Algortako Etxeandia Apezpikuaren parkea irekita
Egilea: Imanol Landa. 2010/03/16. Ordua: 12:51 PM.
Goiz polita gaurkoa, eguzkitsua eta argia. Etxeandia Apezpikuaren parkera hurbildu gara, parkearen egokitze lanak amaitu egin direla eta zabaltzen dela prentsari jakinarazteko. 320.000€ tako inbertsioa parkea goitik behera aldatzeko. Aurreko parkeko bi mailak, batean bihurtu ditugu, zorua aldatu, jolasgune handia erdian jarri eta inguruan jesarleku luze bat. Bertara ailegatzeko sarrera ere egokitu dugu iresgarritasunezko irizpideekin, parkea guztion zerbitzurako egoteko, baita mugikortasuna murriztua duten auzokideentzako.Ez da parke handia, ia 800m2-koa, baina bai gune gozoa eta ondo prestatuta umeekin lasai eta eroso egoteko.
Aurreko astean Villamonteko igogailuak eta gaur Etxeandia Apezpikuaren parkea. Ez da txarra ez , azken bolada honetan daramagun bidea. Eta hurrengo astean, obrak amaitzen badira, Gobelaurreko parkearekin jarraituko dugu. Aurrera beraz!
Labels: algorta, Getxo, getxoblog, Obispo Etxeandia, parkea, TB












Artikuluak duen iruzkin kopurua: 0 “Algortako Etxeandia Apezpikuaren parkea irekita”
Post a CommentPost honi egindako loturak
Create a Link