Imanol Landaren bloga

http://ilanda.eu :: http://ilanda.info


Zugaz gagoz! Danok Bilbora!

EAJ-PNVk, EAk eta EBk manifestazioa deitu dute datorren larunbaterako, hilak 26, Bilbon. Juan Mari Atutxa, Gorka Knörr eta Kontxi Bilbao zigortu izana gaitzesteko egingo dute manifestazioa.
Hiru alderdiek manifestazioaren helburuak partekatzen dituzte, eta euskal herritar guztiei, hurrengo LARUNBATEAN , URTARRILAK 26, 18:00ean BILBOko kaleetan zehar, “GURE ERAKUNDEEN ALDE” lelopean, bakean manifestatzera deitzen gaituzte.

Labels: , , ,

Auzitegi Gorenak Juan Mari Atutxa, Gorka Knörr eta Kontxi Bilbao Eusko Legebiltzarraren burujabetasuna babesteagatik auziperatu ondoren sortu den egoera politiko larriaren aurrean, EAJ-PNV, EA eta EB-Berdeak hiritarrei dei egiten die datorren larunbatean, hilaren 26an, 18:00etan, Bilbon burutuko den manifestazioan parte har dezaten.
Euzko Alderdi Jeltzalea, Eusko Alkartasuna eta Ezker Batua-Berdeak uste dute “berezikoa dela gure ahotsak altxatzea demokrazia amildegira daraman estrategia salatu behar dugulako. Epaile zehatz batzuk partisano gisa, herritarren borondatearen aurkako ariete gisa, erabiltzen duten estrategia salatzeko altxatu behar dugu ahotsa”.

“Hori dela eta, inoiz baino gehiago, hiritarron ordezkari garen heinean, ekintza politikoa aldarrikatzen dugu. Elkarbizitza eta ulermena oztopatzen duten traba zein eragozpenik gabeko erakundeen ekintza eta ekintza politikoa aldarrikatzen dugu”.

Labels:

Juan Mari Atutxaren aldeko adierazpena

AUZITEGI GORENAK “ATUTXA KASUAN” EMAN DUEN EPAIARI BURUZ

Lehenengo eta behin, Euzko Alderdi Jeltzaleak bere elkartasun osoa adierazi nahi die atzo Auzitegi Gorenak Auzitegi Gorenari berari ustezko desakatu-delitua egiteagatik kondenatu dituen Juan Mari Atutxari, Kontxi Bilbaori eta Gorka Knörri.

Euzko Alderdi Jeltzalearen iritzian, epai horrek argi eta garbi erakusten du Estatuan estamentuzko justizia predemokratikoa eta korporatibista dagoela.

Estamentuzkoa, zeren eta Auzitegi Gorenak atzo jendaurrera azaldu zuena euren epaia baita, eurentzat emana; izan ere, Auzitegi Gorenak berari egindako ustezko kalteak ordaintzera behartzen ditu hiru kondenatuak. Eta horretarako akusazio popularrak kasu honetan eman dion muleta berak nahi duen moduan erabili du, Botin kasuan ez bezala, auzitegi horrek berak ez baitzuen kasu horretan hori kontuan hartu.

Horrezaz gainera, estamentuzko justizia da, ezen, berbarako, elementu juridiko berak erabiltzeko kapaz da interes ekonomikoak absolbitzeko, politikari ‘gogaikarriak’ (Atutxa, Bilbao eta Knörr) herri karguetarako ezdoitzeko edo, eta beldur gara etorkizunean ez ote den gertatuko, gobernuaren harikoak ez diren hiritarrak espetxeratzeko, ‘Egunkaria’ kasuan jazoko den bezala.

Baina, horrez gain, erabaki honek alarma guztiak pizten ditu; izan ere, etorkizunean, erabaki horrek ondorio zeharo larriak ekar ditzake oraindik epaitzeke dauden antzeko kasuei dagokienez, adibidez, Lehendakariaren aurka egun zabalik dagoen kausari dagokionez. Epai hau dela bide, Auzitegi Gorenak bidea zabaltzen die eta legitimazio juridikoa ematen die beste auzitegi batzuei modu berean jardun ahal izan dezaten.

EAJk justiziaren ideologizaziorako bidea jada geldiezina dela uste du. Espainiako instantzia judizial gorenen epaiak aretoen osaketaren arabera hartzen dira, ez epaitzen ari den auziaren funtsaren arabera. Ez dago hori luzaro jasan dezakeen demokraziarik.

EAJren ustez, epai honek argi eta garbi islatzen du gero eta gabezia gehiago dituen Espainiako demokraziak egindako trantsizioa oraindik ere amaitu gabe dagoela. Edozein motatako kontrolaren mugan kokatzen den epaile talde batek, gizartearen etorkizun politikoan esku har dezake Espainiako demokrazian.

Horrenbestez, une honetatik aurrera, EAJ ez da bere instantzia judizial gorenetan eskuin muturreko ideien eta taldeen gotorleku bilakatu den justizia batek ordezkatuta sentitzen. Ez hori bakarrik, euskal herritarren gehiengo handia ere justizia horrek ordezkatuta sentitzen ez dela uste du EAJk.

Epaia bera prentsa ohar baten bidez ezagutarazi izana Auzitegi Gorenak lortu nahi zuenaren isla garbia da; hau da, esklusiboki mediatikoa eta politikoa den erabaki batekin gizarte osoa aztoratzea.

Labels:


Bilatu ilanda.eu blogean

Bilatu ilanda.info gunean

Informazioa

Lizentzia

Sindikazioa

ilanda.eu bilatzaileetan

Agirre 50

Landa TB

Legealdiko plana 08-11

+ Getxo berritzen ari gara

Getxo EROSi ta GOZAtu

Merkatari plana

Argazki bildumak

Euskarazko errefrauak ausaz

Getxo garbia

Euskarazko produktuen katalogoa

GUZTIOK BAT

Egunkaria libre!

think gaur - Euskadi 2020

EAJ-PNV

Albisteak

Azaroak 25

.eus domeinua