Getxo Antzokia eta Telefonicaren eraikuntza
Egilea: Imanol Landa. 2010/01/28. Ordua: 12:34 PM.Labels: EAJ-PNV, Getxo, Getxo Antzokia, getxoblog, PP, PSE, TB, Telefonica
Algortako batzokiaren webgune berriari ongi etorria!
Egilea: Imanol Landa. 2010/01/18. Ordua: 9:21 AM.

Eguzkiak gogor jotzen zuen azken larunbateko eguerdian. Ondarretako Batzokiaren urteurrena ospatzeko antolatutako programari hasiera emateko ohorezko aurrezku baten ondoren ikurriña altzatzeko ohorea eduki nuen. Ez nuen inoiz horrelakorik egin eta benetan unkigarria izan zen ikurriña nola igotzen zen poliki, poliki ikustea.
Ehun eta bat urte ez dira egunero ospatzen. Atzean geratu ziren aurreko batzokiak (nik Romoko Ganeta plazan ezagutu nuen aurreko bakarra) baina batez be, zenbat ahalegin, zenbat iluzio, zenbat itxaropen eta zenbat alderdikide zintzo eta konprometitua, gaur egunean gure artean ez daudenak. Eurentzako beraz gure oroimena eta euren oroimenaren aurrean, aurrera jarraitzeko gure konpromisua. Katea ez da eten!
Gerra zibilaren, aurreko gatazka zibilen eta diktadura frankistaren biktimak aintzatestea
Egilea: Imanol Landa. 2009/06/25. Ordua: 12:38 PM.
Hasi baino lehenago, zuen aurrean agertzen den mahaia aurkeztu nahiko nuke, Getxoko Udalaren Bozeramaileen Batzarra alkatearekin batera osatzen duten udal talde politiko guztien (EAJ-PNV-PP-PSE-EE eta Alternatiba) bozeramaileek eratua.Prentsaurreko honetara dei egin dizuegu udaleko talde politiko guztiok, Bozeramaileen Batzarrean bilduta, azkenean lortu dugun akordioaren errealitatea Getxoko herritarrei helarazteko, gure udalerrian gainditu gabe zegoen ikasgai historikoetako bati heltzeko, gerra zibilaren aurreko gatazka zibilen eta diktadura frankistaren biktimak aintzatestea eta omentzea alegia.
Aho batez hartutako erabaki hau, hortaz, formalki eta handikiro onetsiko dugu, adierazpen instituzional moduan, datorren ekainaren 26an (ostirala) egingo dugun osoko bilkuran. Eta honekin gure herriko historiaren atal beltz eta mingarri hauen biktimen errealitatea, justizia historikoagatik, ahanzturan ez uztera zuzendutako ibilbidea hasiko dugu, betiere adiskidetze eta adostasun klabean ulertutako aintzatespen eta omenaldiaren bidez. Helburua honelakorik berriro ere ez gertatzea da.
Adierazpena irakurtzeari ekin baino lehenago, alkate gisa dudan poza, eta agertutako udal talde politiko guztiena, plazaratu nahi dut, erabaki honen bidez biktimak aintzat hartzeko garatu dugun lan komunaren bigarren adierazpena den honengatik, adostasun, akordio eta erantzukizuneko klabean.
Gogoratuko duzuenez, elkarrekin egindako lan honen lehenengo adierazpena terrorismoaren biktimak aintzat hartzeari buruzko adierazpen instituzionala izan zen, udal talde politiko guztiek babestuta. 2009. urteko martxoaren 27an egindako osoko bilkuran onetsi genuen.
MP3 fitxategiaren deskargarekin nire adierazpenekin (I).
MP3 fitxategiaren deskargarekin nire adierazpenekin (II).
Labels: Alternatiba, blogetxo, bozeramaileak, dikatdura frankista, EAJ-PNV, gerra zibila, getxoblog, PP, PSE-EE
Gure isiltasuna, ETA-ri -ez beste inori ere- indarrik ez emateko (egiten diguten erabilpenagatik) ezinbesteko
Egilea: Imanol Landa. 2009/06/23. Ordua: 8:50 AM.
Iñigo Urkulluren blogean idatzitakoa.
“Quien -habiendo condenado siempre y siendo su posición ética incuestionable- calla, calla. No siempre el que calla otorga”.
“Isilik dagoena -beste behin gaitzespena egin eta gero eta jarrera etikoa eztabaidaezina delarik- isilik dago. Isilik dagoenak ez du beti arrazoi ematen”.
Batzuetan isiltasunak ere interpretatu egin behar dira. Kasu batzuk ezinbestekoak dira; erailketa bat, esate baterako. Horrelako kasu gaitzesgarri baten aurrean –erantzukizunagatik– isilik dago egon beharra. Azken egunotan izan dugun egoera honetan, jarrerarik zuhurrena isilik egotea izan da.
Ezin genuen, ezin dugu demokraziarekiko aldeko jarrera dugun alderdion batasunaren pitzadura txikiena ere erakutsi ETA-ren terrorismoaren aurrean. Hori da orain egin beharrekoa. Ondo-bidea da. Oposizioan zeudenean beste batzuek eskuzabaltasun demokratiko berarekin jardun ez bazuten, orain ezin dugu guk arduragabekeria bera egin.
Iritsiko da, gorrotorik gabe, garaia. Eduardo Puelles-en erailketa baino lehen aurreikusita zegoen moduan, argi eta garbi geratuko da Antena 3 telebista katean txanoa jantzitako ustezko ertzaina batzuek aurreko Herrizaingo Sailaren aurka egindako akusazioak gezur biribila direla.
Iritsiko da garaia. Ibarretxe lehendakariaren (eta aurreko lehendakarien)kontra egindako akusazio bidegabeei emango diegu erantzuna, baita Euskal Irrati Telebistaren aurreko etapei ere, eta, oro har, Euzko Alderdi Jeltzaleak gidatu dituen euskal erakundeetan ETA-ren aurrean izandako jarrerei.
Iritsiko da garaia. Eta nabarituko dugu, Antonio Basagoitik berak ere aitortu duen moduan, ETA-k, zoritxarrez, lehendakari guztien agintaritzetan erail duela azken 50 urteetan.
1968.eko urtetik Leizaola-ren, Garaikoetxea-ren, Ardantza-ren eta Ibarretxe-ren garaietan, baina baita López-en agintaldian ere, Egiguren-ek eta Ares-ek sinbolizatzen duten hizkuntza bikoitz horregatik ere.
Iritsiko da garaia. Eta terrorismoaren kontrako borrokako agintari nagusietako baten erailketarengatik atsekabetuko gara; –batez ere– pertsona bat hil duten aldetik. Izan ere, kolpe operatibo latz hau oharkabean pasatu nahi izan dutenarena eman lezake, Pérez Rubalcaba-k gidatutako ministeritzaren autobabes sistemek itxura guztien arabera porrot egin dutela ez agerian gelditzeko, komunikazio-ildoa ikusiz.
Guztiek elkarrekin egin duten kanpainaren ostean, egiari errespetua galdu ostean, iritsiko da gauzak bere tokian ipintzeko garaia, gorrotorik gabe.
Bien bitartean, isiltasuna horixe izango da: isiltasuna. Zuhurtziagatik eta erantzukizunagatik.
Baina Patxi López-ek larunbateko manifestazioko olerkian egindako identifikazio bidegabeko bat salatzeari ezinbesteko deritzogu; lehendakariak berak euskaraz eta eskuz idatzitako poesia hartako pasarte batean, hain justu.
Ez. Ezin diezaiokegu euskaldun kalifikazioa ETA-ren terrorismoari aplikatu eta entzungor egin. Nahiz eta euskara askorik jakin ez, «Euskaldun hiltzaileak hil digun hiritarra» ez da euskal herritar guztien lehendakari izan nahi duen inork esateko modukoa.

Labels: EAJ-PNV
Izaskun, zazpi herrialdeen ordezkari bakarra
Egilea: Imanol Landa. 2009/06/09. Ordua: 1:54 PM.Nueve representantes tendran los siete territorios que conforman nuestro pais en el parlamento europeo pero únicamente uno, Izaskun Bilbao Barandika, se erige en representante única del conjunto de los territorios de ipar y hegoalde, porque solo el EAJ-PNV se ha presentado en todos ellos. No lo olvidemos, porque es un orgullo y a su vez una responsabilidad para nuestra representante.
Beraz, zorionak Izaskun! Aurrean dekozun erronka potentea bait da.
Labels: EAJ-PNV
Europear hauteskundeak Getxon: EAJ-PNV berriro ere lider
Egilea: Imanol Landa. 2009/06/08. Ordua: 8:03 AM.Mas, Urkullu, Bilbao eta Tremosa Getxon
Egilea: Imanol Landa. 2009/06/01. Ordua: 6:30 PM.

Informazio gehiago: "Los vaticinios de Artur Mas" Iñigo Urkulluren blogean.
Labels: blogetxo, CiU, EAJ-PNV, europako hauteskundeak, getxoblog

+ EAJ-PNV
+ CiU
+ CC (Coalición Canaria)
+ BNV (Bloc Nacionalista Valencià)
+ UM (Unió Mallorquina)
+ UMe (Unió Menorquina)
+ PA (Partido Andalucista)
Iñigo Urkulluren hitzaldia “Europaren Aldeko Koalizioa”ren aurkezpenean
Egun on. Buenos días. Aurkezpen honetara gatoz gu, estatuko alderdiak Bruselara joango diren bezala.
«Egun on» esateko beharrarekin, «Buenos días» esateko beharrarekin. Eta proiektuko nire kideek «Bon dia» esan dute eta esango dute. Pluraltasunaren eta aniztasunaren oroigarri praktikoa da.
Aurkezpen eta hauteskunde hitzordu honetara gatoz, gogorarazteko ez garela bizi zuria ala beltza, gorria ala urdina den estatu batean; kolore anitzeko estatu batean bizi gara, estatuko alderdi handiei gustatu edo ez.
Dirudienez, batzuentzat, Europako hauteskunde hauetan, Europak berak du garrantzi gutxien. Espainiako politikaren «minutua eta emaitza» zein den jakiteko baino ez dute jokatu nahi; aurretik nor doan, gorria edo urdina.
Eta guk gaur goizean nabarmendu nahi dugu Europa garrantzitsua bada, garrantzitsuena estatuko eta, beraz, Europako pluraltasuna eta aniztasuna islatzea dela.
Estatu plural batean bizi gara. Plurala da eta plurala izan nahi du.
Bide batez esan dezagun Rz. Zapatero presidente jarri zenean Espainia plurala aldarrikatzen zuela, eta bigarren legegintzaldi honetan, aldiz, ideia hori desagertu dela haren diskurtso politikotik. Edo are okerrago, parlamentuan dituen beharren arabera diskurtsoan sartu edo alde batera uzten duela. Beraz, hor ez dago inongo uste sendorik: Rz. Zapaterok ez du inoiz politika argirik izan.
Iazko astean Rodriguez Zapateroren bozeramaile ezagun bati esaten entzun nion, gorritu gabe gainera, hauteskunde hauek berebizikoak izango direla Europa eskuma aldekoa edo aurrerakoia den jakin ahal izateko. Euskadin beraiek erabaki dute jada gobernua formalki sozialista izango dela baina... erabakiko duena, erabakitzen ari dena, Alderdi Popularra da. Zenbat itxurakeri!. Hurrengo europar hauteskundeetan benetan jokoan dagoena, Europan ordezkaritza bat izatea da. Gure kasuan, euskaldunon interesak, eta ez aldiz Alderdi Popularrarenak ez eta Alderdi Sozialistarenak, defendatzen duten ordezkaritza bat izatea.
Anitza eta plurala den Europaren espiritua aldarrikatu nahi dugu guk. Eta uste sendoz aldarrikatu nahi dugu, gainera.
Estatuarentzat Europarentzat nahi dugun gauza bera nahi dugulako aldarrikatu nahi dugu hori.
Gauza bera nahi dugu han eta hemen. Askatasuna errespetatuz eraiki nahi dugu. Aniztasuna eta pluraltasuna errespetatuz eraiki nahi dugu.
Ordezkatzen dugun koalizioak «benetako europar izaera» ordezkatzen du. Europa ordezkatzen du. “Europaren aldeko Koalizioa” aniztasunaren aberastasuna ordezkatzen du.
Zuri edo beltzaren ordez, hona hemen gure koloreak.
Eta gureak, Euzko Alderdi Jeltzalearenak, honako hauek dira: pasioaren eta lurrarekiko maitasun eta konpromisoaren gorria, lur guztiak maitatzeko aukera ematen duena.
Itxaropenaren, elkartasunaren eta denontzako garapenaren berdea.
Eta bakearen zuria. Hizki larriz idatzitako bakearena. Beti praktikan jarri izan dugun bakearena. Beti landu dugun bakearena.
Modu askotan esan izan dugu, eta modu guztietan esango dut: «ETA ez»; «ETA kanpora», «ETA, alde egin ezazu gure bizitzetatik», «ETA sobera dago».
Egunotan ETAren ahuleziaz hizketan aritu dira. Nik ez dut solasaldi horretan parte hartuko, eta ez dut ahulezia mailari buruzko analisirik egingo. Ez dut horrelako arinkeriarik egingo, ezta manipulazio mediatikorik ere. Baina azpimarratu nahiko nukeena da, nazionalistak garen aldetik, bere desagerpena iragarriko duen ETA ahula nahi dugula.
Baina, era berean, ez dugu ulertzen zergatik dioten, bat-batean, Euskadin bakean eta aske biziko garela, edota 2011n bakean biziko garela. Zoritxarrez, gure ustez, arinkeria antzuak dira.
Europa bakea da. Europa maite dugu, eta bakea nahi dugu. Eta Europak bakea bilatzen jarraitzea nahi dugu, betiko eta bidezko bakea.
Europa toki-aukera aproposa da zenbait alor jorratu ahal izateko:
a.- Gureak bezalako jomuga nazionalak bideratzeko
b.- Politikaren jardunetik, egitura konposatuen Estatuen erabateko soberani kontzeptua zalantzan jartzeko
c.- Kooperazioaren bitartez ikasi ahal izateko
EAJk arrazoi hauengatik egin du beti Europaren alde. Nahiz eta jakin badakigu gaur egun dugun ereduarekin estatu gabeko nazioek ez dugula modelo honetan sarbide askorik. Hala ere, pixkanaka estatu gabeko nazioek garapen ekonomikoan eta gizarte kohesioan gero eta protagonismo gehiago izango dugulakoan gaude.
Finean, sinesten dugun hura proposatzen dugu. Aniztasuna. Askatasuna. Pluraltasuna. Europa eraikitzea, elkarrekin atxikita, modu askean atxikita.
Adostasuna lortuta eraikitzea, aberastasuna eta aniztasuna errekonozituta.
Hori da Europa. Hori da Euskadi. Eta hori bera proposatzen du gure koalizioak Euskadirako, Europarako eta Espainiako Estaturako: pluraltasuna, aniztasuna eta atxikimendu askea.
Getxoko hautagaiak legebiltzarreko hauteskundeetara
Egilea: Imanol Landa. 2009/02/23. Ordua: 11:48 AM.Think Gaur Euskadi 2020ren ondorioak ezagutu.
Euskalduna jauregian, Bilbon
11:30etan
Labels: EAJ-PNV, think gaur