Imanol Landaren bloga

http://ilanda.eu :: http://ilanda.info


Getxo Antzokia eta Telefonicaren eraikuntza

Hemen edo danok sartzen gara edo inor ez

video

Informazio gehiago: getxo.net

Labels: , , , ,

Hasi baino lehenago, zuen aurrean agertzen den mahaia aurkeztu nahiko nuke, Getxoko Udalaren Bozeramaileen Batzarra alkatearekin batera osatzen duten udal talde politiko guztien (EAJ-PNV-PP-PSE-EE eta Alternatiba) bozeramaileek eratua.

Prentsaurreko honetara dei egin dizuegu udaleko talde politiko guztiok, Bozeramaileen Batzarrean bilduta, azkenean lortu dugun akordioaren errealitatea Getxoko herritarrei helarazteko, gure udalerrian gainditu gabe zegoen ikasgai historikoetako bati heltzeko, gerra zibilaren aurreko gatazka zibilen eta diktadura frankistaren biktimak aintzatestea eta omentzea alegia.

Aho batez hartutako erabaki hau, hortaz, formalki eta handikiro onetsiko dugu, adierazpen instituzional moduan, datorren ekainaren 26an (ostirala) egingo dugun osoko bilkuran. Eta honekin gure herriko historiaren atal beltz eta mingarri hauen biktimen errealitatea, justizia historikoagatik, ahanzturan ez uztera zuzendutako ibilbidea hasiko dugu, betiere adiskidetze eta adostasun klabean ulertutako aintzatespen eta omenaldiaren bidez. Helburua honelakorik berriro ere ez gertatzea da.

Adierazpena irakurtzeari ekin baino lehenago, alkate gisa dudan poza, eta agertutako udal talde politiko guztiena, plazaratu nahi dut, erabaki honen bidez biktimak aintzat hartzeko garatu dugun lan komunaren bigarren adierazpena den honengatik, adostasun, akordio eta erantzukizuneko klabean.

Gogoratuko duzuenez, elkarrekin egindako lan honen lehenengo adierazpena terrorismoaren biktimak aintzat hartzeari buruzko adierazpen instituzionala izan zen, udal talde politiko guztiek babestuta. 2009. urteko martxoaren 27an egindako osoko bilkuran onetsi genuen.

PDF fitxategiaren deskarga adierazpenarekin.




MP3 fitxategiaren deskargarekin nire adierazpenekin (I).




MP3 fitxategiaren deskargarekin nire adierazpenekin (II).

Labels: , , , , , , , ,

San Lorentzoko merkatuko istiluak direla eta

PPko zinegotziek, beste edonork bezela, nahi duten lekutik, irainik eta mehatxurik jaso gabe lasai paseatzeko duten eskubidea aldarrikatu du, eta hartara, San Lorentzoko merkatuan atzo gertaturiko istiluen aurrean izandako jokabide profesionalarengatik zoriondu nahi dut Udaltzaingoa. Bere jardunbide profesional arduratsuari esker, erasotzaileen aurrean segurtasun lerroa osatuz, istiluak ez baitziren larriagotu, ezbehar handiago bat ekidituz.

Horrelako egoerak jasaten dituztenekin beti bat egin dut eta hau ez da salbuespen bat.

Labels: ,


Bilatu ilanda.eu blogean

Bilatu ilanda.info gunean

Informazioa

Lizentzia

Sindikazioa

ilanda.eu bilatzaileetan

Agirre 50

Landa TB

Legealdiko plana 08-11

+ Getxo berritzen ari gara

Getxo EROSi ta GOZAtu

Merkatari plana

Argazki bildumak

Euskarazko errefrauak ausaz

Getxo garbia

Euskarazko produktuen katalogoa

GUZTIOK BAT

Egunkaria libre!

think gaur - Euskadi 2020

EAJ-PNV

Albisteak

Azaroak 25

.eus domeinua