Etxeandia Apezpikuaren parkea lehengoratzeko lanak hilaren amaieran hasiko dira. Usategin ere irisgarritasuna bermatzekoak ere martxan jarriko dira
Egilea: Imanol Landa. 2009/04/07. Ordua: 8:51 AM.Algortan, izen bereko eta Aretxondo kaleen artean dagoen Etxeandia Apezpikuaren parkea lehengoratzeko lanak hile honen amaieran hasiko dira bertako auzokoek erabili ahal izateko helburuagaz, Hirigintzako zinegotzi Joseba Arregik gaur ezagutzera eman duenez. Lan hauen aurrekontua 368.000 bat eurokoa da.
Erreforma aurten Getxo Antzoki berria altxatzeko laneengatik San Nikolas eta Getxo Antzokia plazeek jasango duten okupazioaren alternatiba legez planteiatzen da. Parke txikia da, orain urte asko egindakoa, erabiltzen ez dutena eta egoera txarrean dagoena. Hartara, bertara errezago sartzeko, umeentzako jolasgunea eta inguruko eserlekua ipintzeko eta neguan eguraldi txarratik babesteko lanak egingo dira. Irailean, Getxo Antzoki berriaren lanak hasi orduko, gune publiko honetaz gozatu ahal izango da.
Proiektuan jasotzen da umeentzako jolasgunea egitea plazaren erdian, pergola bat kokatzea, zoladura eta hornigarri berriak ipintzea, argiztapena hobetzea eta elbarrituak edo mugitzeko zailtasunak dituzten pertsonentzako sarrera-irteera berria egitea, sigi-sagako arrapalaren bidez. Sarbide barriak udal garbiketa zerbitzuak sartzea ahalbidetuko du. Gaur egun parkea maila ezberdineko bi plataformatan dago banatuta eta bertara sartzeko eskailerak erabili behar dira. Horregatik plataforma bakarra egingo da betegarria erabiliz. Parke txiki hau itxi egingo da gauetan jendeari sartzea galazoteko bizikidetza trabarik izan ez dadin.
Usategi Parkean traba barik sartu eta irten ahal izateko lanak.
Halaber, hile honen amaieran hasiko dira ere Algortako Usategi Parkean traba barik sartu eta irten ahal izateko lanak –sarrera-irteeran arrapala ipiniz-. Lanak Arrigunagako hondartzarako jeitsieratik egingo dira, Errementariena, Gazteluzarra, Basaldua eta azken bi kale hauen artean dauden Abasota eta Artibai kaleetako tarteetan. Horien aurrekontua 1.000.000 eurotik gorakoa da.
Lanak, irailean amaituko dira ere, eta espaloi eta asfaltatze berriak egiteko izango dira. Mila bat metroko tarte lineala irisgarria egin nahi da, espaloiak 2 metrora arte zabalduz, asfaltozko zorua barriztuz eta kaleetako albo bietan aparkaleku gehiago irabaziz. Antzokiko lanak direla eta, uste dugu gerora gune hori Andres Cortina kalearen eta San Nikolas plazaren inguruetan izango diren okupazioen alternatiba izango dela.
Labels: Etxeandia Apezpikuaren parkea, irisgarritasuna, Usategi
Lehengo egunean Usategiko aurkezpenean egon zirenei izan dadila ondorengoa gomutagarri bat. Zer eta bideo bat, Palazio getxoztarrak prestatu duena. Eskerrik asko nirekin egon zineten guztioi eta Urte Berri On! Bideoko musika Natalie Brown kantariak ipintzen du CC lizentziapeko Jingle Bells abestiagaz. Gozatu bideoa eta Urte Oparo eta Baketsua eduki!
Labels: hauteskundeak, TB, Usategi











