Imanol Landaren bloga

http://ilanda.eu :: http://ilanda.info


Benito Lertxundi, ostiralean Getxon

Ostiralean gaueko 21:30etan Benito Lertxundik kontsertua eskainiko du Biotz Alai plazan. Beraz, "Itsas ulu zolia", bere azkenengo diskoa, Getxon entzuteko aukera edukiko dugu. Bertan agertzen diren abestien artean baten bat goraipatzekotan Mirotzeei eskeinitakoa aukeratuko nuke.

Iñigo Urkulluk bere blogean dioen bezala: "Zoragarria! Herri batek bere seme-alabak garaipenerako bidean (Orio-k bere traineru/lehia-ontzia kasu honetan), bere ezaugarriak goraipatuz eta poz eta minez egin beharreko bidean ez direla inoiz bakarrik joango azpimarratu egiten duelako".

Abestian Benitorekin, arraunlariak eta ikastolako hainbat ikasle parte hartu dute. Orioko herriak badauka bere "You will never walk alone".

Abestia entzun nahi baduzue: Karkara.com (Orio eta Aiako orainkari)


Este próximo viernes tendremos la oportunidad de disfrutar con el concierto que el "bardo de Orio" nos va a ofrecer en Algorta, en la plaza Biotz Alai. Una magnífica oportunidad por tanto de escuchar sus útimas creaciones musicales compiladas en el CD de título "Itsas ulu zolia" y de disfrutar, una vez más, con sus clásicos de siempre, de entre los que tengo una especial debilidad por todos aquellos extraídos del cancionero popular Zuberoztarra. Somos muchos los que nos hemos enamorado de iparralde y de sus euskalkis a través de las canciones de Benito. Un grande entre los grandes, nuestro particular Leonard Cohen.

PD1: la ilustración de la portada del nuevo disco de Benito Lertxundi “Itsas ulu zolia” es obra del pintor getxotarra Carmelo Bilbao-Unanue.

PD2: Autore eta Argitaratzaileen Elkarte Nagusiak (SGAE) euskarazko abesti onenaren saria eman diote Benito Lertxundiri, Mirotzak kantua dela-eta.


Abestiaren hitzak:
MIROTZAK

Nire herria
Mirotz leinua
Arrau orru
Bihozkadaren ohiua.

Eguzki printzek
urrez jantzia
Garaitz mina
Daraman lehia-ontzia.

Denboretan
Mirotzen hatsa
Kantaurian
Itsatsirik den ugatsa.

Itsas deia
Argiñabarrez
Datorkio mirotzari
Irribarrez.

Itsas gizon
Kresaltsuak
Poz eta minen
Uretan miroztuak.

Etzara inoiz
Bakarrik joango
Mirotz gogoa
Da zure arnasa izango.

Nire herria mirotz
Mirotz leinua
Arraun orru
Bihotzkadaren oihua.

Labels: , , , ,

Benito Lertxundi eta Getxo




Ba al zenekien, Benito Lertxundik "itsas ulu zolia" izenburuarekin argitaratutako azken diskaren irudia, Carmelo Bilbao Unanuek margolari getxoztarrak egindakoa dela?

Labels: , ,


Bilatu ilanda.eu blogean

Bilatu ilanda.info gunean

Informazioa

Lizentzia

Sindikazioa

ilanda.eu bilatzaileetan

Agirre 50

Landa TB

Legealdiko plana 08-11

+ Getxo berritzen ari gara

Getxo EROSi ta GOZAtu

Merkatari plana

Argazki bildumak

Euskarazko errefrauak ausaz

Getxo garbia

Euskarazko produktuen katalogoa

GUZTIOK BAT

Egunkaria libre!

think gaur - Euskadi 2020

EAJ-PNV

Albisteak

Azaroak 25

.eus domeinua