Getxo da Euskadiko udalik gardentsuena Bilboren ondotik
Egilea: Imanol Landa. 2009/07/30. Ordua: 12:01 PM.Getxo sailkapeneko 59garrenetik 30garren tokira igo da,Iruña (36a) Donostia eta Gasteizen (biak 39garrenean daude) eta 99garren dagoen Barakaldoren aurretik.
Ebaluazioaren emaitza ona bada ere, ara indar gehiagorekin, udal kudeaketari buruzko gardentasuna hobetzeko gure konpromisoari eutsiko diogu. Baliabide publikoen kudeaketa zuzena ezagutu eta jakitea esijitzen duten herritarrek bereziki baloratzen duten alorra izanik, oraindik asko dago hobetzeko informazioaren gardentasunan.
Erakunde independienteak egindako balorazioaren arabera, Getxoko Udalak puntuaziorik onena lortu du honako arlo hauetan: ekonomi-finantzen gardentasunean (100tik 94,7); Udalari buruzko informazioan (%88); hirigintza eta herri-lanei buruzko gaien Gardentasunean (%76,5); eta herritarrekiko eta gizartearekiko harremanetan, ehuneko 70arekin.
Transparency Internacional Españak Getxori ematen dion ebaluazio orokorra 100tik 80koa da.
Labels: blogetxo, getxoblog, Getxoko udala, Transparency Internacional
Burgosko guardia zibilaren kuartelaren aurka egindako atentatua dela eta adierazpen instituzional
Egilea: Imanol Landa. 2009/07/29. Ordua: 12:27 PM.1.- Atentatu doilor hau kondenatu eta gaitzestea, eta haien helburuak erdiesteko pertsonen bizitza gutxietsiz indarkeria eta terrorismoa erabiltzen dituztenak erabat arbuiatzea.
2.- Atentatu honetan kaltetutakoei elkartasuna eta hurbiltasuna adieraztea eta Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoak eta Ertzaintza babestea terrorismoaren aurkako borrokan.
3.- ETAri behin betiko eta berehala desagertzeko eskakizuna helarazi nahi diogu, era horretan euskal gizartearen erabateko gehiengoaren borondatea errespetatuz.
4. Une honetan, inoiz baino gehiago, askatasunean eta demokrazian oinarritutako bideak estimatu eta gorestea, ETAren jarduna mespretxatuz.
5.- Zuzenbide estatuak dituen baliabideetatik, batasun demokratikotik eta oinarrizko eskubideen defentsa eta errespetutik, denok terrorismoari zilegitasun politiko eta soziala kentzeko eta behin betiko garaitzeko lan egin dezagun dei egitea.
Labels: atentadua, gaitzespena
Uztailaren 31 dator laster, san Inazio, Getxon esangura berezia duen jaia. Eta san Inaziorekin batera, lasterketa, Getxoko Zirkuitua, Ricardo Otxoaren omenez, Getxok txirrindularitzarik onenarekin eta txirrindularirik onenekin daukan hitzordua klasiko eta tradizionala. Adituek esaten dute lasterketari intuitiboentzako lasterketa dela, momentuen ehiztarientzat diseinatutako trazatua duen. Itsas mailan gozatzen duten txirrindularientzako zirkuitua, abenturazale eta abiaduralarientzat, Bizkaiko geografiaren logikaren aurka eremu lauan zehar doan klasikoa. Honetan, baina, Txomintxuren 400 metroek ehunka eraso ikusi dituzte.
185,35 km. ko ibilbidearekin, 16,85 km.ko 11 bukletan banatuta, Getxoko Zirkuitua, Ricardo Otxoaren omenez, nahitaezkoa erreferentea da txirrindularitzaren zaleentzat eta kirol honen inguruan gure errepideen ertzetan bizi den belaunaldi arteko jaiaz gozatu nahi duen guztientzat.
Horren guztiaren "errudun" dira Punta Galea Txirrindularitza elkarteko kide guztiak, urte urte bulegoetan mendate biziki zail eta pikoak gainditzen dituztenak. Beren ahalegin eta dedikazioaren sari bakarra da suge koloretsua gure kaleetan barrena lerratzen ikusten dutela urtero.
Haientzat bereziki urte zail honetan, eta hauekin batera, txirrindularitzaren urteko gure jaia posible egiten duten erakunde guztientzat, gure esker on eta zintzoena bere lanaren emaitzaz gozatzen dugun getxoztar guztion izenen.

Informazio gehiago: Punta Galea Tx E
Labels: 8. Ricardo Otxoa Memoriala, blogetxo, getxoblog, Getxoko Zirkuitua, kirola, txirrindularitza
Getxok eta BFAk oinarrizko errentaren jasotzaileak gizarteratzeko eta laneratzeko lehen hitzarmena sinatu dute
Egilea: Imanol Landa. . Ordua: 1:01 PM.

Getxoko 54 pertsona izango dira Bizkaiko Foru Aldundiaren Lan eta Trebakuntza Sailak eta Gizarte Ekintza Sailak bultzatutako plan pilotu honen onuradunak. Egun 23.000 familiatik gora dira Oinarrizko Errenta jasotzen dutenak Bizkaian eta horietako gehienek lan merkatuan sartzeko aukera izango lukete, beharrezko laguntzak izanez gero. “Bizkaia inklusio aktiboaren alde” deritzon ekimenak sustapen pertsonaleko, trebakuntzako eta prestakuntzako mekanismo horiek eskaintzea du xede, onuradunei gizarte zerbitzuen eskaintza egokiarekin batera lan mundura sartzen eta oinarrizko errenta alde batera uzten lagungarri gerta dakien.
Getxoko Udala izan da Oinarrizko Errentaren jasotzaileak gizarteratzeko eta laneratzeko “Bizkaia inklusio aktiboaren alde” plan pilotua abiarazteko hitzarmena sinatu duen Bizkaiko lehen udala. Bizkaiko Foru Aldundiko Lan eta Trebakuntza Sailak eta Gizarte Ekintza Sailak koordinatutako proiektu honek sustapen pertsonala, trebakuntzako eta prestakuntzakoa eskaintzea du helburu, pertsona horiei lan mundura sartzen lagungarri gerta dakien.
Gaur goizean sinatu dut hitzarmena Eusebio Larrazabal Enplegu eta Formaziorako diputatua eta Juan Mari Aburto Gizarte Ekintza Saileko foru diputatuarekin. Ekintza hau BBK eta hirugarren sektoreko Sortarazi, Emaús Bilbao, Red Social Coopera Gizarte Sarea, Gaztaroa-Sartu Elkartea eta Cáritas Bizkaiaren lankidetzari esker posible izan da.
Plan pilotu honek 336 pertsona izango ditu onuradun Bizkaia osoan, Oinarrizko Errenta jasotzen dutenen ehuneko 5 dena hain zuzen ere. Bizkaiko Lurralde Historikoan ia 23.000 famili unitate daude egoera horretan: 20 eta 65 urte bitartekoak dira eta Bilbo (Uribarri-Zurbaran, San Francisco-Abusu), Barakaldo, Getxo, Busturialdea, Bermeo eta Enkarterrietan bizi dira.
54 onuradun Getxon
Getxoko udalerrian zehazki 54 pertsonarekin lan egingo da zuzenean. Udal horretako gizarte zerbitzuek Lan eta Ekonomi Garapen Atalarekin lankidetzan aukeratu dituzte onuradunak. Aukeratutakoen ezaugarri nagusiak honako hauek dira: emakumezkoa, 25 eta 44 urte bitartekoa, atzerritarra, urtebete baino gutxiago darama Oinarrizko Errenta Orokorra (OEO) jasotzen eta ez du beste diru-sarrerarik. Aukeratutakoen artean 22k enplegu-gaitasuna sendotzeko eta lan-munduan sartzeko partaide bakoitzaren araberako ibilbideetan hartuko dute parte (informazio pertsonalizatua, ikasketarako eta lanerako orientabideak, oinarrizko eskumen zehatzetako trebakuntza, bekak, lan-praktikak). Bazterkeria eta mendekotasun arazo arruntak dituzten eta lan merkatutik urrun dauden beste 27 pertsonak osatzen dute bigarren taldea. Horiek lana bilatzeko lantegietan eta babestutako lan merkatuan sartzeko helburua duten bakoitzaren arabera prestatutako iraupen luzeko trebakuntza-ibilbidetan (malguak eta moduluka antolatuta) hartuko dute parte.
Hirugarren taldea bazterkeria eta mendekotasun arazo larriak dituzten bost pertsonak osatutakoa da. Horientzat maila pertsonalean zein familia mailan eragiteko xedea ezarri da, ibilbide sozio-pertsonalak eta lanbide-lantegiak landuko dira, antolaketa eta familia ingurua hobetzen laguntzeko neurrien bidez indartuta.
Partaideek euren beharrizanetara egokitutako gizarte zerbitzuen eskaintza zabala izango dute ibilbide guztian. Horretarako laguntza sozio-sanitario, osatu, familia eta gizarte integrazio, aisialdi eta aisialdi eta lege aholkularitza gaietan Getxon dauden zerbitzu eta baliabideen lehendabiziko mapa egin da, aukeratutako pertsonen ezaugarri zehatzak zehaztutakoan sendotu egingo dena.
Labels: Bizkaiko foru aldundia, blogetxo, getxoblog, Getxoko udala
Ondo pasa...eta ez zaitez pasa. Erasorik ez
Egilea: Imanol Landa. 2009/07/24. Ordua: 2:45 PM.

Berdintasunean eta erasorik gabeko jaiak gozatzeko helburuarekin, Getxoko Udalak “Ondo pasa...eta ez zaitez pasa. Erasorik ez” lelopeko kanpaina abiatuko du bihar Aixerrotako Paelletan. Ekimen hau, batez ere, gazteei dago zuzenduta eta San Inazio, Romo, Portu Zaharra eta Mesedeetako jaietan ere zabalduko da.
Jaiak lagun artean gozatzeko aproposak dira baina giro lasai hori ez da aitzakia izan behar inolako gehiegikeriari bide emateko, gainontzeko gizakiak nahitaez errespetatu behar baititugu; hau da, jaiek guzti guztiok gozatzeko testuinguru egokia izan behar dute, jaietara bildutakoek, norberak berauetan zelan jokatu eta zelan parte hartzeko agertzen duen borondatea guztiz errespetatuz.
Gainera, eskatu dut getxotarren eta datozen asteetan gure herrira bisitan etorriko direnenen konpromisoa, denon artean giro jatorra sortu eta jaiak izan behar dutena izan daitezen: guztiok batzeko eta gozatzeko lekua.
Kartel eta tatuajeak
Sentsibilizazio-kanpaina hau gaur goizean aurkeztu dute prentsaurrekoan eta bere euskarriak dira: 1.600 kartel (600 jai-zapi itxurarekin), jai-eremuetako txosnetan eta herriko tabernetan ipiniko dituztenak; tatuajedun foiletoak guztiontzako jaigunea argi aldarrikatzeko; eta Gazteria Sailak gazteei bidaliko dizkien SMSak, dibertimendu arduratsua eta pertsona guztiak errespetatzeko eskatuz.
Zabaldu nahi den mezua da jaiak askoz hobeagoak direla denok berdintasunean disfrutatzen ditugunean. Udaleko Berdinatsunerako zinegotzi Keltse Eigurenek, kartelak jasotzen duten testuaren zati bat irakurri du: “Elkar errespetatzen badugu, neskak errespetatzen badituzu, eta zeure burua errespetatzen baduzu denontzat hobe. Aizu, neska! Ez utzi inork jaia zapuzten!. Ez beldurrik izan zure mugak zeintzuk diren argitzerakoan”. Eigurenek esan du mezu honen lengoai gazteago eta zuzenago honen azpian dagoela “sexu indarkeria emakumeen aurkako indarkeria modu zehatza dela, seguruenera, gizonen eta andren artean oraindik dagoen desberdintasunaren adierazpenik garbiena dena”.
Kanpainak bat egingo du jaietan egingo diren beste jardunbide batzuekin, hala nola, borondatezko alkoholemia kontrolekin eta Testing programarekin, jaietan, alkoholaren eta bestelako drogen kontsumoak dakartzan kalte eta arriskuak gutxitzeko ekimena.
MP3 fitxategiaren deskargarekin nire adierazpenekin.
Getxo Antzokia eraikitzeko 1. faseko lanak datorren abuztuaren 11n martxan
Egilea: Imanol Landa. 2009/07/23. Ordua: 12:06 PM.


Getxo Antzokia eraikitzeko 1. faseko lanak datorren abuztuaren 11n jarriko dira abian, lanen akta sinatu eta gero. Fase horretan, hondeatze-lanak egingo dira, eta hor antzoki berria, Musika Eskola eta San Nikolas plazako aparkalekuak kokatuko dira. Fase horretako obrek hiru etapa izango dituzte: oinezkoentzat pasabidea Basagoiti etorbidean, jarduera Andres Cortina kalean eta antzokia, eskola eta aparkalekuak kokatzeko zuloaren hondeaketa. Lanak egiteko 16 hilabeteko epea eta 6.000.000 euroko aurrekontua izango dira. Era berean, obrak direla-eta, zirkulazioan aldaketak egingo dira inguru horretan abuztuaren 17tik aurrera, eta, behin lanak bukatuta, behin betiko geratuko dira.
Udalerria aldatzeko beharrezko proiektuan murgilduta gaude (metroa lurperatzea Maidagan-en, Gobela ibaiaren egokitze hidrologikoaren prozesua, Erromoko Kultur Etxea, BiscayTIK proiektua,…) , parekorik gabea azken hamarkadetan, eta hori beharrezkoa da XXI. mendera egokitzeko. Prozesu horrek, jakina, zarata, trafikoaren aldaketak eta antzeko arazoak dakartza, baina ahalik eta gehien gutxitzen ahaleginduko gara, horretarako beharrezko neurriak hartuta.
Obraren etapak
Lehen etapa lau hilabetekoa izango da, eta Getxo Antzokiaren orubea hesitu eta oinezkoentzako pasabidea jarriko da Basagoiti etorbidean, Telefonica eraikina baino zertxobait lehenago hasi eta San Nikolas elizako harmailadiraino (Etxeandia apezpikuaren kantoia); gainera, mugikortasun murriztua duten pertsonentzat egokia izango da. Pasabide horri esker, oinezkoen trafikoa eten gabe geratuko da, eta, nahi duenak, obraren segimendua egin ahal izango du bertatik ikusita nahiz grafiko bidez (lehen fasean lurrean jarriko da eta hondeatze-lanak hasitakoan altxatu egingo da).
Bigarren etapan Andres Cortina kaleko lanak egingo dira; hau da, kaleko instalazioak mugituko dira eta fatxadara ekarriko dira, hirugarren fasean, parkinga eta Getxo Antzokia hartzen dituen perimetroa hesitu eta hondeatzen eta mikropilotatzen hasteko. Etapa hori 8 hilabete ingurukoa izango da, eta lurrak mugitu eta zaratarik handiena orduan aterako da. “Zarata gutxi ateratzen duen pilotaje-motako sistema hautatu dugu, ahal den neurrian, eragozpenak gutxitze edo arintze aldera”. azpimarratu du Hirigintzako zinegotzia den Joseba Arregik.
Obra honetako lehen etapetan, kamioiak Artibai kaletik aterako dira, eta, geroago, Algortako etorbide aldera ere aterako dira.
Trafiko-aldaketak abuztuaren 17tik aurrera
- Andres Cortina kalea oinezkoentzat jarriko da Andikoetxe eta Aretxondo arteko zatian (San Nikolas elizaren eta plazaren ondoan). Zati horretan, trafikoa erabat etengo da, garajeetara sartzeko eta beharbada beste zerbitzu batzuentzat izan ezik.
- Egungo noranzkoaren aurkako uhartea sortuko da Trinitatetik, Andikoetxen barrena Andres Cortinara bitarte, Andres Cortinatik San Martinera bitarte eta San Martinetik Trinitate aldera.
- Era berean, Trinitatea Telletxe kalearekin konektatuko da eta Telletxen noranzko bikoitzeko zati txiki bat izango da, Algortako Etorbidearekin konektatzeko.
- Maria Goiri kaleko zirkulazioaren noranzkoa aldatuko da, Telletxe eta San Martin artean.;
- Andres Cortina kaleko bi autobus-geltokiren ordez, beste bat jarriko da Andres Cortina kalearen eta Algortako Etorbidearen arteko gurutzagunearen ondoan. ;
Bidean egingo diren aldaketa horiek bideo batean erakutsi dira, eta puntako orduetako trafiko birtualaren azterketa egin da. A priori, emaitza ona izango dela azaldu da.
Komunikazioa, telefonoa eta e-maila indartzeko ekintzak
Gobernu-taldeak bizilagunekin, merkatariekin, elkarte kultural eta sozialekin eta abarrekin erregularki egindako zuzeneko bilerez gain (atzo bertan egin zen azkena gehien kaltetutako bizilagun eta merkatariekin), komunikazio-lanak gehitu egingo dira. “Gure asmoa da obrak bereziki kaltetutako bizilagunekin gertuko harremana izatea eta tarteka biltzea. Horretarako, onena aldian behin bilerak egitea izango da, lanak aurrera doazen heinean, eta haien iradokizunak eta eskaerak jasotzeko beharrezko bideak prestatzea. Obren faseak argi eta xehetasun guztiekin azalduko dizkiegu, luze irauteaz gain, aspergarriak izango baitira”. Horrela azaldu du Komunikazio eta Herritarren Arreta Saileko zinegotzia den Josu Loroñok.
Modu horretan, gaurtik hasi eta abuztuaren erdi aldera bitarte, Algortako udal merkatuan informazio-panelak jarriko dira bideetan hartutako erabakiak eta aukerak azaltzeko. Era berean, Udalaren web orrian leku espezifikoa prestatuko da lanen bilakaera ez ezik, herritarrentzat interesgarriak diren gaiak ere agertzeko. Dagoeneko badugu obren inguruko foroa, eta erabil daiteke.
Halaber, informazioa eskatzeko, iradokizunak aurkezteko eta abarretarako erreminta ezberdinak eskainiko dira; hala nola, telefono-linea (944660105), posta elektronikoa (getxoantzokialanak@getxo.net), iradokizunak egiteko eta informazioa eskatzeko postontzi fisikoa San Nikolas liburutegian, eta eskutitzak, abisuak, kartelak, e.a. zonako puntu estrategikoetan.
Labels: Getxo Antzokia
Getxo Antzokiaren egokitze lanak: pasabidea + trafiko ordenamendua + faseak
Egilea: Imanol Landa. . Ordua: 12:04 PM.Labels: blogetxo, circuación, Getxo Antzokia, getxoblog, pasarela, urbanismo
Barrakak Ereagan uztailaren 24tik abuztuaren 2ra arte
Egilea: Imanol Landa. . Ordua: 11:40 AM.

Barrakak Ereagara itzuliko dira aurten ere, eta bertan egongo dira bihartik, uztailaren 24tik, igande arte, abuztuaren 2ra arte. Kultura zinegotzia den Koldo Iturbek esan duenez “Gobernu Taldeak joan den urtean barrakak jatorrizko kokalekuan berriro jartzea erabakia oso arrakastasua izan zen. Horrela getxotar askok eta ferien arduradunek azken urtetan egindako eskaerei erantzuna eman nahi izan diegu. Horretaz gain, orain urte asko, Algortako jaien jaitsiera bertan bukatzen zen eta horregatik ere gune hori berreskuratzea garrantzitsua izan da”.
Azoka barrutia “La Ola” jatetxea eta Portu Zaharreko pasealekua hasten den tartean kokatu egingo da, eta 20 atrakzio jarriko dituzte, tartean, autotxokeak, Matxinsaltoa, bikingoen ontzia eta scalextric-txikia, baita tiro egiteko etxolak, txiki-park eta bi txurro denda ere.
Barrakak zabalik egongo dira 17:00etatik gauerdiko 12ak arte (igandeetan eta lanegunetan) eta 17:00etatik 02:00ak arte ostiraletan, larunbatetan eta jaiegunetako bezperatan. Iaz bezala, atrakzio berezietarako prezioa 1,80 eurokoa izango da eta besteetarako 1,50 eurokoa. Uztailaren 29an, asteazkenean, “Jendearen eguna”, txartelak euro batean salduko dira.
Aurtengo Nazioarteko Paella Lehiaketa Santiago egunean ospatuko da, Uztailaren 25ean, larunbataz.Goizeko 8etatik 9.30etara kotxeen sarrera baimenduta egongo da partehartzaileak eguna pasatzeko behar duten materiala guztia euren txoznara hurbil dezaten. Goizeko 9.30etarako Paellak ospatuko diren Aixerrotako landak kotxez libre egon beharko da.
Egitaraua
10.30: Nazioarteko paella lehiaketarako izen ematea
11.00: Euskadiko Sokatira txapelketa
12.00: Dantza emanaldia Itxas Argia dantza taldekoen txikien eskutik
13.00: Bertso saioa
13.30-14.30: Paellen aurkezpena
17.30: Sari banaketa
18.30: Erromeria Akerbeltz taldearekin
Toldoen itzulera uztailak 28, asteartea, 19.00-21.00.
Trafiko-neurriak
Paellen lehiaketa dela kausa eta edozein gorabehera motari aurre egiteko asmoz, hurrengo trafiko-neurriak hartuko dira:
-Jai-esparruan sartzeko zirkuitua: Aingeruaren Etorbidea– Gustavo Adolfo Becquer – Jai-esparrua.
-Jai-esparrutik irteteko zirkuitua: Jai-esparrua – Bosgarrena –Santa Marina – Maidagan.
-Paellen esparruan materiala ahalik eta denbora laburrenean deskargatu beharko dute.
-Zamalanak egiteko ordutegia 10.30ak arte joango da, eta ez da baimenduta egongo jai-esparruan sartzea ordu horretatik aurrera.
Prebentzioko zerbitzuak
Hala bere inguruetan nola jai-esparruan udaltzainak egongo dira, horrela, ekitaldira joaten direnek hauengana jo ahal izango dute edozein informazio mota biltzeko.
Ekitaldi honetarako Getxoko DYAk, bakarrik, istripuei aurre egiteko dispositiboa abiaraziko du. Honen barruan lehen sorospeneko postu finkoa eta bi anbulantzia egongo dira. Hori guztia bidegorrian egongo da, jai-esparruaren sarreraren aurrean zein atzeko aldean.
Ekitaldiaren prebentzioko sistema osoa Getxoko Udalaren Babes Zibil Arloak zuzendu eta koordinatuko du.
Edozein gorabehera edo larrialdiren aurrean gogorarazi behar dugu Getxoko Babes Zibil eta Udaltzaingoaren Larrialdietako telefonoa honakoa dela:
94 466 02 02.
Eskerrik asko zure laguntzagatik.
Egunsentia haurreskola aurrera! matrikulazio epea zehaztuta
Egilea: Imanol Landa. 2009/07/22. Ordua: 2:54 PM.Irailaren 15etik 30era Algortako “Egunsentia” haurreskolako matrikulazio-epea zabalduko da. Haurreskola hori, bere garaian, San Ignacio Ikastetxe Publikoak erabilitako eraikinaren alde batean dago. Haurreskolak Partzuergoak 2010eko urtarrilaren 11n zabalduko dela baieztatu du.
Zentroak 84 neskato eta mutiko hartuko ditu, 0 eta 3 urte bitartekoak. 0-1 urteko 4 gela ( 8 ume gelako, orotara 32) eta 1-3 urteko beste 4 gela (13 neskato eta mutiko gelako, orotara 52) egongo dira.
Matrikula irailaren 15etik aurrera egin ahal izango da Getxoko Herritarrentzako Arreta Bulegoetan.
Berri ona beraz, jakin badakit guraso asko haurreskolaren irekiera itxoiten zeundetela.
Labels: blogetxo, getxoblog, haurreskola, mutikoak, neska
Udalak 670.000 € inbertitu ditu ikastetxeak egokitzeko lanetan
Egilea: Imanol Landa. . Ordua: 12:40 PM.
Getxoko Udalak, azken bi urteetan, 668.698,76 € inbertitu ditu udalerriko Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeak egokitzeko. Hala adierazi du gaur prentsaurrekoan Begoña Ezkurra Hezkuntza zinegotziak. Lan gehienak eraikinen instalazioak mantentzearekin zerikusia dute (alfaltatzea, instalazio elektrikoa, pintura, jolas-inguruen itxiturak, hesiak, saneamendua...). Begoña Ezkurrak adierazi duenez, “Udala udalerriko ikastetxeekin etengabe harremanetan dago, eta urte osoan, ikastetxeen beharrizanei erantzuten ahalegintzen da. Izatez,”, esan du, “egiten dizkiguten eskaeren %90i baino gehiagori erantzuten diegu”.2009. urtean, lan horietara bideratutako aurrekontua 384.667,09 € da. Lan batzuk amaitu dituzte, beste batzuk egiten ari dira (oporren aldia aprobetxatuz), eta beste batzuk udaren ostean hasiko dira. Getxoko Udaleko Hezkuntza Arloak kopuru horren %60 berreskuratzea espero du, Eusko Jaurlaritzari diru-laguntza eskatu baitio (2008ko azaroaren 11ko agindua dela bide).
Begoña Ezkurrak gogorarazi du aurtengo lanik garrantzitsuena aste honetan hasi dela Erromoko ikastetxe publikoan. Euri-urak biltzeko kanalizazio berriak jarriko dituzte eta IV. patioa asfaltatuko da. Lanon aurrekontua 211.500 €-koa da.
Zentro berean, duela hilabete batzuk kiroldegiaren atal bat egokitu zen eta 21.802 € inbertitu ziren. Aurten Juan Bautista Zabala, Andra Mari, Gobela Ikastola, Geroa Ikastola eta Saratxaga zentroetan ere lanak egin dira.
2008. urtean, Udalak 100.000 €-tik gorako lanak osorik ordaindu zituen Zubilletan, Geroa Ikastolan, Andra Marin, Juan Bautista Zabalan, Erromon, Saratxagan eta Lanbide-heziketarako zentroan (Andra Marin). Era berean, iaz Udalak 183.920 € inbertitu zituen Gobela Ikastolan, Erromon, Andra Marin, Zubilletan, Juan Bautista Zabalan eta Saratxagan egindako lanetan. Lan horientzat ere diru-laguntza eskatu da Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailean.
Labels: blogetxo, egokitze lanak, getxoblog, hezkuntza, Hirigintza, ikastetxeak
38 proiektu. "Lanean gabiltza" google mapsen ere
Egilea: Imanol Landa. 2009/07/20. Ordua: 10:45 AM.Ikusi Lanean gabiltza
Udalerriko zati handi batean abian diren obrak –behin amaitzen direnean hiritarren bizi-kalitatea hobetuko dutenak– erritmo egokian ari dira gauzatzen.
Gehienak honez gero hasita daudela, obra nagusien garapena, eraginak eta bilakaera ezagutu nahi izanez gero, www.getxo.net udal webean horretarako atal bat gaitu du Getxoko Udalak.
Lanak egiten ari diren gunea kokatzea ahalbidetzen duen kaleen mapa baliatuta, proiektuaren, lanak egiten diren bitartean sor daitezkeen eragozpenen (hala nola, kaleak zarratzea, aparkalekuak kentzea eta zirkulazioko noranzko aldaketak) ganeko informazioa zein arretarako telefonoa, 94/466 01 05, eta, nahi izanez gero, parte hartu hal izateko foroa, jasotzen dira.
Zergatik lanak udan
Planteatu diren kexen artean, gune publikoetan, besteak beste, Areetako Kaian, Arrigunaga pasealekuan edo Txabarri Zuazo parkean, gauzatzen ari diren obrak gauzatzeko unearen egokitasunarekin lotuta daudenak agertzen dira.
Gogorarazi behar dut obra horiek Tokiko Inbertsioko Estatuko Funtsak emandako diru-laguntzekin ari direla gauzatzen eta laguntza horiek jaso ahal izateko ezarritako baldintzen artean obra horiek abenduaren 31 baino lehen bukatuta egon behar dutela dela. Baldintza hori ez-betetzeak kostuaren %100 estaltzen duen dirulaguntzaren galera eragingo luke. Horregatik, obra horren zati handi bat udan egikaritu behar da. Gainera, Funts hori ekonomia 2009an berraktibatzeko helburuarekin jarri da martxan.
Labels: blogetxo, getxoblog, Hirigintza, lanean gabiltza, proiektuak
Euskal hiztun kopuruari begira, albiste ona. Interneten euskaraz dagoen entziklopedia handiena eta osatuena da Wikipedia. Proiektu askea, edozeinek artikuluak idatzi eta aldatzeko aukera ematen duena.
Informazioa gehago: Sustatu.com
Ostiralean gaueko 21:30etan Benito Lertxundik kontsertua eskainiko du Biotz Alai plazan. Beraz, "Itsas ulu zolia", bere azkenengo diskoa, Getxon entzuteko aukera edukiko dugu. Bertan agertzen diren abestien artean baten bat goraipatzekotan Mirotzeei eskeinitakoa aukeratuko nuke. Iñigo Urkulluk bere blogean dioen bezala: "Zoragarria! Herri batek bere seme-alabak garaipenerako bidean (Orio-k bere traineru/lehia-ontzia kasu honetan), bere ezaugarriak goraipatuz eta poz eta minez egin beharreko bidean ez direla inoiz bakarrik joango azpimarratu egiten duelako".
Abestian Benitorekin, arraunlariak eta ikastolako hainbat ikasle parte hartu dute. Orioko herriak badauka bere "You will never walk alone".
Abestia entzun nahi baduzue: Karkara.com (Orio eta Aiako orainkari)
PD1: la ilustración de la portada del nuevo disco de Benito Lertxundi “Itsas ulu zolia” es obra del pintor getxotarra Carmelo Bilbao-Unanue.
PD2: Autore eta Argitaratzaileen Elkarte Nagusiak (SGAE) euskarazko abesti onenaren saria eman diote Benito Lertxundiri, Mirotzak kantua dela-eta.
Abestiaren hitzak:
MIROTZAK
Nire herria
Mirotz leinua
Arrau orru
Bihozkadaren ohiua.
Eguzki printzek
urrez jantzia
Garaitz mina
Daraman lehia-ontzia.
Denboretan
Mirotzen hatsa
Kantaurian
Itsatsirik den ugatsa.
Itsas deia
Argiñabarrez
Datorkio mirotzari
Irribarrez.
Itsas gizon
Kresaltsuak
Poz eta minen
Uretan miroztuak.
Etzara inoiz
Bakarrik joango
Mirotz gogoa
Da zure arnasa izango.
Nire herria mirotz
Mirotz leinua
Arraun orru
Bihotzkadaren oihua.
Labels: Benito Lertxundi, blogetxo, getxoblog, kultura, musika
Udalak enplegua sustatzeko urteko lehen sei hilekoan 232.000 euroko ez ohiko aurrekontua inbertituko ditu
Egilea: Imanol Landa. 2009/07/10. Ordua: 1:49 PM.232.000 euroko ez ohiko aurrekontua, honako hauetarako izango da: Behargintza-Enplegu eta Ekonomia Garapenerako Zentroko harrerako eta arretako zerbitzuak sustatzeko; INEM-Tokiko Erakundeen arteko hitzarmenaren bidezko enplegu eskaintzarako; enpresetan heziketa ikastaroak edo lan eskaintzak izateko dauden aukera aztertzeko eta ekimenak udalerriko ahalik eta bizilagun gehienengana heltzeko heziketa eta komunikazioa zabaltzeko.
Datorren sei hilabeteei begira ez ohiko beste inbertsio bat egitea aurreikusten du Udalak, langabeziaren egungo arazoari aurre egiteko.
Behargintza
Getxoko Udaleko Ekonomia Sustapenerako Sailak, Behargintza-Enplegu eta Ekonomia Garapenerako Zentroaren bitartez, 10 urte baino gehiago daramatza udalerriko langabetuei, ekintzaileei eta enpresei zerbitzua eskaintzen.
Enplegu Zentroak 2008an 3.016 pertsona artatu zituen (horietatik 3.014k izena emanda zuten INEMean) eta horrek udalerriko langabetuentzat zerbitzu erreferente garrantzitsu bihurtzen du.
Krisi orokorraren egoerak eragin du udalerriko langabezi tasa %9,4koa izatea. Bizkaian, langabezi tasa %12,2koa da eta Euskal Autonomi Erkidegoan %11,5ekoa.
Getxon (2009ko ekainaren 30ean) 3.403 langabe daude (INEMen datuen arabera), 2008ko ekainean baino 751 pertsona gehiago.
Behargintzaren Enplegu Zerbitzuetan (informazio, orientazio, heziketa eta praktikak) 2009ko lehen sei hilekoan artatutako pertsonen kopurua 2.252koa izan zen; 2008ko lehen sei hilekoan baino %24 gehiago eta enpresen lan eskaintzen kopuruan %18ko jaitsiera izan da (123 eskaintza izan dira lehen sei hilekoan, 2008ko epe berean 150 izan ziren bitartean).
Bestalde, INEM Tokiko-Erakundeen arteko ekimenaren bidez, Getxoko Udalak 15 pertsona kontratatu ditu sei hilabetetarako. Zailtasun handiak dituzten pertsonak gizarteratzeko Lagunduz eta FCC (Fomento de Construcciones y Contratas SA) enpresekin sinatutako hitzarmenei esker 7 eta 5 kontratu izan dira, hurrenez hurren. INEMen arabera, Getxon ekainean 1.069 pertsona kontratatuak izan dira.
Esan azkenik, Udalak eskaintzen dituen enplegu zerbitzuei buruzko informazio ekintzak langabe “berriei” begira ugaritu egingo direla, udal zentroak eskaintzen dituenez (aholkularitza, heziketa eta abar) disfrutatzeko aukera lehenbaitlehen eduki dezaten.
MP3 fitxategiaren deskargarekin nire adierazpenekin(I).
MP3 fitxategiaren deskargarekin nire adierazpenekin (II).
Labels: behargintza, blogetxo, emplegua, getxoblog
Eskutitz pertsonalizatuan, aktibatze-kode bat eta www.bizkaia.eu web orriari lotzeko esteka bat daude. Web orri horretan, interesdunak posta elektronikoko bere kontua sortu ahal izango du, nahi duen izenarekin eta bizkaia.eu. berezko domeinuari lotutakoa. Halaber, erabiltzailearen esku, helbide elektroniko bat eta erabiltzaileari laguntza emateko doako telefono bat jartzen dira, nahi dutenek bizkaia.eu.domeinuaren erabilerari buruzko galderak eta zalantzak galdetzeko.
Toki eta foru administrazioarekiko zuzeneko harremana
bizkaia.eu posta sistema BiscayTIK proiektuaren hiru ardatzetako bat da. Pertsonei onura bat emateko diseinatuta dago, eta, horretarako, bai Administrazioarekin harremanetan jartzeko bai beren kontuetarako erabili ahal izango duten erreminta bat eskaintzen die.
Prestazio altuko posta sistema da, ezaugarri nagusi hauek dituena: Doakoa da erabiltzailearentzat; mezuak bidali eta jasotzeko eta bilatzeko aukera ematen du; postontziaren edukia 5-GBkoa da; kontaktuak kudeatzeko aukera ematen du; zereginen egutegia dauka; euskaraz eta gaztelaniaz dago; dsasunerako A bikoitza du, desgaitasunen bat duten pertsonek ere erabili ahal izateko, eta ez du publizitaterik.
Aurrekoez gainera, honako hau esan daiteke posta elektronikoko helbide honetaz: “toki-administrazioaren eta bizkaitarren arteko komunikazio digitalerako formula bihurtuko da; haren bitartez, bizkaitarrek aukera izango dute zuzenean diru-laguntza berriei, lan-eskaintzei, kontratu publikoei, eskaeren epeei, kanpainen hasierari eta amaierari edo beren intereseko beste edozein gaiari buruzko informazioa izateko”.
BiscayTIK
BiscayTIK proiektua helburu birekin sortu zen: informazioaren teknologiak hurbildu eta horien erabilera gizartean sustatzea eta Bizkaia informazioaren eta ezagutzaren teknologia berrien Europako erreferente bihurtzea.
Proiektuak 45 milioi euroko inbertsioa izango du, gutxi gorabehera. Espero da 30-40 lanpostu berri sortzea, eta beste 150 lanpostu haren eraginez. Hona hemen proiektuaren hiru ardatzak: bizkaitar guztientzako doako posta elektronikoa sortzea, euskaraz eta gaztelaniaz eta publizitaterik gabea, bizkaia.eu domeinuari lotua; udaletan erabiltzen diren sistema informatikoak berritzea eta herritarrek administrazioarekiko izapideak egiteko web atari bat sortzea (haren bidez, herritarrek aukera izango dute ehun izapide Internet bitartez egiteko), eta nazioartean aitzindaria den zentro teknologoko bat sortzea, proiektu berritzaile hau garatzeko.
Labels: BiscayTIK, Bizkaiko foru aldundia, blogetxo, getxoblog
Neguri Langileko jaiak: uztailaren 10, 11 eta 12an
Egilea: Imanol Landa. . Ordua: 9:32 AM.18.30: Txupinazoa, kalejira buruhandiekin guztientzako gozokiekin
19.00: Haurrentzako izugarrizko jaialdia: puzgarriekin, ludotekarekin eta tailer askorekin
22.30: Lisker musika taldearekin dantzaldia
Larunbata 11
11.30: Haurrentzako jaia aparra eta tailer atseginekin: marrazki lehiaketa, eskulan tailer ezberdinak, aurpegi margozketa tailerra
12.00: Izugarrizko tortila lehiaketa
12.15: Bizikleta geldoen lasterketa
12.30: Igel Txapelketa
13.00: Herri kirolak
17.00: Mus txapelketa
18.00: Haurrentzako izugarrizko jaialdia: puzgarriekin, ludotekarekin eta joku askorekin
22.30: Haurrentzako berbena
Igandea 12
11:15: Haurrentzako jaialdia: puzgarriekin eta umeentzako olinpiadak: (errelebuak, zelai errea, Armaiarmaren jokua,...)
11.30: Futbito txapelketa
12.00: Paella lehiaketa
12.30: Izugarrizko umorezko rally
18.00: Mozorro lehiaketa
19.00: Play-back lehiaketa
21.00: Sari banaketa
22.00: Zinemaldia
Labels: blogetxo, getxoblog, jaiak, neguri langile
Copyright Wang Qingsong. Dormitory,2005


Gaur goizean Getxophoto 3. aurkeztu dugu.
Informazio gehiago: Getxophoto 3
MP3 fitxategiaren deskargarekin nire adierazpenekin.
Labels: artea, blogetxo, euskal kultura, getxoblog, GETXOPHOTO
Udalak 70.000€ banatuko ditu Gizarte Zerbitzuen arloan jarduten duten erakundeei
Egilea: Imanol Landa. . Ordua: 9:31 AM.Ondoko hauetarako emango dira diru-laguntzak: azterlan edo ikerlanak egiteko; baztertuta dauden edo baztertuak izateko arriskutan dauden gizarte-kolektiboak baztertuak izan ez daitezen aurre neurriak hartzeko eta proiektuak egiteko eta herritarrei informazioa emateko eta sentsibilizazio proiektuak. Proiektuak biztanleei, oro har, edo sektore jakinei bideratu ahal izango zaizkie.
Diru-laguntzak dirua irabazteko asmorik ez duten elkarteek eskatu ahal izango dute, beti ere Eusko Jaurlaritzan, Bizkaiko Foru Aldundian edo Getxoko Udalean izena emanda badute. Getxon egoitza soziala duten taldeek ere eskatu ahal izango dute.
Eskaerak Udaletxeko Erregistro Orokorrean eta Gizarte Zerbitzuetan, Andra Mariko eta Romoko Herritarrei Arreta egiteko Bulegoetan eta Udaltzaingoaren egoitzan dagoen Herritarrei Arreta egiteko Gunean aurkeztu ahal izango dira, legeak aurreikusten dituen tokiez gain
Labels: blogetxo, diru-laguntzak, getxoblog, gizarte zerbitzuak

Neguritz 1

Neguritz 2
Neguri eta Biarritz bat egiten duten Pablo Ugartetxearen Neguritz 1 eta 2 margolanak eransten dizkizuet.
Informazio gehiago: Pablo Ugartetxea
Labels: artea, neguri, Pablo Ugartetxea
Liburu erabiliaren Azoka Solidarioan lortutako dirua, 11.114€, aurten, ATFAL, Sahararen aldeko Getxoko elkarteari eman diot gaur goizean. Getxoko liburutegiek, Lankidetzako Garapeneko sailarekin elkarlanean, antolatutako ekimen hori joan den maiatzaren 21etik 24ra izan zen eta 1.200 bat liburu egon ziren salgai. Liburuen gaiak oso desberdinak ziren eta herritarrek liburutegiei emandakoak izan ziren. Liburuak prezio sinbolikoan, euro batean gutxigora behera, saldu ziren. Ekimena zirkulu solidario perfektua dela liburuak getxotarrek emandakoak direlako eta salmentatik ateratzen den dirua proiektu solidario batera doalako. Gainera agertutako elkartasunagatik eskerrak eman dizkiet getxoztarrei, pozteko arrazoia baita bildutako diru kopurua urtez urte hazten doala ikustea eta horrek Getxo udalerri solidarioa dela erakusten duelako. 2009an 11.114€ atera dira; 2008: 10.258€; 2007an 6.058€ eta 2006an 6.400€. Imanol Landak ATFAL elkarteari ere eskerrak eman dizkio saharar errefuxiatuen kanpamenduen egoera arintzen laguntzeko egiten ari den lanagatik.Saharar ezinduak laguntzeko proiektua
ATFAL, Sahararen aldeko Getxoko elkartea 1997an sortu zen, aurreko urtean beren etxeetan udan saharar umeak hartu zituzten familia batzuen eskutik. Besteak beste, “Oporrak bakean” programarekin batera, Euskal Karabana solidarioan parte hartzen du urtero errefuxiatuen kanpamenduetara materialak eramateko, kooperazio egitasmo batzuetan parte hartzeaz gain.
ATFAL elkarteak jasotako dirua Argeliako Tindoufeko Saharar errefuxiatuen kanpamenduetako herritar ezinduak laguntzeko proiekturako izango da. Proiektuaren helburua saharar ezinduen bizitza kalitatea hobetzea da eta horretarako hainbat jarduera aurreikusten dira, tartean, “kooperante espezializatuek laguntza zuzena eskaintzen segitzea, biltegi txikia eraikitzea, kanpamenduetan dauden hezkuntzarako materialak hobetzea, psikomotrizitaterako gelak martxan jartzea, zurgindegiko eta joskintzako tailerren lana sustatzea eta jakiak eta garbitasunerako materiala erostea” azaldu du Julio San Romanek, elkarteko bozeramaleak.
MP3 fitxategiaren deskargarekin nire adierazpenekin (I).
MP3 fitxategiaren deskargarekin nire adierazpenekin (II).
Labels: Getxo Pro Sahara ATFAL, Liburu erabiliaren Azoka Solidarioan, Solidario
Udalak langileen ordutegiaren malgutasunerako bi aukera onartu ditu, bizitza familiarra eta lanekoa adiskidetzea hobetzeko
Egilea: Imanol Landa. 2009/07/07. Ordua: 7:01 PM.Horrela, Herri Administrazioak jendeari kasu egiteko ordutegia duen bermatzeko betebeharra, egoera horretan dauden langileen beharra eta eraginda egon litezkeen lankideen lana bateragarri egin ahal izateko, hemendik aurrera adin txikikoak, ezindu fisikoak edo psikikoak zaintzeagatik lizentzia eska dezaketen langileek ordutegi alternatiboa ere eskatu ahal izango dute.
Egun indarrean dagoen lanaldiaren ordu-malgutasuna 7:15etik 8:30ak arte da. Alternatiba biak 7:45etik 9:00ak artekoa eta 8:15etik 9:30ak artekoa izango dira.
Langileek edozein ordutegi hautatu ahal izango dute, 10 eguneko aurretiaz eskatu ezkero, eta gutxienez 15 egun naturaletarako. Malgutasuneko ordutegi alternatiboak urte natural horretan zehar berriro eskatu ahal izango da, aipatutako epeak errespetatuz eta Sailaren arduradunaren baimena eduki behar du, publikoa artatzeko eduki dezakeen eragina eta sailaren helburua aztertu ondoren. “Neurri mota hauekin gure helburua langileen baldintzak hobetzea da, bizitza familiarra eta lanekoa benetan adiskidetzea lortu ahal izateko, baina beti getxotarrei zerbitzu publiko hoberenea eskaintzeko dugun erantzunkizunarekin oreka bilatuz.” azaldu du Kepa Miñambresek, zinegotzi arduraduna.
Ea lantegi pribatuetan ere horrelako ekimenak martxan jartzen dituzten.
Labels: bizitza familiarra, lanekoa adiskidetzea, langileak, ordutegiak
“Aurrekoetan bezala, merkatarien eta herritarren arteko elkarreragina sustatzea da helburua” azaldu du Koldo Iturbek, Euskera zinegotziak. Mota honetako ekimenak gaur egun ofizialak diren bi hizkuntzetatik ahulena berreskuratzen laguntzeko egiten dituela Udalak aipatu du zinegotziak. “Horregatik alor desberdinetan, tartean merkataritzan, euskararen erabilpena sustatzeko jarduerak antolatzen ditugu” gehitu du K.Iturbek.
Oraingo kanpainan momentuz 51 dendek hartuko dute parte. Horietan euskaraz erosten duen herritarrak RIST-RAST IRABAZI txartel bat jasoko du. “Txartelak saria badu erosketak eramateko poltsa bat irabaziko du erosleak. Poltsa, poltsikoan edo poltsan erraz eraman litekeen poltsatxo baten barruan dator, eta beraz, plastikozko poltsen ordezko oso egokia izan liteke” azaldu du zinegotziak.
Guztira 10.000 RIST-RAST IRABAZI txartel eta 5.000 poltsa banatuko dira dendetan, 200 kartelekin eta 43.000 triptikorekin batera.
Duela hilabete batzuek, kanpaina honen aurretik, beste bi izan ziren martxan udalerriko merkataritzako beste sektore batzuetan. Horrela, urtearen hasieran “Okindegian ere euskaraz” izeneko kanpainan guztira, 31 okindegik hartu zuten parte eta oihalezko 2.000 poltsa banatu ziren. Horren ostean, “Erosi euskaraz” kanpainan 59 dendak hartu zuten parte: 31 harategi, 16 fruta-denda eta 12 arrandegi. Establezimendu hauetan erosketak egiteko 3.000 koadernotxo banatu ziren, koadernotxoek hiztegi praktikoa zuten barruan.
Udalerriko familia ugariei diru-laguntzak emanda
Egilea: Imanol Landa. . Ordua: 2:58 PM.Familia bakoitzari laguntza ekonomiko bakarra emango dio Udalak, bere kategoria (kideen kopurua eta ezaugarriak) eta ohiko etxebizitzaren katastroaren balioa kontuan hartuta.
Familia jasotzaile gehienek 3 seme-alaba dituzte eta katastroaren balio ertaineko etxebizitza batean bizi dira.
Labels: blogetxo, diru-laguntzak, famili ugariak, getxoblog
Uztailaren 6an eta 7anAlgortako Biotz-Alai Abesbatza Plazan
22.00
Sarrera dohainik
Astelehenean gaztelaniazko emanaldia
Asteartean euskarazko emanaldia
Istorio bikainak, film laburretan sartuta, proiektatzen dira zazpigarren arteri eskainitako gau horretan. Jende ezaguna etortzen da ekitaldi honetara zuzendari gazteen film labur bitxien eta berritzaileenak aurkitzeko. Lehenengo jardunaldian erdarazko film laburrak proiektatzen dira eta biharamunean, euskarazkoak.
Labels: blogetxo, gaurik laburrena, getxoblog, zinemaldia
Getxoko Udalak jadanik ezagutzera eman ditu zeintzuk izango diren Getxoko “Itsasoratzea” egitasmoak 2009 denboraldian izango dituen berritasunik handienak.Hortaz, berritasun horietako batzuk ondorengoak izango dira: bi orduko iraupena izango duten irteerak, ostegunetan (nabigatzailearen ostegunak), irteera merkeagoak astegunetan,eta Getxo-Donostia-Getxo itsas bidaia (6 eguneko iraupenarekin).
“Nabigatzailearen ostegunak” izeneko egitasmoak irteerak eskaintzen ditu ostegunero, bi orduko iraupenarekin,–martxotik urrira-. Topalekua Kapitaintzako pantalana da, 17:00etan, eta prezioa, pertsona bakoitzeko, 25 €koa. Horrez gain, astegunetan irteerak egiteko aukera ere badago, astelehenetik ostegunera, prezio merkeagoan. Jardunaldi erdiko ibilbidea dago, Abratik, 10:00etatik 14:00etara, 40 €ren truke; edo, nahiagoz gero, egun osoko irteerak prestatu dira (Getxo-Gorliz edo Castro Urdiales-Getxo), 10:00etatik 19:00etara, 65 €ren truke.
Euskal Kostaldea Getxo-Donostia-Getxo irteerak 6 egun nabigatzen egotea proposatzen du. Irteerak astelehenero izango dira, 10:00etan, irailaren 14a arte. Gosariak prezioaren barruan daude (695 €); Horrez gain, nahi izanez hainbat portu bisitatzeko aukera ere badago.
Aurreko urtetan bezala, belaontziak alokatzeko aukera egongo da (Patroiarekin), eta baita kirol ikastaroak egiteko aukera ere (bela arina eta PER titulua eskuratu ahal izateko ikastaroa), beste ekitaldi batzuen artean.
Itsasoratzea
“Euskal Kostaldean itsasoratzea” izeneko ekimenari esker, gure geografiako portuak eta herriak ezagutzeko aukera ederra dago, hori guztia beste ikuspegi batetik, hau da, belaontzi modernoen eta erosotasun guztiak dituztenen ikuspegitik, paisaiaz gozatzeko asmoz. Halaber, ekimena aukera ederra da nabigatzeko tekniken inguruan lehenengo pausoak eman nahi dituztenentzat, eta baita tripulazioaren beharretan zuzenean parte hartu nahi dutenentzat ere (lurra hartzea, itsasontzia gidatzea, belak luzatzea..).
Itsasontziek, beti ere, kalitate eta erosotasunaren baldintza guztiak betetzen dituzte. Kabina bikoitzak dira nagusiki, eta 6 eta 12 pertsona artean hartzeko ahalmena dute. Aurten, guztira, 15 itsasontzi egongo dira, guztira 137 pertsona hartzeko gaitasunarekin (eskaintza %34 hazi da 2008 urtearekin alderatuta, lekuen kopuruari dagokionean).
Ekimen hau Getxoko Udalak sustatzen du, eta alorreko udalerriko 9 enpresen laguntza ere jaso du: Adaska Nautika, As de Guía, Bilbokosta, Sotavento Eskola Nautikoa, Jose Luis de Ugarte Bela Eskola, Getxo Bela Eskola, Larrinaga-Santín Nautika, Roberto Santos Selas eta Shackleton.
Argibide gehiago jaso edo erreserbak egin nahi dituzten pertsonak Getxoko Turismo Bulegoarekin edo bidaia agentziekin jar daitezke harremanetan.
Labels: bela, blogetxo, getxoblog, itsasoratzea, turismoa



















