Gobelako liburutegiak ateak zabaldu ditu
Egilea: Imanol Landa. 2010/03/08. Ordua: 12:37 PM.
Aste honetan Gobelako liburutegia ireki da, orain arte Erromoko eta Areetako liburutegietako zerbitzua hartzeko, bi leku horietan lanak hasiko dira eta. Guztira, areto berriak 400 metro koadroko azalera izango du; helduentzako 46 eserleku izango ditu eta beste 28 haurrentzako gunean. Gainera, azken gune horretan irakurtzeko txoko bat ere egongo da.Liburutegiko bildumari dagokionez, 25.000 ale izango ditu, mediatekaren materiala barne (DVDak, bideoak, CDak…). Halaber, erakustoki-gune bat ere egongo da liburutegian, nobedadeak eta gaika hautatutako liburu-sortak ezagutzera emateko.
Irakurri eta ikasteaz gain, beste jarduera batzuk ere egin ahal izango dira liburutegian. Horrela, irakurketa klubaren tailerra bertantxe egingo da. Ekimen horren bidez, parte-hartzaileek, koordinatzaile batek gidatuta, irakurketaren esperientziak partekatu, obrak aztertu eta egileak ikasi eta, azken batean, irakurketen ulermen osoago batez gozatu ahal izango dute. Halaber, etorkizunean ipuin kontaketa saioak ere egiteko aukera dago liburutegian.
Gobelako liburutegiaren irekierakin batera Getxoko liburutegiek beren ordutegiak zabalduko dituzte martxoan hasita. San Nikolaseko liburutegiak eta Gobelako helduentzako gelak etengabeko ordutegia izango dute, 8:30etik 20:30era, astelehenetik ostiralera. Larunbatean, ohiko ordutegia mantenduko da, 9:00etatik 13:00era. Ordutegien luzatzea Horiek horrela, aurtengo ordutegiak %35eko gehikuntza izango du iazkoaren aldean.












Artikuluak duen iruzkin kopurua: 0 “Gobelako liburutegiak ateak zabaldu ditu”
Post a CommentPost honi egindako loturak
Create a Link