Gazte Informazio Guneak gestionatzeko 9 dirulaguntza
Egilea: Imanol Landa. 2008/09/15. Ordua: 6:13 PM.
Gazte Informazio Udal Bulegoak irailaren amaieran zabalduko du udalerriko 13 Gazte Informazio Guneak gestionatzeko 9 dirulaguntzak eskatzeko epea. Hain zuzen ere, eskaerak Andra Mariko, Algortako eta Areeta-Erromoko Herritarrak Artatzeko Bulegoetan aurkeztu beharko dira irailaren 22tik 26ra Getxoko eta Leioako Lanbide Hastapenerako Zentrorako dirulaguntza izan ezik, horren eskaera egiteko epea urriaren 13tik 17ra bitartekoa izango baita.Gainontzeko Gazte Informazio Guneak hona toki hauetan daude: Julio Caro Baroja, Aixerrota eta Fadura Institutoetan, Azkorri eta Nuestra Señora de Europa ikastetxeetan, San Nikolas Ikastolan, Gizarte Zerbitzuen Familia eta Gazteen Programaren egoitzan, Fadurako Kiroldegiko Ikasketa Gelan eta igerilekuetako sarreran.
Gaien arabera antolatutako panelak izaten dira eta horietan, besteak beste, gazteei lotutako lanari, hezkuntzari, astialdiko eskaintzari, dirulaguntzei eta iragarkiei buruzko informazioa agertzen da.
Aurreko ikasturtean egin zen bezala, 13 paneletatik 9 egoitza horien erabiltzaileei edo panelak dauden ikastetxeetako ikasleei emango dieten dirulaguntza batzuen bidez gestionatuko dituzte.
Sei beka ikastetxeetara joango dira eta ikasturte osorako zenbatekoa 470 eurokoa izango da; Fadurako Kiroldegikokoarena 665 eurokoa; zortzigarrenarena, CIPekoa, 445 eurokoa izango da eta azkena Famila eta Gazteen Programaren Egoitzarena 570 eurokoa.
Oinarriak datorren irailaren 12tik aurrera www.getxo.net helbidean egongo dira ikusgai eta Gazte Informazio Bulegoan ere, Algortako Etorbideko 98 zenbakian dagoen Tangora Etxean.
Labels: Gazte Informazio Guneak, gazteria











