Imanol Landaren bloga

http://ilanda.eu :: http://ilanda.info


Fadura berriztuta 7 milioi eurorekin



Fadurako udal Kiroldegiko instalazioak zaharberritzeko, Udalak, 2008ko ekaineko uholdeek utzitako kalteen ondotik abiatutako plana azken fasean sartu da eta aurtengo lehen seihilekoan amaitzea aurreikusita dago. Lan horiek 2008ko bigarren seihilekoan hasi ziren eta 7 milioi euro inguruko inbertsioa ekarri dute. Diru-kopuru honen %90 Bizkaiko Foru Aldundiak emango du.

Fadurak bizi duen itxura aldatzearen irudirik adierazgarriena da egoitza nagusiko atondoa, batzar aretoa, kirol kantxa eta igerilekuenak osatzen dutena.
Berriztatze lan hauek eragin zitzaketen enbarazuak ahal den neurrian arintzeko asmoz, Getxo Kirolak udal erakunde autonomoak lan-egutegia finkatu zuen berritze lanak hiru fasetan batzeko. Hartara, astero 6.000 lagunetik gora biltzen duten Fadurako kirol ikastaroen programazioari eutsi ahal izan zaio, ez baita bertan behera geratu.
Dagoeneko hasi den hirugarren eta azken fasean, atletismo pistaren zaharberritzea egingo da (1.300.000 euro bideratuko dira horretara), errugbi zelaian argi berriak ipiniko dira eta zenbait egokitze lan ere egingo da (390.000 euro) eta hondarrezko futbol zelaia kendu eta belar artifizialeko gunea egokituko dute, era askotako jarduerak egiteko (232.000 euro). Horrez ganera, aurten Bolua I eta II futbol zelaietako belar artifiziala aldatzeko asmoa dago, baita zelai hauen itxitura metalikoaren ordez plastikozko bat ipintzea ere.

Lehen fase batean, 2009ko martxoan amaitu zena, Getxo Kirolakek lehentasuna zuten lanak agindu zituen. Izan ere, barruko igerilekuak barriztu ziren (1.866.000 euro), baita aterpeko tenis pistak (450.000 euro), padel pistak (188.000 euro) eta estatetika eta osasun zerbitzuko gunea (154.000 euro).
Bigarren fase batean, 2009ko amaierara arte luzatu zena, bazkide eta erabiltzaileen arretarako bulegoak birmoldatu zituzten (332.000 euro), eta horrekin batera, batzar aretoan (230.000 euro) eta estalpeko kirol kantxan (217.000 euro) ere lanak egin ziren.

Beste lan batzuk

Zaharberritze lan hauek egitearekin batera, Getxo Kirolakek, Ekonomia Sustapen eta Enpleguaren Udal Zerbitzuarekin (Getxolan) elkarlanean, ludoteka berria eta ostalaritza zerbitzua egokitzeko lanak egingo dira. Datozen hilabeteetan zabalduko dituzte bi zerbitzu horiek Fadurako antzinako jatetxean. 1.630.000 euroko aurrekontua dute, eta horietatik 700.000 Bizkaiko Foru Aldundiak emango ditu.
Kirol ekipamenduetan egin den inbertsioari gehitu behar zaizkio, azkenik, Gobelako fultbol zelaiko argien egokitzea (117.000 euro) eta Andra Mariko kiroldegiko estalkia aldatzeko egiten ari diren lanak. Udaberrirako amaituko dira, seguruenera, eta 560.000
bat euroko kostea dute, Toki Inbertsiorako Estatu Funtsaren kontura.
Getxo Kirolakeko arduradunek aurtengo finkatutako beste helburu bat da leku egokia aurkitu eta Gobela erreka bideratzeko lanek eragina izango duten kirol instalazioak bertara eramatea. Aipatu lan horiek dagoeneko Neguriko futbol zelaia itxiarazi dute.


Antolaketan izandako aldaketaren gaineko balantze positiboa

Instalazioak zaharberritzeko prozesuarekin batera, Getxo Kirolakek, 2008ko amaieran, hobekuntza plana abiatu zuen udalerrian kirol jarduera eta aisialdi eta bizi osasungarri baten aldeko alternatibak bultzatzeko asmoz. Horretarako egitura antolatzaile berria ezarri du. Kirol jarduera federatua, eskolakoa eta afizionatua sustatzen duten bertako kirol eragileekin era koordinatuagoan lan egiten ari da.
Abiatu eta urtebetegarrenera egitura berri honen gaineko balantzea oso ona da. Ekitaldiek eta parte-hartzaileen kopuruak gora egiteaz gainera, iazko urtean zehar aurreko urtean baino 2.300 abonatu gehiago izan da. Hau da, abonuak %10 hazi dira eta aurreko hiru urteetan geratzeko izan duen joera aldatu da.

Labels: , , , , , ,

Artikuluak duen iruzkin kopurua: 0 “Fadura berriztuta 7 milioi eurorekin”

Post a Comment

Post honi egindako loturak

Create a Link

Bilatu ilanda.eu blogean

Bilatu ilanda.info gunean

Informazioa

Lizentzia

Sindikazioa

ilanda.eu bilatzaileetan

Agirre 50

Landa TB

Legealdiko plana 08-11

+ Getxo berritzen ari gara

Getxo EROSi ta GOZAtu

Merkatari plana

Argazki bildumak

Euskarazko errefrauak ausaz

Getxo garbia

Euskarazko produktuen katalogoa

GUZTIOK BAT

Egunkaria libre!

think gaur - Euskadi 2020

EAJ-PNV

Albisteak

Azaroak 25

.eus domeinua