Imanol Landaren bloga

http://ilanda.eu :: http://ilanda.info





Ondare arkitektonikoa eta kulturala deskribatzen duen ibilbide autogidatua da

Areetako Moilan zehar “Getxoko Etxe Handien pasealekua” izeneko ibilbide arkitektonikoa irudizkatzen duten 20 informazio panel jarri ditugu. Historialari bat prestatzen ari den udalerria zeharkatuko dituzten zazpi ibilbide turistiko-kulturalaren proiektuaren lehenengo ekimena da hau. Gainontzeko guztiak udaren hasieran aurkeztuko dira.


Ibilbide sare honen azken helburua da Getxoko ondare arkitektonikoari balio handiagoa eman, aberastasun handikoak izanik bakarka erakartzeko ahalmen nahikorik ez duten elementuek osatutako baliabidea dela. Halere, batera, ordenatuta eta gaika sailkatuta, produktu turistiko erakargarri, sustagarri eta merkaturagarriak izan daitezke, “Getxoko Etxe Handien pasealekua” bezalakoak.

“Getxoko Etxe Handien pasealekua”, hartara, 20 panelek seinaleztatutako ibilbide autogidatua da, bi irudiekin, nagusi batekin eta bigarren mailako beste batekin (eskuz egindako urmargoak) osatuta, eta panelaren elementu protagonistari buruz 3 hizkuntzatan (euskaraz, gazteleraz eta ingleraz) idatzitako interpretatzeko testu batekin lagunduta daudela. Ekimen hau sustatzeko informazio foileto baten 5.000 ale argitaratu dira.

Panelak Getxoko arkitekturari buruzkoak dira: estiloak eta protagonistak; Etxe Handiak; Cisco, Cisco II eta Cisco III etxeak; Kaiertza; Kaialde; Ariatza Etxea; Bidearte; Itsas begi; Amandrerena; Real Club Marítimo del Abra- Real Sporting Club; ABCD Etxea; Kai Gane; Cristina Etxea; garaiko gizartearen testuingurua; Areetako hondartza; Getxoko Historia; Evaristo de Churruca eta Evaristo de Churrucaren monumentua.

Ibilbideak Churrucaren moilan eta Bola hondartzan dauka hasiera eta bukaera bereizgabea, eta bidean elementu erakusgarriak irudiztatzen ditu, batez ere, jauregiak, etxeak eta monumentuak, Areeta auzoko garai ospetsuenenetako garaikoak (XIXgarren amaierakoak eta XXgarren hasierakoak).

Etorkizunari begira, eta ekimen honen arrakasta ikusita, bigarren fase bat planteatuko da, oraingo honetan Atxekolandetako etxeei buruzkoa, berriro ibilbide turistiko-kulturalak oinarritzat hartuta, jada “Getxoko Etxe Handien pasealekua” honen lehen zatiaren ganeko informazioa biltzeko balioa izan duena.


Labels: , , , , ,



Areetako moila, bertako urbanizazio lanak amaitu eta gero, itxura erakargarri, moderno, atsegin eta ikusgarriagoa dauka bertatik ibiltzen diren guztientzat, ibiltari zein bisitarientzat.

Bizkaiko pasealekurik erabilienetakoa da, Getxoko pasealeku nagusiena, udalerriko irudi eta posta txartela, eta hobetu egin dugu bertan argiztapen berria eta kalitate handiko hiri hornigarriak ipiniz, hesi arkitektonikoak kentzearekin batera.

Pasealekuan zehar 99 kale-argi kokatu dituzte eta beste 3 farola berezi Areetako hondartza argiz apaintzeko.

Baina, moian egin den erreforma lanik ikusgarriena jarritako argiztapen berezia da, izan ere, munea ere goitik behera uraren azaleraino argiztatzeko lanak hilabete honetan bertan esleituko baitira. Argi horiek udaldirako biztuko dira ziurrenera. Gauez, ur gaina eta inguruko etxeak nabarmenduko dituzte.

Urbanizatu dugun pasealekuaren luzera, guztira,1.500 metro luzerakoa da, Txurrukako monumentutik La Bola hondartzarainoko tartean, eta bertan egindako lanei esker 6,5mko zabalera duen oinezkoen guneko zoladura zaharberritu da, baita 3m zabalerako bidegorriarena –oinezkoen gunea eta bidegorriarena maila berean utziz- eta oinezkoen atseden gunekoa ere barriztu egin da, kalitate handiko 51 banku ipiniz.

Lanak, urte erdiz egin dira, eta 2.300.000 euroko inbertsioa suposatu dute.

Labels: , , , , , ,




Areetako Kaia hobetu egingo dute bertan argiztapen berria eta kalitate handiko hiri hornigarriak ipiniz, Gobernu Taldeak sustatuko duen urbanizatze proiektuan jasotzen denez. Gaur egun, Getxoko pasealekuen artean nagusi izanik, udalerriko irudi eta posta txartel, eta Bizkaiko erabilienetakoa den horretan dauden hesi arkitektonikoak kentzea aurreikusten da ere.
Areetako moilako urbanizatze lanak 2.300.000 eurotako inbertsioa suposatuko dute eta Toki Inbertsiorako Estatuko Funtsak emandako diru laguntzaren zati batekin finantziatuko dituzte. Pasealeku enblematiko honen profila indartuko dugu pasealeku ikusgarriagoa, erakargarriagoa eta ibiltari eta bisitarientzat abegikorragoa bihurtuko duen jardunbidearen bitartez, kokatuta dagoen kalitate goreneko testuinguru urbanistikoaren parean utziz.

Moilaren urbanizatze laneen arabera, 6,5mko zabalera izango duen oinezkoen guneko zoladura, baita 3m zabalerako bidegorriarena –biak ere, pasealekua eta bidegorria, plataforma maila berean izango direla- eta oinezkoen atseden gunekoa ere barriztu egingo da, argiztapen berezia eta hiri hornigarri kalitate handikoak ipintzearekin batera.
Baina, kaian egingo diren erreforma lanik garrantzitsu eta ikusgarrienetakoa, argiztapen berezia ipintzearena izango da, izan ere, munea goitik behera uraren azaleraino argiztatuko baita bi koloretan, uraren azalera bera eta inguruko etxeak nabarmentzeko.
Oinezkoen gunea eta itsasoa bereizten dituen munea garbitu egingo da baina ez du aldaketarik jasango, bere horretan utziko baita.

Urbanizatuko duten pasealekuaren luzera, guztira, 1.500 metrokoa da, Churrucako monumentutik La Bola hondartzarainoko tartean. Lanak, bost hilabeteko iraupena izango dutela, uda aldera hasiko dira eta aurtengo azkanetarako amaituko dira. Lanak iraun bitartean, Arregik baieztatu duenez, ez da pasealekua itxiko ibiltarientzat.






MP3 fitxategiaren deskargarekin nire adierazpenekin.

Labels:


Bilatu ilanda.eu blogean

Bilatu ilanda.info gunean

Informazioa

Lizentzia

Sindikazioa

ilanda.eu bilatzaileetan

Agirre 50

Landa TB

Legealdiko plana 08-11

+ Getxo berritzen ari gara

Getxo EROSi ta GOZAtu

Merkatari plana

Argazki bildumak

Euskarazko errefrauak ausaz

Getxo garbia

Euskarazko produktuen katalogoa

GUZTIOK BAT

Egunkaria libre!

think gaur - Euskadi 2020

EAJ-PNV

Albisteak

Azaroak 25

.eus domeinua