Konpondu.neten Juan Jose Ibarretxe Lehendakariak argitaratutako artikulua
Orain urte bete, ETAk ez zuen oraindik formalki hautsi su eten iraunkorra, baina Carlos Alonso Palate eta Diego Armando Estacio erail zituen atentatu lazgarria batean. Bi pertsona Eguberrietako jaiak ospatzeko prestatzen ari zirenak, gainontzekoak bezala. Urte bete beranduago, tregua hautsia du ETAk, nahiz eta publikoki eskatu zion Batasunak ez apurtzea. Eta alderdi honen izenean eskatu zuenak, Arnaldo Otegi, presondegian dago gaur. Beste atentatu lazgarri batek erail ditu Raul Centeno eta Fernando Trapero, bi guardia zibil urte berria hartzeko prestatzen ari zirenak. Familia hautsiak, mina, sufrimendua heriotza eta erailketa irrazionalaren aurrean.
Lehen aldira garamatza indarkeria guzti hau. Mehatxuak, estortsioak, indar politikoen ilegalizazioak, epai judizialak ekimen politikotik asko dutenak eta juridikotik gutxi, presoen dispertsioa, beraien familiartekoen heriotzak kotxe istripuetan bisitatzera doazenean presondegietara. Elkarrizketaren ukapena arazoak konpontzeko formula gisara… Beste behin amaierarik ez duen espirala.
Nik ez dut nahi onartu atzera buelta bat lehen aldiko ilusio faltara eta irtenbide ezara. Norberak aurre egin beharko dio urte berriari hobekien deritzon bezala. Nire konpromisoa da 2008ko abenduaren 24ean bestelako etorkizun bati buruz hitz egiteko aukera izatea. Etorkizun bat non indarkeria erbesteratua izan den betirako, etorkizun bat non alderdi politikoek mandatua jaso duten elkarrizketatzeko eta akordio bat erdiesteko, etorkizun bat non euskal gizartea izango den bere norakoaren protagonista. Guztiontzako parte hartze demokratikoko etorkizun bat. Etorkizun bat erabakitzeko.

Labels: Biktimak, Biolentziaren amaiera, Giza Eskubideak, Normalizazioa, Partehartzea