Gizarte Zerbitzuek Andra Marin irekiko dute egoitza berria asteazkenean
Egilea: Imanol Landa. 2010/02/22. Ordua: 4:12 PM.Gizarte Zerbitzuen sailak Andra Mariko Urduña kalean edukiko duen egoitza berria etzi, asteazkenean, otsailaren 24ean hasiko da herritarrak atenditzen, gaur goizean bere aurkezpenean ezagutzera eman dugunez. Urduña kaleko 16 zenbakian dago kokatuta eta Andra Mariko 15.000 bat bizilaguni emango die zerbitzua, bertan burututako zaharberritze lanak amaitu ondoren.
Inaugurazio berri hau duela bi hilabete, joan den abenduan, Algortako eta Neguriko herritarrak antenditzeko Urgull kalean, Algortako azokaren arurean, zabaldutako egoitzaren irekieraren ondoren heldu da. Aurretik Romoko egoitza ere jarri zen martxan.
Tokiz aldatzearekin orain arte Martikoena kaleko udal egoitzan eskaintzen zituzten zerbitzuak Andra Mariko herritarrengana hurbiltzeaz gain, Udala aurrera eramaten ari den eta Gizarte Zerbitzuen Legeak eskatzen duen deszentralizazio, modernizazio eta hurbilpen prozesua ere aurrera egiten da, herritarren zerbitzurako martxan jartzen diren mota honetako proiektuak Getxon bultzatzen ari garen modernizazio prozesuko partea ere direlako eta ez soilik proiektu handiak Getxo Antzokia berria, Kultur Etxea edo metroaren lurperatzea bezalakoak.
Horrekin batera, zerbitzuaren hobekuntza ekarriko du, baliabideen optimizazioari esker. Oso beharrezkoak eta eskatuak diren mota honetako egoitzak Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistema Publikorako atea izaten dira.
Lanak eta zerbitzuak
Zaharberritze lanek joan den udaren amaieran hasi ziren eta 103 metro koadroko azalaren gainean burutu dituzte. 5 bulego, harrera eta administrazio gunea eta itxarote gela ditu egoitzak eta bertan 5 lagunek egingo dute lan “erabiltzaileei arreta zuzena eskaintzeko, besteak beste, informazio, orientazio eta ahalkularitza zerbitzua, diagnostikoak egitea, diru laguntzak (OE, GLL, AEL), familia eta gazteekin gizarte alorrean esku-hartzeko zerbitzua, etxez etxeko laguntza zerbitzua eta abar.“ azaldu du Elena Coriak, Gizarte Zerbitzuen saileko zinegotzi arduradunak azaldu duenez. Harremanetan jartzeko telefono zenbakia 94 466 01 30 da.
Egoitza berriaren inbertsioa 238.000€koa izan da eta horietatik 230.000 euro lanak egiteko izan dira eta 8.000€ altxairuetarako eta ekipamendurako.
“Urte alaiak” elkartea
“Getxoko Andra Mari Nagusien elkartea-Urte Alaiak” pertsona nagusien egoitza (Gizarte Zerbitzuen bulegoaren ondoan dagoena) gestionatzen duen taldeak oso positibotzat jo du zaharberritzea berarentzat ere onurak ekarriko dituelako, hemendik aurrera bere jardueretako batzuk egiteko erabilera anitzeko gela edukiko baitu. Elkarteak astialdierako jarduerak antolatzen ditu Udalarrekin sinatuta duen hitzarmen baten bitartez. Horri esker 2009an 3.000€ jaso zituen. Bere ekitaldien artean hainbat txapelketa, bingo, yoga, tai-chi, tailerrak, hitzaldiak eta txangoak daude. Elkarteko ordezkariek oso pozik agertu dira erreformarekin beren jarduerak hobetu aurrera eraman ahal izatea ahalbidetuko baitu, euren hitzetan.
Labels: Andra Mari, Getxo, getxoblog, Gizarte Zerbitzuek, TB











