Errekagane parkea urbanizatzeko lanak hasi dira
Egilea: Imanol Landa. 2009/05/18. Ordua: 8:45 AM.
Getxoko Udalak Romoko Errekagane parkea (Arenas Club parkea izango dena) urbanizatzeko lanak hasiko ditu gaur.
Lanei esker egungo espazioak berrantolatuko dituzte, bidegorri bat eginez eta oinezkoentzako pasealeku osoa zaharberrituz. Negubide kalean parkearekin dagoen lotunea egokitu egingo da: muinoa kendu egingo da, eta errekarako eustorma beheititu egingo da. Lanak egingo diren azalera 5.7000 metro koadrokoa izango da.
Lanak egiteko aurrekontua 394.541 €koa izango da, eta horiek egiteko epea, berriz, bi hilabete eta erdi.
Getxoko Udalak jarritako seinaleei adi egoteko eskatzen du, eta barkatzea eskatzen du, era berean, lanen ondorioz gerta daitezkeen eragozpenengatik.
Lanei esker egungo espazioak berrantolatuko dituzte, bidegorri bat eginez eta oinezkoentzako pasealeku osoa zaharberrituz. Negubide kalean parkearekin dagoen lotunea egokitu egingo da: muinoa kendu egingo da, eta errekarako eustorma beheititu egingo da. Lanak egingo diren azalera 5.7000 metro koadrokoa izango da.
Lanak egiteko aurrekontua 394.541 €koa izango da, eta horiek egiteko epea, berriz, bi hilabete eta erdi.
Getxoko Udalak jarritako seinaleei adi egoteko eskatzen du, eta barkatzea eskatzen du, era berean, lanen ondorioz gerta daitezkeen eragozpenengatik.
Labels: Arenas club, blogetxo, errekagane, getxoblog
Udalak Romo-Areeta auzoko Errekagane parkeari Arenas Club taldearen izena ipiniko dio, herriko gune hori konpontzeko eta barrizteko aurten egingo diren lanak amaitutakoan. Udal Bozeramaleen Batzordeak, bertan Getxoko Udalbatza osatzen duten alderdi politiko guztiak ordezkatuta daudela, aho batez onartu dute aipatu parkeari Arenas Clubaren izena ipintzea.Hartara, udal erakunde gorenak Elkarte areatarraren historia eta ibilbidea omendu eta eskertu nahi ditu mendeurrena ospatuko duen urte honetan. Getxoko Udalak Arenas Club taldeari, bere mendeurrena betetzen duelako, esker ona agertu eta omenaldia egiteko borondatea zuelako etorri da”. Gogoratu ere, Gobernu Taldeak, duela gutxi, 90.000 euroko dirulaguntza ematea onartu duela Arenasek bere urtemuga berezi hau ospatzeko antolatu asmo duen ekitaldi egitaraua garatu aldera.
Ehun urteko historia du eta denbora horretan Arenasek lorpen garrantzitsuak jaso ditu, tartean Alfonso XIII Erregearen Kopa 1919 urtean eta txapelketa horretako bigarren tokia beste hiru bider, 1917, 1925 eta 1927an. Hamarkada horretako amaieran sortu zen gaur egun ezagutzen dugun Lehen Mailako Liga txapelketa. Arenas Club izan zen hamar sortzaileetako bat.
Parke honen izendapenaren bitartez, ehun urtetik gorako gure Taldearen eta auzoaren eta bere bizilagunen bihotzaren artean dagoen lotura eta harreman indartsua isladatu nahi dugula, era metaforiko batean, Arenas kirol eremutik haratago joan eta Getxoko udalerriari era hautsezinean lotuta dauden koloreekiko emozioa bizi eta sentitzeko moduaren zati bat baita.
Omenaldi hau, historian zehar ehun urte betetzen dituen Talde hau handi egitea lortu duten getxotar gizon eta andra guztiei zabaldu nahi izan diegu. Ez bakarrik kirol lorpenengatik, gure gazteen artean kirol jardueraren berezko balioak eta kolore beltzgorriak janzteko gogoa zabaltzeagatik.
Arenas Clubeko presidente Iñaki Zuazok, bere aldetik, Udalaren esker ona eskertu nahi izan du eta, jarraian, udal erakunde gorenak, bereziki, umeen artean kirola egiteko ohitura sustatzeagatik egindako ahalegina goraipatu du. “Futbolari bikainak ateratzeaz gain gizaseme bezala hezitzen lagundu behar ditugu eta egungo gizartean oso garrantzitsuak diren talde balioak buruan sartu behar dizkiegu”, nabarmendu du Zuazok.
Arenas Taldean egun 9 eta 18 urte arteko 310 gaztetxok entrenatzen dute.
MP3 fitxategiaren deskargarekin nire adierazpenekin.
Labels: Arenas club, parkea











