Irailaren 3tik 6raMende laurdeneko jarduera ospatuko du aurten Folk Getxo BBK jaialdiak. 25 urte horietan hainbat kulturako erritmoak ekarri dizkigu etengabe eta hainbat herri eta kulturak ezagutzeko aukera eman digu. Halaber, kulturen aniztasuna, elkartasuna eta beste balio batzuk hedatu ditu. Parte hartzea bultzatzen du jaialdiak eta, bertan ez dago adin-mugarik eta, hori dela eta publiko guztietarako saio eta ekimen ugari daude.
Aurten, saio nagusietan maila handiko talde eta artistak jardungo dira: Pablo Milanés, La Bottine Souriante, Orchestre National de Barbès eta zenbait euskal talde eta artista. Azken horiek omenaldia egingo diote jaialdiari saio berezi batean, Euskal Musika: 25 urte lelopean
Halaber, ez dira faltako arratsaldeko eta Munduko Terrazako saioak, gune solidarioa (bertan Munduko Azoka eta Bidezko Azoka egongo dira, besteak beste), Gune Interkulturala edota kale-banden desfileak.
Azken batean, lau eguneko tartean Getxo musika eta kultura anitzen festa handia izango da, eta bertan hainbat elkartek, GKEk, taldek eta erakundek hartuko dute parte. Horien laguntza eta esfortzurik izan ezean, ekitaldi hau ez litzateke posible izango.
Edizio honetan eta bere historiako hogeita bost urtetan lehenengo aldiz, Folk Getxo BBK 2009ko Kontzertu Nagusiak ordainduta izango dira. Sarrerak, jada, salgai daude BBKko Multizerbitzu kutxazainetan, 944 310 310 (BBK) eta 94 491 40 80 (Kultur Etxea) telefonoetan, Algortako Kultur Etxean (Villamonte kalea, A-8), www.bbk.es helbidean eta lotura honetan.
Informazio gehiago: www.getxo.net
Labels: blogetxo, Folk Getxo BBK jaialdia, Getxo, getxoblog, kultura, musika
Barkamenak Algortan ur-horniketarako sarean asteartean izandako matxurak eragindako kalteengaitik
Egilea: Imanol Landa. 2009/08/20. Ordua: 11:49 AM.
Getxoko Udaleko Uren Zerbitzuak ur-horniketa itxi egin behar izan zuen pasa den asteartean, hilaren 18an, goizean zenbait orduz Algortako auzoan, dakizuenez, ur-horniketaren sarean ustekabean gertatutako matxuragatik. Horren ondorioz ia auzo osoa geratu zen ur barik eta auzotarrak, tabernak eta jatetxeak eta, oro har, saltokiak, besteak beste, kalteak jasan zituzten.
Matxura pasa den astelehen arratsaldean gertatu zen telefonia enpresa batentzako zenbait lan egiten ari zen hondeamakinak Sarrikobaso eta Piñaga kale artean dagoen sareko tutu bat zulatu zuenean. Hasiera batean matxurak ez zuen hain handia zenik ematen baina orduak joan orduak etorri zulaketak eragindako ur-ihesa gero eta handiagoa zenez, Uren Zerbitzuak sareko balbulak itxi eta ur-hornidura eten egin behar izan zuen asteartean, goizeko lehen orduan eta zenbait orduz auzo osoan, problema, larriagoa egin aurretik, berme osoz konpondu ahal izateko.
Arazoa behin betiko konpondu zuten Ur Zerbitzuko beharginek eguerdi aldera, eta ondoren apurka-apurka zabaldu zituzten balbulak –modu horretan egin ezean uraren indarrak beste zuloren bat egin zitekeelako-. Hartara, zerbitzua 14:30etik aurrera hasi ziren berriro ematen apurka-apurka.
Horregatik guztiagatik, Udalak barkamenak eskatzen dizkizue ezustean sortutako egoera honengaitik, udal arduradun, teknikari eta beharginak arazoa ahalik eta lasterren konpontzeko ahalegin osoa egin zuten arren. Halaber, jakin ezazue damu dugula matxura honek zure establezimenduan kalte eta arazoak eragitea.

Labels: matxura, ur-horniketa
Akordioa dugu jai Batzordeekin, baita Portu Zaharrekoarekin ere, eta oso osorik betetzea nahi dugu
Egilea: Imanol Landa. 2009/08/12. Ordua: 2:59 PM.
Portu Zaharreko Jaietan baimendutako txosnen inguruan sortutako egoeraren aurrean, zera adierazi nahi dut:
1. Getxoko Udalak ez duela txosna bakar bat ere kendu, ez Portu Zaharreko jaietan, ez eta San Inazio eta Romokoetan.
2. Aldiz, Jai Batzordeekin adostutako hitzarmenaren arabera, hoien esakakizunak aintzan hartuz, gobernu talde honek, 2008an jaiak hasi aurretik, zera erabaki zuen:
-Hiru auzoetako jaietan txosna bat gehiago ipintzeko baimena ematea.
-Txosnak ixteko ordutegia ordubete luzatzea.
- Jai-egitarauaren osagarri diren ekintzak Udalaren kargura antolatzea, hala nola, umeentzako jolasak, kontzertuak, Ereagako barrakak eta su artifizialak.
Jai Batzordeekin adostutako hitzarmen honek eskatzen du ere, txosnen jarduera arautzen duten dekretuetan ezarritako baldintza guzti guztiak bete behar direla, hau da, ordutegiak, zaratak, eta abar.
Dekretu hauetan jasotzen dira, halaber, aipatu baldintzak ez betetzeak ekar litzazkeen ondorioak, berbarako, betetzen ez dituzten elkarteei hurrengo urtean txosna bat ustiatzeko eskubidea ukatzea.
3. Baldintza hauek bardin bardinak izan dira 2008az geroztik eta, hortaz, txosna eduki duten elkarte guztiek ezagutzen dituzte.
4. Ezagutu arren, elkarte hauetako batzuk era argian eta nabarian gainditu dituzte, batez ere, ixteko ordutegiaren inguruan jarritako mugak, eta horren ondorioz jai-eremuen inguruko auzotarren kejak etorri dira.
5.Hortaz, elkarte hauei ukatu zaie aurten txosna izateko baimena, baina, halere, emandako txosnen kopurua ez da murriztu. Portu Zaharreko jaietan 5 dira, 2007an baino bat gehiago.
Aipatu elkarteei txosna emango ez zitzaiela adierazteko jakinarazpena aurreko urteetan egindako epe berean egin da, ez beranduago. Hain zuzen, eta Portu Zaharreko jaiei dagokienez, jakinarazpena 2009ko uztailaren 21ean bidali zitzaien.
6. Gaur goizean bertan, udal beharginek jai esparruan legez kanpo jarritako txosna bat kendu dute, udal baimenik ez baitzuen eta Portu Zaharreko Jai Batzordearekin adostutako akordioa urratzen baitzuen.
7. Goibernu talde honek ahalegina egingo du aurrerantzean ere Jai Batzordeekin etengabe hitz egiteko eta akordioak lortzeko, baita alde biek adostutakoa betetzen dela egiaztatzeko, horretarako dagozkion neurriak hartuz.

Ereagako eta Arrigunagako hondartzek ISO ziurtagirua lortu dute
Egilea: Imanol Landa. 2009/08/05. Ordua: 2:58 PM.

Ereagako eta Arrigunagako hondartzek Kalitatezko ISO 9001:2008 eta ingurumen-kudeaketako ISO 14001:2004 ziurtagiriak erdietsi dituzte. Biek ala biek hala egiaztatzen duten bandera jarri dute gaurtik aurrera, eta Getxoko alkate Imanol Landak eta Bizkaiko Foru Aldundiko Ingurumeneko zuzendari Maria Uribek aurkeztu dute. Ereaga eta Arrigunaga aisialdi-gunerako hiritarrek asko erabiltzen duten lekuak dira, uda aldean, batez ere; hondartza horiek kudeatzea lan konplexua da eta Getxoko Udalaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren artean koordinatuta dago. Ziurtagiri hori lortutako bi hondatza horiekin, Getxo ziurtagiri hori eskuratu duten Bizkaiko beste 11 hondartzari gehitu zaie, hura lehenago lortu zuten 11 hondartzari, hain zuzen; hala, Kudeaketa Sistema Integratua (KSI) izena duena osatu dute
Sari horiek direla-eta, Getxoko Udalak hondartzekin lotutako zerbitzu guztiak behar bezala kudeatzeko etengabeko konpromisoa hartu beharra du: batetik, erabiltzaileen kopurua eta ingurumenarekiko errespetua bateragarriak izateko ardura izatea; bigarrenik, dibulgaziozko kanpainak erabiliz ingurunearen ezagutza sustatzea; hirugarrenik, kanpaina horien arrazoizko iradokizunei erantzutea; laugarrenik, langileak trebatzea KSIn parte hartze handiagoa izan dezaten; bosgarrenik, hondartzak era guztietako taldeek erabili ahal izatea (ezintasunak dituzten pertsonez, batez ere); seigarrenik, hondartzen erabilerarekin lotutako legeria betetzea eta betearaztea, eta azkenik, kalitatean nahiz ingurumenaren babesean etengabeko hobekuntza ezartzea.
Hondartza horiek honako helburu hauek bilatzen dituzte: hondartzak erabili ahal izatea erabiltzaileen segurtasuna, higienea eta osasuna bermatuko duten higiene- eta osasun-baldintzetan, zerbitzuak eskuragarria izatea… Horrekin batera, ekosistema horietan egiten diren ekintzen eragina ahalik eta txikiena izatea, ingurumenaren etengabeko hobekuntza zaintzeko.
Bikaintasuna kudeaketan
Beste bi ziurtagiri horiek kokatzen ditut Getxoko Udalak azken urteotan kalitatearen alde egin duen apustuaren barnean; hala, bere kudeaketagatik zilarrezko “Q” saria lortu duen Euskadiko herri bakarra da. Udalak, halaber, kalitatezko "Q" saria ere lortu du Turismo Bulegoan, bai eta onarpena ere Hiritarren Arretarako Bulegoen, Diruzaintzaren eta Udaltzaingoaren moduko departamenduen kudeaketan; horrekin batera, udaleko beste alor batzuetan ISO ziurtagiriak lortzeko lanean dihardu.
MP3 fitxategiaren deskargarekin nire adierazpenekin (I).
MP3 fitxategiaren deskargarekin nire adierazpenekin (II).
Labels: Arrigunaga, ereaga, Getxo, hondartzak, ISO ziurtagiria, kalitatea