Imanol Landaren bloga

http://ilanda.eu :: http://ilanda.info


Villamonte: igogailuak martxan!

Areetako Urkijo kalea oinezkoentzako

Saneamendu-sarea: 10 proiektu eta 4 milio € baino gehiago obratan






PDF fitxategiaren deskarga "lanean gabiltza... saneamendu-sarea hobetuz" dokumentuarekin.

Labels: , , , , ,

Udalak 670.000 € inbertitu ditu ikastetxeak egokitzeko lanetan

Getxoko Udalak, azken bi urteetan, 668.698,76 € inbertitu ditu udalerriko Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeak egokitzeko. Hala adierazi du gaur prentsaurrekoan Begoña Ezkurra Hezkuntza zinegotziak. Lan gehienak eraikinen instalazioak mantentzearekin zerikusia dute (alfaltatzea, instalazio elektrikoa, pintura, jolas-inguruen itxiturak, hesiak, saneamendua...). Begoña Ezkurrak adierazi duenez, “Udala udalerriko ikastetxeekin etengabe harremanetan dago, eta urte osoan, ikastetxeen beharrizanei erantzuten ahalegintzen da. Izatez,”, esan du, “egiten dizkiguten eskaeren %90i baino gehiagori erantzuten diegu”.

2009. urtean, lan horietara bideratutako aurrekontua 384.667,09 € da. Lan batzuk amaitu dituzte, beste batzuk egiten ari dira (oporren aldia aprobetxatuz), eta beste batzuk udaren ostean hasiko dira. Getxoko Udaleko Hezkuntza Arloak kopuru horren %60 berreskuratzea espero du, Eusko Jaurlaritzari diru-laguntza eskatu baitio (2008ko azaroaren 11ko agindua dela bide).

Begoña Ezkurrak gogorarazi du aurtengo lanik garrantzitsuena aste honetan hasi dela Erromoko ikastetxe publikoan. Euri-urak biltzeko kanalizazio berriak jarriko dituzte eta IV. patioa asfaltatuko da. Lanon aurrekontua 211.500 €-koa da.

Zentro berean, duela hilabete batzuk kiroldegiaren atal bat egokitu zen eta 21.802 € inbertitu ziren. Aurten Juan Bautista Zabala, Andra Mari, Gobela Ikastola, Geroa Ikastola eta Saratxaga zentroetan ere lanak egin dira.

2008. urtean, Udalak 100.000 €-tik gorako lanak osorik ordaindu zituen Zubilletan, Geroa Ikastolan, Andra Marin, Juan Bautista Zabalan, Erromon, Saratxagan eta Lanbide-heziketarako zentroan (Andra Marin). Era berean, iaz Udalak 183.920 € inbertitu zituen Gobela Ikastolan, Erromon, Andra Marin, Zubilletan, Juan Bautista Zabalan eta Saratxagan egindako lanetan. Lan horientzat ere diru-laguntza eskatu da Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailean.

Labels: , , , , ,

38 proiektu. "Lanean gabiltza" google mapsen ere



Ikusi Lanean gabiltza

Udalerriko zati handi batean abian diren obrak –behin amaitzen direnean hiritarren bizi-kalitatea hobetuko dutenak– erritmo egokian ari dira gauzatzen.

Gehienak honez gero hasita daudela, obra nagusien garapena, eraginak eta bilakaera ezagutu nahi izanez gero, www.getxo.net udal webean horretarako atal bat gaitu du Getxoko Udalak.
Lanak egiten ari diren gunea kokatzea ahalbidetzen duen kaleen mapa baliatuta, proiektuaren, lanak egiten diren bitartean sor daitezkeen eragozpenen (hala nola, kaleak zarratzea, aparkalekuak kentzea eta zirkulazioko noranzko aldaketak) ganeko informazioa zein arretarako telefonoa, 94/466 01 05, eta, nahi izanez gero, parte hartu hal izateko foroa, jasotzen dira.

Zergatik lanak udan
Planteatu diren kexen artean, gune publikoetan, besteak beste, Areetako Kaian, Arrigunaga pasealekuan edo Txabarri Zuazo parkean, gauzatzen ari diren obrak gauzatzeko unearen egokitasunarekin lotuta daudenak agertzen dira.
Gogorarazi behar dut obra horiek Tokiko Inbertsioko Estatuko Funtsak emandako diru-laguntzekin ari direla gauzatzen eta laguntza horiek jaso ahal izateko ezarritako baldintzen artean obra horiek abenduaren 31 baino lehen bukatuta egon behar dutela dela. Baldintza hori ez-betetzeak kostuaren %100 estaltzen duen dirulaguntzaren galera eragingo luke. Horregatik, obra horren zati handi bat udan egikaritu behar da. Gainera, Funts hori ekonomia 2009an berraktibatzeko helburuarekin jarri da martxan.

Labels: , , , ,

Biotz Alai Abesbatzaren plaza atseginagoa izango da




Getxoko plazak eta gune publikoak erosoak eta kalitatezko lekuak egiteko helburuagaz, herritarren arteko bizikidetza eta harremanak bultzatu aldera, Tokiko Gobernu Batzordeak Algortako Biotz Alai Abesbatzaren plazaren ingurua estaltzeko proiektua onartu du.

Gaur goizean aurkeztu dugun proiektuan jasotzen denez, plazako ingurua estaliko dugu eta horretarako markesina ipini. Hartara, inguruko auzotarrek esparru publiko hau erabili ahal izango dute batzarretarako edo elkartzeko leku legez, bai udaldian, gerizpea emango duelako, bai neguan, euriarentzat aterpea izango delako.

Plaza honen inguruan gaur egun pergola dago ipinita, estaldu gabekoa eta zutabeak dituena. Plaza zarratzen duten hormei atxikita eserlekuak daude, hainbat loraontzi ere eta erdian harrizko eskultura bat. Hauek guztiak bota eta kendu egingo dituzte. Plazako zoladura oso egoera onean dago eta horregatik bere horretan utziko dute. Pergola berriak, 4 metroko sakonera izango du, plazak neurtzen dituen 2.118 metrotatik 565 beteko ditu, kontsumo txikiko argiak edukiko ditu eta 156 metroko inguruko eserlekua ipiniko dute.

Plazaren erdigunea garbi geratuko da eta umeentzako jolasak ipiniko dituzte. Horrez gain, esparru bat inguruko tabernek terrazak ipintzeko libre utziko dute, eta modu horretan, bi eratako guneak izango ditugu batera bertan, bat atsegina, jendeak zerbait lasai hartzeko modukoa, eta bestea, garbia, umeek jolasteko.

Bestalde, plaza hau ondoan dagoen San Nikolasekoaren alternatiba izango dela, Getxo Antzoki berria eraikitzeko lanak direla eta ezin izango baita erabili urte batzuetan. Jarduera hau gainera, ez da traba izango egun bertan egiten diren ekitaldiak, hala nola, San Lorentzoko eta Erdi Aroko Merkatuak eta Jazzaldia, egiten jarraitu ahal izateko.

Plaza honek bi sarrera-irteera ditu: bata Andres Cortina kaletik eta bestea Algortako Etorbidetik. Herri esparrua da, soilik oinezkoek erabiltzeko, eta hainbat etxe artean dago. Bere azpian etxe horietako bizilagunentzako aparkalekua dago. Plaza itxi egingo da gauez auzotarrak ez gogaitzeko.

Lanak datorren irailaren amaieran hasiko dira eta hauek amaitzeko epea 4 hilabetekoa izango da. Aurrekontua 442.000 eurokoa da.






MP3 fitxategiaren deskargarekin nire adierazpenekin (I).




MP3 fitxategiaren deskargarekin nire adierazpenekin II).

Labels: , , ,

Getxoko Udalak bihar, asteazkenean, maiatzaren 20an, hasiko ditu Algortako Errementeriena, Gazteluzarra, Basaldua, Abasota eta Artibai kaleak urbanizatzeko lanak. Espaloi-trazadura berri bat egingo dute eta baita asfaltatu ere, 1.000 metroko luzerako kale-tarte bat irisgarriagoa bihurtzeko. Espaloiak zabalduko dituzte; parkera iristeko arrapala ezarriko dute; Errementeriena eta Gazteluzarra kaleetan koskak kenduko dituzte eta kaleen alboetan aparkatzeko lekuak seinaleztatuko dira. Lanen aurrekontua 1.064.254 eurokoa da.
Udalak hobekuntza lan hauengatik gerta daitezkeen eragozpenak barkatzea eskatzen du.

Labels: , ,

Maidagan/Malakate parkea auzotarren ekarpenak hobetu dute



Maidaganeko parkea eta inguruak, Andra Marin, asko hobetu dituzte hauen ganean egindako azken urbanitze diseinuak iaz auzo horretan Udalak abiatutako herritarren parte-hartze prozesuan auzotarrek egindako proposamen batzuk jaso baititu.
Oso positiboa izan da prozesuan herritarrek eduki duten partaidetza, horri esker udalak auzokideen proposamen batzuk kontuan hartu dituelako proiekturako. Hartara, parkeak eta bere inguruak, oinezkoentzako bide hobeagoak dituzte, azken hilabeteotan Udalak alde horretan egindako urbanizatze lanak amaitu eta gero. Lan hauek 821.325 euroko aurrekontua izan dute.

Parkean oso jende asko ibiltzen delako eta batez ere Andra Mariko mutiko eta neskek jolasteko asko erabiltzen dutelako, umeentzako eta nagusientzako jolas-guneak ipini dituzte. Parkeko zorua ere barriz lauzatu dute, hiri apaingarri berriak ipini dira (bankuak, paperontziak eta iturria) eta argiteria publikoa handitu egin dute.



Maidagan, Iturribide eta Unbe kaleetan, parkeko aldean dauden espaloiak zabaldu egin dira, bertan dauden oinezkoen pasabideak birmoldatu egin dituzte espaloien garaierarekin lotuz eta lerroko aparkaleku gune barriak sortu dituzte, oinezkoen joan-etorrietarako esparrua hobetu eta irisgarriago egiteko asmoarekin, plataforma bakarrak egokituz. Zuhaitz gunea eta jaiak ospatzeko eremua ere zabaldu egin dituzte. Ekintza horietariko batzuk prozesuan parte hartu duten pertsonen iritziak kontuan harturik eraman dira aurrera, lehen zegoena eta egungo eta kalitate handiko elementuak batera ipiniz.

Era berean, Maidaganeko parkeko inguruetan laister garatuko diren proiektuetara ere auzotarren beste proposamen batzuk jasoko dituzte. Horien artean aipatuko genituzke, besteak beste, espaloi gehiago zabaldu eta hobetzea eta plataforma bakarra sortzea; Maidagan kalea eta parkea bereiztea, azken hau babestuz; bidegorrien planan bere lotura jasotzea; eta Unbe parkea egokitzea.

Beraz lan hauen bitartez auzo bakoitzean eremu atseginak eta kalitaztekoak egokitu nahi ditugu, auzotarren arteko harremanak eta bizikidetza sustatu aldera.



Andra Mariko elizako sarbideak hobetzeko lanak
Bestaldetik, Andra Mariko elizako sarbideak hobetzeko lanak egin dituzte ere auzoko bizilagunen ekarpenak jaso eta gero. Izan ere, eskailera-atal batzuk kendu dituzte, beste batzuk, berriz, handitu, baita alboko bideak zabaldu egin dituzte eta barandak ipini ere. Argi gehiago eta banku berriak ipini dituzte.
Halaber, Sollube kaleko bidea egokitu egin dute oinezkoek erabili ahal izateko, Gabriel Ramos Uranga kaleko bus geralekutik kiroldegiko aparkalekuraino arteko bidea egin dute eskailera baten bitartez.
Lan hauk dagoeneko amaituta daude eta 115.000 euro inguruko aurrekontua izan dute.


MP3 fitxategiaren deskargarekin nire adierazpenekin (I).




MP3 fitxategiaren deskargarekin nire adierazpenekin (II).

Labels: , , , , ,



Maiatzean hasiko dira Arrigunagako landa eta Bostgarrena kale arteko ibiltokia hobetzeko proiektuan jasotako lanak eta 1.200.000 inguru euroko inbertsioa izango dute, Toki Inbertsiorako Estatuko Funtsak emandako dirulaguntzarekin finantziatuko direla.
Tarte barri honek 757 metro gehituko dizkio egungo Galeako pasealekuari, hondartza eta itsasargia lotuko dituela, 2.700 metroko ibilbidea eginez.

Jarduera honek Bizkaiko Zubia Galearekin lotzea ahalbidetuko du herritarrek estimu handia dioten kostaldeko ibiltokiaren bitartez. Gure asmo nagusia Getxo, Leioako mugatik hasi eta Sopelaraino, lotzen duen 11 kilometroko itsas ibiltoki eder hori oso osorik konpondu eta txukuntzea da, getxotar guzti guztiek eta baita gure udalerria bisitatzen duten lagunek goza dezaten.

Proiektua Irisgarritasunaren ganean indarrean dagoen araudiarekin bat dator eta Arrigunagako hondartza eta Galeako Pasealekua lotzea proposatzen du, oso osorik zolatuta egongo den oinezkoentzako ibiltoki baten bitartez. Ibiltoki honek 4 metroko zabalera izango du, errota eta Bostgarrena kale arteko tartean ezik, hor egun dagoen 7,4 metro zabalerako espaloia luzatu egingo dutelako. Aixerrota kaleko galtzadarrizko zola ere barriztuko dute, baita luzatu ere Arrigunagako hondartzaraino. 4m-ko zabalera izango du espaloi osoak.

Halaber, ibiltokiaren parean bidegorria egingo dute txirrindularientzat Aixerrota kaleraino, eta hortaz, inguruetan dagoen bidegorria luzeagoa egingo dute. Bidegorri horrek 3 metroko zabalera edukiko du Galea kalean, Bostgarrenaren paretik Aixerrota kaleko elkarguneraino.
Ibiltokiaren Galea kaleko tartean oinezko eta txirrindulari asko eta asko ohi dabil, eta horregatik bai batzuenak bai besteenak diren guneak bereiztu egingo dituzte tarte guztietan.
Aixerrota kaleko ibiltoki tartean ibiltzea, berriz, askoz zailagoa da, oso baldintzatua dago bertatik ibiltzea, aldapa pikoa baita eta zati batzuetan oso estua baita. Hartara, txirrindulariek dute, batez ere, trabak bertatik ibiltzeko eta horregatik tarte horretan ez da bidegorririk izango, baina bide alternatiboa egingo dute, Getxoko Bidegorrien Plangintzan jasotzen den bezala.

Ibiltokian dauden hiri hornigarriei dagokienez, dauden eserlekuak barriztuko dira eta larreko estilodun baranda ipiniko dute bidegorria amildegi ertzera hurbiltzen den lekuetan eta Aixerrota kaleko pasealeku tartean, aldapatsua baita.
Lanak amaitzeko epea 4 hilabetekoa da.




MP3 fitxategiaren deskargarekin nire adierazpenekin.

Labels: ,

700.00 eurotik gora oinezkoen joan-etorriak errezteko

730.000 eurotik gora inbertituko du Udalak Unbe, Urduña, Iturribide, San Martin eta Jaime Morera kaleak hobetu eta osorik eraberritzeko eta lehen bi kaleen artean dagoen parkea urbanizatzeko lanetan. Lanak Toki Inbertsiorako Estatuko Funtsaren dirulaguntzarekin finantziatuko dira, maiatza aldera has litezke eta hauek amaitzeko 6 hilabeteko epea izango dute. Lanootan 28 beharginek jardungo dute.
Proiektuaren helburua da aipatu kale horietan oinezkoak erabiltzeko diren guneak era nabarmenean hobetzeko lanak egitea da, espaloiak gaur egun oso estuak baitira eta zoladura hondatuta baitago. Proiektuan jasotako lan hauei esker Irisgarritasuna Sustatzeko Legera egokitzea bermatuko da, eta horren eraginez lanak egingo diren eremuko bizi kalitatea hobetu egingo da.

Hartara, espaloiak zabaldu eta zolatuko dituzte eta oinezkoentzako zebrabideak barriztuko dira espaloiak luzatzearen bitartez, Andra Mariko Unbe, Urduña eta Iturribiden (Sarrikobaso eta Urduña kaleen arteko tartean),eta Algorta auzoko San Martin –non arbola batzuk ere landatuko dituzten- eta Jaime Morera (San Martin eta Talaieta tartean gainontzeko kale zatia konpontzen ari direlako gaur egun) kaleetan.
Lan hauek baliatuko dituzte, ganera, saneamendu eta herriko argien sareetan beste hobetze lan batzuk egiteko.

Jarduera honen helburua da, espaloiak goitik behera barriztea oinezkoen segurtasun maila areagotu aldera.
Espaloietan lanak egiteaz ezezik, Iturrbiden, Malakate parke ondoan dagoen tartean, plataforma bakarra egingo da oinezkoari lehentasuna eman eta kalea parke eremu barruan sartzeko.

Unbe eta Urduña kaleen artean dagoen parkeari dagokionez, azkenik, zorua zolatuko dute, hiri mobleria eta argiztapen berria ipiniko dute, dagoen arbola kopurua aintzat hartuz.



MP3 fitxategiaren deskargarekin nire adierazpenekin.

Labels: ,

Gobelaurre parkea, proiektua eta parte-hartzea

Udal Gobernu Taldeak Erromoko Serantes eta Gorbeia kaleen artean kokaturiko Txabarri Zuazo (Gobelaurre izenarekin ezagutua) parke berriaren proiektua aurkeztu du. Egitasmoaren barruan sartzen dira berdegune berriak eta jolasteko hiru gune ezberdin: umeentzat, pertsona nagusientzat eta kirol ekipamendua. Horrez gain, parkean gaur egun dagoen oinezkoentzako gunea ere birgaituko dute. Proiektua gauzatzeko aurrekontua 1,8 milioi eurokoa da, eta lanak esleitu ondoren, horiek egiteko epea 5 hilabetekoa izango da. Herritarrek datorren udan erabili ahal izatea espero da.

Proiektuak datorren irailaren 27tik urriaren 5era bitartean ikusgai egongo da Erromon, oraindik zehaztu gabe dagoen toki batean eta hori iragarriko da.
Aurrekoetan bezala, inguruko auzokideen ideiak eta iradokizunak bildu nahi ditugu proiektua aberasteko. Proiektuak berak Gobernu Taldeak auzoa aldatzeko eta hobetzeko duen konpromisoa uzen du agerian, orain martxan dauden edo burutu diren beste batzuk izateaz gain, esate baterako Errekagane kaleko erreforma edo Errekagane parkea.

Jarraipena ere izango dute beste egitasmo berri batzuekin, tartean, Luis López Osés kalearen berriztapena eta Santa Eugenia eskoletako eraikinean jarri beharreko beste Herritarrentzako Gune bat.

Proiektua adin guztientzako guneak eskaintzen saiatuko da eta aldi berean akzesibilitatea hobetzen, gaur egun dauden ia altuera guztiak desagertuko direlako.

Lanen ezaugarriak
Lanak 6.200 metro koadroko azaleran eramango dira aurrera. 600 metro koadroko kirol askotarako pista egingo da, saskibaloian, futbolean, boleyn… jolasteko; umeek jolasteko gunea (300metro2) eta bigarren fasean estali egingo da euria egiten duenean erabili ahal izateko; eta pertsona nagusiek kirola egin ahal izateko gunea (200m2). Gainontzekoa oinezkoek paseatzeko eta ondo pasatzeko izango da.
Horrez gain, sarbide berriak ere sortuko dituzte -ingurua irazkorrago bihurtzeko eta akzesibilitatea hobetzeko-, berdeguneak berrantolatuko dituzte, tamaina handiko arbolak bere lekuan uzten eta loregintzaren elementu berriak jartzen, eta oinezkoentzako ibilgune zabalak ere atonduko dituzte ibiltoki nagusietan.
Beste alde batetik, eskailera-atala murriztuko dute; Ur Partzuergoaren bulegoa dagoen zabalgunera joateko sarbide zuzena jarriko dute (gaur egun dauden arlanpa eta eskailerarik gabe), eta euri-uren sarea ere berrituko dute; horrez gain, udal argiztapen-sare publikoari ere egokituko da.
Gaur egungo umeentzako jolasguneen ondoan dagoen iturria lekuz aldatuko dute, aurreikusita dagoen aisialdirako ekipamendu berriatik hurbilago eta zentratuago egon dadin; eta hiriko altzari berriak ere jarriko dituzte.


MP3 fitxategiaren deskarga Gobernu Taldearen Romoko apostuarekin, auzoa aldatzeko eta hobetzeko proiektu eta ekimenekin.




Informazio gehiago:

PDF fitxategiaren deskarga Haurren gunea eta kirol kantxarekin.

PDF fitxategiaren deskarga Hiri-altzariekin.

Txabarri Zuazo (Gobelaurre) Parkearen urbanizatze informazio osos

Labels: ,

Erromoko Errekagane kalea eta parkea hobetzeko lanek 1.650.000 euroko inbertsioa ekarriko du. Bi hilabete inguruko epean hasiko dira Gobela ibaiaren paretik doan Erromoko Errekagane kaleko lanak, bertako parkea berantolatzeko helburuarekin.

Horretarako bidegorri bat egingo dute eta oinezkoentzako pasabidea zaharberrituko dute, Ezequiel Agirre kaleko zubia gurutzatu ondoren dagoen parkearekiko lotura barne. Hobekuntza horrekin egungo pasabidea zabaldu nahi da eta aldi berean, aipatu bezala, bizikletetarako bidea egokitu ere. Ezequiel Agirre kaleko beste aldean dagoen enparantzari dagokionez, egun dagoen mendixka txikia kendu egingo da, azalera hori zolatzeko eta horrela irisgarritasuna errazteko.

Errekagane kalean aurrera eramango dituzten lanen aurrekontua 1.120.000 eurokoa izango da. Han espaloia zabalduko dute eta ezintasunak dituzten pertsonentzat aparkatzeko tokiak ipiniko dituzte; kable elektrikoak kenduko dituzte; hiri hornigarri berriak jarriko dituzte eta oinezkoari lehentasuna emateko oinezkoentzako pasabideak era ezberdinean zolatuko dituzte.

Errekagane parkeari dagokionez, inguru horretako urbanizazio proiektuaren zenbatekoa 529.000 eurokoa izango da eta helburua parkea oinezkoentzako bideen bitartez berantolatzea da. Oinezkoen bidearen zoladura berrituko da, zabalera handiago emanez eta bidegorri bat egokituko da. Lanak egiteko epea 3 edo 4 hilabetekoa izango da

Labels: , , ,

Pasadan astelehenean, hilak 17, osatu zen Getxon telefonia mugikorreko antenen eta Interneten instalakuntza arautuko duen lan-taldea.
Lan-taldea Udaletxean ordezkaritza duten alderdi politikoek, Antenas No herritar plataformak, telefoniako operadoreek eta Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioko ordezkari batek osatuko dute. Hauez gain, Arlo juridiko eta teknikoetako udal teknikariek eta Ingurumen eta Hirigintzako zinegotziek hartuko dute parte ere.

Esan eta bete egin dugu!
Informazio gehiago

Labels: , , ,

Andra Marin prentsaurreko egunean egindako argazkiak

Hona hemen argazki batzuk, martxoaren 2an egindakoak, Andra Mariko etxebizitzei buruzko prenstaurrekoan egindakoak. Argazkiotan sakatuz gero, tamaina handian ikusi ahal dira.




Labels: ,

PDF fitxategiaren deskarga EAJren proposamena Getxoko Andra Mari auzoko garapen urbanistikoa dela-eta

Labels: ,


Bilatu ilanda.eu blogean

Bilatu ilanda.info gunean

Informazioa

Lizentzia

Sindikazioa

ilanda.eu bilatzaileetan

Agirre 50

Landa TB

Legealdiko plana 08-11

+ Getxo berritzen ari gara

Getxo EROSi ta GOZAtu

Merkatari plana

Argazki bildumak

Euskarazko errefrauak ausaz

Getxo garbia

Euskarazko produktuen katalogoa

GUZTIOK BAT

Egunkaria libre!

think gaur - Euskadi 2020

EAJ-PNV

Albisteak

Azaroak 25

.eus domeinua