Imanol Landaren bloga

http://ilanda.eu :: http://ilanda.info


Algortako Etxeandia Apezpikuaren parkea irekita



Goiz polita gaurkoa, eguzkitsua eta argia. Etxeandia Apezpikuaren parkera hurbildu gara, parkearen egokitze lanak amaitu egin direla eta zabaltzen dela prentsari jakinarazteko. 320.000€ tako inbertsioa parkea goitik behera aldatzeko. Aurreko parkeko bi mailak, batean bihurtu ditugu, zorua aldatu, jolasgune handia erdian jarri eta inguruan jesarleku luze bat. Bertara ailegatzeko sarrera ere egokitu dugu iresgarritasunezko irizpideekin, parkea guztion zerbitzurako egoteko, baita mugikortasuna murriztua duten auzokideentzako.

Ez da parke handia, ia 800m2-koa, baina bai gune gozoa eta ondo prestatuta umeekin lasai eta eroso egoteko.

Aurreko astean Villamonteko igogailuak eta gaur Etxeandia Apezpikuaren parkea. Ez da txarra ez , azken bolada honetan daramagun bidea. Eta hurrengo astean, obrak amaitzen badira, Gobelaurreko parkearekin jarraituko dugu. Aurrera beraz!

Labels: , , , , ,

San Nikolaseko lurpeko aparkalekua

Gaur bertan aurkeztuko diogu Hirigintzako Batzorde Informatiboari Getxo Antzoki berriko auzokoentzako lurpeko aparkalekuaren gaineko proiektua. Algortako egungo San Nikolas plazaren azpian egingo da aparkalekua, Basagoiti Etorbidearen eta Andres Cortina kalearen artean. Lurpeko parkingaren eraikitze lanak Getxo Antzoki berria altxatzeko bigarren fasearen harira egingo dira, bai kultur ekipamendu hori hartuko duen orubean baita San Nikolas plazan bertan egun egiten ari diren hondeaketa lanekin batera, hain zuzen. Lanak datorren urteko uda aldera has litezke eta 12-14 hilabete beranduago amaitu. Egitasmo honen aurrekontua 3.600.000tik gora eurokoa da.
Halaber, Gobernu taldea Algortako auzoan bizi direnei aparkatzeko plaza horiek zelan eman aztertzen ari da.
Nabarmentzekoa da San Nikolas plaza berriro zabalduko dela herritarrek erabiltzeko lurpeko aparkalekua zabaldu aurretik. Behin aparkalekua amaituta plaza egokituko dute eta herritarrek, behin behinean erabiltzeko moduan utziko dute.
San Nikolaseko lurpeko aparkalekuaren gaineko proiektua gaur aurkeztu dugu Hirigintzako Informazio Batzordearen aurrean, bertan Getxoko Udalbatza osatzen duten alderdi politiko guztietako ordezkariak direla, baina, halere, laster, Getxoko herritarrei ere aurkeztuko zaie.

Labels: , , , ,

Algortako Kasinoaren historia argitaratuta

Presa nagusia den gizarte honetan, oraingo garai hau bete-betean bizitzea galarazten digun aldi latz honetan, gertu dugun etorkizunari begira zeharo kezkaturik bizi garen une honetan, merezi du, eta hagitz merezi gainera, bidean geraldia egitea, pixka batean lotu eta arnasa hartzea, atzera lasaikiro begiratu eta hurbil-hurbil dugun ingurunearen istorioak eta gertaeren berri jakite aldera, ingurune hori gure bizitzaren agertokia izan delako eta egun ere badelako.
Hain zuzen ere, Algortako Kasinoa etengabe eta aldagabe agertu izan da eta agertzen da Getxoko hainbat eta hainbat belaunaldiren bizitzaren eszenatokian urteetan iraun duen ikur gisa. Erakunde hori Algortako paisaiaren eta gizarte-bizitzaren atal bereizezina izan dugu 130 urtez.
Hainbestez, Algortako Kasinoa Getxoko Udalerri honen bilakaera eta garapenaren lekuko nagusienetakoa izan da, Kasinoa 1877. urtean sortu zenetik eta egunera arte, hots, gure udalerri hau XIX. Mendearen erdialdean zeharo hazten hasi zenetik eta Bizkaiko hirugarren hiri bilakatu den egungo garai honetara arte.
Historia, hortaz, Kasinoko aretoetan barna dabil pasieran; hark Algortako gizarte-bizitzari zegozkion eta egun ere badagozkion giro, sasoi eta testuinguru ezberdinei buruz hitz egiten digu, eta gainera, kasu batzuetan bertokoak eta hurbilekoak ditugun izen-deiturak eta beste batzuetan ezagunak eta ospetsuak diren pertsonaienak baliatuz mintzatzen zaigu.
Hori guztia jorratu du esku artean duzun “ Historia de Algora a través del Casino Algorteño” deritzon liburu honek. Proposamen hori Beatriz Celayak landu zuen eta Juan Ramón Celaya zenak formulatu zidan 2007. urtean; azken honek, Algortaren ikur bilakatu den erakunde honen ibilbidea iraunarazteko eta jende orok haren berri jakin eta hartaz gozatzeko liburu bat idatzi behar zela bai baitzekien, bere amets hori gauzatzeko ilusioaz kutsatu gintuen. Izan ere, liburu hori da Kasinoaren presidente batek oraingo eta geroko belaunaldiei utz liezaiekeen testigantza-ondarerik oparoena.

Labels: , , ,

Gizarte Zerbitzuak hurbilago Algortako egoitza berrian



Gizarte Zerbitzuak Algortako auzora hurbiltzeko helburu nagusiarekin, eta era horretan legeak eskatzen duen deszentralizazio prozesua amaitzeaz gain, Getxoko Udala Urgull kaleko udal egoitzako lehenengo eta bigarren solairuak zaharberritzeko lanak egiten hasiko da Gizarte Zerbitzuen egoitza izan daitezen. Horrela, Romon martxan dagoenerakin eta Orduña mendate kalean konpontzen ari denarekin eta Andra Mariko Nagusien Etxearen birmoldaketarekin martxan jarritako deszentralizazio prozesua amaituko da. Gainera horrela egoitza horiek beste erakunde batzuek ematen dituzten zerbitzuetarako eta laguntzetarako atea ere izango dira, joan den abenduaren 5ean onartutako Legeak eskatu bezala.
Erreforma lanak lehenengo eta bigarren solairuetan izango dira, 448 metro koadroko azalera erabilgarria izanik (224 metro koadro solairu bakoitzeko). Solairu bakoitzeko lanen aurrekontua 300.000 eurokoa izango da, guztira 600.000 euro, tokiko inbertsiorako estatuko fondotik datorren dirua. Une honetan lanak agintzeko prozesua martxan dago eta ziurrenera maiatzerako edo ekainerako has litezke eta lau bat hilabete iraungo dute. Beraz urtearen amaierarako bukatuta egotea espero da, Orduña mendateko egoitzakoak bezala.
Algortan zabalduko diren Gizarte Zerbitzuak martxan jartzearen beste helburu bat izango da gaur egun Martikoenan eta Foru kalean dauden langileak batzea eta horrek zerbitzu hobeagoa eskaini ahal izatea suposatuko du, baliabideen maximizazioari eta sinergiei esker. Guztira 30 bat lagun arituko dira Algortan, Prebentzio, Inmigrazio, saileko zuzendaritzakoak….

Zerbitzuak
Lehenengo solairuan erabiltzaileak zuzenean artatzea eskatzen duten zerbitzuetarako bulegoak izango dira tartean informazio, orientazio eta ahalkularitza zerbitzua, diagnostikoak egitea, diru laguntzak (OE, GLL, AEL), familia eta gazteekin gizarte alorrean esku-hartzeko zerbitzua, etxez etxeko laguntza zerbitzua, babespeko apartamenduen gestioa eta beste sail batzuekin kolaboratzeko zerbitzua, besteak beste, Behargintzarekin, Heldurekin eta Udaltzaingoarekin. Biigarren solairuan zuzendaritza taldearen, zinegotziaren, drogomenpekotasuna prebenitzeko, inimigrazioko eta gizarte eta hezkuntzako esku hartzeko zerbitzuko teknikarien bulegoak izango dira.



MP3 fitxategiaren deskargarekin nire adierazpenekin (I).




MP3 fitxategiaren deskargarekin nire adierazpenekin (II).

Labels: ,

Ludoteka Algortako Padre Felix de la Virgen kalean

Tokiko Gobernu Batzordeakia 21.500 eurotan esleitu du Algortako Padre Felix de la Virgen kalean Getxoko Udalakireki asmo duen ludotekako lanak egiteko proiektua egiteko eta zuzentzeko kontratua.

Batez ere Areetako, Erromoko eta Neguriko haurrei zuzendutaaurten bertan Areetan zabaldu den Ludotekari gehituko zaio ekipamendu berria. Horrek zerbitzua zabaltzea suposatuko du, alde batetik geografikoki Algortako eta Andra Mariko umeentzat izango delako eta bestetik, kopuru aldetik ere, neurri handiagoko tokia denez plaza kopurua ere handiagoa izango delako. Algortako Ludotekak 250 metro koadro inguru izango ditu, Areetakoa 70 metro koadrokoa den bitartean. Funtzionamendua Areetakoa bezalakoxea izango da, hau da, bazkide sistema ezarriko baita.

Labels: ,

Gaurtik Gazta Azoka Algortan

Gaurtik otsailaren 17ra, Gazta Azoka izango da Algortako Geltokia plazan laugarren urtez jarraian. Ohi bezala, azokak jaki horrez gozatzeko aukera eskaintzen die.

Publikoak zenbait mota eta jatorritako gaztak dastatu eta erosi ahal izango ditu, ore biguneko gaztatik Idiazabal gaztara, ahuntz-gazta, ardi-gazta, titi-gazta, Erronkari gazta edota gazta urdina ahaztu gabe.

11.00-14.30 eta 17.00-21.30

Labels: , ,


Bilatu ilanda.eu blogean

Bilatu ilanda.info gunean

Informazioa

Lizentzia

Sindikazioa

ilanda.eu bilatzaileetan

Agirre 50

Landa TB

Legealdiko plana 08-11

+ Getxo berritzen ari gara

Getxo EROSi ta GOZAtu

Merkatari plana

Argazki bildumak

Euskarazko errefrauak ausaz

Getxo garbia

Euskarazko produktuen katalogoa

GUZTIOK BAT

Egunkaria libre!

think gaur - Euskadi 2020

EAJ-PNV

Albisteak

Azaroak 25

.eus domeinua