mesedeetako kalea 6).
Udala informazio eskaerei erantzuten ari da eta gainera, lantalde bat sortu du zerikusia duten eragile guztien interesak eta kezkak ordezkatzeko. Hala ere, gaiaren kezka (horren funtzionamenduaren ahalmena Gobernu Zentralarena izanik) ez dela desagertu egiaztatu du Udalak eta horregatik informazio saioa antolatu du iturri espezializaturen eta fidagarriren partaidetzarekin. Horretara bizilagun guztiak gonbidatu ditu.
Egitaraua
18:30. Saioaren hasiera
Imanol Landa, Getxoko alkatea.
Joseba Arregi jn., Hirigintzako Zinegotzi Arduraduna
19.00. Sakelako telefoniaren dimentsio teknikoa: zer dira sare bat eta antena bat, nola funtzionatzen dute eta zertarako balio dute
Adrián Nogales jn., Telekomunikazioetako Ingeniarien Elkargo Ofizialaren Idazkari Orokorra, SATI-FEMPeko telekomunikazioetako arloko arduraduna
19:30. Irratikomunikazioko azpiegituren osasun garantiak.
Francisco Vargas jn., Osasun Nazionaleko Medikuen Kidegoko Epidemiologoa. SATI-FEMPeko arlo biomedikoaren arduraduna, Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko Irrati-frekuentziei buruzko Aholku Batzorde Zientifikoko kidea.
20:00 Mahai-ingurua eta solasaldia: Sakelako telefoniako azpiegituren gaineko kontrol tekniko eta sanitarioaren gizarte eskariari erantzutea.
Elkarte gonbidatuak:
-Keltse Eiguren and., Ingurumeneko zinegotzi arduraduna.
-Industria, Merkataritza eta Turismoko Ministerioaren Telekomunikazioetako Ikuskapeneko Probintziaburua Alfonso Sanchéz jn.
-Adrián Nogales jn.
-Francisco Vargas jn.
ANTENA NO elkartea eta Getxoko Guraso Elkartea gonbidatuta daude baina oraindik ez dute beren parte hartzea egiaztatu
21:00 Itxiera
Imanol Landa jn., Getxoko alkatea.
Joseba Arregi jn., Hirigintzako zinegotzi arduraduna