Kirol campusak Aste Santuan (Gurasoentzako informazio interesantea)
Egilea: Imanol Landa. 2010/03/08. Ordua: 11:18 AM.
Datorren Aste Santuan, gabonetan egin zuten bezala, hainbat klubek, Getxo Kirolak-ekin elkarlanean, gimnasia erritmiko, eskubaloi, errugbi eta saskibaloi campusak antolatuko dituzte udalerriko umeentzako.
Saskibaloia
Getxo Saskibaloia Taldeak campusa antolatu du apirilaren 6, 7, 8 eta 9rako, Gobelako kiroldegian 09:00etatik 14:00etara. Kirol anitz praktikatzeko aukera izango dute 4 eta 11 urte arteko umeek. Saskigetxo ikastaroan psikomotrizitatea, patinajea, saskibaloia, dantza eta igeriketa egiteko aukera izango dute. Lau eguneko ikastaroak 55 euroko salneurria du (hamaiketakoa barne); egun bakarrerako izena eman nahi izanez gero 15 euro ordainduko da. Inskripzioa egiteko deitu 662 940 474 edo 662 940 436 telefonoetara; bestela, www.getxosaski.com web orriaren bitartez.
Errugbia
Getxo Rugby Taldeak ere campusa antolatuko du apirilaren 6, 7, 8 eta 9an 09:00etatik 14:00etara arte, Fadurako errugbi zelaian eta kiroldegiko frontoietan. Errugbiari lotutako ariketak eta jolasak ingelesez praktikatzeaz gain, osasunari, elikadurari,... buruzko hitzaldiak emango dira. Prezioa 80 eurokoa da (60 euro, Getxo Kirolak-eko bazkidea izanez gero). Izena emateko: 94 491 39 65 tel. edo getxorugby@getxorugby.org
Gimnasia erritmikoa
Getxoko Gimnasia Erritmikoko Klubak martxoaren 29, 30 eta 31an antolatuko ditu kirol honi lotuta hainbat ekitaldi 10:30etatik 13:30etara Fadurako kiroldegian. Jolasaren bidez gimnastika erritmikoa guztien esku jarri nahi du. Argibideak: intxaurragari@hotmail.com-en edo, bestela, deitu 665 73 35 57 zenbakira. Izena emateak 40 euroko salneurria du, 20 eurokoa klubeko bazkidea izanez gero.
Eskubaloia
Martxoaren 29, 30 eta 31an, 08:45etatik 14:00etan, 6 eta 14 urtekoentzat egingo da campusa Gobelako kiroldegian. Bertan eskubaloia ardatz duten ariketak zein jolasak praktikatzeko aukera izango da, baita igerilekua erabiltzeko ere. Getxo Kirolak-eko edo klubeko bazkideek 50 euroko prezioa ordaindu beharko dute; beste guztiek 60 euro. Informazio gehiago: 94 608 18 88 zenbakian edo, clubbalonmanoromo@euskalnet.net-en.

Labels: Aste santua, campus, Getxo, Getxo Kirolak, getxoblog
Getxo Kirolakeko ate irekietako eguna: ekainak 14
Egilea: Imanol Landa. 2009/06/09. Ordua: 8:29 AM.
Getxo Kirolakek ate irekietako eguna antolatu du, ekainaren 14an, igandea. Egun horretarako, udalerriko kirol klubekin lankidetzan, zenbait josteta eta kirol jarduera prestatu dira, herritar guztientzat. Horrela, 11:00etatik 14:00etara, Fadura kiroldegira datozen pertsonek eskaintza zabala izango dute: errugbia, ziklismoa, atletismoa, tenisa, patinajea, hockeya, padela, saskibaloia, eskubaloia, herri kirolak, egokitutako kirola, pilota, spining, aerobica, boleibola eta futbola.Ekimen hau Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatzen du. 38 udalerrik bat egin dute berarekin. Europako Batasunaren ekimena da, kirola biztanleria osoaren eskubidea izatea lortzeko helburuarekin. Gainera, kirola integrazioko, heziketako eta aisialdi osasungarriko tresna izan dadila nahi du EB-k.
Labels: Bizkaiko foru aldundia, blogetxo, Getxo Kirolak, getxoblog, kirolak
Asier Zarate Gasherbrum II gailurrerantz
Egilea: Imanol Landa. 2009/06/02. Ordua: 9:31 AM.Gasherbrum II -munduko 14 zortzimilietako bat- Pakistango mendia da eta horren gailurra, 8.035 metrotara dago. Asier Zarate algortarrak zuzentzen duen espedizioa, bost mendizalek osatuta dagoela, ekainaren 27an aterako da Euskaditik eta, trekking egiten 7 edo 8 egun igaro ostean, kanpamentu nagusira helduko dira mendizaleak. Hortik aurrera, gutxienez, beste hilabete bat behar izango dute munduko mendi gailurrik garaienetakora ailegatzeko.
Asier Zaratek berak azaldu duenez “espedizio mota hauek oso gogorrak dira eta, horregatik, aldez aurretik entrenamendu egokia egitea behar-beharrezkoa da. Gure taldea aurretiko lan hori ere egiten ari da”. Indar fisikoaren garrantzia baztertu gabe, Asier Zaratek teknika eta indar psikologikoaren garrantzia ere goratu nahi izan du.
“Taldekoek aurreko espedizioetako filosofiari eutsiko diote abentura berri honi aurre egiteko, hau da, mendira oxigeno artifizialik gabe eta sherpak erabili gabe igotzen ahaleginduko dira”.
Asier Zaratek 33 urte ditu, eta mendizale bezala osatu duen kurrikulumean Peruko Andetan dagoen Pisco mendia, Italiako Andetan Grand Paradiso, eta baita ehun 3.000tik gora, azken horiek Pirineoetan, aurkitu ahal ditugu.
Labels: asier zarate, blogetxo, Getxo Kirolak, getxobog, getxoztar
11 milioi euro Getxoko kirolarentzako
Egilea: Imanol Landa. 2009/03/18. Ordua: 1:41 PM.
Kiroletako udal Arloak 2009 urteari begira finkatu duen helburu nagusietako bat da 4.000.000 euro zuzentzea Getxo Kirolaken instalazioak konpondu eta egokitzeko, pasa den ekaineko uholdeen eraginez egoera txarrean geratu baitziren. Udal Kirol Arloaren aurtengo aurrekontua 11 milioi eurokoa da guztira.Aipatu lau milioiez gain, 1.000.000 inguru kirol taldeen ohiko dirulaguntzetara eta kirol ekitaldiak antolatzera bideratuko dira, eta gainontzeko 6.000.000 Getxo Kirolak erakunde autonomoaren ohiko jarduerarako aurrekontuari dagozkio. Kirol azpiegiturak konpondu eta hobetu, getxotar guztiek kirola egin dezaten ahalbidetzeko, eta ia kirol modalitate guztietan eskola kirolaren eta oinarrizkoa den federatuaren sustapena dira, 2009rako Kirol Arloak dituen ardatz nagusienak”.
Udaleko kiroletako arduradunek, kirol taldeek jokatzen dituzten lehiaketa ofizialak laster amaituko direla baliatuko dute kaltetuta geratu ziren instalazioak konpontzeko lanak egiteko. Horiei esker normaltasun osoz erabili ahal izango dituzte. Hain zuzen ere, konpontze eta atontze lan hauek, Fadurako estalpeko kiroldegi pista, atletismoko pista eta errugbi zelaian egingo dira. Halaber, bertako batzartegi nagusia, atari aldea eta bezeroen arretarako gunea egokituko dituzte ere.
Bestaldetik, Kirol Arloaren aurtengo ekitaldirako beste helburu nagusietako bat izango da udal Kirol Eskolak zabaltzea gutxirenak diren kirol modalitateetan eta, hartara, laguntza handiagoa behar dutenetan, hala nola, errugbia, hockeia eta arraunketarenak. Era berean, ahalegindu egingo dira ere, behar beste, aurtengo denboraldian sortutako Futbol Eskola sendotzeko.
Honen haritik, Udalaren asmoa da, udaldia baino lehen, dagozkion taldeekin hitzarmenak sinatzea aipatu Eskolak zabaldu ahal izateko hurrengo denboraldian.
Eskola hauen bitartez kirolarien parte hartzea bermatu nahi dugu edozein kirol modalitatean 12 urte bete arte. Hortik aurrera kirol federaturako jauzia egin dezakete.
Andra Mariko kiroldegiko teilatua konponduko dute
Bestalde, Andra Mariko udal Kiroldegiko teilatua konpondu egingo dute datozen hilabeteetan eta lanook 560.000 euro inguruko inbertsioa ekarriko dute, Udaleen Inbertsiorako Estatuko Funtsako dirulaguntzarekin ordainduko dela. Mantenimendu lan hauek maiatzaren erdialdera hasiko dira eta 4 eta 6 hilabete arteko iraupena izango dute.
Kirol-kultur instalazio honek 23 urte beteko ditu aurten eta denboraren poderioz eta eguraldi txarraren eraginez teilatua babesten duen altzairuaren zati bat herdoildu egin da eta horregatik tratamendua behar du. Ganera, azken hilabeteotako haizeteek teilak eta hodiak mugitu dituzte eta itogin eta hezetasun arazoak eragin dituzte. Horiek ere konpondu egingo dira.
MP3 fitxategiaren deskargarekin nire adierazpenekin.
Labels: Getxo Kirolak, kirola