Imanol Landaren bloga

http://ilanda.eu :: http://ilanda.info


BiscayTIK proiektua: aurkezpena Getxon





Bizkaiko Foru Aldundiak Getxo udalerria aukeratu du BiscayTIK Fundazioaren egoitza eta proiektuan parte hartzen duten enpresen mintegia jartzeko, Bake Eder eraikinaren lurzatian, eta Informazioaren eta Ezagutzaren Teknologia Berrien sektorean espezializatutako enpresen Elkartegia jartzeko, Areetako merkatu zaharrean.
Bake Eder eraikinean “Be My Gov” Zentro Teknologikoaren instalazioak jarriko dira, eta, batez ere, administrazio elektronikoaren alorra landuko da. BiscayTIK proiektuaren garapenean laguntzen duen Microsoft enpresarekin lankidetzan jarri da martxan zentroa eta administrazio elektronikoaren arloan mundu-mailako erreferentzia izatea da asmoa.
Zentroaren helburuetako bat Bizkairako aberastasuna sortuko duen agentea izatea da. Aberastasunak ez du diru-sarrerak edukitzea edo enplegua sortzea soilik esan nahi; aberastasuna ezagutza modu bat ere bada eta berebiziko garrantzia dauka
ekonomia globalizatuen garai honetan.
Zentroak administrazio elektronikoarekin eta herritarrentzako zerbitzuekin zerikusia duten jarduera-lerroak edukiko ditu, eta, horretarako, teknologia berriz baliatuko da.
Egingo diren jardueran artean, honakoak sartzen dira: produktu berriak garatzea, ikertzea eta berrikuntzak egitea, ekitaldiak zabaltzeko eta antolatzeko ekintzak sustatzea eta prestakuntza-lanak eskaintzea (bekak eta masterrak).
Era berean, zentroan enpresen mintegia ere egongo da. Bertan, euren jarduerak garatu ahal izango dituzte, BiscayTIK proiektuaren arloan, edo proiektu berriei ekin, betiere, administrazio elektronikoarekin harremana badaukate.

PDF fitxategiaren deskarga BiscayTIK proiektuaren informazio guztiarekin.



PDF fitxategiaren deskarga BiscayTIK proiektuaren Zentro Teknologikoaren bista eta argazkiekin.



PDF fitxategiaren deskarga BiscayTIK proiektuaren Elkartegiaren bistekin.

Labels: , , , , , ,

BiscayTIK: teknologia-gunea eta enpresa elkartegia


Teknologia-gunea





Egitasmo guztiz berritzailea eta bakarra da, Microsoft etxeari lehiaketa publiko bitartez 17,4 milioi eurotan eman diotena, eta bere helburuen artean daude herritarrei administrazioa hurbiltzea, komunikazio bide berri baten bidez, Interneten bidez, Bizkaiko udalen informatika-tresnak homogeneizatzea, udal horien barne kudeaketa eta herritarrekiko harremanak hobetezeko eta Bizkaiko nazioarteko erreferente bihurtzea udal administrazioan informazio eta ezagutza teknologien aplikazioari dagokionez.

Proiektuaren lehenengo ardatza posta elektronikoko zerbitzua herritarrentzat indarrean ezartzea izango da. Proiektuaren bigarren jarduera udaletarako informatika sistema bat abiaraztea da. Horren bidez, udalek kudeaketa integraleko sistema bakarra izango dute; sistemak herritarrei aukera emango die administrazioarekin harremanetan jartzeko, etxetik irten gabe.


eta enpresa mintegia



BiscayTIK proiektuak Teknologia-Gune berria garatuko du Bake Eder lursailean, nazioarteko lehen mailako etxe ezberdinen sostengua dela medio.

Gune honek biziraun ahal izateko behar bezainbat diru-sarrera sortuko ditu; horrez gainera, aberastasun gehigarria sortzen ahaleginduko da, ekonomikoa ala beste mota batekoa, -adibidez, ezagutzaren transmisioarekin loturikoa-, denboran zehar iraunkorra, eta Getxoko zein Bizkaiko pertsonen eta enpresa-ehunaren garapenerako lagungarria.

Getxok ekimen honetan Teknologia-Gunearekin ere kontatuko du, Areeta merkatuaren egungo kokalekuan eginiko eraikin berrian. Bertan instalatuko dira BiscayTIK proiektuaren inguruan sortzen diren enpresak.


Informazio gehiago: BiscayTIK

Labels: , , , ,

Zure izena eta Bizkaia bat eginda

Uztailean zehar, Bizkaiko Foru Aldundiak milioi bat eskutitz pertsonalizatu bidaliko dizkie lurralde historikoan erroldatuta dauden 14 urtetik gorako pertsona guztiei. Bidalketa hori ez da lehenengoa izango; izan ere, orain dela bi aste, proiektu pilotuko udalerrietako (Basauri, Abanto-Zierbena, Balmaseda, Basauri, Galdakao, Mundaka eta Arratiako Mankomunitateko udalerriak)biztanleei ere eskutitza bidali zitzaien.

Eskutitz pertsonalizatuan, aktibatze-kode bat eta www.bizkaia.eu web orriari lotzeko esteka bat daude. Web orri horretan, interesdunak posta elektronikoko bere kontua sortu ahal izango du, nahi duen izenarekin eta bizkaia.eu. berezko domeinuari lotutakoa. Halaber, erabiltzailearen esku, helbide elektroniko bat eta erabiltzaileari laguntza emateko doako telefono bat jartzen dira, nahi dutenek bizkaia.eu.domeinuaren erabilerari buruzko galderak eta zalantzak galdetzeko.

Toki eta foru administrazioarekiko zuzeneko harremana
bizkaia.eu posta sistema BiscayTIK proiektuaren hiru ardatzetako bat da. Pertsonei onura bat emateko diseinatuta dago, eta, horretarako, bai Administrazioarekin harremanetan jartzeko bai beren kontuetarako erabili ahal izango duten erreminta bat eskaintzen die.

Prestazio altuko posta sistema da, ezaugarri nagusi hauek dituena: Doakoa da erabiltzailearentzat; mezuak bidali eta jasotzeko eta bilatzeko aukera ematen du; postontziaren edukia 5-GBkoa da; kontaktuak kudeatzeko aukera ematen du; zereginen egutegia dauka; euskaraz eta gaztelaniaz dago; dsasunerako A bikoitza du, desgaitasunen bat duten pertsonek ere erabili ahal izateko, eta ez du publizitaterik.

Aurrekoez gainera, honako hau esan daiteke posta elektronikoko helbide honetaz: “toki-administrazioaren eta bizkaitarren arteko komunikazio digitalerako formula bihurtuko da; haren bitartez, bizkaitarrek aukera izango dute zuzenean diru-laguntza berriei, lan-eskaintzei, kontratu publikoei, eskaeren epeei, kanpainen hasierari eta amaierari edo beren intereseko beste edozein gaiari buruzko informazioa izateko”.

BiscayTIK
BiscayTIK proiektua helburu birekin sortu zen: informazioaren teknologiak hurbildu eta horien erabilera gizartean sustatzea eta Bizkaia informazioaren eta ezagutzaren teknologia berrien Europako erreferente bihurtzea.

Proiektuak 45 milioi euroko inbertsioa izango du, gutxi gorabehera. Espero da 30-40 lanpostu berri sortzea, eta beste 150 lanpostu haren eraginez. Hona hemen proiektuaren hiru ardatzak: bizkaitar guztientzako doako posta elektronikoa sortzea, euskaraz eta gaztelaniaz eta publizitaterik gabea, bizkaia.eu domeinuari lotua; udaletan erabiltzen diren sistema informatikoak berritzea eta herritarrek administrazioarekiko izapideak egiteko web atari bat sortzea (haren bidez, herritarrek aukera izango dute ehun izapide Internet bitartez egiteko), eta nazioartean aitzindaria den zentro teknologoko bat sortzea, proiektu berritzaile hau garatzeko.

Labels: , , ,

BiscayTIK Getxon



Getxoko Udalbatzak Zugazarteko Bake Eder finkaren lurrazaleko eskubidea Azpiegitura Foru Sozietateari 33 urtez uztea erabaki du gaur BiscayTIK proiektua garatu aldera. Egitasmo honek gobernu elektronikoa bultzatuko du eta herritarrei edozein eratako izapide administratiboak Interneten bidez egitea ahalbidetuko die. Erabakia EAJ/PNV eta PSE/EEren aldeko botoekin hartu da. PP eta EB-Berdeak alderdiek zuri bozkatu dute.
Getxorentzat estrategikoa eta oso onuragarria izango den proiektua abiatzeko urrats berri bat ematen delako. Bake Eder Finkaren zaharberritzeaz gain, Europa neta Munduan erreferentea izango den zentro teknologikoa hartuko du proiektuak. Horri esker 40 milioi euroko inbertsioa egingo da Getxon eta 20-30 lanpostu zuzenak sortuko ditu, baita zuzenak ez diren beste hainbat ere.
BiscayTIK egitasmoaren bigarren atalak Areetako merkatuan izango du bere legua. Behin barriztuta, bertan ekimenarekin lankidetzan edo berarentzat zerbitzuak eskaintzen jardungo duten enpresak egongo dira. Areetako erdigunean jarduera ekonomikoa nabarmen suspertuko du. Administrazio elektronikoaren zerbitzura egongo en proiektu honek teknologien alorrean inbertsio berriak ekarriko ditu Gestora eta aberastasuna sortuko du, aipatu 33 urteren ondoren Ualak finka berriro berreskuratuko duela ahaztu barik.

Poiketua ezartzeko ahaleginean aurrera egiteko, Udalbatzan bertan aho batez onartu dute behin behingoan HAPO, Hiri Antolaketarako Planeamendu Orokorraren,aldaketa puntuala, BiscayTIK egitasmoa hartuko duen etxea egin ahal izateko Bake Eder finkan. 3 solairuko etxea izango da, 4.267m2ko azalerakoa. Urrats bera eman dute HAPO aldatzeko Areetako merkatuaren alderako.


MP3 fitxategiaren deskargarekin osoko bilkuraren puntuarekin.

Labels: ,


Bilatu ilanda.eu blogean

Bilatu ilanda.info gunean

Informazioa

Lizentzia

Sindikazioa

ilanda.eu bilatzaileetan

Agirre 50

Landa TB

Legealdiko plana 08-11

+ Getxo berritzen ari gara

Getxo EROSi ta GOZAtu

Merkatari plana

Argazki bildumak

Euskarazko errefrauak ausaz

Getxo garbia

Euskarazko produktuen katalogoa

GUZTIOK BAT

Egunkaria libre!

think gaur - Euskadi 2020

EAJ-PNV

Albisteak

Azaroak 25

.eus domeinua