
Eguzkiak gogor jotzen zuen azken larunbateko eguerdian. Ondarretako Batzokiaren urteurrena ospatzeko antolatutako programari hasiera emateko ohorezko aurrezku baten ondoren ikurriña altzatzeko ohorea eduki nuen. Ez nuen inoiz horrelakorik egin eta benetan unkigarria izan zen ikurriña nola igotzen zen poliki, poliki ikustea.
Ehun eta bat urte ez dira egunero ospatzen. Atzean geratu ziren aurreko batzokiak (nik Romoko Ganeta plazan ezagutu nuen aurreko bakarra) baina batez be, zenbat ahalegin, zenbat iluzio, zenbat itxaropen eta zenbat alderdikide zintzo eta konprometitua, gaur egunean gure artean ez daudenak. Eurentzako beraz gure oroimena eta euren oroimenaren aurrean, aurrera jarraitzeko gure konpromisua. Katea ez da eten!
M CLAN: ekainaren 27an Portu Zaharrean
Egilea: Imanol Landa. 2009/06/26. Ordua: 8:00 AM.Gerra zibilaren, aurreko gatazka zibilen eta diktadura frankistaren biktimak aintzatestea
Egilea: Imanol Landa. 2009/06/25. Ordua: 12:38 PM.
Hasi baino lehenago, zuen aurrean agertzen den mahaia aurkeztu nahiko nuke, Getxoko Udalaren Bozeramaileen Batzarra alkatearekin batera osatzen duten udal talde politiko guztien (EAJ-PNV-PP-PSE-EE eta Alternatiba) bozeramaileek eratua.Prentsaurreko honetara dei egin dizuegu udaleko talde politiko guztiok, Bozeramaileen Batzarrean bilduta, azkenean lortu dugun akordioaren errealitatea Getxoko herritarrei helarazteko, gure udalerrian gainditu gabe zegoen ikasgai historikoetako bati heltzeko, gerra zibilaren aurreko gatazka zibilen eta diktadura frankistaren biktimak aintzatestea eta omentzea alegia.
Aho batez hartutako erabaki hau, hortaz, formalki eta handikiro onetsiko dugu, adierazpen instituzional moduan, datorren ekainaren 26an (ostirala) egingo dugun osoko bilkuran. Eta honekin gure herriko historiaren atal beltz eta mingarri hauen biktimen errealitatea, justizia historikoagatik, ahanzturan ez uztera zuzendutako ibilbidea hasiko dugu, betiere adiskidetze eta adostasun klabean ulertutako aintzatespen eta omenaldiaren bidez. Helburua honelakorik berriro ere ez gertatzea da.
Adierazpena irakurtzeari ekin baino lehenago, alkate gisa dudan poza, eta agertutako udal talde politiko guztiena, plazaratu nahi dut, erabaki honen bidez biktimak aintzat hartzeko garatu dugun lan komunaren bigarren adierazpena den honengatik, adostasun, akordio eta erantzukizuneko klabean.
Gogoratuko duzuenez, elkarrekin egindako lan honen lehenengo adierazpena terrorismoaren biktimak aintzat hartzeari buruzko adierazpen instituzionala izan zen, udal talde politiko guztiek babestuta. 2009. urteko martxoaren 27an egindako osoko bilkuran onetsi genuen.
MP3 fitxategiaren deskargarekin nire adierazpenekin (I).
MP3 fitxategiaren deskargarekin nire adierazpenekin (II).
Labels: Alternatiba, blogetxo, bozeramaileak, dikatdura frankista, EAJ-PNV, gerra zibila, getxoblog, PP, PSE-EE
Getxo Antzoki berria hartuko duen zuloa egiteko hondeatze lanak irailaren hasierarako
Egilea: Imanol Landa. . Ordua: 12:00 PM.1 fase honetako lanek 6.000.000 euroko aurrekontua dute eta 16 hilabete inguruko iraupena izango dute. 5.000 m2 inguruko eremuan egingo dira lehen lan hauek eta beren helburua da, Getxo Antzoki zaharrak betetzen zuen gunean, ondoko lursail birkalifikatuetan, San Nikolas plazan, Andres Kortinako esparru batean eta ,baita, bi arloen artean dagoen Basagoiti Etorbideko tartean, hondeaketa egin eta lurrak hustutzea.
Hirigintza zinegotzi Joseba Arregik aditzera eman duenez, “zuloak 10 eta 15 metro arteko sakonera izango du, 1.116.000 m3 lur mugituko dira, etorkizunean 3 solairuko aparkalekua eta Getxo Antzoki berria hartu ahal izateko”.
Lanak hasita, aldaketak izango dira oinezkoen eta autoen joan-etorrietan. Izan ere, Arregiren esanetan, oinezkoentzako bidea ez da etengo Basagoitiko Etorbidean, pasabidea ipiniko dutelako zuloaren gainetik –Telefonikaren egoitzatik elizara arteko tartean-. Zirkulazioari dagokionez, noranzkoa aldatuko da Andres Kortina kalean.
Lehen fasearen ondotik etorriko dira bigarren bat San Nikolas plaza azpian, Andres Kortina kaletik (Algortako Etorbideko kantoian) sarrera izango duen aparkalekua egiteko, hirugarren bat antzokia bera altxatzeko eta laugarren bat plaza eta inguruak txukuntzeko azken ikutuak emateko.
Arregik aipatu du inguruko auzokideekin bilduko direla lanak zelan egingo dituzten eta uneoro zelan dauden azaltzeko asmoz, eta baita, “ahal dugun neurrian, laneek eurei eragingo dizkieten trabak arintzen ahaleginduko gara, garrantzitsuak izango baitira, batez ere, lehen bi faseetan”.
Labels: blogetxo, euskal kultura, Getxo Antzokia, getxoblog
Laburmetraiak Tania Arriagaren “La espinita” eta Yolanda Martínezen “De compras con mi madre”izango dira. Proiekzioaren ondoren solasaldia izango da zuzendariekin.
“La espinita” laburmetraiak sari batzuk lortu ditu, tartean 2009ko Zinegoaken fikzioko laburmetraiaren edo dokumental hoberenaren saria, 2009ko CINOHOMOn (Valladolideko Zine Gayko Jaialdia) laburmetraia hoberenaren epaiaren saria eta gai sozialeko Laburmetraien Nazioarteko I Jaialdiaren epaiaren eta publikoaren akzesita Berriozarrean 2008an.
Saioa 19:30ean hasiko da Algortako Kultur Etxean, Villamonten. Sarrera doakoa izango da.
Labels: blogetxo, gay, getxoblog, lesbiana, transexual
Cinegourland Andoni Luis Adurizen eskutik
Egilea: Imanol Landa. 2009/06/24. Ordua: 9:14 PM.Sei egunetan zehar, uztailaren 1etik 5era, Getxoko Nazioarteko Jazzaldiak bere musika eskaintza ekarriko die zaleei jazzaldiaren 33. ekitaldian. Ohi bezala, horren ezaugarri nagusiak kalitatea eta aniztasuna ditugu.
Esan bezala, 33 urteko jarduera beteko du aurten jazzaldiak; hiru hamarkada baino gehiagoko ibilbide horretan Getxo Jazzak gure musika panoraman nabarmendu da pixkanaka-pixkanaka.
Kalitateaz eta aniztasunaz gain, aipatzekoak dira ere beste ezaugarri bi: batetik, ospe handiko artista beteranoen eta Talde Lehiaketako banda gazteen partaidetza. Horrela, bada, etorkizun handiko artista gazteak eta musikari ospetsuak agertoki berean jarduten dira. Bestetik, ezin dugu ahaztu jazzaldian estilo aniztasun ikaragarria dagoela. Besteak beste, egungo jazza, doinu latinoak, fusio-jazza eta beste hainbat estilo entzun daitezke. Aniztasun hori jazz musikaren aberastasunaren isla dugu.
Musika eskaintzari dagokionez, aurtengo kontzertu nagusietan honako artista eta talde handiez gozatzeko aukera izango dugu: DIANE SCHUUR, OMAR SOSA, MICHEL CAMILO, SPYRO GYRA, PAQUITO D'RIVERA eta CHANO DOMÍNGUEZ. Horiek guztiak Biotz Alai plazan arituko dira, Talde Lehiaketako saioak amaitu ondoren.
Azken horiek, 21:30ean hasiko dira leku berean. Aurten, Suitzako, Italia-Danimarkako, Txekiar Errepublikako eta Poloniako bandak lehiatuko dira eta, lau gauetan zehar, Europako talde gazteek egiten duten jazz bikaina erakutsiko digute.
Aipatutako saioez gain, ezin dugu ahaztu, “Hirugarren Milurtekoa” atalaren kontzertuak (Getxo Antzokia plaza, 19:30ean) eta Algortako Piper’s Irish Pubean izango diren Jam Sessions-ak. Azken horiek Biotz Alai plazako kontzertuak amaitu ondoren (gaueko 00:00ak aldera) hasiko dira. Halaber, New Orleanseko marchin’ band batek etorriko zaigu Getxoko kaleak jazzaldian zehar girotzeko.
Azkenik, aurten ere Dixie Gunea izango dugu jazzaldian. Atal hori iaz abiatu zen eta oso arrakastatsua gertatu zen. Uztailaren 1tik 5era, bost dixie talde jardungo dira Algortako Geltokia plazan, 18:00etan. Aire zabalean, 20ko eta 30eko hamarkadetako musika alaiaz gozatu ahal izango dugu bertan.
Gauzak horrela, ezinbesteko topagunea bilakatuko da Getxoko Jazzaldia aurten ere musikazaleentzat eta jazz musika onenaren erakusleiho bikaina izango dugu bertan. Hori guztia lortzeko ezinbestekoa dugu honako erakunde eta enpresa hauen laguntza: Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura Saila (honi esker The Manhattan Transfer eta Dixie-Gunearen kontzertuak gauzatu ahal izan baitira, besteak beste), Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Turismo Sailak, Bilbao Bizkaia Kutxa, El Correo, Metro Bilbao, Injuve, INAEM, Getxoko Turismo Bulegoa eta Auvol-Skoda.
Labels: blogetxo, Getxo jazz, getxoblog, kultura, musika
Uholdeetako Batzorde Bereziak Gobela errekaSalsidu eta Etxezuri-Larrañazubi aldeetan hobetu eta lehengoratzeko badaezpadako proiektuak onartu ditu
Egilea: Imanol Landa. 2009/06/23. Ordua: 6:02 PM.Aipatu bi proiektuei argi berdea emateko Batzorde Bereziaren erabakia berretsi beharko du datorren ostiralean, hilaren 26an, Getxoko Udalbatzak.
Algortako Salsidu aldean aurreikusitako lanen arabera, Getxo eta Berango arteko errepidean dagoen zubiaren ordez barria ipiniko dute eta ezkerraldean Getxo 1 Hezkuntza Ertaineko Institutuak dituen lurren beheratzea egingo da, eta Fadurako bide hezkuntzako instalazioetako eta tenis pistetako lurren kotaren eraiste eta beheratzea ere.
Horrez gainera, bertako zerbitzuak (horniketa, saneamendua, argindarra eta telefonoak) berriz jarriko dira lanak egitea ahalbidetzeko, eta hauek irauten duten bitartean, behin behineko oinezkoentzako pasabidea ipiniko dute errekaren bi aldeak lotzeko.
Etxezuri-Larrañazubiko tartean, Negurin, Leioako Etorbidean eta Jolasetan zubi berriak ipiniko dituzte eta errekako ezkerraldeko lurren kota beheratu egingo da, aipatutako bi zubien artean, Jolasetako zubia eta Lexarretakoaren tartean eta Larrañazubi ikastetxeko inguruetan. Tarte horretan dauden zerbitzuak (saneamendua, argindarra,....) berrituko dituzte ere lanak ahalbidetzeko.
Labels: premiazko proiektuak, uholdeak
Gure isiltasuna, ETA-ri -ez beste inori ere- indarrik ez emateko (egiten diguten erabilpenagatik) ezinbesteko
Egilea: Imanol Landa. . Ordua: 8:50 AM.“Quien -habiendo condenado siempre y siendo su posición ética incuestionable- calla, calla. No siempre el que calla otorga”.
“Isilik dagoena -beste behin gaitzespena egin eta gero eta jarrera etikoa eztabaidaezina delarik- isilik dago. Isilik dagoenak ez du beti arrazoi ematen”.
Batzuetan isiltasunak ere interpretatu egin behar dira. Kasu batzuk ezinbestekoak dira; erailketa bat, esate baterako. Horrelako kasu gaitzesgarri baten aurrean –erantzukizunagatik– isilik dago egon beharra. Azken egunotan izan dugun egoera honetan, jarrerarik zuhurrena isilik egotea izan da.
Ezin genuen, ezin dugu demokraziarekiko aldeko jarrera dugun alderdion batasunaren pitzadura txikiena ere erakutsi ETA-ren terrorismoaren aurrean. Hori da orain egin beharrekoa. Ondo-bidea da. Oposizioan zeudenean beste batzuek eskuzabaltasun demokratiko berarekin jardun ez bazuten, orain ezin dugu guk arduragabekeria bera egin.
Iritsiko da, gorrotorik gabe, garaia. Eduardo Puelles-en erailketa baino lehen aurreikusita zegoen moduan, argi eta garbi geratuko da Antena 3 telebista katean txanoa jantzitako ustezko ertzaina batzuek aurreko Herrizaingo Sailaren aurka egindako akusazioak gezur biribila direla.
Iritsiko da garaia. Ibarretxe lehendakariaren (eta aurreko lehendakarien)kontra egindako akusazio bidegabeei emango diegu erantzuna, baita Euskal Irrati Telebistaren aurreko etapei ere, eta, oro har, Euzko Alderdi Jeltzaleak gidatu dituen euskal erakundeetan ETA-ren aurrean izandako jarrerei.
Iritsiko da garaia. Eta nabarituko dugu, Antonio Basagoitik berak ere aitortu duen moduan, ETA-k, zoritxarrez, lehendakari guztien agintaritzetan erail duela azken 50 urteetan.
1968.eko urtetik Leizaola-ren, Garaikoetxea-ren, Ardantza-ren eta Ibarretxe-ren garaietan, baina baita López-en agintaldian ere, Egiguren-ek eta Ares-ek sinbolizatzen duten hizkuntza bikoitz horregatik ere.
Iritsiko da garaia. Eta terrorismoaren kontrako borrokako agintari nagusietako baten erailketarengatik atsekabetuko gara; –batez ere– pertsona bat hil duten aldetik. Izan ere, kolpe operatibo latz hau oharkabean pasatu nahi izan dutenarena eman lezake, Pérez Rubalcaba-k gidatutako ministeritzaren autobabes sistemek itxura guztien arabera porrot egin dutela ez agerian gelditzeko, komunikazio-ildoa ikusiz.
Guztiek elkarrekin egin duten kanpainaren ostean, egiari errespetua galdu ostean, iritsiko da gauzak bere tokian ipintzeko garaia, gorrotorik gabe.
Bien bitartean, isiltasuna horixe izango da: isiltasuna. Zuhurtziagatik eta erantzukizunagatik.
Baina Patxi López-ek larunbateko manifestazioko olerkian egindako identifikazio bidegabeko bat salatzeari ezinbesteko deritzogu; lehendakariak berak euskaraz eta eskuz idatzitako poesia hartako pasarte batean, hain justu.
Ez. Ezin diezaiokegu euskaldun kalifikazioa ETA-ren terrorismoari aplikatu eta entzungor egin. Nahiz eta euskara askorik jakin ez, «Euskaldun hiltzaileak hil digun hiritarra» ez da euskal herritar guztien lehendakari izan nahi duen inork esateko modukoa.
Labels: EAJ-PNV
Andoni Aduriz sukaldariburu ospetsuak zabalduko du datorren asteazkenean, hilaren 24an, Kirol Portuan, Cinegourland Jaialdia
Egilea: Imanol Landa. 2009/06/18. Ordua: 6:26 PM.
Andoni Aduriz, Errenteriako Mugaritz jatetxeko chef ospetsuak zabalduko du datorren asteazkenean, hilaren 24an, 18:00etan eta Kirol Portuko karpapean, III Cinegourland ikus-entzunezko zine eta gastronomiaren Jaialdia. Bere behin betiko programa aurkeztu dute gaur goizean bertan. “Zineko Pintxoak” Lehiaketaren deialdia, “bost Michelin izardun” diren bost sukaldari bizkaitarren (Xabier Garcia, Eneko Atxa, Andoni Arrieta, Daniel Garcia eta Fernando Canales) presentzia eta Juan Echanove aktorearekin egingo den hitzaldi-mahainguru-proiekzioa, eta Pedro Subijana sukaldariak, Jose Luis Cuerda zine zuzendaria eta Aizpea Goenaga zuzendaria, zinea eta gastronomiarenganako erakutsitako maite-suagaitik, sarituko dituzten “Cinéfilos y Gourmets” Sariak dira, Getxon “Cinegourland” Ikus-entzunezko Zine eta Gastronomiaren Jaialdiaren harira prestatu diren ekitaldietako batzuk. Ekainaren 24tik 27ra ospatuko da udalerriko hainbat lekutan, batez ere Kirol Portuan, baina baita Portu Zaharrean, San Joseren Jauregian eta High Tech Tamarises Hotelean ere. Jaialdian zehar ikusi ahal izango dira, besteak beste, gastronomiari lotutako zenbait proiekzio, egungo sukaldaritzako platerrik ederrenen erakustaldia eta sukaldaritzaren ganeko ikus-entzunezko ikasgaia. Ekimenak herritarrentzako antolatu ditu ekitaldi batzuk eta sektoreko profesionaleentzat beste batzuk. Getxoko Udalaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Eusko Jaurlaritzaren eta BBKren babesa du.
Getxoko alkate Imanol Landa pozik agertu da Getxo ezaugarri horietako jaialdia hartuko duelako “herritik kanpo gure udalerriaren eta Bizkaiaren, bere elementu turistikoen, ostalaritzaren, merkataritzaren eta kulturaren irudi atsegin, erakargarria eta iradokitzailea ematen baitu; azken finean, Getxok dituen gauzarik onenak kanpoan erakusteko baliatu dugun ekimena baita”. Cinegourlandeko zuzendari Pepe Barrenak Getxora gastronomiaren eta zinearen pertsonai ospetsuak ekarriko dituen jaialdiaren programaren nondik norakoa azaldu du.Pintxo Lehiaketa
Jaialdiaren harira Getxoko Udalak I “Zinemako Pintxo” Lehiaketa antolatu du, ekainaren 20tik 26ra bitartean egingo dena. Bertan 13 taberna eta jatetxek eman dute izena guztira. Hauek zinearekin lotuta egongo diren pintxoak sortu, egin eta eskainiko dituzte: pintxoaren izena edo izenburua dela, osagarrien edukia dela edo zinearekin beste lotura erakusten dela. Epaimahaiak 5 pintxo hautatuko ditu finalerako euren itxura, asmakizuna, emandako izena edo zaporea kontuan hartuta. Ekainaren 27an, larunbatean, finalista diren 5 pintxoen egileak haien artean lehian arituko dira zuzenean Kirol Portuan jarritako karpapean, eta bertan epaimahaiak irabazlea nor den erabakiko du. Diru-saria 1.500 euro eta garaikurra izango da.
MP3 fitxategiaren deskargarekin nire adierazpenekin.
Bost izarduneko sukaldariak
“Cinegourland”ek proposatzen du ere Michelin izar bana jaso duten bost sukaldari bizkaitarrek profesional ezagunen aurrean erakustaldia egitea, San Joseren Jauregian ekainaren 26an, ostiralean.
Xabier García, Amorebieta-Etxanoko “Boroa” jatetxekoa, Foie-Graseko bonboia krispetetako estaldurarekin platerrarekin mahaikideak harritzen saiatuko da; Eneko Atxak, Larrabetzuko “Azurmendi”koak, bere azkeneko proposamena, “La Huerta” izenekoa, aurkeztuko du, Madrileko Hotel “Villa Magna”n duen jatetxean arrakasta lortzen ari dena, hain zuzen; Galdakaoko “Andra Mari”ko Andoni Arrietak legatza moluskuen eta perrexilen saltsarekin proposatuko du; Daniel Garcíak, Bilboko “Zortziko”koak, baserriko oilasko Eusko Labelduna prestatuko du; eta Fernando Canalesek, Bilboko “Etxanobe” jatetxekoak menua itxiko du Arraultza Frijitua postrearekin, mamian eta arraultz gorringoan oinarritutako ikus-amarrua. Ondoren Estatuan gorantza doazen beste gastronomien aurrean Bizkaiko sukaldaritzaren errealitateaz eztabaidatuko dute. Estatuko sukaldaritzaren errealitatea gure mugetatik at gaiaz hitz egingo dute ere mahaikideek.
Beste jarduera batzuk
Aktore ezagunak “Materia prima: regreso al futuro” izenburuko hitzaldi-mahingurua eskainiko du. “La Granja de Rosendo”, baserriko produktuen benetako zaporea eta noblezia berreskuratu nahi duen farm food proiektuaren ganeko azalpenak emango ditu. Mahinguru honetan beste gai batzuk aztertuko dituzte ere: elikagai tradizionalen agortze edo gain-ustiatzea, idiliko ezezik nekazaritza suspertzeko beharrezkoak diren negozio hauen errentagarritasuna, eta abar. Halaber, “Cómo nos ven” eta “El crepúsculo de la crítica gastronómica” debateak egingo dira ere.
Proiekzioen artean, gastronomia zinemaren bi “bitxi” proiektatzea aurreikusi dute, hots, Ted Kottcheffen “Pero quién mata a los grandes chefs?” eta Juzo Itamiren “Tampopo”, besteak beste.
Hauez gain antolatu dituzte ere, “zinemako ardoen” dastaketak, “Sabores y paisajes” izenpean Urdaibaitik eta Txinbitoan txangoak, sektoreko profesionaleentzat, eta “Look & Food-La arquitectura gastronómica” erakusketa. Azken honek egungo sukaldaritzaren plater ederrenen argazkiak bilduko ditu Kirol Portuko karpapean.
Ostiralean, ekainaren 26an, San Joseren Jauregian –Zugatzarte Etorbidean- “Cinéfilos y Gourmets” sariak banatuko dira, bere bizitzan zehar bi arte hauen gainean adorea erakutsi duten pertsonen (aktoreak, zuzendariak, idazleak …) artean. Bertan Juan Echanove aktorea, José Luís Cuerda zuzendaria, Pedro Subijana sukaldaria, Daniel Vazquez Sallés –“Comer con los ojos” liburuaren idazlea-, eta José Luis López Linares, “El pollo, el pez y el cangrejo real”, kritikariek “gastronomiako historiako lehen thriller” izendatu duten dokumentalaren zuzendaria; Aizpea Goenaga zine zuzendaria, “Sukalde Kontuak” euskerazko filmeagatik, eta EEBBko kazetari gastronomiko ezaguna den Gerry Dawes izango dira beren saria jasotzeko.
Informazio gehiago: www.cinegourland.com
Labels: blogetxo, cinegourland, getxoblog, turismo
“Getxo Shop & Fun”, merkataritzaren aldeko kanpaina
Egilea: Imanol Landa. 2009/06/15. Ordua: 3:07 PM.Getxo lehen mailako merkataritzako eta astialdirako hiri bezala bultzatu nahi dugu, beste toki batzuekin aldentzen gaituzten honako ezaugarri hauek nabarmenduz: merkataritzako eta ostalaritzako sarea, erosteko eta disfrutatzeko denon gustukoak diren amaigabeko aukerak eskaintzen dituena eta bere kalitate eta, aldi berean, aniztasun handiagatik oso ezaguna den merkataritzako eta ostalaritzako sarea. Eta hori guztia, kanpainan azpimarratzen denez, paisaia ikusgarriekin eta monumentu ondare handiarekin inguraturik, eta kultur eta kirol jarduera ugarirekin, hondartzarekin, olatuekin, haizearekin, musikarekin edo antzerkiarekin batera gozatu ahal delako”.
Mezuak biderkatuko dituen leloak
Euskarriak
Kanpainak euskarri desberdinak izango ditu eta Getxon, hiriburuan eta Bizkaiko beste herri batzuetan ikusi ahal izango da. Honako euskarri hauek erabiliko ditu: Metroarenak, autobusetako markesinak, iragarkiak hainbat hedabidetan, irratietan ere iragarki laburrak eta abar. Era berean, azpimarratu udalerriko komertzioen laguntza ere eskatu duela Udalak, esate baterako, beren erakuslehioetan binilo batzuk ipintzeko eta bezeroei kanpainaren leloa duten txapa batzuk emateko. Publizitate-euskarrien bidez mezua jasotzen dutenek merkataritza sarean ere ikustea da asmoa, harremana zuzena izan dadin.
Kanpaina honen ostean beste batzuk etorriko dira, horiek guztiak Gobernu taldeak merkataritza eta ostalaritza dinamizatzeko duen helburuari lotuta, gure udalerriarentzat aberastasuna sortzeko helburuarekin. Izan ere, Getxoko txikizkako merkataritza dinamizatzea da Planaren helburu nagusia, Getxo erosketa, astialdi eta auzokideen eta bisitarien arteko harreman sozialerako erreferente bihurtu aldera. Euskal Herriko Unibertsitateko Ekonomika eta Enpresa Fakultateko Enpresako Ekonomia Aplikatuko Institutoko aditu batzuek prestatu dute egitasmoa, Udalak hala eskatuta.
MP3 fitxategiaren deskargarekin nire adierazpenekin (I).
MP3 fitxategiaren deskargarekin nire adierazpenekin (II).
Labels: bidezko merkataritza, blogetxo, getxoblog, Sustapen Ekonomikoa
Gurutzontzietako bidaiariei zuzendutako ekintza gehiago
Egilea: Imanol Landa. 2009/06/12. Ordua: 9:11 AM.
Gurutzontzien kaiak erakartzen duen turista kopurua handitzeko asmoz, Udaleko Turismo eta Sustapen Ekonomikorako Arloak, gurutzontzi, bidaiari eta sektorean murgilduta dauden beste zenbait eragileri zuzendutako ekintzen programa osatu du, zerbitzu berriak eskainiz. 2009. urtean zehar garatzen doan programa honen bitartez, udalerriko saltokien eta jatetxe eta tabernen jarduera handitu nahi da, Getxoko kaleetatik ikusten diren gurutzaldietako bidaiarien presentzia areagotuz.Produktuaren sustapen, informazio, sormen eta komertzializazio jarduerak Gurutzontzien terminalean bertan egingo dira, Kirol-Portuan , merkataritza zentroetan (Algortan eta Areetan) eta udalerrian bertan, hain zuzen.
Horrela, gurutzontzietako bidaiariei zuzendutako ibilbide zehatza diseinatu da udalerritik zehar. Ibilbide honi esker, gune komertzialak bisitatu ahal izango dira eta horrekin batera, gure geografiaren bertoko elementuak ezagutu ahal izango dira.
Era berean, gurutzontziak kokatuta dauden terminaletik erdiguneetara joan ahal izateko, autobusa martxan jartzea aurreikusten da, hau da, Algorta eta Areetara joateko autobus zerbitzua, hain zuzen ere. Honekin batera, tren turistikoa ere jarriko da martxan, azken hau zuzenean joango delarik terminaletik udalerriko erdigunera, Kirol-Portuan ere geldituko delarik. Zerbitzu hau, tamaina handiko ontziei zuzenduta dago eta beraz, aurreikuspenen arabera, 14 ontzik erabiliko dute.
Halaber, ontzietako bidaiariek alde batetik bestera zodiacean mugitzeko aukera dute, ekimen hau Udaleko Turismo Bulegoak jarri duelarik martxan eta Getxoko Bela Eskolak kudeatzen duelarik. Helburua, zera da: bidaiariak ahalik eta arinen eramatea erdigunera, erosketak egiteko aukera izan dezaten eta udalerria ezagutu dezaten. Guztira, 6 minutu ematen dira gune batetik bestera joaten, gurutzontzien moilatik irteten denetik Areetako ontziralekura heldu arte. Ordu erdiro izango da zerbitzua, bai Bela Eskolan bertan bai ontziralekuan ere. Prezioari dagokionez, euro bat ordaindu beharko da.
Gurutzontzietan lan egiten dutenenentzat, fam trips izenekoak aurreikusi dira, hau da, ibilbide laburrak. Helburua zera da, profesional hauek ahalik eta informazio gehien biltzea, etorkizunean egingo diren ibilaldiak erabaki ahal izateko. Normalean, ordu kopuru mugatua izaten dute portuan, 2 edo 3 ordu, gehienez jota. Denbora tarte horretan, eta bertoko gida baten laguntzaz, udalerria bisitatzeko ibilbideaz gozatzeko aukera eskainiko zaie, interes-guneak, eskaintza komertziala, turismo-zerbitzuak eta bestelako kontu interesgarriak ezagutzeko.
Horrela, une honetan eskuragarri dagoen eskaintza egokitu nahi da eta bisitatzeko gune berriak proposatu nahi dira.
Ildo beretik, Turismo Bulegoa, Getxoko Taxilarien Elkartearekin elkarlanean dabil, gurutzontzietako lagunei etengabeko taxi zerbitzua eskaini ahal izateko. Era berean, badira informatzaile turistikoak ere, gurutzontzietan adituak direnak, azken hauek, gurutzontzietako lagunei informazio pertsonalizatua eskainiko dietelarik.
Getxori eta udalerrian erabil daitezkeen zerbitzuei buruzko informazio-zerbitzua, bereziki, 1.000 eta 3.000 bidaiari artean garraiatzeko ahalmena duten itsasontziei eskaintzen zaie (nahiz eta informazioa 600 eta 1.000 bidaiari artean ekartzen dituzten itsasontziei ere eman), eta gurutzontzietan etortzen den jendearen hizkuntza nagusietan eskaintzen da. Horrez gain, Getxora gurutzontzi bat heltzen den bakoitzean, udalerriko merkataritza eta turismoari buruzko argibideak (euskarri grafikoak) ere bidaltzen zaizkio gurutzontzietarako moilan dagoen Terminalean lan egiteko baimena duen Turismo Bulego bakarrari, hau da, Eusko Jaurlaritzako Turismo Bulegoari.
Getxoko Turismo Bulegoak kolaborazioa mantenduko du Portuko Agintaritzarekin, arloko profesionalen bisitak jasotzen direnean, gure udalerriak dituen turismoaren alorreko baliabideen berri emateko hain zuzen ere.
Crystal Symphony Datorren astelehenean, ekainak 15, “Cristal Symphony” izeneko gurutzontzia Getxoko moilan atrakatuko duela aurreikusita dago; 239 metroko luzera eta 900 bidaiari eramateko ahalmena dauka itsasontzi horrek. Oraingo honetan, eta ekintza egitasmo honen harira, txu-txu trena jarriko dute turisten esku.
Argazki gehiago: Welcome to Getxo! postean
Labels: blogetxo, getxoblog, gurutzontziak, turismo
“Azul Marino” eraikina eraitsi dute bere aurri-egoerak zuen arriskuagatik
Egilea: Imanol Landa. 2009/06/10. Ordua: 3:00 PM.
Getxoko Udalak Ereaga hondartzan zegoen “Azul Marino” izeneko etxea eraitsi du, bere aurri-egoerak zeukan arriskuagatik. Txosten teknikoek egiaztatu dute eraikinaren egituraren egoera oso txarra zela. Etxeko zutabe batzuk ez zeuden zoru gainean jarrita eta horregatik eraikina eusteko eskorak zeuden. Eraispena gaur goizean egin da. Batzuetan teilatu gainean gazte batzuk egon izanagatik eta udaldian inguru horretan izaten den jende kopuru handiagatik, Getxoko Udalak arrisku egoera posibleak ekiditeko eraisteari ekin dio.
Bere egoera oso narriatuta zegoen eta ziklogenesisa jasan ondoren, askoz hondatuago geratu zen eta horrek bere behin betiko itxiera eragin zuen. Udal txosten teknikoek argitu zuten etxe katalogatua edo babestua ez zenez, kalte handiagorik ez gertatzeko, lurrera bota behar zela.
“Azul Marino” etxea Turismo Bulego Nagusia izan zen joan den otsailera arte. Gaur egun, eta aldi baterako, turismo arloaren bulego nagusia Algortako Makaletako Etorbideko 56 zenbakian dagoen udal egoitzan dago, telefono zenbaki eta posta elektroniko berberarekin. Era berean, pasa den martxoan Ereagako hondartzaren inguruan Turismo Informazio Gunea ezarri zen.
Esan ere, Udala inguru horretan beste proposamen alternatibo batzuk aurrera eramateko lan egiten ari dela.
Azkenik, “Azul Marino” etxea eraisteak ez du zerikusirik izan “La Terraza” eraikinerako udalak duen proposamenarekin, bere egunean iragarri bezala, gelditu nuena, eraikin horren inguruan adostasun gehiago lortze aldera.
Labels: azul marino, blogetxo, getxoblog, la terraza, turismo
Izaskun, zazpi herrialdeen ordezkari bakarra
Egilea: Imanol Landa. 2009/06/09. Ordua: 1:54 PM.Nueve representantes tendran los siete territorios que conforman nuestro pais en el parlamento europeo pero únicamente uno, Izaskun Bilbao Barandika, se erige en representante única del conjunto de los territorios de ipar y hegoalde, porque solo el EAJ-PNV se ha presentado en todos ellos. No lo olvidemos, porque es un orgullo y a su vez una responsabilidad para nuestra representante.
Beraz, zorionak Izaskun! Aurrean dekozun erronka potentea bait da.
Labels: EAJ-PNV
Getxo Kirolakeko ate irekietako eguna: ekainak 14
Egilea: Imanol Landa. . Ordua: 8:29 AM.
Getxo Kirolakek ate irekietako eguna antolatu du, ekainaren 14an, igandea. Egun horretarako, udalerriko kirol klubekin lankidetzan, zenbait josteta eta kirol jarduera prestatu dira, herritar guztientzat. Horrela, 11:00etatik 14:00etara, Fadura kiroldegira datozen pertsonek eskaintza zabala izango dute: errugbia, ziklismoa, atletismoa, tenisa, patinajea, hockeya, padela, saskibaloia, eskubaloia, herri kirolak, egokitutako kirola, pilota, spining, aerobica, boleibola eta futbola.Ekimen hau Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatzen du. 38 udalerrik bat egin dute berarekin. Europako Batasunaren ekimena da, kirola biztanleria osoaren eskubidea izatea lortzeko helburuarekin. Gainera, kirola integrazioko, heziketako eta aisialdi osasungarriko tresna izan dadila nahi du EB-k.
Labels: Bizkaiko foru aldundia, blogetxo, Getxo Kirolak, getxoblog, kirolak
Europear hauteskundeak Getxon: EAJ-PNV berriro ere lider
Egilea: Imanol Landa. 2009/06/08. Ordua: 8:03 AM.Getxoko XXVI Eskulangintza azoka: ekainaren 5etik 7ra
Egilea: Imanol Landa. 2009/06/05. Ordua: 6:38 PM.








Informazio gehiago: Getxoko XXVI Eskulangintza azoka
Labels: blogetxo, eskulangintza, getxoblog, kultura
Biotz Alai Abesbatzaren plaza atseginagoa izango da
Egilea: Imanol Landa. . Ordua: 1:19 PM.

Getxoko plazak eta gune publikoak erosoak eta kalitatezko lekuak egiteko helburuagaz, herritarren arteko bizikidetza eta harremanak bultzatu aldera, Tokiko Gobernu Batzordeak Algortako Biotz Alai Abesbatzaren plazaren ingurua estaltzeko proiektua onartu du.
Gaur goizean aurkeztu dugun proiektuan jasotzen denez, plazako ingurua estaliko dugu eta horretarako markesina ipini. Hartara, inguruko auzotarrek esparru publiko hau erabili ahal izango dute batzarretarako edo elkartzeko leku legez, bai udaldian, gerizpea emango duelako, bai neguan, euriarentzat aterpea izango delako.
Plaza honen inguruan gaur egun pergola dago ipinita, estaldu gabekoa eta zutabeak dituena. Plaza zarratzen duten hormei atxikita eserlekuak daude, hainbat loraontzi ere eta erdian harrizko eskultura bat. Hauek guztiak bota eta kendu egingo dituzte. Plazako zoladura oso egoera onean dago eta horregatik bere horretan utziko dute. Pergola berriak, 4 metroko sakonera izango du, plazak neurtzen dituen 2.118 metrotatik 565 beteko ditu, kontsumo txikiko argiak edukiko ditu eta 156 metroko inguruko eserlekua ipiniko dute.
Plazaren erdigunea garbi geratuko da eta umeentzako jolasak ipiniko dituzte. Horrez gain, esparru bat inguruko tabernek terrazak ipintzeko libre utziko dute, eta modu horretan, bi eratako guneak izango ditugu batera bertan, bat atsegina, jendeak zerbait lasai hartzeko modukoa, eta bestea, garbia, umeek jolasteko.
Bestalde, plaza hau ondoan dagoen San Nikolasekoaren alternatiba izango dela, Getxo Antzoki berria eraikitzeko lanak direla eta ezin izango baita erabili urte batzuetan. Jarduera hau gainera, ez da traba izango egun bertan egiten diren ekitaldiak, hala nola, San Lorentzoko eta Erdi Aroko Merkatuak eta Jazzaldia, egiten jarraitu ahal izateko.
Plaza honek bi sarrera-irteera ditu: bata Andres Cortina kaletik eta bestea Algortako Etorbidetik. Herri esparrua da, soilik oinezkoek erabiltzeko, eta hainbat etxe artean dago. Bere azpian etxe horietako bizilagunentzako aparkalekua dago. Plaza itxi egingo da gauez auzotarrak ez gogaitzeko.
Lanak datorren irailaren amaieran hasiko dira eta hauek amaitzeko epea 4 hilabetekoa izango da. Aurrekontua 442.000 eurokoa da.

MP3 fitxategiaren deskargarekin nire adierazpenekin (I).
MP3 fitxategiaren deskargarekin nire adierazpenekin II).
Labels: Biotz Alai plaza, blogetxo, getxoblog, Hirigintza
Romo: Santa Eugeniako Eskoletako hauteslekua Maria Goirira eramango da
Egilea: Imanol Landa. . Ordua: 9:14 AM.Aldaketa honetarako arrazoi nagusia irisgarritasunaren alde egitea da, Kultur Etxean hesi arkitektonikoak daudelako, igogailurik ez dagoelako, Mahaietara iristeko korridoreak estuak direlako eta ez dagoelako behar beste gelarik. Eta, gainera, oso Hautesleku zaharra denez gero eraitsi eta auzo eta kultur etxe berria egingo da.
EIN-INEk bidalitako informazio txarteletan Hautesleku berria jaso dute. Horrez ganera, Udalak aldaketaren berri eman du idatzitako oharraren bitartez aldaketak eragina izan duen etxeetako atarietan.
Labels: europako hauteskundeak, irisgarritasuna
Labels: garoña
Getxoko langabetuak laneratzako lankidetza hitzarmena
Egilea: Imanol Landa. 2009/06/04. Ordua: 2:16 PM.Dokumentuan jasotzen denez, FFC enpresak, bere enpresan langile berriak hartzeko orduan Getxoko Udaleko Enplegu eta Garapen Ekonomikorako Zentroaren baliabideak erabiltzeko konpromisoa hartzen du, beste batzuen artean; Udalak, bere aldetik, bere enpleguaren eskaintzei modu eraginkorrean erantzuna emateko beharrezkoak diren baliabideak eta langile teknikoak errazteko konpromisoa hartzen du.
Une honetan FCC enpresa Getxoko Udalaren eraikinen eta lokalen garbiketaz arduratzen da eta 120 pertsonek egiten dute lan bertan. Enpresaren gerentea den Eladio Oribek gogoratu duenez, “langileek, batez ere, ikastetxetan eta eraikin publikoetan egiten dute lan. Hitzarmen honi esker, Behargintzak hautatutako pertsonek aukera izango dute uda honetan bertan lanean hasteko, oporretan dauden bertoko langileak ordezkatzeko edo, etorkizunean laneko bajak edo, arrazoi desberdinengaitik, bestelakoak egiteko”.
Hitzarmen honetan, Lagunduz enpresarekin sinatutako hitzarmenean egin zuen bezala, Udalak aurrerapauso bat eman du enpresa publiko zein pribatuekin kolaboratzeko ildoan, enpresa horiek eta langabetuak harremanetan jartzeko lan egin aldera.
Eremu publiko-pribatuan kokatzen den kolaborazio hau Getxo Lan-IN, Getxo Laneratzen, Getxo Integratzen izeneko proiektuaren harira dator; egitasmo hori, hain zuzen ere, Getxoko Udalak egiten du, Europako Gizarte Funtsaren ko-finantzatzioarekin, Administrazio Publikoen Ministerioaren bitartez. Proiektu honen helburua da langabezian dauden pertsoneei lana bilatzea, batez ere, lana topatzeko zailtasun handiagoak dituztenei, trebakuntza ibilbide eta enpresa eta gizarte erakundeekin sarea osatuz egindako lanaren bitartez.
MP3 fitxategiaren deskargarekin nire adierazpenekin.
Labels: Behargitza, blogetxo, FCC, getxoblog, Sustapen Ekonomikoa
Uribe Kostako hizkuntza ondarea jaso eta zabaltzeko hitzarmena
Egilea: Imanol Landa. . Ordua: 1:58 PM.Lehenengo lankidetza hitzarmeneren helburua Uribe Kostako azpieuskalkia eta berak daukan aberastasun guztia jaso eta zabaltzeko egitasmoa martxan izan zen eta horretarako 120 euskaldun zaharrei audio eta bideo grabaketak eta material didaktikoa egin ziren, ondoren materiala digitalizatu eta sailkatzeko.
Hitzarmen berria sinatzea beste urrats bat ematea da; oso pozgarria eta garrantzitsua da guretzat, gure altxorra den azpieuskalkiaren ondarea sustatzeko lanak egiten segitzea ekarriko baitu. Kalitate handia duen lan hori beharrezkoa da, gure euskalkia gero eta jende gutxiagok hitz egiten duenez lan egin behar baita ez galtzeko eta mantendu ahal izateko.
Hitzarmen berriaren lehenengo helburua aurreko hitzarmenaren ondorioz sortutako materialaren kopiak egin eta banatzea eta bere erabilera sustatzea da ikastetxeetan, euskaltegietan, kultur eta kirol elkarte eta hizkuntza-transmisio helburu duten taldeen artean. Bestalde, materialaren erabilera sustatu, kultura edota hizkuntza lantzen duten talde edo banakoen eskuetan utziko da. Jasotakoa azterlan, ikerketa, tesi, ikastaro eta abarretan erabiltzea izango da xedea.
Ondare etnolinguistikoa jaso eta zabaltzeko urte askotako proiektu baten pausu bat da hitzarmena, hain zuzen ere, aspalditik egiten ari den lanaren jarraipena eta baita hemendik aurrera egin beharreko lan ugariren abiapuntua ere. Juan Olea Mentxaka, Uribe Kostako Mankomunitateko presidenteak oso garrantzitsutzat jo du egiten ari den lana eskoletan zabaltzea eta gehitu du “bien arteko kolaborazioa luzea izatea espero dut, eginbehar hauek beharrezkoak baitira, egungo umeek euskara jakin arren gutxi erabiltzen dutelako".
MP3 fitxategiaren deskargarekin nire adierazpenekin.
Labels: blogetxo, euskara, getxoblog, ondare, Uribe Kostako Mankomunitatea
Getxoko Udalaren Gazteria arloaren zinegotziak, Koldo Iturbek, deialdiaren arrakasta azpimarratu du “aurkeztu diren proiektuen kopuruagaitik eta euren kalitateagaitik. Halaber, oraingo honetan, hautatutako gazteek aholkularitza profesionala izan dute euren proiektuak hobetzeko, eta aukera hori oso ondo baloratu dute”.
Koldo Iturbek gogoratu du Getxoko Udalaren Gobernu Taldearen helburu estrategikoenetakoa dala umeei eta gazteriari zuzendutako politika bereziak bultzatzea eta garatzea, baita ere, elkartuta ez dauden gazteen ekimenak sustatzea. “Izan ere, Wanted lehiaketa gazteen parte hartzea eta euren sormen gaitasuna sustatzeko beharraren aurrean sortu zen, gazteek beraiek proposatuta”.
“Norabide guztiak”
Leire Muñozek, Patricia Andrések eta Cristian Villavicenciok egindako dokumentala da. Atzerrian jaiotako gazte getxotarren bizipenak erakusteko dokumentalaren proposamenak “Wanted” izeneko lehiaketaren lehenengo saria jaso du, 4.500 eurokoa. Cristian Villavicenciok azaldu duenez “dokumentalak giza hausnarketarako formatua izango du. Immigrazioaren lehenengo uholdean, orain dela hamar bat urte, heldu ziren gaur egungo 15 eta 18 urte arteko gazteen bilakaera eta adaptazioa erakutsi nahi dugu”. Dokumentazio lana hasi dute jada. Hilabete barru filmatzen hastea espero dute eta urtearen amaierarako dokumentala bukatuta izatea.
“Decoración urbana audiovisual”
Bigarren saria “Decoración urbana audiovisual” izeneko proposamenarentzat izan da. Adriana Garciak, Angela Gómezek, Amaia Gómezek, Paula Garciak eta Cecilia Contrerasek egindakoa da. 1.960 euro jasoko dute pertsonen eta ikus-entzunezkoen arteko harremanak sustatzea proposatzeko. “Getxon, skype programaren bitartez, eskala handiko bideokonferentzia sortu nahi dugu. Abenduaren 18an, Etorkinen Egunean, Algortako San Nikolas plazan egitea gustatuko litzaiguke. Bertara joango diren pertsonek, munduko beste herrialde batera dei bat egiteko aukera izango dute eta hori pantaila handi batean, eskala handian, eta Getxo atzean ikusten dela, proiektatuko da”.
“Giza Art”
Hirugarren saria “Giza Art” ekimenarentzat izan da, arte birtualaren galeria baten proiektua, bertoko artista gazteek beren lanak ezagutzera ematera lagunduko duena. Joana Beasainek, Naroa Azurmendik eta Asis Aranzibiak egin dute proiektua eta 1.540 euro jasoko dute.
Asier Zarate Gasherbrum II gailurrerantz
Egilea: Imanol Landa. 2009/06/02. Ordua: 9:31 AM.Gasherbrum II -munduko 14 zortzimilietako bat- Pakistango mendia da eta horren gailurra, 8.035 metrotara dago. Asier Zarate algortarrak zuzentzen duen espedizioa, bost mendizalek osatuta dagoela, ekainaren 27an aterako da Euskaditik eta, trekking egiten 7 edo 8 egun igaro ostean, kanpamentu nagusira helduko dira mendizaleak. Hortik aurrera, gutxienez, beste hilabete bat behar izango dute munduko mendi gailurrik garaienetakora ailegatzeko.
Asier Zaratek berak azaldu duenez “espedizio mota hauek oso gogorrak dira eta, horregatik, aldez aurretik entrenamendu egokia egitea behar-beharrezkoa da. Gure taldea aurretiko lan hori ere egiten ari da”. Indar fisikoaren garrantzia baztertu gabe, Asier Zaratek teknika eta indar psikologikoaren garrantzia ere goratu nahi izan du.
“Taldekoek aurreko espedizioetako filosofiari eutsiko diote abentura berri honi aurre egiteko, hau da, mendira oxigeno artifizialik gabe eta sherpak erabili gabe igotzen ahaleginduko dira”.
Asier Zaratek 33 urte ditu, eta mendizale bezala osatu duen kurrikulumean Peruko Andetan dagoen Pisco mendia, Italiako Andetan Grand Paradiso, eta baita ehun 3.000tik gora, azken horiek Pirineoetan, aurkitu ahal ditugu.
Labels: asier zarate, blogetxo, Getxo Kirolak, getxobog, getxoztar
Mas, Urkullu, Bilbao eta Tremosa Getxon
Egilea: Imanol Landa. 2009/06/01. Ordua: 6:30 PM.


Informazio gehiago: "Los vaticinios de Artur Mas" Iñigo Urkulluren blogean.
Labels: blogetxo, CiU, EAJ-PNV, europako hauteskundeak, getxoblog


















