Imanol Landaren bloga

http://ilanda.eu :: http://ilanda.info


Angelu - Getxo: auzapeza, zinegotzi eta lagunekin




Angeluko Alkate berria den, Jean Espilondo jaunarekin egon ginen, Getxo-Angeluren arteko topagunea bertako udalaren laguntza zeukala adierazteko baliogarria izan zen bileran.

Bestaldetik, bertako Ikastolan ere egon ginen. 72 ikasle, erainkuntza polita eta batez ere, arazo guztiak gainditzeko gogoarekin diharduten guraso talde on bat. Unkigarria izan zen benetan, eta nolabait hegoaldeko ikastolen hasierak etorri zitzaizkidan burura. Iparraldeko gurasoen egoera, hegoaldean eduki genuen bezain zaila bait da gaur egunean.

Labels: , ,

Angelu-Getxo. Mila esker parte hartu duzuen guztiei

Angelu-Getxo; euskaldunen arteko topagunea

Getxo eta Lapurdiko Angelu herrietako 300 kirolarik inguru parte hartuko dute larunbatean, irailak 20, bi herriak senidetzeko eguna ospatzeko Angelun prestatu diren kirol lehiaketetan.

Jolas eta kirol ekimena da, 2003. urtean Angeluk eta Getxok sinatutako adiskidetasun akordio baten barruan garatua. Beraren helburua bi herrietako bizilagunen arteko ezagupena eta harremanak bultzatzea da, gure kasuan kirolaren bitartez.

Azken bi urteetako topaketa arrakastatsuak errepikatu gura ditugu. Lehenengoa Angelun izan zen eta bigarrena Getxon. Gainera, ezaugarri oso antzekoak dituzten bi herri hauek elkar ezagutzea bultzatu nahi dugu. Biak Euskal Herriko kostaldean daude, bizi-kalitate handia dute, eta turismoa sustatzeko joera garrantzitsua daukate.

Eguna 10:00etan hasiko da, pilota partidekin. Angeluko Hardoytarrak esku-pilota eskolak antolatu ditu. Getxoko Esku Pilota eskolaren aurka jardungo du. Fadurako Igeriketa Klubeko gazteenak Anglet Olympique Natation-en aurka jardungo dute, Angeluko El Hogar instalazioen aurka.
Era berean, Getxo Rugbyko beteranoek angeluar taldearen aurkako norgehiagoka egingo dute 11:00etatik aurrera, Stade Girouettes joko-eremuan.
Arratsaldez, lehiaketak 16:00etan hasiko dira berriro. Getxo Surf Taldeko kideak Angeluko surflariekin arituko dira “plage du club” hondartzan.

16:00etan, zesta punta izango da Angeluko Euskal Jaiko protagonista. 17:00etatik aurrera, Angeluko “La barre”n beteranoen estropada, Angeluarrak eta Itxartu Dantza Taldea dantza taldeen erakustaldia, eta herri bietako herri kirolen elkarteko kideen eskutik indar jokoen erakustaldia ikusiko ditugu.

Senidetze eguna “Salle Saint Jean”en bukatuko da, sari banaketarekin (19:00) eta despedida afariarekin (19:30).

Labels: ,

Egun gogoangarria angeluarrekin

Oso egun gogoangarria egin dugu angeluarrakaz. Hona hemen laugarren bideoa, gomutagarria izango dena, Getxo eta Angelu elkarkidetzak iraun dezan etorkizunean ere. Iraupena: 03:37.

Labels: ,

Angeluko dantzariak gure artean

Behin aurreko bideo biak ikusi ostean, hona hemen hirugarrena non Angeluko dantzariak agertzen diren. Lapurdikoak trebeak eta jatorrak dira, halafede! Iraupena: 04:27.

Labels: ,

Itxartuko neskak angeluarren aitzinean

Itxartu dantza taldeko neskak angeluarren aitzinean dantzan 2007ko apirilaren 21eko arrtsaldean Algortako San Nikolas plazan. Getxo eta Angelu herrien arteko elkarkidetzaren emaitza da hau. Iraupena: 03:20.

Labels: ,

Getxoko Itxartu taldea eta angeluarrak

Getxo-Angelu kirol anaitasunaren emaitza da San Nikolas plazan atzo egindako dantza erakustaldia. Algortako Itxartu taldekoek ederki egin zuten dantza Angeluarren aitzinean. Iraupena: 03:51.

Labels: ,

Getxo - Angelu kirol anaitasuna

Bihar, apirilak 21, Getxo eta Angeluko herriek sinatutako adiskidetasun hitzarmenaren ondorioz anaitasun jardunaldi bat egingo dugu Getxon.
Kirolaren bitartez bi herrietako bizilagunen arteko harremanak estutu eta bien arteko ezagutza sustatuz.
Anaitasun aurrera eramateko nire eskerrik beroenak eman behar dizkiet Angelu eta Getxoko elkarteei, beraien lanari esker egunean zehar gozatzeko aukera emango digutelako.

esku pilota
10:30 Faduran

herri kirolak
11:30 Faduran

rugby
11:30 Faduran

surf

16:00 Barinatxe hondartzan

igeriketa
16:00 Faduran

euskal dantzak
17:00 San Nicolas plazan

arrauna
18:15 Portu Zaharean

Eguraldiak lagundu gaitzala iparraldeko anaiekin ospatzeko!

Labels: , ,


Bilatu ilanda.eu blogean

Bilatu ilanda.info gunean

Informazioa

Lizentzia

Sindikazioa

ilanda.eu bilatzaileetan

Agirre 50

Landa TB

Legealdiko plana 08-11

+ Getxo berritzen ari gara

Getxo EROSi ta GOZAtu

Merkatari plana

Argazki bildumak

Euskarazko errefrauak ausaz

Getxo garbia

Euskarazko produktuen katalogoa

GUZTIOK BAT

Egunkaria libre!

think gaur - Euskadi 2020

EAJ-PNV

Albisteak

Azaroak 25

.eus domeinua