Imanol Landaren bloga

http://ilanda.eu :: http://ilanda.info




PDF fitxategiaren deskarga 38 proiektuen informazioarekin.

Labels: , ,

Enplegu topagunea

Enplegu eta Ekonomia Garapenerako Zentroak-Behargintzak maiatzean “Enplegu topagunea” programa abiatuko du. Programa honen helburua langileak bilatzen dituzten enpresak eta lana bilatzen duten pertsonak harremanetan jartzea da. Oraingo honetan, proposamena, batez ere, bi sektoretan arituko da: adinekoak jagoteko sektorea eta garbiketa sektorea.

Maiatzean zenbait jardunaldi antolatuko dira, jarduera sektore hauetan lan egin nahi duten pertsonei informazioa emateko: nolako lanpostuak dauden, enpresek eskatzen dituzten profilak, lan baldintzak eta abarren berri emateko, hain zuzen ere.

“Enplegu Topagunea” programaren barruan ere sektore hauetako enpresa zehatzen prospekzioa bereziki azpimarratzen da, lan-eskaintzak bilatu eta antzemanez, langileak eskatzen dituzten enpresen eta lana bilatzen duten pertsonen arteko harremanak erraztu aldera.

Adinekoak artatzeko sektorean interesatuta dauden lagunak maiatzaren 11an eta 12an joan daitezke informazio jardunaldietara, Garbiketa sektoreaz gehiago jakin nahi dutenek, berriz, maiatzaren 13an eta 14an egin ahal izango dutela. Hitzaldiak 10:00 eta 12:00etan izango diren saioetan egindo dira aipatutako egunetan Behargintzak Algortako Irutasun kaleko 10-Bn daukan egoitzan.

Interesatuek joan egingo direla konfirmatu beharko dute Enplegu eta Ekonomia Garapenerako Zentroan-Behargintzan, Algortako San Martin kaleko 17an; 94 466 01 40 telefono zenbakian; behargintza@getxo.net-en edo www.getxo.net/behargintzan.

Labels: ,



Getxo erosketetarako, aisialdirako eta herritarren eta, bertoko bizitasun turistikoa baliatuz, bisitarien arteko harremanetarako erreferente bihurtzea da Udalerriko txikizkako merkataritza dinamizatzeko Planaren helburu nagusia. Txosten hori Gloria Apariciok, Victoria de Elizagaratek eta Pilar Zorrillak, Euskal Herriko Unibertsitatearen Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultatearen Enpreseentzako Ekonomia Aplikatuaren Institutuaren partaideek egin dute, Getxoko Udalak hala eskatuta.

Txosten horren arabera, Getxo oso udalerri erakargarria da. Baliabide turistiko ugari ditu eta kultur, kirol eta zerbitzuetako oso eskaintza zabala. Hori guztiaz baliatuta, elkarlaneko plataforma publiko-pribatu batek bere proiekzioa bultza dezake hiri gisa eta baita bere jardun ekonomikoaren sektore nagusiaren, hau da, zerbitzuen lehiakortasuna ere.

Getxoko merkataritzaren, aisialdiaren eta turismoaren egoera aztertu ondotik, txostenak “Merkagune” izeneko plataforma edo merkataritza gune zabal sortzeko aukera planteatzen du. Lankidetza publiko-pribatuaren alorreko ekimena izanik bere helburua da hiriguneko sektoreen dinamizazioa lortzea. Horren harira, kontsumitzaileari merkataritza, aisialdia, zerbitzuak eta turismo arlotako eskaintza bateratua eman nahi zaio, estrategia bateratuak eta bereizgarria eta bereizlea izango den irudi-marka bakarra erabiliz. Horrek bere jarrera lehiakorra eta hainbat sektoretako biziberritzea erraztuko du eta, horren ondorioz, udalerria bere balorean jarri.

“Merkagune” izeneko plataforma erakunde publikoen eta sektore pribatuaren arteko lan harreman berria da eta honi Udala eta elkartuta zein elkartuta ez dauden dendak atxikitu ahal izango zaizkio. Halaber, udalerriko hiriguneko sektore ekonomikoen biziberritzea nahi duten ostalariak, zerbitzuetako enpresak eta nahi duten erakunde publiko eta pribatuak bildu ahal izango dira ekimenera. Horrela inguruetan gaur egun dagoen lehiaketa egoerari erantzun eraginkorragoa eman ahal izango zaio, pertsonak eta horien gastuak erakartzeko.



Gloria Aparicioren, txostenaren egilenetariko baten ustez, “Getxoko “Merkagunea”ren helburu orokorra bertoko merkataritzaren lehiakortasuna hobetzea da, udalerriko gastu komertziala murriztuz eta ostalaritzari eta zerbitzuei bultzada emanez ere, gune erakargarrien dinamizatzaileak izan daitezen, horrela herritarren arteko gizarte harremanak sortuz, eta kultura, turismo eta kirol arloetan Getxok duen trakzio-gaitasuna aprobetxatuz”.
Helburu horiek guztiak lortzeko, bost ardatz estrategikoetan lan egitea proposatzen du txostenak, aipatutako eremu publiko-pribatuaren arteko lankidetzaren harira garatu behar izango direna. Aitor Soloetak, Getxoko Sustapen Ekonomikorako zinegotziak bost ardatz horiek labur bildu ditu:

“Plataforma sortzea eta udalerriko elkarte sarearen egituraren sustapena; Getxoko merkatal eta aisialdirako guneak bultzatzeko interbentzioak bertoko erabilerraztasuna, erakargarritasuna eta animazioa lortze aldera, udalerria inguru dinamikoa eta aisialdirako eta erosketak egiteko erreferente bihurtzeko; beste arlo batzuetan –turismoan, kulturan, euskaran edo kiroletan- erabilitako baliabidetan oinarritu eta sinergiak bilatu herritar guztien mesederako; Getxoko merkataritzarako eta zerbitzuetarako marka- irudi berezia sortu eta zabaldu, proiektuaren motorra gisa, eta merkataritzaren politika egokitu gaur egun dagoen egoera lehiakor berriari”.

Helburu estrategikoa

Sstapen ekonomikoa da udal gobernu taldearen helburu nagusietariko bat. Izan ere, hainbat jarduketa-ekimenak ditugu martxan, hala nola, berton lanpostuak sortzeko eta ekonomia sustatzeko garrantzi handiko inbertsioak erakartzea – Bake Ederrean Gune Teknologikoa ezartzeko BiscayTIK proiektua-; Enplegu eta Ekonomia Garapenerako Zentroak – Behargintzak enpresei eskaintzen dizkien zerbitzuak bultzatzea; neurri fiskalak –esaterako udal zergak izoztea edo tasa batzuen murrizketa-, edo udal arauak aldatzea ostalaritza eta merkataritza sektoreen mantentze eta sustapena errazteko, besteak beste.

Labels: ,

BiscayTIK Getxon



Getxoko Udalbatzak Zugazarteko Bake Eder finkaren lurrazaleko eskubidea Azpiegitura Foru Sozietateari 33 urtez uztea erabaki du gaur BiscayTIK proiektua garatu aldera. Egitasmo honek gobernu elektronikoa bultzatuko du eta herritarrei edozein eratako izapide administratiboak Interneten bidez egitea ahalbidetuko die. Erabakia EAJ/PNV eta PSE/EEren aldeko botoekin hartu da. PP eta EB-Berdeak alderdiek zuri bozkatu dute.
Getxorentzat estrategikoa eta oso onuragarria izango den proiektua abiatzeko urrats berri bat ematen delako. Bake Eder Finkaren zaharberritzeaz gain, Europa neta Munduan erreferentea izango den zentro teknologikoa hartuko du proiektuak. Horri esker 40 milioi euroko inbertsioa egingo da Getxon eta 20-30 lanpostu zuzenak sortuko ditu, baita zuzenak ez diren beste hainbat ere.
BiscayTIK egitasmoaren bigarren atalak Areetako merkatuan izango du bere legua. Behin barriztuta, bertan ekimenarekin lankidetzan edo berarentzat zerbitzuak eskaintzen jardungo duten enpresak egongo dira. Areetako erdigunean jarduera ekonomikoa nabarmen suspertuko du. Administrazio elektronikoaren zerbitzura egongo en proiektu honek teknologien alorrean inbertsio berriak ekarriko ditu Gestora eta aberastasuna sortuko du, aipatu 33 urteren ondoren Ualak finka berriro berreskuratuko duela ahaztu barik.

Poiketua ezartzeko ahaleginean aurrera egiteko, Udalbatzan bertan aho batez onartu dute behin behingoan HAPO, Hiri Antolaketarako Planeamendu Orokorraren,aldaketa puntuala, BiscayTIK egitasmoa hartuko duen etxea egin ahal izateko Bake Eder finkan. 3 solairuko etxea izango da, 4.267m2ko azalerakoa. Urrats bera eman dute HAPO aldatzeko Areetako merkatuaren alderako.


MP3 fitxategiaren deskargarekin osoko bilkuraren puntuarekin.

Labels: ,

Europaren Aldeko Koalizioa



+ EAJ-PNV
+ CiU
+ CC (Coalición Canaria)
+ BNV (Bloc Nacionalista Valencià)
+ UM (Unió Mallorquina)
+ UMe (Unió Menorquina)
+ PA (Partido Andalucista)


Iñigo Urkulluren hitzaldia “Europaren Aldeko Koalizioa”ren aurkezpenean


Egun on. Buenos días. Aurkezpen honetara gatoz gu, estatuko alderdiak Bruselara joango diren bezala.

«Egun on» esateko beharrarekin, «Buenos días» esateko beharrarekin. Eta proiektuko nire kideek «Bon dia» esan dute eta esango dute. Pluraltasunaren eta aniztasunaren oroigarri praktikoa da.

Aurkezpen eta hauteskunde hitzordu honetara gatoz, gogorarazteko ez garela bizi zuria ala beltza, gorria ala urdina den estatu batean; kolore anitzeko estatu batean bizi gara, estatuko alderdi handiei gustatu edo ez.

Dirudienez, batzuentzat, Europako hauteskunde hauetan, Europak berak du garrantzi gutxien. Espainiako politikaren «minutua eta emaitza» zein den jakiteko baino ez dute jokatu nahi; aurretik nor doan, gorria edo urdina.

Eta guk gaur goizean nabarmendu nahi dugu Europa garrantzitsua bada, garrantzitsuena estatuko eta, beraz, Europako pluraltasuna eta aniztasuna islatzea dela.

Estatu plural batean bizi gara. Plurala da eta plurala izan nahi du.

Bide batez esan dezagun Rz. Zapatero presidente jarri zenean Espainia plurala aldarrikatzen zuela, eta bigarren legegintzaldi honetan, aldiz, ideia hori desagertu dela haren diskurtso politikotik. Edo are okerrago, parlamentuan dituen beharren arabera diskurtsoan sartu edo alde batera uzten duela. Beraz, hor ez dago inongo uste sendorik: Rz. Zapaterok ez du inoiz politika argirik izan.

Iazko astean Rodriguez Zapateroren bozeramaile ezagun bati esaten entzun nion, gorritu gabe gainera, hauteskunde hauek berebizikoak izango direla Europa eskuma aldekoa edo aurrerakoia den jakin ahal izateko. Euskadin beraiek erabaki dute jada gobernua formalki sozialista izango dela baina... erabakiko duena, erabakitzen ari dena, Alderdi Popularra da. Zenbat itxurakeri!. Hurrengo europar hauteskundeetan benetan jokoan dagoena, Europan ordezkaritza bat izatea da. Gure kasuan, euskaldunon interesak, eta ez aldiz Alderdi Popularrarenak ez eta Alderdi Sozialistarenak, defendatzen duten ordezkaritza bat izatea.

Anitza eta plurala den Europaren espiritua aldarrikatu nahi dugu guk. Eta uste sendoz aldarrikatu nahi dugu, gainera.

Estatuarentzat Europarentzat nahi dugun gauza bera nahi dugulako aldarrikatu nahi dugu hori.

Gauza bera nahi dugu han eta hemen. Askatasuna errespetatuz eraiki nahi dugu. Aniztasuna eta pluraltasuna errespetatuz eraiki nahi dugu.

Ordezkatzen dugun koalizioak «benetako europar izaera» ordezkatzen du. Europa ordezkatzen du. “Europaren aldeko Koalizioa” aniztasunaren aberastasuna ordezkatzen du.

Zuri edo beltzaren ordez, hona hemen gure koloreak.

Eta gureak, Euzko Alderdi Jeltzalearenak, honako hauek dira: pasioaren eta lurrarekiko maitasun eta konpromisoaren gorria, lur guztiak maitatzeko aukera ematen duena.

Itxaropenaren, elkartasunaren eta denontzako garapenaren berdea.

Eta bakearen zuria. Hizki larriz idatzitako bakearena. Beti praktikan jarri izan dugun bakearena. Beti landu dugun bakearena.

Modu askotan esan izan dugu, eta modu guztietan esango dut: «ETA ez»; «ETA kanpora», «ETA, alde egin ezazu gure bizitzetatik», «ETA sobera dago».

Egunotan ETAren ahuleziaz hizketan aritu dira. Nik ez dut solasaldi horretan parte hartuko, eta ez dut ahulezia mailari buruzko analisirik egingo. Ez dut horrelako arinkeriarik egingo, ezta manipulazio mediatikorik ere. Baina azpimarratu nahiko nukeena da, nazionalistak garen aldetik, bere desagerpena iragarriko duen ETA ahula nahi dugula.

Baina, era berean, ez dugu ulertzen zergatik dioten, bat-batean, Euskadin bakean eta aske biziko garela, edota 2011n bakean biziko garela. Zoritxarrez, gure ustez, arinkeria antzuak dira.

Europa bakea da. Europa maite dugu, eta bakea nahi dugu. Eta Europak bakea bilatzen jarraitzea nahi dugu, betiko eta bidezko bakea.

Europa toki-aukera aproposa da zenbait alor jorratu ahal izateko:

a.- Gureak bezalako jomuga nazionalak bideratzeko
b.- Politikaren jardunetik, egitura konposatuen Estatuen erabateko soberani kontzeptua zalantzan jartzeko
c.- Kooperazioaren bitartez ikasi ahal izateko

EAJk arrazoi hauengatik egin du beti Europaren alde. Nahiz eta jakin badakigu gaur egun dugun ereduarekin estatu gabeko nazioek ez dugula modelo honetan sarbide askorik. Hala ere, pixkanaka estatu gabeko nazioek garapen ekonomikoan eta gizarte kohesioan gero eta protagonismo gehiago izango dugulakoan gaude.

Finean, sinesten dugun hura proposatzen dugu. Aniztasuna. Askatasuna. Pluraltasuna. Europa eraikitzea, elkarrekin atxikita, modu askean atxikita.

Adostasuna lortuta eraikitzea, aberastasuna eta aniztasuna errekonozituta.

Hori da Europa. Hori da Euskadi. Eta hori bera proposatzen du gure koalizioak Euskadirako, Europarako eta Espainiako Estaturako: pluraltasuna, aniztasuna eta atxikimendu askea.

Labels: ,

GeM24: desfileak











Informazio gehiago GeM24 eta batez ere Modamola blog getxoztarrean.

Labels: , ,

Kirmen Uribe eta Mikel Urdangarin bihar, Getxon, entzuteko aukera izango duzue.

Liburuaren azoka dela eta Algortako geltoki plazan, 20:30etatik aurrera, "Internet Kafe", musika eta olerki ikuskizuna guztiok gozatzeko aukera.

"Zaharregia, txikia agian" diskaren, "lagun bat" abestiaren bideoa eransten dizuet.

Labels: ,

Getxo Athleticegaz! Finala pantaila erraldoian


Athleticek eta Bartzelonak Valentzian jokatuko duten Errege Koparen finala dela eta, Getxoko Udalak hainbat ekitaldi antolatu ditu datorren maiatzaren 13rako, eta horien artean, bi telebista pantaila erraldoi ipiniko dituela.

“Getxo Athleticegaz” izeneko ekimen honen helburua da, gaur eskainitako prentsaurrekoan Komunikazio Arloko zinegotzi Josu Loroñok azaldu duenez, “nahi duten adin guztietako pertsona guztiak udalerritik atera gabe jai giroan partiduarekin disfrutatzea”.
Loroñoren berbetan, Athleticek Sevillako taldearen aurka jokatu zuen finalaurrekoa baino lehenagotik daramate lanean Udalean proiektu hau prestatzeko. “Programatutako ekintzak zein handiak diren ikusita igerri leike hau ez dela bat batean otu zaigun gauza bat”, esan du.

Ekitaldiak bi tokitan izango dira aldi berean, hau da, Algortako Geltokiko Plazan eta Romoko Santa Eugenia plazan.
Jaia 18:00etan hasiko da aipatu bi guneetan, fanfarria batzuen girotzearekin; ordu horretarako haurrentzako tailerrak ere aurreikusita daude(aurpegia pintatzeko, jolasteko, ....); 19:00etatik 20:00etara karaokea izango da eta 20:00etatik 21:30era publiko guztientzako berbena. Itxaronaldia baretzeko dastatze berezia antolatu da gune bakoitzean 24 arkume erreko baitituzte. Partida ikusi ahal izateko pantaila erraldoi bana ipiniko dute bi eremuetan, 6x4 metroko neurrikoak eta bizi izango den data historikoari lotutako zapiak banatuko dituzte herritarren artean eta baita Getxoko armarria edukiko duten baloi zurigorri kolorekoak ere. Egun horretarako udal eraikinak ere apainduak izango dira, Sevillaren aurka jokatutako finalaurrekoaren itzuliko partiduan Udaletxeko balkoi nagusian bandera zurigorria jarri zenean egin zen legez. Udaletik herriko bizilagunak animatu nahi dituzte Athleticen bandera lehioetan ipintzera eta jai egun horretan parte hartzera ere. “Eguna gure Athleticen garaipenarekin amaitzea espero dogu”, aipatu du, azkenik, Josu Loroñok.

Labels: , ,

Welcome to Getxo!






Gurutze-ontzian datozen bidaiariak Areetara eta Algortara hurbiltzeko zerbitzua martxan daukate jada. Welcome! ezin hobea emango diete getxoztar merkatariek.

Labels: ,

Getxo berritzen ari gara




Getxo berritzen ari da zure bizi-kalitatea hobetzeko eta udalerri biziagoa eta dinamikoagoa egiteko.

38 egitasmo baino gehiago, maiatzetik aurrera gure herriko ibiltokiak, parkeak, gizarte- eta kirol-instalazioak, eta baita kaleak ere, berritzeko. Beste jardueren artean honako hauek daude: Villamonte eta Aiboara heltzeko bide mekanikoak ezartzea, Areetako eta Arrigunagako kaiko ibiltokiak hobetzea, Erromoko kaleen berrikuntza,
Maidaganen Metroa lurperatzea, Getxo Antzokia eraikitzea, Santa Eugeniako gizarte- eta kultura-zentro berria, BiscayTIK proiektua, Etxeandia Gotzaina, Errekagana, Txabarri Zuazo eta Maidagan parkeak berritzea, Arrigunagako eta Areetako skate-pistak berriztatzea, etab.
Laster, Udalak liburuxka bat bidaliko du etxe guztietara lan bakoitzaren informazio zehatza emanez: deskribapena, kokalekua eta gauzatzealdia.

Aldez aurretik, eragindako trabengatik barkamenak, eta herritar guztion laguntza ere,
eskatzen dizkizuegu.

Mereziko duen ahalegina izango da.

PDF fitxategiaren deskarga diptikoarekin.

Labels: ,

Areetako auzokide Manuel Barredo Alonsori omenaldia

Keltse Eigurenek, Alkate Ordeak, eta Bizkaiko Foru Aldundiko ordezkariek omenaldi xumea egin diote Manuel Barredo Alonso Areetako auzokideari, atzo 100 urte bete zituelako. Omenalditxoa Negubide kaleko bere etxean, orain 20 urte baino gehiago bizi den etxean, egin diote. Ehun urteko gizon hau beti egon da osasuntsu, ikusmena apurka apurka galtzen joan den arren. 7 seme-alaba ditu, 14 iloba eta 4 biloba. Burgosen jaioa, Areetara etorri zen gazte-gaztetatik eta beti egin izan du da lan bankuetan. Omendutakoak, “aita ona” bere seme-alabeen esanetan, etxekoekin ospatu zuen atzo bere urtebetetzea.

Labels: ,

Getxoko Emakumeen III Futbol Txapelketa: ohorezko sakea

Getxo-Tik: komertzioan teknologia berriak aplikatzen

Getxoko Udaleko Ekonomia Sustapenerako Arloak Getxo-Tik Merkataritza programaren jarduerak egiten jarraituko du. Programa honen helburua da saltokien artean informazio eta komunikazioaren teknologia berriak (IKTB) sustatzea eta hurbiltzea. Programa hau Valora POFSE proiektuan sartuta dago eta 2007-2013 Getxo udalerrian txikizkako salmentan diharduten enpresaburu eta profesional guztiei zuzenduta dago.

Aurten, jardueraren ardatza SGT-Salmenta Guneko Terminala izango da. Hartara, informazio jardunaldi batzuk antolatuko dira, kudeaketa tresna hori ez daukaten dendeei zuzenduak, tresna horrek negozioaren kontrolerako daukan erabilgarritasuna ezagutzera emateko asmoz. Informazio jardunaldi horietako lehenengoa, 2 orduko iraupena izango duela, apirilaren 23an egitekoa da. Jardunaldia Jesusen Bihotzaren Udal Zahar-etxean egingo da.

SGT-ren funtzionamenduari buruzko trebakuntza jardunaldi batzuk ere prestatu dituzte, salmenta terminala daukaten edo laster erosteko asmoa daukaten dendeentzat. Trebakuntzako ekintza horietatik lehena ekainaren 2an eta 3an egingo da. 4 ordu iraungo du.


Gainera, programan parte hartu nahi duten enpresek teknologiako aholkularia izango dute, eta modu pertsonalean azalduko die euren negozioari hoberen egokitzen zaion teknologia zein den.

Informazio gehiago eskuratzeko eta izena emateko Enplegu eta Ekonomia Garapenerako Bulegoa-Behargintzara jo ahal dute, San Martin kalea 17, Algorta. Tfnoa: 94 466 01 40; posta elektronikoa: behargintza@getxo.net; eta webgunea: www.getxo.net/behargintza.

Labels: ,

Rayo Vallecano Taldea izango da Bizkerre F.T.k Getxoko Udalaren babespean antolatutako Getxoko Emakumeen III Futbol Txapelketaren nobedade nagusia. Apirilaren 18ean eta 19an jokatuko da Bolue eta Fadurako udal futbol zelaietan. Izan ere, talde madrildarra –egungo Superligako liderra- aurten ere punta puntako taldeak batuko dituen Txapelketara bilduko da, bertan Athletic Club, F.C. Barcelona, Prainsa Zaragoza, Oviedo Moderno –egungo txapelduna- eta etxekoak, Bizkerre F.T., izango baitira.

Bizitza laburra badu ere, txapelketa hau Estatuan emakumezkoen futbolaren jai nagusienetakoa da. Jokalariek, maila goreneko eta giro aparta izan ohi duen lehiaketa jokatzeaz ezezik, adiskidetasun harremanak abiatzen dituzte ere, Txapelketan zehar mahai berean esertzen baitira eta bestelako ekitaldietan batera parte hartzen baitute, berbarako, aurten Bizkaiko Zubira, Gizadiaren Ondare eta Getxoko irudirik enblematikoena dugun horretara antolatutako bisitaldi gidatuan egingo duten bezala.
Horregatik guztiagatik, herritarrak animatu nahi ditut Emakumezkoen Futbol Txapelketa hau ikustera hurbil daitezen erakargarri asko eta asko baititu. Nabarmendu nahi dut, ganera, andrazkoen kirolaren alde udalerrian egiten ari den lana, eta bereziki, futbolaren alde, Bizkerreren ekimena bezalakoari esker bidea egiten ari delako.

Bizkerre F.T.-ren buruak, Jose Mari Bravok, bere aldetik, esan du “talde hauen presentziarekin Emakumezkoen Futbola ezagutu eta bultzatzeko urrats bat gehiago emango delakoan gaude. Ziur nago Txapelketa berriro ere arrakastatsua izango dela eta bai gure udalerrian bai geure Taldean emaitza onak utziko dituela”. Hogeita hamar urtertik gora Getxon futbola eta, batez ere, emakumezkoena bultzatzen ari den elkartea da Bizkerre. Halaber, Bravok aurreratu du harremanetan ari direla talde ingeles eta frantziarrekin datorren urtean Txapelketa nazioarte mailakoa izan dadin.



Lehiekateri berari dagokionez, Txapelketaren aurreneko fasean, larunbata 18an, bi multzotan banatuta jokatuko dute. A multzoan Athletic, Prainsa eta Bizkerre F.T. izango dira eta B multzoan, Barcelona F.C, Oviedo Moderno eta Rayo Vallecano. Elkarren aurka jokatuko dute goizeko 10:00etatik aurrera Bolueko zelaietan, eta partidu bakoitzak 25 minutuko bi zati izango ditu.
Hurrengo egunean, igandea 19an, finalerdiak eta finala jokatuko dira. Finalerdiak Bolueko zelaietan izango dira 10:00etatik aurrera ere, 25 minutuko bi zatiko partidutan.
Finala, berriz, Faduran jokatuko dute 12:00etan, 40 minutuko bi zati izango duen partiduan. Finala hasi aurretik emakumezkoen futbolaren “Getxo” marka aurkeztuko dute modu ofizialean.


MP3 fitxategiaren deskargarekin nire adierazpenekin.

Labels: , ,



Algortan, izen bereko eta Aretxondo kaleen artean dagoen Etxeandia Apezpikuaren parkea lehengoratzeko lanak hile honen amaieran hasiko dira bertako auzokoek erabili ahal izateko helburuagaz, Hirigintzako zinegotzi Joseba Arregik gaur ezagutzera eman duenez. Lan hauen aurrekontua 368.000 bat eurokoa da.

Erreforma aurten Getxo Antzoki berria altxatzeko laneengatik San Nikolas eta Getxo Antzokia plazeek jasango duten okupazioaren alternatiba legez planteiatzen da. Parke txikia da, orain urte asko egindakoa, erabiltzen ez dutena eta egoera txarrean dagoena. Hartara, bertara errezago sartzeko, umeentzako jolasgunea eta inguruko eserlekua ipintzeko eta neguan eguraldi txarratik babesteko lanak egingo dira. Irailean, Getxo Antzoki berriaren lanak hasi orduko, gune publiko honetaz gozatu ahal izango da.

Proiektuan jasotzen da umeentzako jolasgunea egitea plazaren erdian, pergola bat kokatzea, zoladura eta hornigarri berriak ipintzea, argiztapena hobetzea eta elbarrituak edo mugitzeko zailtasunak dituzten pertsonentzako sarrera-irteera berria egitea, sigi-sagako arrapalaren bidez. Sarbide barriak udal garbiketa zerbitzuak sartzea ahalbidetuko du. Gaur egun parkea maila ezberdineko bi plataformatan dago banatuta eta bertara sartzeko eskailerak erabili behar dira. Horregatik plataforma bakarra egingo da betegarria erabiliz. Parke txiki hau itxi egingo da gauetan jendeari sartzea galazoteko bizikidetza trabarik izan ez dadin.

Usategi Parkean traba barik sartu eta irten ahal izateko lanak.

Halaber, hile honen amaieran hasiko dira ere Algortako Usategi Parkean traba barik sartu eta irten ahal izateko lanak –sarrera-irteeran arrapala ipiniz-. Lanak Arrigunagako hondartzarako jeitsieratik egingo dira, Errementariena, Gazteluzarra, Basaldua eta azken bi kale hauen artean dauden Abasota eta Artibai kaleetako tarteetan. Horien aurrekontua 1.000.000 eurotik gorakoa da.
Lanak, irailean amaituko dira ere, eta espaloi eta asfaltatze berriak egiteko izango dira. Mila bat metroko tarte lineala irisgarria egin nahi da, espaloiak 2 metrora arte zabalduz, asfaltozko zorua barriztuz eta kaleetako albo bietan aparkaleku gehiago irabaziz. Antzokiko lanak direla eta, uste dugu gerora gune hori Andres Cortina kalearen eta San Nikolas plazaren inguruetan izango diren okupazioen alternatiba izango dela.

Labels: , ,




Areetako Kaia hobetu egingo dute bertan argiztapen berria eta kalitate handiko hiri hornigarriak ipiniz, Gobernu Taldeak sustatuko duen urbanizatze proiektuan jasotzen denez. Gaur egun, Getxoko pasealekuen artean nagusi izanik, udalerriko irudi eta posta txartel, eta Bizkaiko erabilienetakoa den horretan dauden hesi arkitektonikoak kentzea aurreikusten da ere.
Areetako moilako urbanizatze lanak 2.300.000 eurotako inbertsioa suposatuko dute eta Toki Inbertsiorako Estatuko Funtsak emandako diru laguntzaren zati batekin finantziatuko dituzte. Pasealeku enblematiko honen profila indartuko dugu pasealeku ikusgarriagoa, erakargarriagoa eta ibiltari eta bisitarientzat abegikorragoa bihurtuko duen jardunbidearen bitartez, kokatuta dagoen kalitate goreneko testuinguru urbanistikoaren parean utziz.

Moilaren urbanizatze laneen arabera, 6,5mko zabalera izango duen oinezkoen guneko zoladura, baita 3m zabalerako bidegorriarena –biak ere, pasealekua eta bidegorria, plataforma maila berean izango direla- eta oinezkoen atseden gunekoa ere barriztu egingo da, argiztapen berezia eta hiri hornigarri kalitate handikoak ipintzearekin batera.
Baina, kaian egingo diren erreforma lanik garrantzitsu eta ikusgarrienetakoa, argiztapen berezia ipintzearena izango da, izan ere, munea goitik behera uraren azaleraino argiztatuko baita bi koloretan, uraren azalera bera eta inguruko etxeak nabarmentzeko.
Oinezkoen gunea eta itsasoa bereizten dituen munea garbitu egingo da baina ez du aldaketarik jasango, bere horretan utziko baita.

Urbanizatuko duten pasealekuaren luzera, guztira, 1.500 metrokoa da, Churrucako monumentutik La Bola hondartzarainoko tartean. Lanak, bost hilabeteko iraupena izango dutela, uda aldera hasiko dira eta aurtengo azkanetarako amaituko dira. Lanak iraun bitartean, Arregik baieztatu duenez, ez da pasealekua itxiko ibiltarientzat.






MP3 fitxategiaren deskargarekin nire adierazpenekin.

Labels:

Lantegi Batuak Fundazioak Getxoko Andra Mari auzoan adimen-urritasuna edo urritasun fisikoa duten pertsonentzat eraiki eta gestionatuko duen dokumentu-gestioa, administrazio digitala, balore logistikoko katean operaziak egiteari eta lanbide-hezkuntza eskaintzeari ekingo dion zentro berria aurkeztu dugu gaur.

Zentroa Getxoko Udalak 30 urtez utzitako udal orube batean eraikiko dute eta Bizkaiko Foru Aldundiak 1,1 milioi euro ipiniko ditu. Inbertsio osoa 3,6 milioi eurokoa izango da. Lanak aurtengo udan hastea eta 2011ko amaieran amaitzea espero da
Egitura berria Andra Mariko Ramos Uranga eta Abendaño kaleen artean egongo da kokatuta, inguruan guztiz integratuta izango den 3 solairuko 3.000 metro koadroko eraikinean eta ez du inolako eraginik sortuko ingurunean (zaratarik ez, igorpenik ez).
Aitzindaria eta berritzailea izango da eta lana gizartearatzea lortzeko erabiliko du. Urritasuna duten pertsonek lan gizarteratze handiena lortzeko lana erabiltzen duen laguntza, sozioekonomiko eta hezkuntzako zentroa izango da. Epe laburrera eta ertainera eskuinaldeko pertsona horien lanpostuen eta hezkuntza beharrari emango dio erantzuna.
Zentro aitzindaria eta berritzailea izango da, aipatutakoez gain, urritasuna duten pertsonen ahalmenak garatuko ditu, teknologia berriei garrantzi handia eskainiz. Epe ertainera 140 lanpostu baino gehiago sortzea ekarriko du.
Zentroa sortu eta martxan jartzea enplegua desagertzen den egungo egoera zailean oso positiboa da. Getxon inbertsio handia izango dugu, teknologia berrietan eta berrikuntzan oinarrituta, eta gainera urritasunak edukitzeagatik lana topatzeko zailtasun gehiago edukitzen duten pertsonentzat lanpostuak sortuko ditu. Beraz, ekonomi-dinamizazioa, lanpostuak eta balore soziala dira proiektuaren ezaugarriak eta horrek ilusioa eta itxaropena eragiten ditu gizarte justuago eta bateratzailegoan. Ekimenak Getxoko alderdi sozialistaren aldeko jarrera duela, udalerriko proiektu estrategikoen alde egiteko adostutako konpromisoagatik.

Bestalde, Juan Maria Aburtok, Gizarte Ekintzako Foru Diputatuak oso positibotzat jo du proiektu berria gizartearentzat etekinak aterratze aldera erakunde eta alor desberdinen arteko elkarlana bultzatzeaz gain, “urritasunak dituzten pertsonei beren kabuz bizi ahal izateko beharrezkoak diren bi gauza, etxebizitza eta lana, ahalbideratzea ekarriko duelako”.

Lantegi Batuak Fundazioa, irabazi asmorik gabeko erakundea da eta urritasuna duten pertsonentzat lan aukerak sortzeko lan egiten du, ahalik eta normalizatuenak, batez ere adimen-urritasuna duten Bizkaiko pertsonentzat. Bere buruak, Victor Iturburuk ere oso garrantzitsutzat jo du proiektua aurrera eramateko izandako kolaborazioa. Beraren arabera, “zentro berria oso garrantzitsua izango da, besteak beste, urritasunak dituzten inguruko pertsonak hobetu antolatu ahal izango baitira, gaur egun beste lurralde batzuetako tailerretara joan behar baitira”.




PDF fitxategiaren deskarga lantegi batuaken digitalizazio zentru berriaren informazioarekin.




MP3 fitxategiaren deskargarekin nire adierazpenekin.

Labels: ,

“Hijas de la Caridad”eko kideak omenduak



Getxoko Udalak “Hijas de la Caridad”eko kideei omenaldia eskaini die gaur goizean, gure udalerrian sakon errotuta dagoen ahizpen komunitateari, beren gizarte lana gure artean 1880.urtetik egiten ari baitira. Udalak lan horiek eskertu nahi izan ditu bai hezkuntzan bai arlo sozialean behar handiko lagunekin egindako ibilbide luzeagatik; baliabide propiorekin edo emaitzekin eta komunitateko kideekin edo boluntariorekin isilik egindako lanagatik.
Behartsuenei eskainitako zerbitzua, bazterketa sozialean bizi diren getxotarrak integratzeko egiten duten lana, eta horrekin bat egiten du Udalak, gure Gizarte Zerbitzuen bitartez ahizpekin elkarlanean aritzen baitkara.
“Hijas de la Caridad” komunitateak Purisima Concepción edo Portuko Ikastetxearen bitartez klaseak ia mende oso batez eman ditu, 1991/1992ko ikasturtean itxi arte. Aldi berean, behar handieneko pertsonei lagundu diete beti, zerbitzu batzuen bitartez, beharrak atzeman dituztenean horiek egokitzen joan baitira. Horien artean jantoki soziala, bazterketa larrian erortzeko arriskuan dauden pertsonentzako higiene zerbitzua edo lokalak uztea daude.
Komunitatean lan egin duten eta bizi diren ahizpen izenean, Sor Carmen Pérezek, lurraldeko ordezkariak eskerrak eman dizkio Udalari eta “herri administrazio batek gizarte sentsibilitatea edukitzea eta guk bezalako pertsonek behartsunekin isilean egiten dugun lana aitortu izana eskertu eta kontuan hartu behar dugu ”.

Topaketa

Omenaldi ekitaldiak “Hijas de la Caridad” komunitatearekin etengabeko kolaboraziorako oinarriak ere ezarri nahi ditu, hemendik gutxira Udalak beraiekin hitzarmena sinatzea ekarriko duena, eta, ahal den neurrian, eskaintzen duten zerbitzatzea hobetzea ahalbidetuko duela, bizi dugun neurriko beheraldian zerbitzu horren beharra handiagoa baita.
Getxoko Udaletxe batzar areto nagusian burututako ekitaldian, non Karitateko alabeez gain, pertsona boluntarioak, Udaletxeko gizarte langileak eta zinegotziak izan diren ere, Getxoko Alkateak eskerrak emateaz gain, Aixerrotako errotaren oroitgarria eman die “Hijas de la Caridad” komunitatekoei.


MP3 fitxategiaren deskargarekin nire adierazpenekin.

Labels:


Bilatu ilanda.eu blogean

Bilatu ilanda.info gunean

Informazioa

Lizentzia

Sindikazioa

ilanda.eu bilatzaileetan

Agirre 50

Landa TB

Legealdiko plana 08-11

+ Getxo berritzen ari gara

Getxo EROSi ta GOZAtu

Merkatari plana

Argazki bildumak

Euskarazko errefrauak ausaz

Getxo garbia

Euskarazko produktuen katalogoa

GUZTIOK BAT

Egunkaria libre!

think gaur - Euskadi 2020

EAJ-PNV

Albisteak

Azaroak 25

.eus domeinua