Imanol Landaren bloga

http://ilanda.eu :: http://ilanda.info




Gizarte Zerbitzuen sailak Andra Mariko Urduña kalean edukiko duen egoitza berria etzi, asteazkenean, otsailaren 24ean hasiko da herritarrak atenditzen, gaur goizean bere aurkezpenean ezagutzera eman dugunez. Urduña kaleko 16 zenbakian dago kokatuta eta Andra Mariko 15.000 bat bizilaguni emango die zerbitzua, bertan burututako zaharberritze lanak amaitu ondoren.
Inaugurazio berri hau duela bi hilabete, joan den abenduan, Algortako eta Neguriko herritarrak antenditzeko Urgull kalean, Algortako azokaren arurean, zabaldutako egoitzaren irekieraren ondoren heldu da. Aurretik Romoko egoitza ere jarri zen martxan.
Tokiz aldatzearekin orain arte Martikoena kaleko udal egoitzan eskaintzen zituzten zerbitzuak Andra Mariko herritarrengana hurbiltzeaz gain, Udala aurrera eramaten ari den eta Gizarte Zerbitzuen Legeak eskatzen duen deszentralizazio, modernizazio eta hurbilpen prozesua ere aurrera egiten da, herritarren zerbitzurako martxan jartzen diren mota honetako proiektuak Getxon bultzatzen ari garen modernizazio prozesuko partea ere direlako eta ez soilik proiektu handiak Getxo Antzokia berria, Kultur Etxea edo metroaren lurperatzea bezalakoak.
Horrekin batera, zerbitzuaren hobekuntza ekarriko du, baliabideen optimizazioari esker. Oso beharrezkoak eta eskatuak diren mota honetako egoitzak Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistema Publikorako atea izaten dira.

Lanak eta zerbitzuak
Zaharberritze lanek joan den udaren amaieran hasi ziren eta 103 metro koadroko azalaren gainean burutu dituzte. 5 bulego, harrera eta administrazio gunea eta itxarote gela ditu egoitzak eta bertan 5 lagunek egingo dute lan “erabiltzaileei arreta zuzena eskaintzeko, besteak beste, informazio, orientazio eta ahalkularitza zerbitzua, diagnostikoak egitea, diru laguntzak (OE, GLL, AEL), familia eta gazteekin gizarte alorrean esku-hartzeko zerbitzua, etxez etxeko laguntza zerbitzua eta abar.“ azaldu du Elena Coriak, Gizarte Zerbitzuen saileko zinegotzi arduradunak azaldu duenez. Harremanetan jartzeko telefono zenbakia 94 466 01 30 da.
Egoitza berriaren inbertsioa 238.000€koa izan da eta horietatik 230.000 euro lanak egiteko izan dira eta 8.000€ altxairuetarako eta ekipamendurako.

“Urte alaiak” elkartea
“Getxoko Andra Mari Nagusien elkartea-Urte Alaiak” pertsona nagusien egoitza (Gizarte Zerbitzuen bulegoaren ondoan dagoena) gestionatzen duen taldeak oso positibotzat jo du zaharberritzea berarentzat ere onurak ekarriko dituelako, hemendik aurrera bere jardueretako batzuk egiteko erabilera anitzeko gela edukiko baitu. Elkarteak astialdierako jarduerak antolatzen ditu Udalarrekin sinatuta duen hitzarmen baten bitartez. Horri esker 2009an 3.000€ jaso zituen. Bere ekitaldien artean hainbat txapelketa, bingo, yoga, tai-chi, tailerrak, hitzaldiak eta txangoak daude. Elkarteko ordezkariek oso pozik agertu dira erreformarekin beren jarduerak hobetu aurrera eraman ahal izatea ahalbidetuko baitu, euren hitzetan.

Labels: , , , ,

Getxoko Udalak gizarte alorreko azpiegiturak hedatuko ditu Andra Mari auzoan Orduña mendate kaleko egoitzako proiektuarekin, hortik Gizarte Zerbitzuen oinarrizko zerbitzuetarako arreta eskainiko baitute eta egungo Nagusien Etxearen azalera handitzea ahalbideratuko baitu. Zerbitzuak herritarrengana hurbiltzeko aurrera eramaten ari den politikaren beste urrats bat ematea suposatuko du ekimenak.
Algorta auzoko Urgull kalean jarriko duten Gizarte Zerbitzuen egoitza berrirako proiektua ere aurkeztuko da aurten. Ahalik eta hurbilenetik zerbitzurik hoberena ematen saiatzean datza asmoa. Herritarrenganako hurbiltasuna eta Gizarte Zerbitzuek eskaintzen duten kalitate handiko zerbitzuak eskaintzen segitu ahal izatea izan dira deszentralizazio ekintza hauek aurrera eramateko bultzatu gaituzten arrazoiak, oraingoan Andra Mari auzoan. 200.000 € gastatuko dira eta urtearen amaierarako amaituta egotea aurreikusten dugu.
Gaur egun Gizarte Zerbitzuek 700 familia artatzen ditu Andra Mari auzoan, Foru edo Martikoena kaleetako bulegoetara joan behar dutenak. Bi bulego horiek erdigunetik eta baita metro garraiobidetik ere nahiko urrun daude. Udal Gizarte Zerbitzuek eskaintzen dituzten prestazioetarako eskaerak bideratzeaz gain, bulego horietan bestelako erakundeek ematen dituztenetarako eskaerak ere egiten dira.
Bestalde, Orduña mendate kalean dagoen guneak 130 metro koadro ditu eta zaharberritzearen ondoren, egoitza osoak 280 metro koadro izango ditu eta horietatik 190 metro koadro Nagusien Etxerako eta erabilera anitzetako gunerako izango dira eta gainontzekoa Gizarte Zerbitzuetako bulegoetarako. Auzoko nagusiek bereziki ondo hartuko dutela uste dugu, oso erabilia den ekipamendua hobetuko delako, etorkizunean jardueren eskaintza eta kalitatea hobetze aldera, gestioaz arduratzen den “Urte alaiak” elkarteak aspalditik eskatu bezala.
Urtez urte Getxoko Gizarte Zerbitzuek artatzen dituzten auzokideen kopurua hazten ari dela nabarmendu behar da eta gainera egungo krisi sozioekonomikoak, zalantzarik gabe, are gehiago gehituko duela eskaera. Horren hildotik, 2005ean herritarren %7,06 artatu zituzten eta 2007an %9,7, 7.989 pertsona, 3.501 familia. Horregatik, oso garrantzitsua da Gizarte Zerbitzuak herritarrengana hurbilaraztea. Hildo horretan aurreko legegintzaldian horren aldeko esfortzua egin zuen Udalak, Romo eta Areetako ingururako, Gorbea Mendi kalean Gizarte Zerbitzuen bulegoa zabalduz.


MP3 fitxategiaren deskarga nire adierazpenekin.

Labels: ,




Aurreko astetik Maidagan trenbide-pasagunearen lurperatze lanak eta Andra Marin kokatuko den geltoki berriaren lanak kontsultatu daitezke, Bidezabalgo anbulatorioaren parean, Bizkaiko Garraio Partzuergoak jarri duen informazio-moduluan.

Labels: , , ,

Andra Mariko 2006ko ebazpena baliogabetuta

Atzo, uztailak 24, Tokiko Gobernu Batzarrean Andra Mariko auzoan etxebizitzak egiteko prozesua amaitzeko erabakia hartu genuen, 2006ko maiatzean Hiri Antolaketarako Plangintza Orokorra-HAPO Bilbo Metropolitarreko Zatikako Lurralde Plana-ZLPrekin bateratzeko hartutako udal ebazpena baliogabetuz.
Erabakia, egungo Gobernu taldeak Andra Marin 8.368 etxebizitza egiteko proiektuarekin, aurreko Udal Batzak iaz hartutakoarekin, bat ez gatozelako hartu dugu. Gobernu taldeak koherentziaz jokatzen du pasa den hauteskunde kanpainan egindako promesekin, azkenean udal Agintetzara eraman gintuztenak alegia.
Andra Marin 8.368 etxebizitza egiteko proiektua ez da EAJrena ez eta Gobernu talde honena. Ebazpen honen bitartez bere garaian hautagaitza bezala hartutako konpromisoa oso osorik betetzeko nahiaren harira edozein zalantza argitu nahi dut. Gure asmoa da Getxoren geroaren gaineko hausnarketa lasai eta arduratsurako bidea zabaldu eta Andra Mariko auzokideak lasaitu, iazko akordioa egoneza eta kezka iturritzat zeukatelako. Hemendik aurrera aro eta prozesu berriak zabaltzen direla Getxoko garapen urbanistikoa finkatzeko. Prozesu berri honen gakoak izango dira, inplikatutako eragileekin, auzokideekin hasi eta alderdiekin amaitu arte, elkarrizketa etengabea; akordioak, ahalik eta zabalenak, bilatzea; garapen honetan inplikatutako Andra Mariko auzokideen interesak eta eskubideekiko errespetua; udalerrian dauden eta bereziki gazteek duten etxebizitza beharrei aurre egiteko konpromisoari tinko eutsi; eta garapen jasangarri, armoniko eta kalitatezkoarekiko konpromisoa ere.
Herriaren ganeko azterketa urbanistiko garrantzitsua egin beharko dugu, baita lege eremuaren (LZP, Lurren Legeak....) ganekoa eta azpiegitura eta ekipamenduen ganekoa ere, hau da, zer nolako herria nahi dugun finkatu beharko dugu.
Azkenik, prozesuan inplikaturiko alderdi guztiei ardura eta lan konstruktiboa eskatzen dizkiet.

Labels: ,

Getxo - Andra Mari auzoaren garapen harmoniotsua

Andra Mari auzoa Getxoko eboluzioaren jatorri eta etorkizuna denez, Euzko Alderdi Jeltzalearen konpromisoak zutabe hauek dauzka: Getxoko etxebizitza behar errealak ezagutzea eta jabe partikularren interesak eta eskubideak bermatuaz, elkarren arteko oreka lortzea.





PDF fitxategiaren deskarga EAJren konpromisuarekin.

Labels:

Andra Mari: eragile sozialak eta alderdi politikoak

PDF fitxategiaren deskarga eragile sozialekin izandako elkarrizketen eta EAJk egindako proposamenari alderdi politikoek emandako erantzunaren balorazioa irakurtzeko.

Labels: , ,

Andra Marin prentsaurreko egunean egindako argazkiak

Hona hemen argazki batzuk, martxoaren 2an egindakoak, Andra Mariko etxebizitzei buruzko prenstaurrekoan egindakoak. Argazkiotan sakatuz gero, tamaina handian ikusi ahal dira.




Labels: ,

Getxoko Andra Mariko etxebizitzei buruz

Gaur goizean emandako prentsaurrekoaren zati bat daukazue hemen. Getxo Zaharreko batzokian emandako prentsaurreko honetan Kepa Miñambres Llona eta Joseba Arregi egon dira nirekin. Jorratu dudan gaia garapen urbanistikoa izan da. Iraupena: 02:10.

Labels: , ,

PDF fitxategiaren deskarga EAJren proposamena Getxoko Andra Mari auzoko garapen urbanistikoa dela-eta

Labels: ,


Bilatu ilanda.eu blogean

Bilatu ilanda.info gunean

Informazioa

Lizentzia

Sindikazioa

ilanda.eu bilatzaileetan

Agirre 50

Landa TB

Legealdiko plana 08-11

+ Getxo berritzen ari gara

Getxo EROSi ta GOZAtu

Merkatari plana

Argazki bildumak

Euskarazko errefrauak ausaz

Getxo garbia

Euskarazko produktuen katalogoa

GUZTIOK BAT

Egunkaria libre!

think gaur - Euskadi 2020

EAJ-PNV

Albisteak

Azaroak 25

.eus domeinua