Uribe kostako hizkuntza ondarea jaso eta zabaltzeko lankidetza hitzarmenaren sinaduran
Egilea: Imanol Landa. 2010/02/10. Ordua: 12:11 PM.Beraz, esan dudan moduan, agerraldi honetan gauden guztiak gure hizkuntza jaso eta zabaltzeari bultzada emateko asmoarekin bildu gara gaur, tokian tokiko garrantzi handia ematen diogulako.
Orain arte udalerri bakoitzean lan egin da esparru horretan eta orain batera jokatzeko une aproposa izan daitekeela uste dugu.
Hitzarmenarekin eskualdeko herri guztietan jasotako materiala bateratzea, kalitatea zaintzea eta guztiok erabili ahal izateko formatuan jartzeko beharra ikusi dugu. Hori dela eta egindako lanak herritarren artean zabaldu nahi dugu, produktu interesgarriak sortuz.
Produktu horiek, besteak beste, ondarea ezagutzera emateko, kultur interesa sortzeko eta ordezkatzen dugun ingurua hobeto ezagutzeko balio behar dute, hori da, azken batean, ekimen honekin honekin.
Hori dela eta helburu hauek zehaztuko ditu lankidetza-hitzarmenak:
-Datozen urteotan monografikoak egitea eta argitaratzea, ingurua eta historia hobeto ezagutzen laguntzeko. Alde horretatik beraz, Monografiek, gure esparru geografikoan gai bati buruzko jakintza-esparru oso bat hartuko dute.
-Bigarren helburua, jasotako materiala egoera txarrean dagoenean (esanahia galdutako abestiak, zentzu argirik gabeko esaldiak, funtzio didaktikoa galdu duten ipuinak...) berreraikitzea izango litzateke
Hitzarmena 2011ko abenduaren 31ra arte egongo da indarrean eta denboraldi honetarako hainbat zeregin ezarri dira, tartean:
*Herri bakoitzak aldez aurretik egin duen lana formatu bateratuan jartzea eta beste edozein erabilerarako sailkatzea.
*Monografia bi egitea: (bata ahozko tradizio errimatuari buruzko monografia eta bestea herri egutegiari eta Uribe kostako mitologiari buruzkoa).
*Hondatutako kultur adierazpenak berreskuratzea eta formatu literarioan jarri eta zabaltzea
Lan hauen aurrekontua 60.000 euro izatea aurreikusten delarik .
Beraz, gure euskararen alde lan egiteko, gure ondare lingistikoa babesteko eta ezagutarazteko, eskualdeko udalerri guztiak ahaleginak batu, estrategiak zehaztu eta guzti horretarako baliabideak jarri egingo ditugu.
Orain, inoiz baino gehiago, denak norabide berdinean arraun egin behar dugulako, dudarik gabe.
Labels: euskara, Getxo, getxoblog, hizkuntza, ondarea, TB, Uribe Kostako Mankomunitatea
Uribe Kostako hizkuntza ondarea jaso eta zabaltzeko hitzarmena
Egilea: Imanol Landa. 2009/06/04. Ordua: 1:58 PM.Lehenengo lankidetza hitzarmeneren helburua Uribe Kostako azpieuskalkia eta berak daukan aberastasun guztia jaso eta zabaltzeko egitasmoa martxan izan zen eta horretarako 120 euskaldun zaharrei audio eta bideo grabaketak eta material didaktikoa egin ziren, ondoren materiala digitalizatu eta sailkatzeko.
Hitzarmen berria sinatzea beste urrats bat ematea da; oso pozgarria eta garrantzitsua da guretzat, gure altxorra den azpieuskalkiaren ondarea sustatzeko lanak egiten segitzea ekarriko baitu. Kalitate handia duen lan hori beharrezkoa da, gure euskalkia gero eta jende gutxiagok hitz egiten duenez lan egin behar baita ez galtzeko eta mantendu ahal izateko.
Hitzarmen berriaren lehenengo helburua aurreko hitzarmenaren ondorioz sortutako materialaren kopiak egin eta banatzea eta bere erabilera sustatzea da ikastetxeetan, euskaltegietan, kultur eta kirol elkarte eta hizkuntza-transmisio helburu duten taldeen artean. Bestalde, materialaren erabilera sustatu, kultura edota hizkuntza lantzen duten talde edo banakoen eskuetan utziko da. Jasotakoa azterlan, ikerketa, tesi, ikastaro eta abarretan erabiltzea izango da xedea.
Ondare etnolinguistikoa jaso eta zabaltzeko urte askotako proiektu baten pausu bat da hitzarmena, hain zuzen ere, aspalditik egiten ari den lanaren jarraipena eta baita hemendik aurrera egin beharreko lan ugariren abiapuntua ere. Juan Olea Mentxaka, Uribe Kostako Mankomunitateko presidenteak oso garrantzitsutzat jo du egiten ari den lana eskoletan zabaltzea eta gehitu du “bien arteko kolaborazioa luzea izatea espero dut, eginbehar hauek beharrezkoak baitira, egungo umeek euskara jakin arren gutxi erabiltzen dutelako".
MP3 fitxategiaren deskargarekin nire adierazpenekin.
Labels: blogetxo, euskara, getxoblog, ondare, Uribe Kostako Mankomunitatea











