Imanol Landaren bloga

http://ilanda.eu :: http://ilanda.info


Ibaia plaza zatitu? Ez mila esker

PPk eta PSOEk berriro zatitu eta banatu nahi dituzte Areeta eta Erromoko auzoak. Lehen trena eta orain ibaiaren uharka plaza eta aparkalekuak zeharkatu nahi ditu Lamiakotik Errekaganeraino.

Ezetz esaten diote Folkari, Habanerei, Getxolandiari eta herriko jaiei. Beraien proposamena ekitaldi guzti hauen desagerpena ekarriko luke.

Herri hila, ekintza barik proposatzen dute. Ekimenetaz etekina lortzen dutenak, hiritarrak, merkataritza eta ostalaritza kaltetuz.

EAJ-PNV proposamena

Plaza erosoa, jatorra, berdea eta bizia. Getxoztarrentzako eta guztion artean zehaztutakoa.

Musika, antzerkia, azokak, etb. Herriko kaleetan eta plazetan guztiontzako kultura eta aisialdia.

Gune estaliak neguan ere herria bizitzaz betetzeko.

Elkarteentzako lokalak gaurko aparkalekuan eraikiko den eraikuntzan.

Guztion artean karpari irtenbide bat bilatu, kultur etxeko ekimenak auzoetan mantenduz.

Alderdi guztien arteko adostasuna lortu gune estrategiko honetarako irtenbide hoberena bilatzeko.

****

EAJ alderdian uste dugu elkartzeko momentua dela, eta ez banaketak egiten ibiltzekoa, kenketak baino batuketak egin behar ditugula, auzoak banatu eta aldendu baino hobe dugula esfortzuak eta ekimenak bateratzea.
EAJk plazaratu duen dokumentua zuen esku usten dut.
Deskargatu PDF agiria

Labels: ,

Romo eta Areeta berriro ere zulo batek bereiztuta? EAJ-PNVrekin ez

Orain dela gutxi, Getxoko Udaleko PSE-EE-ko bozeramaileak, Almansa jaunak,oraingoan talde popularraren bozeramaile lanak ere betez, komunikabideei azaldu zien talde biek proposamen bat egin nahi dutela Areetako Geltoki Plazari buruz. Proposamen horren arabera, plazaren azpitik doan erreka estali gabe geratuko da, azterlan bat egin ostean.
Proposamen hau ez da berria. Talde biek maiatzaren 27ko tokiko hauteskundeetarako aurkeztu zituzten hauteskunde programetan ageri baita. PSEEE-k, bere aldetik, aukera hori aztertzea aipatzen du programan. PP, ordea,argiagoa da: 7. puntuan, 13. atalean, “Nuestros grandes proyectos” izenekoan,hauxe dakar: “Descubrir el río Gobela y adecuación del entorno de la plaza de Las Arenas”.
Une hauetan proposamena aurkeztea, beraz, koherentzia handiko ekintza da. Planteamendu hau gauzatuko balitz, ubidea estaldurarik gabe geratuko litzateke Lamiakoren mugatik (Leioa) hona, aparkalekua eta plaza zeharkatuz, Errekagane kaleraino (hor estali gabe dago jada).
Proposamena zilegia eta bidezkoa da. Baina baita zentzugabea ere, nire uste
apalean.


Deia, El Mundo eta hedabide ezberdinetan argitaratu didaten artikulua, bere osotasunean irakurri nahi baduzu, hemendik deskargatu dezakezu.

Deskargatu PDF agiria

Labels: , ,

Areeta - Erromoko Geltoki Plazaren berrantolatze-lanaren proiektua

Proiektu erabat estrategikoa hirigintzaren ikuspuntutik, baldin eta azkenetiko irtenbidea emango zaiolako udalerriko gune oinarrizkoa denari, batez ere Erromo eta Areetako auzoetan. Oinarrizkoa baita gizarte eta kulturaren mailan, herritarrekiko arreta eta zerbitzu gune berria izango0 denarekin, hala auzo hauetako hainbat elkarteri topagune berezia eskeiniko zaielako.

Areeta-Erromoko geltokiko plaza erreferentzia sozial eta kultural bihurtzeko konpromisoa du EAJk.

PDF fitxategiaren deskarga EAJren Areeta Erromo Geltoki plazarako proposamena.

Labels: , ,


Bilatu ilanda.eu blogean

Bilatu ilanda.info gunean

Informazioa

Lizentzia

Sindikazioa

ilanda.eu bilatzaileetan

Agirre 50

Landa TB

Legealdiko plana 08-11

+ Getxo berritzen ari gara

Getxo EROSi ta GOZAtu

Merkatari plana

Argazki bildumak

Euskarazko errefrauak ausaz

Getxo garbia

Euskarazko produktuen katalogoa

GUZTIOK BAT

Egunkaria libre!

think gaur - Euskadi 2020

EAJ-PNV

Albisteak

Azaroak 25

.eus domeinua