Imanol Landaren bloga

http://ilanda.eu :: http://ilanda.info


Getxo Antzokitik berriak 2





PDF fitxategiaren deskarga Getxo Antzokiko informazio guztiarekin 2.

Labels: , , , ,

Getxo Antzokiari buruzko informazio bide berria jaio da



Getxo berri bat sortzen hasi da, indartsua, bizia eta aukeren sortzailea, Udala bultzatzen ari den jarduerek eta proiektu ugarik eta baita udalez gaindiko gainontzeko erakundeekin batera aurrera eramaten ari direnek bultzatuta ere.
Getxo Antzoki berria, Romo Kultur Etxea, Biscaytik Zentro Teknologikoa, Maidaganen metroa lurperatzea, URA proiektua Gobela ibairako, Andra Marin ezintasunak
dituzten pertsonentzako Heziketa eta Agirien Gestiorako Zentroa edo Areetako azokan Enpresen Haztegia dira jadanik murgilduta gauden udalerriaren eraldatze eta modernizazio prozesuaren adierazle nagusienak eta horien emaitzak nabariago hurrengo urteotan ikusiko dira.
Prozesu horren buruan lehen mailako ekipamendua izango den Getxo Antzokia dugu, hain preziatua eta izen handikoa den Getxoko kultur eskaintza ospetsu bihurtzea ahalbidetuko duena eta arlo horretan gure udalerriak Bilbo Metropolitarreko eremuan Bizkaiko hiriburuaren baimenarekin duen lidergoa sendotuko duena.
Luis Maria Uriartek, egungo euskal arkitekto hoberenetarikoa denak gidatutako proiektu aparta da eta berak bere proposamen arkitektonikoan ekipamendu horren
egungo eta etorkizuneko beharretarako erantzunak ematen jakin du. Behar horiek gure herriaren errealitatea ondo ezagutzen duten kultur gestore nabarmenek aztertu eta zehaztu zituzten bere egunean.
Beraz Getxorako ezinbesteko proiektua da. Udalerriko elkarteen sarearen laguntza du eta gainera zalantzarik gabeko hirigintzako hobekuntzak ekarriko ditu, horien artean, plaza handiagoarekin herritarren gozamenerako eta oztopo arkitektoniko gutxiagorekin, etorkizunean izango den jardueraren dinamizazio ekonomikoa ahaztu gabe.
Proiektu funtsezko eta beharrezko hori aurrera ateratzeko murgilduta gaude eta bere garapenak duen konplexutasunagatik zailtasun batzuk ditu, bai egitura eraikitzeko berezitasunagatik eta zailtasunagatik bai lekutuko den inguruaren ezaugarriengatik.
Egoera hori gainditzeko helburuarekin, Gobernu Taldean komunikazio bide hurbila eta erregularra mantentzeko konpromisoa hartu genuen, gertuko auzokideekin zein herritar getxoztar guztiekin. Konpromiso horren ondorioz, eta martxan jarritako beste ekimen batzuen osagarri izaten, “Getxo Antzokia. Berriak” sortu da. Kaleratuko dugun informazio orria da eta sormenaren eta kulturaren garapenerako izango den gune bikain horren aurrerapenei buruzko informazio bide berri izatea nahi dugu.

PDF fitxategiaren deskarga Getxo Antzokiko informazio guztiarekin.

Labels: , , ,

Getxo Antzokia eta Telefonicaren eraikuntza




Getxo Antzokia eraikitzeko 1. faseko lanak datorren abuztuaren 11n jarriko dira abian, lanen akta sinatu eta gero. Fase horretan, hondeatze-lanak egingo dira, eta hor antzoki berria, Musika Eskola eta San Nikolas plazako aparkalekuak kokatuko dira. Fase horretako obrek hiru etapa izango dituzte: oinezkoentzat pasabidea Basagoiti etorbidean, jarduera Andres Cortina kalean eta antzokia, eskola eta aparkalekuak kokatzeko zuloaren hondeaketa. Lanak egiteko 16 hilabeteko epea eta 6.000.000 euroko aurrekontua izango dira. Era berean, obrak direla-eta, zirkulazioan aldaketak egingo dira inguru horretan abuztuaren 17tik aurrera, eta, behin lanak bukatuta, behin betiko geratuko dira.
Udalerria aldatzeko beharrezko proiektuan murgilduta gaude (metroa lurperatzea Maidagan-en, Gobela ibaiaren egokitze hidrologikoaren prozesua, Erromoko Kultur Etxea, BiscayTIK proiektua,…) , parekorik gabea azken hamarkadetan, eta hori beharrezkoa da XXI. mendera egokitzeko. Prozesu horrek, jakina, zarata, trafikoaren aldaketak eta antzeko arazoak dakartza, baina ahalik eta gehien gutxitzen ahaleginduko gara, horretarako beharrezko neurriak hartuta.

Obraren etapak
Lehen etapa lau hilabetekoa izango da, eta Getxo Antzokiaren orubea hesitu eta oinezkoentzako pasabidea jarriko da Basagoiti etorbidean, Telefonica eraikina baino zertxobait lehenago hasi eta San Nikolas elizako harmailadiraino (Etxeandia apezpikuaren kantoia); gainera, mugikortasun murriztua duten pertsonentzat egokia izango da. Pasabide horri esker, oinezkoen trafikoa eten gabe geratuko da, eta, nahi duenak, obraren segimendua egin ahal izango du bertatik ikusita nahiz grafiko bidez (lehen fasean lurrean jarriko da eta hondeatze-lanak hasitakoan altxatu egingo da).

Bigarren etapan Andres Cortina kaleko lanak egingo dira; hau da, kaleko instalazioak mugituko dira eta fatxadara ekarriko dira, hirugarren fasean, parkinga eta Getxo Antzokia hartzen dituen perimetroa hesitu eta hondeatzen eta mikropilotatzen hasteko. Etapa hori 8 hilabete ingurukoa izango da, eta lurrak mugitu eta zaratarik handiena orduan aterako da. “Zarata gutxi ateratzen duen pilotaje-motako sistema hautatu dugu, ahal den neurrian, eragozpenak gutxitze edo arintze aldera”. azpimarratu du Hirigintzako zinegotzia den Joseba Arregik.

Obra honetako lehen etapetan, kamioiak Artibai kaletik aterako dira, eta, geroago, Algortako etorbide aldera ere aterako dira.

Trafiko-aldaketak abuztuaren 17tik aurrera
- Andres Cortina kalea oinezkoentzat jarriko da Andikoetxe eta Aretxondo arteko zatian (San Nikolas elizaren eta plazaren ondoan). Zati horretan, trafikoa erabat etengo da, garajeetara sartzeko eta beharbada beste zerbitzu batzuentzat izan ezik.

- Egungo noranzkoaren aurkako uhartea sortuko da Trinitatetik, Andikoetxen barrena Andres Cortinara bitarte, Andres Cortinatik San Martinera bitarte eta San Martinetik Trinitate aldera.

- Era berean, Trinitatea Telletxe kalearekin konektatuko da eta Telletxen noranzko bikoitzeko zati txiki bat izango da, Algortako Etorbidearekin konektatzeko.

- Maria Goiri kaleko zirkulazioaren noranzkoa aldatuko da, Telletxe eta San Martin artean.;

- Andres Cortina kaleko bi autobus-geltokiren ordez, beste bat jarriko da Andres Cortina kalearen eta Algortako Etorbidearen arteko gurutzagunearen ondoan. ;

Bidean egingo diren aldaketa horiek bideo batean erakutsi dira, eta puntako orduetako trafiko birtualaren azterketa egin da. A priori, emaitza ona izango dela azaldu da.

Komunikazioa, telefonoa eta e-maila indartzeko ekintzak
Gobernu-taldeak bizilagunekin, merkatariekin, elkarte kultural eta sozialekin eta abarrekin erregularki egindako zuzeneko bilerez gain (atzo bertan egin zen azkena gehien kaltetutako bizilagun eta merkatariekin), komunikazio-lanak gehitu egingo dira. “Gure asmoa da obrak bereziki kaltetutako bizilagunekin gertuko harremana izatea eta tarteka biltzea. Horretarako, onena aldian behin bilerak egitea izango da, lanak aurrera doazen heinean, eta haien iradokizunak eta eskaerak jasotzeko beharrezko bideak prestatzea. Obren faseak argi eta xehetasun guztiekin azalduko dizkiegu, luze irauteaz gain, aspergarriak izango baitira”. Horrela azaldu du Komunikazio eta Herritarren Arreta Saileko zinegotzia den Josu Loroñok.

Modu horretan, gaurtik hasi eta abuztuaren erdi aldera bitarte, Algortako udal merkatuan informazio-panelak jarriko dira bideetan hartutako erabakiak eta aukerak azaltzeko. Era berean, Udalaren web orrian leku espezifikoa prestatuko da lanen bilakaera ez ezik, herritarrentzat interesgarriak diren gaiak ere agertzeko. Dagoeneko badugu obren inguruko foroa, eta erabil daiteke.

Halaber, informazioa eskatzeko, iradokizunak aurkezteko eta abarretarako erreminta ezberdinak eskainiko dira; hala nola, telefono-linea (944660105), posta elektronikoa (getxoantzokialanak@getxo.net), iradokizunak egiteko eta informazioa eskatzeko postontzi fisikoa San Nikolas liburutegian, eta eskutitzak, abisuak, kartelak, e.a. zonako puntu estrategikoetan.

Labels:

Getxo Antzoki berria eraikitzeko proiektuaren 1. faseko lanak, antzoki berria, Musika Eskola eta San Nikolas plazako lurpeko aparkalekua hartuko duen zuloaren indusketa lanak, abuztuaren amaiera eta irailaren hasiera bitartean hasiko dira. Bihar ostiraleko, hilaren 26ko, ohiko Udalbatzak, lan horiek TECSA-EXIXA enpresa elkarteari emateko proposamenaren gainean erabakia hartuko du. Halaber, proiektua aurrera eramatea ahalbidetuko duen HAPOko xedapenaren aldaketa behin-betiko onestea proposatuko da ere saio berean.

1 fase honetako lanek 6.000.000 euroko aurrekontua dute eta 16 hilabete inguruko iraupena izango dute. 5.000 m2 inguruko eremuan egingo dira lehen lan hauek eta beren helburua da, Getxo Antzoki zaharrak betetzen zuen gunean, ondoko lursail birkalifikatuetan, San Nikolas plazan, Andres Kortinako esparru batean eta ,baita, bi arloen artean dagoen Basagoiti Etorbideko tartean, hondeaketa egin eta lurrak hustutzea.

Hirigintza zinegotzi Joseba Arregik aditzera eman duenez, “zuloak 10 eta 15 metro arteko sakonera izango du, 1.116.000 m3 lur mugituko dira, etorkizunean 3 solairuko aparkalekua eta Getxo Antzoki berria hartu ahal izateko”.

Lanak hasita, aldaketak izango dira oinezkoen eta autoen joan-etorrietan. Izan ere, Arregiren esanetan, oinezkoentzako bidea ez da etengo Basagoitiko Etorbidean, pasabidea ipiniko dutelako zuloaren gainetik –Telefonikaren egoitzatik elizara arteko tartean-. Zirkulazioari dagokionez, noranzkoa aldatuko da Andres Kortina kalean.

Lehen fasearen ondotik etorriko dira bigarren bat San Nikolas plaza azpian, Andres Kortina kaletik (Algortako Etorbideko kantoian) sarrera izango duen aparkalekua egiteko, hirugarren bat antzokia bera altxatzeko eta laugarren bat plaza eta inguruak txukuntzeko azken ikutuak emateko.

Arregik aipatu du inguruko auzokideekin bilduko direla lanak zelan egingo dituzten eta uneoro zelan dauden azaltzeko asmoz, eta baita, “ahal dugun neurrian, laneek eurei eragingo dizkieten trabak arintzen ahaleginduko gara, garrantzitsuak izango baitira, batez ere, lehen bi faseetan”.

Labels: , , ,

Getxo Antzoki berria Abrako kultur itsasargia



Getxo Antzokia, arte eszenikoetarako gune berria eta Abrako itsasargia bihurtuko dena, Algortako Azokan erakusten den proiektu batean gauzatu da. Udalaren ekimen estrategiko horrek 30 milioi euroko inbertsioa suposatuko du eta herritarren eta alderdi politikoen iradokizunak jaso ditu. Halaber, gaur hurrengo hauek aurkeztuko dira Udalbatzan, onartuak izan daitezen: Getxo Antzokiaren eraikuntza lanen lehenengo fasea, kokatutako den lekuaren hondeaketa eta obren kontratazio espedientea, prozedura irekiz.

Azpiegitura berri eta abangoardista horrek berriro ipiniko du Getxo Euskadin dagoen kalitatezko eskaintzaren buruan. Arte eszenikoetarako eta Musika Eskolarako gune berria izango da; lehen mailako azpiegitura udalerriko kultur egitarau prestigiotsua bultzatuko duena, Euskalduna Jauregiarekin eta Bilbaorekin lehian sartzeko ahalbideratuko duena, eta getxotarren eta udalerriko elkarteen nahiei erantzuna emango diena.


Indar handikoa izango den eta ezinbestekoa izango den eraikin hau antzerki zahar eta ederra zegoen lekuan eraikiko da. Eraikin berri, berritzaile eta enblematikoak sormena eta kultura garatzeko lekua eskainiko du; Abrarako irekitako leihoa izango da, inguruarekin bat egingo duena eta hiriko paisaia zabalagoa eta integratuagoa ekarriko duena. Ekimenak aberastasuna ere sortzen lagunduko du, hala nola enpresekin, aisialdiarekin edo zerbitzuekin lotutako egitasmoak; dudarik gabe jarduera ekonomikoa sustatuko du eta udalerriarentzat onuragarriak izango diren sinergia ekonomikoak bultzatuko ditu.

San Nikolas plazaren azpian, aparkalekua jarriko da, Andres Kortina kaletik sarrera izango duena bertan bizi direnentzat eta antzokiari berari laguntza emango diona. Inguruetan beste aparkaleku birakari bat egingo da, eta plazan egingo diren obrek (Andres Kortina kaleko galtzadarekin zabaltzen dena) ez dute asko eraldatuko gaur egun duen itxura. Halaber, jendea biltzeko leku gisa indarra hartuko du, sarbideak hobetuko ditu eta muga arkitektonikoak gaindituko ditu.


Antzokia
Bata bestearen ondoan izango diren bi blokeez osaturiko eraikin originala izango da. Oinarrizkoena Telefonikak duen eraikinera egongo da erantsita. Hallaren bitartez, Auditoriora helduko da (700 pertsona baino gehiago bildu ditzakeena), goiko mailetara eta erdi-sotoko solairura.
Bigarren bolumenean, Etxeandia Gotzaina kalean, Musika Eskola izango da. Beheko solairuan egongo den ataripe batetik ailegatuko gara bi blokeetara. Bere terrazak jatetxe-kafetegia izango du. Lehenengo solairuan Saiakuntzen Aretoa eta administrazio zerbitzuak kokatuko dira. Bi eraikinetako lurpean eskolako Auditoriuma izango da, 250 pertsonentzako lekuarekin, 90 pertsonentzako konferentzia- aretoarekin eta 285 pertsonentzako erabilera ezberdinetarako aretoarekin.


Erakusketa
Algortako Azokako merkatariek euren lokaletako gune bat utzi diote Udalari Getxo Antzokiaren proiektuaren maketa eta irudiak ikusgai ipini ahal izateko. Horrela Getxoko Udalaren eta “Algortako Azoka-Mercado de Algorta” elkartearekin elkarrekin lan egiteko aro berria zabaldu da, udalerriko herritarrentzat interesa izango duten hainbat ekimen sozio-kulturalak ezagutzera emateko.

Getxo Antzokiaren proiektuaren erakusketa astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara bisitatu ahal izango da. Larunbatetan goizez soilik.


MP3 fitxategiaren deskargarekin nire adierazpenekin (I).




MP3 fitxategiaren deskargarekin nire adierazpenekin (II).


PDF fitxategiaren deskarga Getxo Antzoki berriaren erakusketako aurkezpenarekin.

Labels: , ,

Getxo antzoki berria: bideoa

Getxo Antzoki berria: maketa

Getxo Antzoki berria: planoa

Getxo Antzoki berria: infografiak

Getxoren eraldaketa

Getxo Antzokia eraikin zaharra eraisten hasita, goiz honetan San Nikolas alderdiko hirigintzako birmoldaketa, Algortako erdigunean, ofizialki hasi da. 19rako (ostirala) prozesu hau bukatuta egongo da eta, eremu horretan, orube zabala geldituko da. Bertan, udaberrian, hondeatzeko lehenengo lanak hasiko dira.
Eraispen honek nolabaiteko nostalgia eragiten badu ere, etapa ilusionagarri berri baten hasiera ere erakusten duela: Algortako erdigunean oso maitea eta ibilia den eremuaren gaineko hirigintzako berreraketa hastea. Getxon azkeneko hamarkadetan aurrekaririk ez duen eraldatzeko prozesu baten hasiera da.

Getxo Antzokiaren eraikin berriaz gainera –honek Algortako Udal Musika Eskolaren egoitza hartuko du, beste azpiegitura batzuen artean -, San Nikolaseko oraingo plazaren azpian egoiliarrentzako lurpeko aparkalekua eraikiko dute eta, lurrazalean, espazio berri eta bakarra sortuko dute, San Nikolas eta Getxo Antzokia oraingo plazak lotuko dituena, irisgarritasunaren eta inguruko barrera arkitektonikoak ezabatzearen aldeko apustu garbiaz.

Aste honen amaierarako eraikina guztiz eraitsita eta orubea garbi eta hesituta geldituko dira. Abenduko Udalaren Osoko Bilkuran hondeatzeko lanen lizitazio-prozesua hastea onesteko aurkeztuko dute–18 hilabete inguru-. Obra honen aurrekontua sei milioi euro baino handiagoa denez Europako Komunitateen Aldizkarian argitaratu beharko da eta, prozesu hori ez bada atzeratzen, espero dugu lanak 2009ko udaberrian hasi ahal izatea”. 2010. urtean ondorengo lizitazioak egingo dira eraikina eraikitzeko fase ezberdinetarako.

Getxoren eraldaketa

Legealdi honetan burutu beharreko proiektu handietako batzuk gogorarazi ditu, hala nola Maidaganeko Metroa lurperatzea, Gobela ibaiaren egokitzapen hidraulikoa, Auzo Etxe berria eraikitzea Erromoko santa Eugeniako aldean edo Biscaytik proiektua, Bake Eder finkan kokatuko den zentro teknologikoa eta egun Areetako merkatua dagoen lekuan eraikiko den eraikin berria. Azkeneko hamarkadetan aurrekaririk gabeko prozesua da, udalerriari aurrerapena ekarriko diona bai komunikazio bai kulturako azpiegituretan, bai eta dinamizazio ekonomikoan ere.


MP3 fitxategiaren deskargarekin nire adierazpenekin (I).




MP3 fitxategiaren deskargarekin nire adierazpenekin (II).

Labels:

Getxo Antzokiaren inguruko berrantolaketa eta lurpeko aparkalekua

Getxo Antzokiaren inguruetan dauden bi plazak eta oinezkoen gunea berrantolatu eta San Nikolasen lurpeko aparkalekua egiteko egitasmoa porposatzen dugu.

Informazio gehiago

Labels: ,

2 milioiko dirulaguntza berria Getxo Antzokirako

2008garren urteko Estatuko Aurrekontu Orokorrek bi milioi eurotako diru-laguntza aurreikusten dute Getxo Antzoki berriaren eraikitze lanetarako, Madrilen EAJk eta PSOEk adostukako akordioaren ondorioz.

Margarita Uriak Diputatuaren eta Euskal Taldearen Kongresuan Getxoren alde egindako lanari esker bi milioiko dirulaguntza berri hau lortu da, kulturarako %1aren aurrekontuetatik.

Getxo Antzoki berria eraikin enblematikoa izango da udalerrirako, funtzio-anitzeko gunea, aurreratua eta modernoa. Horrelako izan dadin Getxoko Udalak 22 milioi eurotako aurrekontua aurreikusita dauka.

Aisialdiarko eta kulturarako eskaintza sustatzeaz gain, Algortaren eta udalerri osoaren bizitza sozialerako eta ekonomikorako pizgarria izango da.

Labels: ,

Getxo Antzokia EAJk duen proiektu enblematikoa

PDF fitxategiaren deskarga Getxo Antzokiaren proiektuaren inguruan. Funtzio anitzeko espazioa, aurreratua eta modernoa, eta 22 milioi euroko aurrekontua esleitua duena.

PDF fitxategiaren deskarga Getxo Antzokiaren kokapen planoarekin.

Labels: ,


Bilatu ilanda.eu blogean

Bilatu ilanda.info gunean

Informazioa

Lizentzia

Sindikazioa

ilanda.eu bilatzaileetan

Agirre 50

Landa TB

Legealdiko plana 08-11

+ Getxo berritzen ari gara

Getxo EROSi ta GOZAtu

Merkatari plana

Argazki bildumak

Euskarazko errefrauak ausaz

Getxo garbia

Euskarazko produktuen katalogoa

GUZTIOK BAT

Egunkaria libre!

think gaur - Euskadi 2020

EAJ-PNV

Albisteak

Azaroak 25

.eus domeinua