Areetako Moilako pasealekua, erakargarri, moderno eta atseginagoa geratu da
Egilea: Imanol Landa. 2010/03/04. Ordua: 11:48 AM.Areetako moila, bertako urbanizazio lanak amaitu eta gero, itxura erakargarri, moderno, atsegin eta ikusgarriagoa dauka bertatik ibiltzen diren guztientzat, ibiltari zein bisitarientzat.
Bizkaiko pasealekurik erabilienetakoa da, Getxoko pasealeku nagusiena, udalerriko irudi eta posta txartela, eta hobetu egin dugu bertan argiztapen berria eta kalitate handiko hiri hornigarriak ipiniz, hesi arkitektonikoak kentzearekin batera.
Pasealekuan zehar 99 kale-argi kokatu dituzte eta beste 3 farola berezi Areetako hondartza argiz apaintzeko.
Baina, moian egin den erreforma lanik ikusgarriena jarritako argiztapen berezia da, izan ere, munea ere goitik behera uraren azaleraino argiztatzeko lanak hilabete honetan bertan esleituko baitira. Argi horiek udaldirako biztuko dira ziurrenera. Gauez, ur gaina eta inguruko etxeak nabarmenduko dituzte.
Urbanizatu dugun pasealekuaren luzera, guztira,1.500 metro luzerakoa da, Txurrukako monumentutik La Bola hondartzarainoko tartean, eta bertan egindako lanei esker 6,5mko zabalera duen oinezkoen guneko zoladura zaharberritu da, baita 3m zabalerako bidegorriarena –oinezkoen gunea eta bidegorriarena maila berean utziz- eta oinezkoen atseden gunekoa ere barriztu egin da, kalitate handiko 51 banku ipiniz.
Lanak, urte erdiz egin dira, eta 2.300.000 euroko inbertsioa suposatu dute.
Labels: Areeta, Areetako moila, berriztuta, Getxo, getxoblog, Joseba Arregi, TB
Labels: Areeta, Getxo, getxoblog, Hirigintza, oinezkoentzako, TB, Urkijo
Ondarretako batzokitik Areetako geltoki plazako mitinera
Egilea: Imanol Landa. 2009/02/22. Ordua: 2:57 PM.




"Ahora se ha puesto de moda la cacería de Estado. Os habeis enterado, ¿no? Pues bien, al Partido Socialista y al Partido Popular les queda un trofeo de caza mayor para situar en sus vitrinas y ese trofeo de caza mayor se llama Euskadi y el pueblo vasco. Lo consiguieron con Catalunya hace un par de años y ahora quieren a Euskadi y al pueblo vasco colocados en la pared, como un trofeo, desalojando a los nacionalistas de Ajuria Enea y del Gobierno Vasco."Artur Mas, Presidente de CDC ayer en Getxo.
"Parlamentuan sostengu handiena duena da Lehendakaria". Lopez jauna, atzo Berria egunkarian.
Zer gehiago entzun behar dugu, nota hartzeko eta argi edukitzeko, EAJ-PNVek irabazi arren, PSE-EE eta PPren artean legebiltzarreko gehiengoa batzen badute, Lopez izendatuko dutela lehendakaria? orain inoiz baina gehiago esnatzeko momentua da, Ibarretxe Lehendakari!!
Labels: Areeta, hauteskundeak, Ibarrexe, Mas
Romo eta Areeta berriro ere zulo batek bereiztuta? EAJ-PNVrekin ez
Egilea: Imanol Landa. 2007/08/31. Ordua: 8:14 PM.
Orain dela gutxi, Getxoko Udaleko PSE-EE-ko bozeramaileak, Almansa jaunak,oraingoan talde popularraren bozeramaile lanak ere betez, komunikabideei azaldu zien talde biek proposamen bat egin nahi dutela Areetako Geltoki Plazari buruz. Proposamen horren arabera, plazaren azpitik doan erreka estali gabe geratuko da, azterlan bat egin ostean.
Proposamen hau ez da berria. Talde biek maiatzaren 27ko tokiko hauteskundeetarako aurkeztu zituzten hauteskunde programetan ageri baita. PSEEE-k, bere aldetik, aukera hori aztertzea aipatzen du programan. PP, ordea,argiagoa da: 7. puntuan, 13. atalean, “Nuestros grandes proyectos” izenekoan,hauxe dakar: “Descubrir el río Gobela y adecuación del entorno de la plaza de Las Arenas”.
Une hauetan proposamena aurkeztea, beraz, koherentzia handiko ekintza da. Planteamendu hau gauzatuko balitz, ubidea estaldurarik gabe geratuko litzateke Lamiakoren mugatik (Leioa) hona, aparkalekua eta plaza zeharkatuz, Errekagane kaleraino (hor estali gabe dago jada).
Proposamena zilegia eta bidezkoa da. Baina baita zentzugabea ere, nire uste
apalean.
Deia, El Mundo eta hedabide ezberdinetan argitaratu didaten artikulua, bere osotasunean irakurri nahi baduzu, hemendik deskargatu dezakezu.
Deskargatu PDF agiria
Proposamen hau ez da berria. Talde biek maiatzaren 27ko tokiko hauteskundeetarako aurkeztu zituzten hauteskunde programetan ageri baita. PSEEE-k, bere aldetik, aukera hori aztertzea aipatzen du programan. PP, ordea,argiagoa da: 7. puntuan, 13. atalean, “Nuestros grandes proyectos” izenekoan,hauxe dakar: “Descubrir el río Gobela y adecuación del entorno de la plaza de Las Arenas”.
Une hauetan proposamena aurkeztea, beraz, koherentzia handiko ekintza da. Planteamendu hau gauzatuko balitz, ubidea estaldurarik gabe geratuko litzateke Lamiakoren mugatik (Leioa) hona, aparkalekua eta plaza zeharkatuz, Errekagane kaleraino (hor estali gabe dago jada).
Proposamena zilegia eta bidezkoa da. Baina baita zentzugabea ere, nire uste
apalean.
Deia, El Mundo eta hedabide ezberdinetan argitaratu didaten artikulua, bere osotasunean irakurri nahi baduzu, hemendik deskargatu dezakezu.
Labels: Areeta, Geltoki plaza, romo
Lehendakariak euskaldunon elkartasuna aipatzen du
Egilea: Imanol Landa. 2007/05/16. Ordua: 1:41 AM.
Lehengo egunean, lehendakariak bisita egin zigun Getxora. Arratsalde ona pasatu genuen Juan José Ibarretxerekin. Bideo honetan denetarik topatuko duzue: lehendakariaren hitzaldiaren hasiera, amaitu osteko irudiak, Josu Loroño, Iñaki Hormaza, Torre artista getxotarra eta beste. Bideoko bukaerako musika Sarah Connor kantariaren Bounce abestia da. Iraupena: 06:01.
Labels: Areeta, lehendakaria, TB
Lehendakariarekin eta burukideekin Sta. Eugenia plazan
Egilea: Imanol Landa. 2007/05/14. Ordua: 10:35 PM.
Hona hemen orain ordu batzuk hartutako argazkiak Sta. Eugenia plazan. Klik eginez gero, tamaina handian ikusi ahal dira.








Labels: Areeta, argazkiak, hauteskundeak
Areetako Geltokiko plazan egindako hitzaldiaren hasiera daukazue, hau da, mitinaren hasiera, euskara hutsezkoa izan dena. Bideoa laburra da eta gure hautagaiak ikusteko aukera ematen digu. Iraupena: 03:10.
Labels: Areeta, hauteskundeak, TB
Areeta - Erromoko Geltoki Plazaren berrantolatze-lanaren proiektua
Egilea: Imanol Landa. 2007/05/11. Ordua: 2:27 PM.Areeta-Erromoko geltokiko plaza erreferentzia sozial eta kultural bihurtzeko konpromisoa du EAJk.
Labels: Areeta, Erromo, Geltoki plaza











