Imanol Landaren bloga

http://ilanda.eu :: http://ilanda.info


Getxoko Udalak udalerriko GGKEen funtzionamendu gastuak eta kudeaketa hobetzeko gastuak partzialki fiantzatzeko dirulaguntzak eskatzeko epea zabaldu du, era horretan herriko elkarte sarea indartzeko asmoz. Udalak gehienez 18.000 euro banatuko ditu eta elkarte bakoitzarentzako gehienezko dirulaguntza 5.000 eurokoa izango da.
Elkarte eskatzaileek Eusko Jaurlaritzaren Elkarteen Erregistroan eta Getxoko Erakundeen Udal Erregistroan izena emanda eduki beharko dute. Dirulaguntzen helburua eskatzaileen ekintza laguntzea eta osatzea da, inola ere ez mantentze gastuak erabat finantzatzea. Ildo horretan, honako jarduera hauek lagunduko ditu Udalak diruz: langileri gastuak, erakundearen gastu arrunta, publizitate eta propaganda gastuak, heziketa gastuak eta proiektuak diseinatzeko eta garatzeko gastuak.
Eskabideak Udaletxeko Erregistro Orokorrean eta Andra Mariko, Erromoko eta Algortako Herritarrei kasu egiteko Bulegoetan aurkeztu beharko dituzte erakundeek datorren azaroaren 10a baino lehen.

Labels: ,


Bilatu ilanda.eu blogean

Bilatu ilanda.info gunean

Informazioa

Lizentzia

Sindikazioa

ilanda.eu bilatzaileetan

Agirre 50

Landa TB

Legealdiko plana 08-11

+ Getxo berritzen ari gara

Getxo EROSi ta GOZAtu

Merkatari plana

Argazki bildumak

Euskarazko errefrauak ausaz

Getxo garbia

Euskarazko produktuen katalogoa

GUZTIOK BAT

Egunkaria libre!

think gaur - Euskadi 2020

EAJ-PNV

Albisteak

Azaroak 25

.eus domeinua