Imanol Landaren bloga

http://ilanda.eu :: http://ilanda.info


Nafarroatik Lapurdira. Zazpiak bat aniztasunean


Globalizazioaren aro honetan mundua txikitu egin dela esaten badugu, zer esango dugu orduan gure Euskadiz hitz egiten dugunean. Aurreko asteko ostiral goizean Nafarroan nengoen, Lizarraren inguruan hain zuzen, eta familiarekin bertan egun pare bat pasa ondoren arratsaldean etxera bueltatu ginen. Larunbata goizean, aldiz, Iparraldera abiatu nintzen, Uztaritzen Udalbiltzaren kideekin urte honetako Aberri Egunaren adierazpena plazaratzeko. Euskadiren alde batetik bestera ordu batzutan mugitzea erreza da, beraz, gaur egunean autoz joanda.

Lurralde txikiaz osatutako nazioa gara dudarik gabe, baina txikia izan arren handiak gara aniztasunean. Kilometro gutxitan, paisaia guztiz aldatu egiten da, baina ez bakarrik paisaia, euskalki ezberdinen musikaz gozatu dezakegu, hizkuntz ezberdinen munduekin aberastu gaitezke eta zer esango dugu dantzaz, gastronomiaz edo musikaz hitz egiten badugu adibidez. Politikan ere aniztasun hori nabaria da, ez bakarrik ezker eta eskumaren arteko dialektika klasikoaren baitan, baizik eta elkarren artean ditugun sentimendu identitario ezberdinetan edota politika egiteko esparru ezberdinak erabiltzen ditugun alderdien artean.

Larunbat goizeko Udalbiltzaren ekitaldia ere, aniztasun horren adierazpen garbia izan zen. Hasteko Dominique Lesbats, Uztaritzeko auzapez berriak eman zigun harrera. Lesbats ez da Alkate abertzalea, baina ez zuen problemarik izan ekitaldiari hasiera emateko eta bertan geunden guztiei ongi etorria eskaintzeko. Ez dakit horrelakorik posible izango litzatekeen Hegoaldean abertzaleak ez diren alderdien aldetik. Alkateak frantsezez hitz egin zuen, batez ere. Segidan Raimuntxok frantseza eta euskara erabili zituen eta azkenean Udalbiltzaren Lehendakaria ere euskaraz aritu zen.

Raimuntxo Camplog-ek, Udalbiltzako Iparraldeko kidea eta jeltzalea, Uztarritzen geundela aprobetxatuz ondo azaldu zigun, bertan Lapurdiko herrialdearen ordezkariak bildu zirela XV mendetik XVIII mendera arte, Frantziako iraultzaren ondoren kendu zuten arte, eta nola bertan ere Lapurdiko eta Iparraldeko lurraldeen eskubideak eta legeak defendatzeko agindu zietela legegizonak ziren Garat anaiei, Parisen 1789an gertatutako iraultzaren ondoren garatu ziren Frantziako batzar nagusietan. Zoritzarrez defentsa horretan ez zuten asmatu eta iraultzak Lapurdi eta Iparrraldeko eskualde guztietako lege bereziak bertan behera uztea erabaki zuen. Ez bakarrik hori, Frantziako estatuaren antolaketa administratibo berria erabakitzeko momentuan Garat anaiek Iparralderako departamendu bakar eta bateratu bat eskatu zuten euskal nortasun bereiztua argudiatuz, baina orduan ere Frantziako asanblada konstituziogileak atzera bota zuen proposamena.

Gustatu zitzaizkidan, asko gainera, Raimuntxoren azalpenak, ez bakarrik ondo azalduak izan zirelako, eta erakargarriak ere, hainbat datu eta anekdota barne, baizik eta eurekin gure historiaz jakitea zer inportantea den konturatu nintzelako, berriz ere.

Zoritzarrez, historia berberarekin gabiltza gaur egunean. Urteak eta mendeak pasa ondoren, gauzak ez dira gehiegi aldatu eta denok dakigun bezala gaur egunean ere Iparraldeko lurraldeek ez daukate departamendu propiorik, ezta euskara hizkuntza ofizial bezala onartuta.

Hegoaldean gure nortasuna defendatzeko eta bere etorkizuna bermatzeko zailtasunak baditugu, zer esango dugu beraz Iparraldean.

Bide luze eta gogorra daukagu aurrean oraindik. Alde horretatik bertako azken toki hauteskundeen emaitzak ez dute gehiegi lagunduko, baina edozein kasutan aurrera jarraitu behar dugu, itxaropena galdu barik, denon artean elkarri lagunduz, Hegoaldekook eta iparraldekoek, zazpiak bat, bide demokratikoak erabiliz, giza eskubide guztiak pertsona ororengan errespetatuz; herritarren borondate librean eta Euskadi osatzen duten lurralde desberdinen atxikimendu librean oinarrituz, azken batean denok euskaldunak baikara Pirinioetako alde batean edo bestean egonda ere.

Labels: , ,

Josu Jon Imaz 2007ko Aberri Egunean (II)

Lehen bideoaren ostean, hona hemen EAJren EBBko presidenteak 2007ko Aberri Egunean egindako berbaldiaren bigarren atala. Iraupena: 13:55.

Labels: , ,

Josu Jon Imaz 2007ko Aberri Egunean (I)

Hemen daukazue ikusgai Josu Jon Imaz-ek lehengo egunean, 2007ko Aberri Egunean, egindako mintzaldia Plaza Barrian. Espero dut Bilbon bertan egon ez zirenentzat baliagarria izatea, bai gaixorik zeudenentzat, bai oporretan Euskal Herritik at zirenentzat edota euskal diasporako kide guztientzat ere. Gure burukideen hitzak entzuteko aukera duzue. Behin lehen bideo hau ikusitakoan, bigarren atala ere dago eskuragarri. Iraupena: 12:54.

Labels: , ,

Ibarretxe lehendakaria 2007ko Aberri Egunean

2007ko Aberri Egunean, apirilaren 8an, Bilboko Plaza Barrian, Juan José Ibarretxek egindako berbaldia. Apirilaren 8an, igandean, ospatu genuen Aberri Eguna. Historiarako bideoa da honako hau. Iraupena: 18:50.

Labels: , ,


Bilatu ilanda.eu blogean

Bilatu ilanda.info gunean

Informazioa

Lizentzia

Sindikazioa

ilanda.eu bilatzaileetan

Agirre 50

Landa TB

Legealdiko plana 08-11

+ Getxo berritzen ari gara

Getxo EROSi ta GOZAtu

Merkatari plana

Argazki bildumak

Euskarazko errefrauak ausaz

Getxo garbia

Euskarazko produktuen katalogoa

GUZTIOK BAT

Egunkaria libre!

think gaur - Euskadi 2020

EAJ-PNV

Albisteak

Azaroak 25

.eus domeinua