Imanol Landaren bloga

http://ilanda.eu :: http://ilanda.info


'Haizea garizumakoa' eta 'Zubia'

Albiste ezin hobeak euskal musika zaleentzako urte bukaerarako, Ruper eta Mikel, Ordorika eta Urdangarin, diska berriak plazaratzekotan daude.

'Haizea garizumakoa' lan berria kaleratuko du Ruperrek azaroan
Ordorika Donostiako Elkar estudioetan ari da 15. lanaren azken xehetasunak orrazten. Lehen diskoa lana atera zuenetik 30 urte bete dira, beraz, ospakizun itxuran iritsiko da Haizea garizumakoa.
Gero eta hurbilago dugu Ruper Ordorikaren lan berria. Haizea garizumakoa diskoa kaleratuko du oñatiarrak azaroaren 19an, estudiko 15. lana, hain zuzen ere. Hautsi da Anphora izeneko lehen diskoa plazaratu zenetik 30 urte pasatu dira, beraz, ospakizun itxuran ere iritsiko da ordorikaren disko berria.

Haizea garizumakoa diskoa New Yorken grabatu du Ruperrek uda hasieran Ben Monder, Kenny Wollesen eta Skuli Sverrison musikari bikainen laguntzaz eta egunotan Donostiako ELKAR estudioan ari da nahasketak egiten Jean Phocas teknikariarekin.

Elkar diskoetxeak adierazi duenez, "dotore bezain egoki, oraingo honetan ere, entzulearentzat argiuneak bilatzen ditu Oñatiko musikariak bere kantuen musikaliatearen atzean erabat motibagarriak diren mundu gihartsuak , sentikorrak eta ferekatzaileak eraikiz".

Urdangarinen kantu berria, Gaztean entzungai
Udazken honetan euskal diskogintzan izango diren bi altxor dakartza Baga-Biga diskoetxeak. Mikel Urdangarinek Zubia diskoa kaleratuko du urriaren 1ean.

Gaztean dagoeneko entzungai dauzkagu "Karoline", musikari zornotzarraren kantu berria.

Mikel Urdangarinek uztaila hasieran grabatu zuen disko berria Mikel F. Krutzaga soinu teknikariarekin. Musikari bizkaitarraren zortzigarren diskoa izango da eta soinu etereo, atmosferiko eta sentsualez beteta iritsiko zaigu. Une gozoek noizbehinka indarra hartu eta intentsitatea agerian uzten dute. Pop joerako tarteak ere topatuko omen ditugu artistaren kantu berrietan.

Informazioa: eitb.com

Labels: , ,

Ekonomia Sustapenerako zinegotziak, Aitor Soloetak, "Prestatu enplegurako, prestatu ekiteko" argitalpena aurkeztu du gaur prentsaurrekoan, Getxolanek udalerriko langabetuentzat prestatutako formakuntza planaren katalogo berria. Getxolanetik 2009ko, bigarren seihilekorako Prestakuntza-Plan bat garatu da, eskaera anitzari erantzun egokia eta doitua emateko eta baita lan-merkatuan sartu nahi duten udalerriko auzotarren beharrei ere. Plan honetan udalerriko 300 edo 400 bat pertsonak parte hartuko dutela espero du Udalak.


Aitor Soloetak adierazi duenez, orain arte egin den eskaintza zabalena den bi alderdi azpimarragarri barnebiltzen dituzten prestakuntza-ikastaroen pakete bat da: prospekzioa enpresetan eta langabeen ezaugarriak. “Prospekzioak, behar bezala estaltzen ari ez diren eta enpresek eskatuko dituztela aurreikusten den profilak detektatzen ditu. Sektore desberdinetako enpresekin jarri gara harremanetan aipatu lanbide-profil horiek detektatu eta gure langabeei merkatutik oso hurbil dagoen zerbait eskaintzeko”. Gainera, prestakuntza-programa zehazterakoan, Getxoko langabeziaren berariazko ezaugarriak hartu dira kontuan.

“Langabeen talde nagusia 44 urtetik gorako pertsonek osatzen dute; langabeen %20a lizentziatua eta diplomatua da. Gainera, bizitza osoan lanean aritu direnen eta, orain, langabe geratu direnen taldea handia da; eta, bukatzeko, gure udalerrian, 1.420 familiak jasotzen dute Gizarteratzea Bermatzeko Errenta” Soloetak adierazi duenez. Pasa den abuztuan langabeziaren tasa Getxon %10´1ekoa izan zen (%12´6koa Bizkaian eta %11´9 koa EAEn).


Getxolanek gutun pertsonalizatua bidaliko du 5.354 etxeetara eta 2007tik gaur egunera bitartean Getxolan zentrotik pasa diren eta aurkeztu den prestakuntza-programaren batean parte hartzeko interesa eduki dezaketen guztiei bidaliko zaie. Halaber, kartelak ere jarriko dira hainbat gune publikotan eta, zabalkunde elektronikoaz baliatu ere, trebakuntzaren eta enpleguaren alorrean lan egiten duten eragileei eta laguntzaile desberdinei. Aitor Soloetak gaur egun langabezian dauden pertsonak ekimen honetan parte hartzera animatu ditu. “Bizi garen krisialdi honetan”, esan du, “une ona da formakuntza jasotzeko”.


Heziketa Plana
Getxolanaren 2009ko 2. seihilekorako prestakuntza-plana ondorengo jarduera hauek jaostzen ditu: Gizataldeentzako sukaldaritzako laguntzailea; Teknikari komertziala; Informazio geografikoko sistemetako Teknikaria – GIS;
Aholkulari SAP kudeaketa-sistemen ezarpenean; Garbiketa-zerbitzuko langilea eta Ostalaritza-zerbitzuko langilea.

Pertsona ekintzaileei zuzendutako programei dagokienez “Pertsona ekintzaileentzako prestakuntza” aurreikusi da (aurre ekin, enpresa-kudeaketa eta enpresa-kudeaketari buruzko tailer praktikoak) eta, oinarrizko gaitasunetan trebatzeko, informatikako ikastaroak, enplegua bilatzeko estrategiak, lan-arloan arrakasta lortzeko abileziak eta gaitasunak egongo dira.

Halaber, merkataritza sustatzeko Topagune – merkataritza-sektorean egongo da.

Getxolan-ek pertsona langabeak eta ekintzaileak nahiz enpresak artatzeko zerbitzu-zorroa du. Besteak beste, honako zerbitzu hauek eskaintzen ditu: informazio-zerbitzua, aholkularitza pertsonalizatua, praktikak enpresatan, enpresa martxan jartzea eta beste batzuk

Informazio gehiago eta izen-ematea Getxolanen, San Martin kalea 17 zenbakian, 48993 Algorta. Tel: 94 466 01 40, e-posta getxolan@getxo.net

PDF fitxategiaren deskarga prestakuntza katalogoarekin.

Labels: , , , , ,

Osasunari buruzko gaiak eskaintzea izango da Berdintasuneko Zerbitzuak antolatutako Emakumeentzako Jabekuntza Eskolaren ikasturtearen berritasun nagusia. 2009-2010eko ikasturtean guztira 262 plaza eskainiko dira 17 ikastaroetan banatuta, horietatik 10 berri, eta horrekin batera erakusketa eta topagune bat ere izango dira. Izena emateko epea irailaren 14tik 21era egin ahal izango dute pertsona interesatuek Udaletxeko, Andra Mariko eta Romoko Hirritaren Arretarako Bulegoetan, Hirritaren Arretarako Gunean eta www.getxo.net web gunean
Eskolaren helburua da emakumeen partaidetza soziala eta politikoa sustatzea, historian baztertuta eduki dituzten politika publikoetan eragina eduki dezaten. Horretarako Eskolak partaidetza politikoa eta soziala lerroa berriro eskainiko du, iazko ikasturtean izan ziren lau heziketa ildoak mantenduko ditu eta gainera osasunari buruzko berria martxan jarriko du. “Gai honekin emakumeen bizitza-kalitatea hobetzea lortu nahi dugu gure gorputzei buruzko informazioa, ezagutza eta hausnarketa egitea ahalbideratuz, ondoren gure osasunari dagozkion gaiak guk geuk erabaki ahal izateko” azaldu du gaur ikasturtearen aurkezpenean Keltse Eigurenek, Berdintasuneko Zerbitzuko zinegotzi arduradunak. Gai honi buruzko hiru tituluak Sexualitatea lehen pertsonan, Emakume nagusien sexualitatea eta Zoru pelbikoa laguntzea dira.
Komunikazio lerroan, berritasun bezala, Kazetarion Berdinsareako kazetariek hedabideen jokabideak aztertuko dituzte, euskaraz eta gazteleraz eta Jende aurrean hitz egiteko teknikak euskaraz errepikatuko da.
Munduko emakumeekin elkartasuna eta trukeari buruzko atalak lehehengoz emakume etorkin eta bertokoen arteko topagunea izango da (otsaila eta maiatzaren arteko hileko azken ostegunetan) eta horretarako ez da izenik eman behar. “Herrialde desberdinetako emakumeak bilduko dira inmigrazioari buruzko genero ikuspegiak agertzeko eta protagonisten bidez migrazio prozesuak eta esperientziak ezagutzeko aukera izango dugu” adierazi du Berdintasuneko zinegotziak.
Bestalde, Munduko emakumeen literatura eta komikiari buruzko tailerrak mantenduko ditu eta mutilazio genital femeninoei buruzko saioa eskainiko du Adriana Kaplan antropologoak. Ganbiako emakueekin egindako azterlanaren ondorioak azalduko ditu.
Emakumeen Nortasuna eta subjetibotasuna lerroak honako hiru ikastaro berri eskainiko ditu: Nire gorputzaren bila, Genero identitate garaikideen eraikuntza eta Beti atzetik ditudan mamu femeninoak eta aurretik egindako tailerra izango da berriro, hau da Emakumeok eta mamuak.
Azkenik, femninismoari buruzko atalak aurreko urteotan burututako Autodefentsa tailerraz gain, beste bi ikastaro berri eskainiko ditu, Irakurketa feminista literaturan euskaraz eta arte eta kritika feministari buruzkoa.

Izen-ematea

Aurrez izena emateko epea irailaren 14tik 21era izango da Udaletxeko, Andra Mariko eta Romoko Hirritaren Arretarako Bulegoetan, Hirritaren Arretarako Gunean eta www.getxo.net web gunean eta plazen zozketa irailaren 22an izango da. Onartutako zerrendak irailaren 25ean emango dira ezagutzera eta matrikula egiteko epea irailaren 28tik urriaren 6ra arte egongo da zabalik. Ikastaroen prezioa 5 eta 15 euroen artekoa izango da. Informazio gehiago 94 466 01 36 telefono zenbakian eta berdintasuna@getxo.net posta elektronikoan. Haurtzaindegi zerbitzua egongo da eta EHUk aukera libreko kreditoak emango dizkiete ikastaroetan parte hartzen duten unibertsitate ikasleei.

Labels: , , , ,

Getxoko XXIII. Habanera eta Itsas-abesti Jaialdia

Irailaren 11tik 13ra
Kontzertu guztiak Areetako Geltokiko Plazan
20.00 h.
Sarrera dohainik


Irailaren 11tik 13ra, Habaneren eta Itsas Kantuen Jaialdiak Getxoko musika jaialdien zikloa amaituko du, gure herrian harrerarik onenetakoa duten generoetako batekin, itsas tradizio handia dugu eta. Horrela, hiru egunez jendeak hiru kontzertu entzun ahal izango ditu Getxon, estilo ugaritako artista eta taldeek emango dituztenak.

Jaialdiaren hogeita hirugarren edizioan , Portugaleteko Santa Maria abesbatza izango da jaialdia inauguratzeko arduraduna, habaneren eta itsas kantuen errepertorio zabala erakutsiz. Abesten dituzten kantuen artean betiko abestiak, kantu berriak eta antzinakoen moldaketa berriak daude.

Bigarren egunean Mediterraneoko habaneraren txanda izango da, Bergantí talde katalanaren eskutik. Eskarmentu handiko laukote hori 1982an hasi zen kantuan. Gaur arte egin duten bide luze eta oparo honetan, gure mugen barruan eta kanpoan jardun dute, habaneren doinuak eta beste genero batzuetako abestiak 1.300 saio baino gehiagotan zabalduz.

Amaitzeko, jaialdia hilaren 13an, igandean, bukatuko da, Kubako Grupo Caracol taldearen emanaldiarekin. Oso abesti ezberdinak kantatuko dituzte: betiko habaneretatik hasita eta taldeko kidek eginiko konposizioetaraino.

Ohi den legez, Areetako Geltokiko Plazako karpan antolatu da ekitaldia. Horrela, eguraldi txarra izan arren kontzertuak ongi egingo direla ziurtatuko dugu. Emanaldi guztiak dohainik izango dira.

Gainera, aurten, jendeak Itsasoko Azoka bisitatu ahal izango du jaialdiaren esparru berean. Bertan, bisitariek gastronomiako produktuak eta itsasoarekin zerikusia duten artikuluak erosi ahal izango dituzte. Era berean, "Getxo eta itsasoa" argazki erakusketa izango dugu. Bertan, itsasoaren munduarekin zerikusia duten argazkiak erakutsiko ditugu.


Getxoko XXIII. Habanera eta Itsas-abesti Jaialdia egitaraua

Labels: , , , ,

Getxolan



Gaur GETXOLAN marka berria aurkeztu dugu, hemendik aurrera Udalak Ekonomia Sustapeneko alorrean eskaintzen dituen izen eta zerbitzuak batzen dituena. Hartara, aurrerantzean Enplegu eta Ekonomia Garapenerako Bulegoa-Behargintza GETXOLAN deituko da.

Getxoko Udalak, pertsona eta enpresei enplegu eta ekonomi sustapeneko zerbitzuak eskaintzen dizkieten eragileak anitzak direla ohartuta, eta dauden baliabideak eskuratzea errazagoa egin aldera, GETXOLAN marka berria sortu du.
Ekimen honen helburua zerbitzu hauek bultzatu eta herritarren eskura ipintzea da, bereziki ekonomiak beheraldia bizi duen honetan. Herritarrengana hurbildu nahi dugu “leihatila bakarra” delakoaren bitartez, eta udalerrian ekonomi sustapen eta enpleguaren esparruan erreferente izatea nahi dugu ere. Hitz batean esanda, izen propioa sortu dugu, grafismo bereziarekin, eta berariazko eta egungoarekin bat ez datorren funtsarekin, zerbitzuaren publiko objektiboak-bezeroek erraz identifika dezaten.

GETXOLANen diseinuak eta grafismoak Udalaren beraren nortasun korporatiboaren ildoa segitzen dute.

10 urtetik gorako ibilbidea: 13.000 lagun eta 6.500 enpresa artatuak

Enplegu eta Ekonomiaren Garapenerako Laguntza Bulegoak hamar urtetik gora daramatza pertsona langabetuei, ekintzailei eta enpresei zerbitzuak eskaintzen; denbora guzti horretan enpleguaren eta ekonomi sustapenaren erreferente bihurtu da udalerrian.

Jaio zenetik gaur arte, bulego honetan 13.000 lagunetik gora artatu dituzte, 6.500 enpresari zerbitzuak eskaini zaizkie, 242 enpresa berri sortzen lagundu dute, 1.821 pertsonek lana topatu dute eta 1.200 lagun baino gehiago trebatu dituzte Udalak antolatutako ikastaroetan.

Horretarako, ezinbestekoa izan da Foru Aldundiarekin eta Eusko Jaurlaritzarekin harreman estua edukitzea eta eskualde edo INEM eta EBk diruz lagundutako ekimenetan parte hartzea.




MP3 fitxategiaren deskargarekin nire adierazpenekin (I).




MP3 fitxategiaren deskargarekin nire adierazpenekin (II).

Labels: , , , ,


Bilatu ilanda.eu blogean

Bilatu ilanda.info gunean

Informazioa

Lizentzia

Sindikazioa

ilanda.eu bilatzaileetan

Agirre 50

Landa TB

Legealdiko plana 08-11

+ Getxo berritzen ari gara

Getxo EROSi ta GOZAtu

Merkatari plana

Argazki bildumak

Euskarazko errefrauak ausaz

Getxo garbia

Euskarazko produktuen katalogoa

GUZTIOK BAT

Egunkaria libre!

think gaur - Euskadi 2020

EAJ-PNV

Albisteak

Azaroak 25

.eus domeinua