BiscayTIK proiektua: aurkezpena Getxon
Egilea: Imanol Landa. 2010/02/16. Ordua: 1:38 PM.Bizkaiko Foru Aldundiak Getxo udalerria aukeratu du BiscayTIK Fundazioaren egoitza eta proiektuan parte hartzen duten enpresen mintegia jartzeko, Bake Eder eraikinaren lurzatian, eta Informazioaren eta Ezagutzaren Teknologia Berrien sektorean espezializatutako enpresen Elkartegia jartzeko, Areetako merkatu zaharrean.
Bake Eder eraikinean “Be My Gov” Zentro Teknologikoaren instalazioak jarriko dira, eta, batez ere, administrazio elektronikoaren alorra landuko da. BiscayTIK proiektuaren garapenean laguntzen duen Microsoft enpresarekin lankidetzan jarri da martxan zentroa eta administrazio elektronikoaren arloan mundu-mailako erreferentzia izatea da asmoa.
Zentroaren helburuetako bat Bizkairako aberastasuna sortuko duen agentea izatea da. Aberastasunak ez du diru-sarrerak edukitzea edo enplegua sortzea soilik esan nahi; aberastasuna ezagutza modu bat ere bada eta berebiziko garrantzia dauka
ekonomia globalizatuen garai honetan.
Zentroak administrazio elektronikoarekin eta herritarrentzako zerbitzuekin zerikusia duten jarduera-lerroak edukiko ditu, eta, horretarako, teknologia berriz baliatuko da.
Egingo diren jardueran artean, honakoak sartzen dira: produktu berriak garatzea, ikertzea eta berrikuntzak egitea, ekitaldiak zabaltzeko eta antolatzeko ekintzak sustatzea eta prestakuntza-lanak eskaintzea (bekak eta masterrak).
Era berean, zentroan enpresen mintegia ere egongo da. Bertan, euren jarduerak garatu ahal izango dituzte, BiscayTIK proiektuaren arloan, edo proiektu berriei ekin, betiere, administrazio elektronikoarekin harremana badaukate.
Labels: aurkezpena, BFA, BiscayTIK, Getxo, getxoblog, Jose Luis Bilbao, TB
BiscayTIK: teknologia-gunea eta enpresa elkartegia
Egilea: Imanol Landa. . Ordua: 10:13 AM.Teknologia-gunea
Egitasmo guztiz berritzailea eta bakarra da, Microsoft etxeari lehiaketa publiko bitartez 17,4 milioi eurotan eman diotena, eta bere helburuen artean daude herritarrei administrazioa hurbiltzea, komunikazio bide berri baten bidez, Interneten bidez, Bizkaiko udalen informatika-tresnak homogeneizatzea, udal horien barne kudeaketa eta herritarrekiko harremanak hobetezeko eta Bizkaiko nazioarteko erreferente bihurtzea udal administrazioan informazio eta ezagutza teknologien aplikazioari dagokionez.
Proiektuaren lehenengo ardatza posta elektronikoko zerbitzua herritarrentzat indarrean ezartzea izango da. Proiektuaren bigarren jarduera udaletarako informatika sistema bat abiaraztea da. Horren bidez, udalek kudeaketa integraleko sistema bakarra izango dute; sistemak herritarrei aukera emango die administrazioarekin harremanetan jartzeko, etxetik irten gabe.
eta enpresa mintegia
BiscayTIK proiektuak Teknologia-Gune berria garatuko du Bake Eder lursailean, nazioarteko lehen mailako etxe ezberdinen sostengua dela medio.
Gune honek biziraun ahal izateko behar bezainbat diru-sarrera sortuko ditu; horrez gainera, aberastasun gehigarria sortzen ahaleginduko da, ekonomikoa ala beste mota batekoa, -adibidez, ezagutzaren transmisioarekin loturikoa-, denboran zehar iraunkorra, eta Getxoko zein Bizkaiko pertsonen eta enpresa-ehunaren garapenerako lagungarria.
Getxok ekimen honetan Teknologia-Gunearekin ere kontatuko du, Areeta merkatuaren egungo kokalekuan eginiko eraikin berrian. Bertan instalatuko dira BiscayTIK proiektuaren inguruan sortzen diren enpresak.
Informazio gehiago: BiscayTIK











