Imanol Landaren bloga

http://ilanda.eu :: http://ilanda.info


Maixabel Lasa. Laguntza eta elkartasuna

Ez naiz ETAk bere azken komunikatuan egindako hausnarketa politikoetan sartuko, ez du merezí, baina ezin dut Maixabel Lasari buruzko aipamenak alde batera utzi. Legealdia hasi zenetik Maixabel ezagutzeko eta tratatzeko aukera izan dut eta beraz komunikatuan botatako komentarioak eragin zuzena eduki dute nigan. Horregatik lerro apal hauen bitartez, nire elkartasuna eta laguntza adierazi nahi diot bihotz bihotzez. Baita nire animoak bere lanean aurrera jarraitzeko.

Besarkada handi bat Maixabel.

Labels: ,

ETA erakunde terroristak egindako azken atentatuen aurrean;

Urriaren 30eko goizean 40-50 kilo lehergai zeraman bonba-autoa leherraraziz Iruña-Pamplonan (Nafarroa), Nafarroako Unibertsitateko Kanpusean hamarnaka zauritu arin eraginez eta kalte material ugari sortuz.

Getxoko Udalak honakoa erabaki du:

1.- Burututako atentatu terroristaren aurrean gaitzespen eta arbuiorik irmoena adieraztea.

2.- Elkartasun eta babes osoa helarazten diegu kaltetutako guztiei

3.- Izua salatzen dugu eta ETA erakundeari, behingoz, gure bizitzetatik desagertzeko exijitzen diogu.

4.- Zuzenbide estatuaren tresnak erabiliz ,batasun demokratikoaren bitartez eta oinarrizko giza eskubideen errespetuaren ikuspegitik, terrorismoaren deslegitimazio politiko eta soziala eta honen erabateko porrota lortzeko lan egin dezagun, aldarrikatu nahi dugu.

5.- Mozio honen onarpenaren berri, Nafarroako Unibertsitatea, Iruña-Pamplonako Udala eta Nafarroako Gobernuari emango zaie.

Labels: ,

Bakea bera da bidea

Lehenik eta behin nire esker ona eman nahi diot Herrizaingo sailburuari, Getxora etorri delako gurekin egoeraren analisia konpartitzera, ETAk gure udalerrian jarduteko zituen planak zapuztu ondoren.
Bigarrenik, Ertzaintzarentzat getxoztar guztien elkartasuna eta laguntza adierazi dizkiot. Izan ere, Ertzaintza, une hauetan, talde terroristaren helburu nagusietako bat da.
Hirugarrenik, getxoztarrei jakinarazi nahi diet gure segurtasuna zaintzeko Ertzaintzaren lanean eta jardun onean konfiantza osoa dudala. Balorazio positiboa egiten dugu segurtasun indarren lanari buruz, Getxon ETAren atentatu garrantzitsuak galaraztea lortu dutelako.
Ondo dakit ETAk gure gizartearen exijentziei ez diela kasu egiten, baina edozein kasutan ere, gure auzokideek sentitzen dutena errepikatzen ez naiz nekatuko:
1. Getxon guztiz eta errotik gaitzesten dugu ETAren indarkeria. Haren kolpea jaso dugu eta jasotzen ari gara, talde terroristak gure udalerriarekin duen obsesioaren ondorioz.
2. Ezin dezakegu ulertu oraindik ere pertsona batzuk kapaz izatea eta prest egotea pertsonen aurkako atentatuak prestatzeko eta gauzatzeko, batzuetan hilgarriak, izua eta hondamena sortuz.
3. Ez dugu amore emango eta astakeria hauen kokaleku izan. Eta ez dugu nahi beste herri batek ere hori pairatzea. Ahalik eta azkarren hau amaitu dadila exijitzen dugu.
Gizarte heldua da hau. Ez du nahi ETAk inposatu nahi duen tutelajearen antzekorik, eta ez du indarkeria onartzen inolako helbururik lortzeko.
4. Horrexegatik hain zuzen, ez duelako onartzen, ez ETAk ez indarkeriak ez dute etorkizunik gizarte honetan. GHANDIk esan zuenez, uste dugu eta sinetsita gaude “ez dagoela bakerako bidea, bakea bera da bidea”.

Labels: , , ,

ETAk Getxorekiko duen obsesio

Albiste ona dela beti ETAren ekintza bat galarazi dela jakitea, are gehiago, antza denez, atentatu handia bat izan zitekeena bada, pertsonentzat oso arriskutsua eta hauen biziaren aurkako saioa litzatekeelako. Gurre herriaren gehiengoarekin bat etorriz, indarkeria arbuiatu eta errefusatzen dugunok, hortaz, poztu egin gara jakitean Bizkaia taldea desegin dutela. Horri esker, atentatu bat sahiestu dute gure udalerrian eta, horrekin batera, horrek eragingo lukeen sufrimendua.

Zoritxarrez, Getxon ondo aski dakigu ETAren jarduera eta bere atentatuak jasatea zer den. Hartara, ikuspuntu guztietatik hartuta, talde terroristarekiko eta bere jarduerekiko arbuioa are handiagoa eta indartsuagoa da. Hortaz, taldea desegin dutenez gero, gure poza eta atsegina handiagoak dira ere.

Beste behin, ETAk Getxorekiko duen obsesio gaizbera bere jarduera terrorista gauzatzerakoan. Horrek erne eta lasaitasunerako tarterik gabe egotera behartzen gaitu.

Labels: ,

Maritimo aurrean adierazpenak



Labels:

Andra mariko lehergailua

Euskal herria defendatzen dutela esaten dutenak lehergailu bat toki publiko batean uzteko kapazak direla ikustea, hortik auzokideak eta inguru horretatik paseatzen direnak ibiltzen direlako, harritzen nau.

Zaila da onartzea XXI.mendeko Europan ETAren ikuspegiaren aldeko jendea izatea, hau da, nazio bat eraikitzeko hiltzea, suntsitzea edo beldurra zabaltzea beharrezkoa dela sinisten duen jendea egotea, are gehiago beraiek jendearen ordezkaritzan jokatzen ari direla esaten dutenenean eta ordezkatzen duten horien gehiengoak jokatzeko era horiek errefusatzen dituenean eta edozein motatako gatazka konpontzeko bide baketsuak erabiltzea eskatzen dituenean.

Ez naiz nekatuko mota honetako ekintza biolentoak, atzerakoiak eta guztiz justifikaezinak bertan behera uzteko eskatzeaz, beldurra eta suntsipena baino ez dituztelako eragiten.

Indarkeriak gure gizartean ez du etorkizunik.

Labels: ,



Ertzaintzaren kontra ETAk Getxoko Epaitegietan atzo, igandean, azaroaren 11n burututako eta huts egin zuen atentatuaren aurrean, Getxoko Udaleko Bozeramaileen Batzordeak honako hau adierazi nahi du:



1.- Atentatu saiakeraren kontrako erabateko gaitzespena eta pertsonen biziak mespretxatzen, beren helburuak lortzeko, edozeinak izanda ere, terrorismoa eta indarkeria praktikatzen dutenekiko arbuioa.

2.- Gure udalerria aipatutako ekintza terrorista bezalakoaren leku berriro ere bihurtu izanagatik bere nazka eta gogaitasuna eta ETAri behingoz gure gizartea elkarbizitzan eta bakean bizitzen uzteko eskakizuna.

3.-Ertzaintzarekiko eta bereziki lehergailuak indargabetze lanetan zaurituta geratu diren bi ertzainekiko erabateko elkartasuna eta atxikimendua eta baita Justizia Administrazioko langileekiko ere.

4.- ETAri behin betiko eta berehala desagertzeko eskakizuna, era horretan euskal gizartearen gehienen borondatea errespetatuz.

5.- Eta azkenik, Bozeramaileen Batzordeak dei egin nahi du zuzenbide estatuak dituen baliabideetatik eta batasun demokratikotik danok terrorismoari zilegitasun politiko eta soziala kentzeko lan egin dezagun.

Labels: ,


Bilatu ilanda.eu blogean

Bilatu ilanda.info gunean

Informazioa

Lizentzia

Sindikazioa

ilanda.eu bilatzaileetan

Agirre 50

Landa TB

Legealdiko plana 08-11

+ Getxo berritzen ari gara

Getxo EROSi ta GOZAtu

Merkatari plana

Argazki bildumak

Euskarazko errefrauak ausaz

Getxo garbia

Euskarazko produktuen katalogoa

GUZTIOK BAT

Egunkaria libre!

think gaur - Euskadi 2020

EAJ-PNV

Albisteak

Azaroak 25

.eus domeinua