Imanol Landaren bloga

http://ilanda.eu :: http://ilanda.info


Aurreko astea gogorra izan bazen lanaren aldetik, asteburua ez zen atzean gelditu eta horrela, ostiraleko osoko bilkuran Getxo Antzokiaren eztabaida jarri bazen mahai gainean (auzokideak ere bertan agertu zirelarik) zapatuan Gobela ibaiak berriz bere protagonismoa berreskuratu zuen eurite indartsuak zirela eta. Azkenean gauzak ez ziren gehiago okertu eta beraz igandean Arriaga Antzokiann egoteko aukera eduki nuen, Sabino Arana Fundazioak urtero ematen dituen sari banaketan hain zuzen.

Ekitaldi benetan unkigarria, Ibarretxe Lehendakariak eta ETAk erahildako Uria enpresariaren, Altuna-Uria erainkuntza enpresaren zuzendariek botatako hitzen ondorioz batez be. Bertan egon ginen guztien txalo, babesa eta beroa jaso zituzten biak, dudarik gabe, euskal gizartearen babesa eta laguntza daukatelako ere.

Aipatzeko ere noski Manuel Ekin Patarrollo ikertzaile kolonbiarraren hitzak. Guztiek besteen errekonozimendua jasotzeko lan egiten dugula esan zuen berak. Beharrezkoa dugula.Ez da gutxi, azken batean aberastasun pertsonala alde batera utziz malariaren bakunan lortu zituen emaitzak dohainik eskeini zituen ikertzailearen ahotik baldin badator iradokizuna.

Azkenean, euskal arrantzaleen ordezkariek ere egi borobilak bota zituzten, euskal gizarteari eskerrak eman ondoren. Bertan zegoen Lopez Lehendakariaren ordezkariren bat, Bermeoko Kofradiaren Presidenteak hitza hartu zuenean momentu txarrak pasa zituela komentatu zidaten. Ulergarria guztiz, bizkaiko kostaldeko euskara erabil zuen Iñaki Zabalak eta den dena ulertu zitzaion.

Edozein kasutan ezin ahaztu, Inma Shara (Inmaculada Saratxaga) orkestra zuzendari prestigiotsua den euskal emakume gaztearen eskerrak, bere euskaltasuna arroz azpimarratuz, ezta ere Errealeko presidentearena, bere taldearen ehunurterrena goraipatuz.

Zorionak beraz Sabino Arana Fundazioari!. Aurten ere emandako sariekin berriz asmatu dute, dudarik gabe.

Labels: , ,

Artikuluak duen iruzkin kopurua: 2 “Asteburuko beharra Sabino Arana Fundazioaren sari banaketarekin amaituz”

  1. # Anonymous arantzatxu

    Asteburu honetan, sustoa baino ez. Eskerrak. Ea lanak behingoz hasten diren, duela astebete hasita zirela iragarri arren ez baitira oraindik hasi. (Mila esker, honetan euskaldunoei soilik idazteagatik, baina ez didazu aurrekoaren kritika argitaratu... Gutxienez heldu zaizulakoan nago, eta espero dut euskarari presentzia gehiago emango duzula).  

  2. # Blogger Imanol Landa

    Arantzazurentzako: esandako komentarioa zintzilikatuta daukazu. Hainbat formato ezberdinetan irakurtzen ditut bidaltzen dituzuen mezuak eta guztietan ezin ditut zintzilikatu. Beraz batzutan irakurri ondoren ahaztu egiten dut zintzilikatzea. Barkatu eta ea ez baden berriz gertatzen. Imanol.  

Post a Comment

Post honi egindako loturak

Create a Link

Bilatu ilanda.eu blogean

Bilatu ilanda.info gunean

Informazioa

Lizentzia

Sindikazioa

ilanda.eu bilatzaileetan

Agirre 50

Landa TB

Legealdiko plana 08-11

+ Getxo berritzen ari gara

Getxo EROSi ta GOZAtu

Merkatari plana

Argazki bildumak

Euskarazko errefrauak ausaz

Getxo garbia

Euskarazko produktuen katalogoa

GUZTIOK BAT

Egunkaria libre!

think gaur - Euskadi 2020

EAJ-PNV

Albisteak

Azaroak 25

.eus domeinua