Areetako Moilako pasealekua, erakargarri, moderno eta atseginagoa geratu da
Egilea: Imanol Landa. 2010/03/04. Ordua: 11:48 AM.Areetako moila, bertako urbanizazio lanak amaitu eta gero, itxura erakargarri, moderno, atsegin eta ikusgarriagoa dauka bertatik ibiltzen diren guztientzat, ibiltari zein bisitarientzat.
Bizkaiko pasealekurik erabilienetakoa da, Getxoko pasealeku nagusiena, udalerriko irudi eta posta txartela, eta hobetu egin dugu bertan argiztapen berria eta kalitate handiko hiri hornigarriak ipiniz, hesi arkitektonikoak kentzearekin batera.
Pasealekuan zehar 99 kale-argi kokatu dituzte eta beste 3 farola berezi Areetako hondartza argiz apaintzeko.
Baina, moian egin den erreforma lanik ikusgarriena jarritako argiztapen berezia da, izan ere, munea ere goitik behera uraren azaleraino argiztatzeko lanak hilabete honetan bertan esleituko baitira. Argi horiek udaldirako biztuko dira ziurrenera. Gauez, ur gaina eta inguruko etxeak nabarmenduko dituzte.
Urbanizatu dugun pasealekuaren luzera, guztira,1.500 metro luzerakoa da, Txurrukako monumentutik La Bola hondartzarainoko tartean, eta bertan egindako lanei esker 6,5mko zabalera duen oinezkoen guneko zoladura zaharberritu da, baita 3m zabalerako bidegorriarena –oinezkoen gunea eta bidegorriarena maila berean utziz- eta oinezkoen atseden gunekoa ere barriztu egin da, kalitate handiko 51 banku ipiniz.
Lanak, urte erdiz egin dira, eta 2.300.000 euroko inbertsioa suposatu dute.
Labels: Areeta, Areetako moila, berriztuta, Getxo, getxoblog, Joseba Arregi, TB
Labels: Areeta, Getxo, getxoblog, Hirigintza, oinezkoentzako, TB, Urkijo
Getxo antzokia: PPren proposamena Getxoren etorkizun kultural eta ekonomikoaren aurka
Egilea: Imanol Landa. 2010/02/25. Ordua: 3:28 PM.Gizarte Zerbitzuek Andra Marin irekiko dute egoitza berria asteazkenean
Egilea: Imanol Landa. 2010/02/22. Ordua: 4:12 PM.Gizarte Zerbitzuen sailak Andra Mariko Urduña kalean edukiko duen egoitza berria etzi, asteazkenean, otsailaren 24ean hasiko da herritarrak atenditzen, gaur goizean bere aurkezpenean ezagutzera eman dugunez. Urduña kaleko 16 zenbakian dago kokatuta eta Andra Mariko 15.000 bat bizilaguni emango die zerbitzua, bertan burututako zaharberritze lanak amaitu ondoren.
Inaugurazio berri hau duela bi hilabete, joan den abenduan, Algortako eta Neguriko herritarrak antenditzeko Urgull kalean, Algortako azokaren arurean, zabaldutako egoitzaren irekieraren ondoren heldu da. Aurretik Romoko egoitza ere jarri zen martxan.
Tokiz aldatzearekin orain arte Martikoena kaleko udal egoitzan eskaintzen zituzten zerbitzuak Andra Mariko herritarrengana hurbiltzeaz gain, Udala aurrera eramaten ari den eta Gizarte Zerbitzuen Legeak eskatzen duen deszentralizazio, modernizazio eta hurbilpen prozesua ere aurrera egiten da, herritarren zerbitzurako martxan jartzen diren mota honetako proiektuak Getxon bultzatzen ari garen modernizazio prozesuko partea ere direlako eta ez soilik proiektu handiak Getxo Antzokia berria, Kultur Etxea edo metroaren lurperatzea bezalakoak.
Horrekin batera, zerbitzuaren hobekuntza ekarriko du, baliabideen optimizazioari esker. Oso beharrezkoak eta eskatuak diren mota honetako egoitzak Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistema Publikorako atea izaten dira.
Lanak eta zerbitzuak
Zaharberritze lanek joan den udaren amaieran hasi ziren eta 103 metro koadroko azalaren gainean burutu dituzte. 5 bulego, harrera eta administrazio gunea eta itxarote gela ditu egoitzak eta bertan 5 lagunek egingo dute lan “erabiltzaileei arreta zuzena eskaintzeko, besteak beste, informazio, orientazio eta ahalkularitza zerbitzua, diagnostikoak egitea, diru laguntzak (OE, GLL, AEL), familia eta gazteekin gizarte alorrean esku-hartzeko zerbitzua, etxez etxeko laguntza zerbitzua eta abar.“ azaldu du Elena Coriak, Gizarte Zerbitzuen saileko zinegotzi arduradunak azaldu duenez. Harremanetan jartzeko telefono zenbakia 94 466 01 30 da.
Egoitza berriaren inbertsioa 238.000€koa izan da eta horietatik 230.000 euro lanak egiteko izan dira eta 8.000€ altxairuetarako eta ekipamendurako.
“Urte alaiak” elkartea
“Getxoko Andra Mari Nagusien elkartea-Urte Alaiak” pertsona nagusien egoitza (Gizarte Zerbitzuen bulegoaren ondoan dagoena) gestionatzen duen taldeak oso positibotzat jo du zaharberritzea berarentzat ere onurak ekarriko dituelako, hemendik aurrera bere jardueretako batzuk egiteko erabilera anitzeko gela edukiko baitu. Elkarteak astialdierako jarduerak antolatzen ditu Udalarrekin sinatuta duen hitzarmen baten bitartez. Horri esker 2009an 3.000€ jaso zituen. Bere ekitaldien artean hainbat txapelketa, bingo, yoga, tai-chi, tailerrak, hitzaldiak eta txangoak daude. Elkarteko ordezkariek oso pozik agertu dira erreformarekin beren jarduerak hobetu aurrera eraman ahal izatea ahalbidetuko baitu, euren hitzetan.
Labels: Andra Mari, Getxo, getxoblog, Gizarte Zerbitzuek, TB
BiscayTIK proiektua: aurkezpena Getxon
Egilea: Imanol Landa. 2010/02/16. Ordua: 1:38 PM.Bizkaiko Foru Aldundiak Getxo udalerria aukeratu du BiscayTIK Fundazioaren egoitza eta proiektuan parte hartzen duten enpresen mintegia jartzeko, Bake Eder eraikinaren lurzatian, eta Informazioaren eta Ezagutzaren Teknologia Berrien sektorean espezializatutako enpresen Elkartegia jartzeko, Areetako merkatu zaharrean.
Bake Eder eraikinean “Be My Gov” Zentro Teknologikoaren instalazioak jarriko dira, eta, batez ere, administrazio elektronikoaren alorra landuko da. BiscayTIK proiektuaren garapenean laguntzen duen Microsoft enpresarekin lankidetzan jarri da martxan zentroa eta administrazio elektronikoaren arloan mundu-mailako erreferentzia izatea da asmoa.
Zentroaren helburuetako bat Bizkairako aberastasuna sortuko duen agentea izatea da. Aberastasunak ez du diru-sarrerak edukitzea edo enplegua sortzea soilik esan nahi; aberastasuna ezagutza modu bat ere bada eta berebiziko garrantzia dauka
ekonomia globalizatuen garai honetan.
Zentroak administrazio elektronikoarekin eta herritarrentzako zerbitzuekin zerikusia duten jarduera-lerroak edukiko ditu, eta, horretarako, teknologia berriz baliatuko da.
Egingo diren jardueran artean, honakoak sartzen dira: produktu berriak garatzea, ikertzea eta berrikuntzak egitea, ekitaldiak zabaltzeko eta antolatzeko ekintzak sustatzea eta prestakuntza-lanak eskaintzea (bekak eta masterrak).
Era berean, zentroan enpresen mintegia ere egongo da. Bertan, euren jarduerak garatu ahal izango dituzte, BiscayTIK proiektuaren arloan, edo proiektu berriei ekin, betiere, administrazio elektronikoarekin harremana badaukate.
Labels: aurkezpena, BFA, BiscayTIK, Getxo, getxoblog, Jose Luis Bilbao, TB
Uribe kostako hizkuntza ondarea jaso eta zabaltzeko lankidetza hitzarmenaren sinaduran
Egilea: Imanol Landa. 2010/02/10. Ordua: 12:11 PM.Beraz, esan dudan moduan, agerraldi honetan gauden guztiak gure hizkuntza jaso eta zabaltzeari bultzada emateko asmoarekin bildu gara gaur, tokian tokiko garrantzi handia ematen diogulako.
Orain arte udalerri bakoitzean lan egin da esparru horretan eta orain batera jokatzeko une aproposa izan daitekeela uste dugu.
Hitzarmenarekin eskualdeko herri guztietan jasotako materiala bateratzea, kalitatea zaintzea eta guztiok erabili ahal izateko formatuan jartzeko beharra ikusi dugu. Hori dela eta egindako lanak herritarren artean zabaldu nahi dugu, produktu interesgarriak sortuz.
Produktu horiek, besteak beste, ondarea ezagutzera emateko, kultur interesa sortzeko eta ordezkatzen dugun ingurua hobeto ezagutzeko balio behar dute, hori da, azken batean, ekimen honekin honekin.
Hori dela eta helburu hauek zehaztuko ditu lankidetza-hitzarmenak:
-Datozen urteotan monografikoak egitea eta argitaratzea, ingurua eta historia hobeto ezagutzen laguntzeko. Alde horretatik beraz, Monografiek, gure esparru geografikoan gai bati buruzko jakintza-esparru oso bat hartuko dute.
-Bigarren helburua, jasotako materiala egoera txarrean dagoenean (esanahia galdutako abestiak, zentzu argirik gabeko esaldiak, funtzio didaktikoa galdu duten ipuinak...) berreraikitzea izango litzateke
Hitzarmena 2011ko abenduaren 31ra arte egongo da indarrean eta denboraldi honetarako hainbat zeregin ezarri dira, tartean:
*Herri bakoitzak aldez aurretik egin duen lana formatu bateratuan jartzea eta beste edozein erabilerarako sailkatzea.
*Monografia bi egitea: (bata ahozko tradizio errimatuari buruzko monografia eta bestea herri egutegiari eta Uribe kostako mitologiari buruzkoa).
*Hondatutako kultur adierazpenak berreskuratzea eta formatu literarioan jarri eta zabaltzea
Lan hauen aurrekontua 60.000 euro izatea aurreikusten delarik .
Beraz, gure euskararen alde lan egiteko, gure ondare lingistikoa babesteko eta ezagutarazteko, eskualdeko udalerri guztiak ahaleginak batu, estrategiak zehaztu eta guzti horretarako baliabideak jarri egingo ditugu.
Orain, inoiz baino gehiago, denak norabide berdinean arraun egin behar dugulako, dudarik gabe.
Labels: euskara, Getxo, getxoblog, hizkuntza, ondarea, TB, Uribe Kostako Mankomunitatea
Getxo Antzokia eta Telefonicaren eraikuntza
Egilea: Imanol Landa. 2010/01/28. Ordua: 12:34 PM.Labels: EAJ-PNV, Getxo, Getxo Antzokia, getxoblog, PP, PSE, TB, Telefonica
Gobela ibaiaren obrak Eusko Jaurlaritzak (URA) hasi ditu
Egilea: Imanol Landa. 2010/01/26. Ordua: 9:09 PM.Egia esanda, ez nuen espero TELEBERRIn agertzea, baina ala izan zen. Gure "Egunsentia" haur-eskolari buruzko berria, astelehenekoan eman zutela esan zidaten eta bertan hemen dozuen elkarrizketaren zati txiki bat ere agertu zen. Poztekoa benetan, zoritzarrez euskal telebistan Getxori buruzko berri onak ez dute sarritan ematen. Beraz ala denean azpimarratzekoa da. Ea horrrela jarraitzen baduten.
Labels: Egunsentia, EiTB, Getxo, getxoblog, haurreskola, TB
2010 Getxo sasoi-sasoiaren aurkezpena
Egilea: Imanol Landa. 2010/01/14. Ordua: 1:34 PM.Labels: aholkuak, babesa, Getxo, getxoblog, merkataritza, prebentzio, TB
2010: krisialdia udal aurrekontuetan ere nabarituko da
Egilea: Imanol Landa. 2009/12/04. Ordua: 3:06 PM.Labels: aurrekontua, TB
Getxo Antzoki berrian 100 plaza baino gehiago San Nikolas lurpeko aparkalekuan
Egilea: Imanol Landa. 2009/12/03. Ordua: 2:43 PM.Informazio gehiago: getxo.net
Labels: aparkalekua, Getxo, Getxo Antzokia, getxoblog, Hirigintza, san nikolas, TB
Saneamendu-sarea: 10 proiektu eta 4 milio € baino gehiago obratan
Egilea: Imanol Landa. 2009/12/02. Ordua: 12:43 PM.Labels: Getxo, getxoblog, Hirigintza, obrak, saneamendua, TB
Informazio gehiago: FEGEVOL
Labels: boluntaiotza, elkarteak, FEGEVOL, Getxo, getxoblog, TB
Euskal Kulturaren XI. jardunaldia Unai Elorriagarekin
Egilea: Imanol Landa. 2009/11/18. Ordua: 2:58 PM.Hemen edo danok sartzen gara edo inor ez
Egilea: Imanol Landa. 2009/11/13. Ordua: 12:57 PM.Gaur, Gauegun Gaztelekuaren inaugurazioa!!
Egilea: Imanol Landa. 2009/11/12. Ordua: 8:25 AM.
Azaroaren 20an, arratsaldeko 17.00etatik aurrera Algortako Gauegun gaztelekuko ateak zabalduko dira.Iluzio bereziarekin bizi dut goizean Gazteleku beran emandako aurkezpen prentsaurrekoa, gazteria zinegotzia nintzelarik hasi nintzelako proiektu hau bultzatzen, eta azkenean errealitatea bihurtzen dela ikustea iluzioa ematen du benetan.
Arrue anderea eta bere jarraitzaile Almansa, gazteei zuzendutako instalazioen itxiera proposatzen duten bitartean (Areetako skate pistan bezala), alkate honek eta bere taldeak, gazteentzako instalazio berrien alde egiten dugu, beharrezkoak ikusten ditugulako. Bazen garaia gazteek kalitatezko instalazioak edukitzeko Getxon!
Zer da?
Gauegun gaztelekua 12 urtetik 18 urtera bitarteko gazteentzako lekua da. Lagunekin gustura egoteko, jendea ezagutzeko, hainbat jardueratan parte hartzeko edo zure ekimenak aurrera ateratzeko leku bat da.
Zer egin daiteke gaztelekuan?
Hainbat gune daude: topagunea, berbetan, aldizkari bat irakurtzen edo play-an jolasten egoteko tokia; marrazketa, margolaritza, xaboi, ilustrazio edo gogoko duzun beste edozein ikastarotan parte hartzeko lantegi-gela; mahai-joku, dokumentazio, aldizkari eta abarrekoetarako gela; ordenagailu-gela, ping-pong mahaia, mahai-futbola eta gehiago.
Zer egin behar da?
Ezer ez, ez da ordaindu behar, ezta izena eman ere. Etorri besterik ez.
Noiz joan daiteke gaztelekura?
Gaztelekua egunero zabalduko da, astelehenetik igandera, igandetik ostegunera, 17.00etatik 20.00etara, eta ostiral eta larunbatetan 17.00etatik 22.00etara.
ETA INAGURAZIOAREN EGUNEAN...
Lehenengo egun honetan gaztelekuak hainbat ekintza eskainiko ditu bertara hurbildu nahi duen edonork bertatik bertara lokal honetan zer egin daitekeen jakin dezan.
Gaztelekuko gune bakoitzean zerbait desberdina egin ahal izango da:
- lantegi gelan: ordenagailu bidezko DJ tailerra
- ordenagailuen gunean: Bideo blog tailerra. Gaztelekuan ikusi duzunari buruzko zure iritzia eman ahal izango duzu web cam baten aurrean
- kalean: graffiti tailerra
- erabilera anitzetako gelan ping-pong eta mahai-futbol partida bat jokatu ahal izango duzu
Gainera, luntxa ere egongo da.
Non dago gaztelekua?
Algortan, Urgul kalea z.g. 3. solairuan
telefonoa: 944660356
e-maila: gauegungaztelekua@getxo.net
Getxoblog ETB3ko NickdutNik programan
Egilea: Imanol Landa. 2009/11/05. Ordua: 9:28 AM.Joseba Lozanoren mintzaldia Euskara Planaren aurkezpenean
Egilea: Imanol Landa. 2008/02/15. Ordua: 12:43 AM.Miren Dobaran Getxoko Euskararen II. Planaren aurkezpenean
Egilea: Imanol Landa. 2008/02/14. Ordua: 11:46 PM.Koldo Iturbek Euskararen Plana zer den azaltzen du
Egilea: Imanol Landa. . Ordua: 11:20 PM.1. EAJko hamar zinegotzien kargu hartzea. Iraupena: 00:56
2. Alkate karguaren aukeraketa, hautagaiak hiru izanik. Iraupena: 03:33
3. Botoen zenbaketa eta alkate izendapena. Inaki Zarraoak makila ematen dit. Iraupena: 04:13
4. Amaierako ekitaldi protokolarioa. Agur Jaunak doinua jotzen da. Iraupena: 02:55.
Labels: TB
Labels: lehendakaria, TB
Lehendakariak euskaldunon elkartasuna aipatzen du
Egilea: Imanol Landa. 2007/05/16. Ordua: 1:41 AM.Labels: Areeta, lehendakaria, TB
Labels: Areeta, hauteskundeak, TB
Labels: sustenguak, TB
José Luis Bilbaok gastu sozialaz egiten du berba
Egilea: Imanol Landa. 2007/04/18. Ordua: 4:13 PM.Josu Jon Imaz 2007ko Aberri Egunean (II)
Egilea: Imanol Landa. 2007/04/13. Ordua: 1:22 PM.Labels: Aberri Eguna, Imaz, TB
Josu Jon Imaz 2007ko Aberri Egunean (I)
Egilea: Imanol Landa. 2007/04/12. Ordua: 1:04 PM.Labels: Aberri Eguna, Imaz, TB
Ibarretxe lehendakaria 2007ko Aberri Egunean
Egilea: Imanol Landa. 2007/04/11. Ordua: 3:25 PM.Labels: Aberri Eguna, lehendakaria, TB
Labels: TB
Labels: hauteskundeak, programa, TB
EAJren hautagaien aurkezpena Santa Eugenia plazan
Egilea: Imanol Landa. . Ordua: 4:00 PM.Labels: hauteskundeak, TB
Iñigo Urkulluk Bizkaia 2015 plana aurkezten du
Egilea: Imanol Landa. 2007/03/05. Ordua: 9:26 AM.José Luis Bilbao ahalduna Bizkaia 2015 planaren aurkezpenean
Egilea: Imanol Landa. 2007/03/03. Ordua: 8:13 PM.Labels: Bilbao, Bizkaia 2015, TB
Iñigo Urkulluren berbaldia azken urteak aztertuz
Egilea: Imanol Landa. . Ordua: 6:39 PM.Labels: BBB, Bizkaia 2015, TB, Urkullu
Labels: Andra Mari, etxebizitzak, TB
Labels: hauteskundeak, TB, Usategi






















