Getxoko Udalak eta UKk hiru urteotarako hitzarmena sinatu dute
Egilea: Imanol Landa. 2009/03/31. Ordua: 10:28 AM.
Getxoko Udalak eta UK Uribe Kostako aldizkariaren argitalpenaz arduratzen den Boluntzarreta euskara bultzatzeko elkarteak hitzarmena sinatu berri dute, orain arte indarrean izan denari jarraipena emateko asmoz. Oraingoa hiru urterako izango da eta beraz 2011ko abenduaren 31ra arte egongo da indarrean. Hitzarmenaren bidez Udalak Boluntzarreta elkarteak egiten dituen jarduerak sustatzeko konpromisoa hartzen du eta horregatik 2009.urtean 60.101 euroko dirulaguntza emango dio. Boluntzarreta elkarteak bere aldetik, UK aldizkariaren ale guztietan Getxoko herriari buruzko lau orrialdeko informazioa argitaratuko du. Orrialde horiek izaera propioa izango dute eta argi ikusiko da Getxo izena. Bestalde, aldizkariaren gainerako ataletan Getxok lehentasuna izango du. Ale guztietan Getxoko Udaleko Euskara Zerbitzuak orrialde bat izango du doan bere ekitaldiak iragartzeko eta gainera Udaleko Euskara Zerbitzuak sustatzen dituen ekimen guztien berri emango du UK-k, azken finean, euskararen erabilpena bultzatzea aldizkari horren helburua ere delako. Era berean, UK aldizkaria Getxoko Udal liburutegietan, kultur etxeetan, kiroldegietan, ikastetxeetan eta harpidetza egiten duten getxotarren artean doan banatuko da eta azkenik, Getxorako, gutxienez, 2.500 aletako tirada ziurtatzen du UK-k. Harpidetzak gehiago balira, tirada handituko luke UK-k.
Etorkizunari begira
Gaur egun UK hamabostekaria 2.900 etxetara bidaltzen da postaz eta gainerako aleak leku publikoetan banatzen dira, tartean euskaltegietan, kultur etxeetan, udal egoitzetan eta abarretan. Aldizkariak aurtengorako dituen proiektuen artean, agenda elektronikoa martxan jartzea, Getxo akordaten naz I dokumentala azpititulatzea eta II. dokumentala egitea eta 13 urtetan kaleratutako aldizkarien digitalizazioa amaitzea daude.
Labels: aldizkaria, boluntzarreta, uk
Erakusketaren helburua Ekuadorreko Amazoniako Bobonanza ibaiaren ondoan bizi den Sarayakuko Kichua herriaren gizarte eta kultur errealitatea hurbiltzea da. Herri horrek 1.500 kilometro koadroko jabetza-eskubidea du.
Herri horrek 3.000 biztanle ditu eta Ekuadorreko estatuak petrolio-konpainia handiekin egindako hitzarmenek bere lurraldean petrolioa ateratzearekin mehatxatzen dute. Nazioarteko akordioen eta agirien arabera, lurralde indigenan dauden natur baliabideak bereak dira eta atera ahal izateko aurretiko galdeketa egin behar da eta onartzekotan etekinen banaketa egin behar da.
Sarayaku herria petrolioa ateratzearen kontra agertu da eta baita konpainiek bultzatutako eredu ekonomikoaren aurka ere, deforestazioa biodibertsitatean aberatsa den ingurua kutsatzea ekarriko duelako. Sarayakuk beste eredu bat proposatu du, floran eta faunan oinarrituta, eta Ekuadorreko Amazonian bizi diren herri indigenen kultur aniztasunean ere.
Labels: kultur Etxea, Sarayaku
Udalerrian emakume batzuek jasandako indarkeria gertaerak gaitzezten ditugu
Egilea: Imanol Landa. 2009/03/30. Ordua: 2:27 PM.Gainera, Udalak agertu du indarkeri mota horren jatorria emakumeek bizitzaren arlo desberdinetan jasaten duten ezberdintasun egoera estrukturalean oinarritzen dela eta horregatik emakumeenganako indarkeria ez dela emakumeek duten arazoa, baizik eta kultura maskulino-patriarkalatik datorren emakumezko eta gizonezkoen arteko desberdintasunaren adierazgarririk nagusiena.
Udalak joan den urriko udalbatzan azaroaren 25ean emakumeenganako indarkeriaren kontrako Nazioarteko Eguna zela-eta, adostutako agiri instituzionalean jasotako konpromisoa berretsi du.
Gizartearen izurri horren kontra lan egiteko konpromisoa hartu genuen, gure eskumenen arloaren barruan eta indarrean dagoen legediari jarraituz, berdintasunaren aldeko eta emakumeenganako indarkeriaren kontrako udal politka aktiboa, osoa eta koordinatua aurrera eramaten.
Aldi berean, udal arduradunek udalerriko bizilagun guztiei eskatu diete indarkeri mota horren kontra agertzeko eta biktimek behar duten laguntza guztia emateko.
Azkenik arrisku egoera bizi diren emakumeei gogoratu behar die Udaleko Gizarte Zerbitzuetara jo dezaketela (94 466 01 01), han aholkularitza juridikoko zerbitzua eta arreta psikologikoa lortuko baitituzte. Era berean, Eusko Jaurlaritzako Telefono Arreta Zerbitzura (900 840 111), Udaltzaingora (94 466 02 02), Ertzaintzara (94 4063420) edo SOS DEIAK, larrialdietako zerbitzura, 112 zenbakira ere dei dezakete.
Labels: indarkeriari, sexu eraso
Udalerriko jarduera ekonomikoa eta enpresariala biziberritzea ordenantza berriak
Egilea: Imanol Landa. . Ordua: 1:49 PM.
Udalerriko jarduera ekonomikoa eta enpresariala biziberritzea dute helburu nagusi Terrazak ipintzeko eta lonjetan Etxebizitzak egiteko arauak ezartzen dituzten Ordenantza aldatu berriek. Aldatze bikoitz hau pasa den ostiraleko Udalbatzan onartu zuten aho batez, Gobernu taldearenak ezezik, oposizioko alderdiek egindako ekarpenak ere jasotzen dituelako. Horrez ganera, bi ordenantza hauen gaurkotzea egiterako orduan, Gobernu taldeak bertoko GEYC-Getxo Enpresa eta Merkataritza salerosleen elkartearen, Bizkaiko Ostalarien Elkartearen eta FEEKOR-Gutxitasun Fisikoa duten Pertsonen Bizkaiko Federazio Koordinatzailearen aholku eta laguntza izan du.Bi ordenantzek udalerriko dinamizatze ekonomikoaren alorrean eragiten dute modu garrantzitsuan. Terrazen ganeko ordenantzarekin Getxo dinamikoago bat sortzea bilatzen dugu eta lokalak etxebizitza bihurtzeko arauarekin herriko erdigunetan, berezkoa duen eremu naturaletan merkataritza babestu nahi dugu.
Terrazak olanagaz estaltzeko aukera
Terrazak ipintzeko Ordenantza berriztuaren harira, terraza gehiago errezago ipintzeko neurri sorta ezartzen du, hortaz. Izan ere, taberna eta jatetxe ez diren beste saltoki batzuk ere, hala nola, izozki-denda, gozo-denda eta pizzeriek,...terrazak ipini ahal izango dituzte, eta hauen ordutegia ordubetez luzatzen da, 24:00ak arte, ostiraletan eta udaldian, ekainaren 1etik irailaren 30ra arte. Aldaketa honen bitartez, terrazen erabilera eta herritarren atsedena bateragarri egin nahi dira.
Ordenantza berriak, halaber, lokala dagoen lekutik terraza, gehienez, 20 metrora ipintzea eta hiri ezaugarri jakin batzuk dituzten arkupetan, bai barruan bai kanpoan, espazioa bikoiztuz, mahaiak ipintzea ahalbidetuko du. Era berean, terrazak beheari lotuta dauden egitureekin, olaneekin, estali ahal izango dira eta alboetako babesgarrien garaiera ere 1,50 metrotara igotzen du. Horri esker urte osoan erabili ahal izango dira terrazak, eguraldi txarra egiten badu ere.
Gaur egun 60 bat saltoki dira lizentzia dutenak –urterro barrizten da- Getxon terraza ipintzeko. 2008an 72 eskabide aurkeztu zituzten eta 2007an 65.
362 lizentzia etxebizitzentzat
Lonjak etxebizitza bihurtzeko Ordenantzari dagokionez, bere helburua Getxoko merkatalgunerik garrantzitsuenak babestea da merkataritzak ardatz dinamizatzailea izaten jarrai dezan, eta ondorioz, lonjak etxebizitzan bihurtzeko lizentziak mugatzen ditu. Bestalde, mugitzeko zailtasunak dituzten pertsonak etxe horietara erraz sartzeko neurriak finkatzen ditu eta etxegintzaren kode tekniko berrira egokitzen da.
Honen harira, araudi berriak ezartzen du pisuek gutxienez 37 metro koadroko azalera erabilgarria izan beharko dutela. Ordenatzak lizentziak mugatu edo murriztuko dituen guneetan etxe bihurtu diren lonjeen egoera guztiz legezkoa izango da, udal agintariek zehaztu dutenez.
Hirigintza Arlotik eskainitako datuen arabera, 2007an 135 lizentzia eman ziren Getxon, 49 izan ziren 2008an eta aurten dagoeneko 4 lizentzia eman dira. Guztira, 362 lonja dira Getxon etxebizitza bihurtu dituztenak, batez ere, Algortako Villamonte, Sarri eta Sarrikobaso auzoetan.
MP3 fitxategiaren deskargarekin nire adierazpenekin terrazak ipintzeko arauak ezartzen dituzten ordenantzaren inguruan.
MP3 fitxategiaren deskargarekin nire adierazpenekin lonjetan etxebizitzak egiteko arauak ezartzen dituzten ordenantzaren inguruan.
Labels: lonjetako etxebizitzak, ordenantza, terrazak
Getxo Antzoki berria Abrako kultur itsasargia
Egilea: Imanol Landa. 2009/03/27. Ordua: 10:17 AM.

Getxo Antzokia, arte eszenikoetarako gune berria eta Abrako itsasargia bihurtuko dena, Algortako Azokan erakusten den proiektu batean gauzatu da. Udalaren ekimen estrategiko horrek 30 milioi euroko inbertsioa suposatuko du eta herritarren eta alderdi politikoen iradokizunak jaso ditu. Halaber, gaur hurrengo hauek aurkeztuko dira Udalbatzan, onartuak izan daitezen: Getxo Antzokiaren eraikuntza lanen lehenengo fasea, kokatutako den lekuaren hondeaketa eta obren kontratazio espedientea, prozedura irekiz.
Azpiegitura berri eta abangoardista horrek berriro ipiniko du Getxo Euskadin dagoen kalitatezko eskaintzaren buruan. Arte eszenikoetarako eta Musika Eskolarako gune berria izango da; lehen mailako azpiegitura udalerriko kultur egitarau prestigiotsua bultzatuko duena, Euskalduna Jauregiarekin eta Bilbaorekin lehian sartzeko ahalbideratuko duena, eta getxotarren eta udalerriko elkarteen nahiei erantzuna emango diena.
Indar handikoa izango den eta ezinbestekoa izango den eraikin hau antzerki zahar eta ederra zegoen lekuan eraikiko da. Eraikin berri, berritzaile eta enblematikoak sormena eta kultura garatzeko lekua eskainiko du; Abrarako irekitako leihoa izango da, inguruarekin bat egingo duena eta hiriko paisaia zabalagoa eta integratuagoa ekarriko duena. Ekimenak aberastasuna ere sortzen lagunduko du, hala nola enpresekin, aisialdiarekin edo zerbitzuekin lotutako egitasmoak; dudarik gabe jarduera ekonomikoa sustatuko du eta udalerriarentzat onuragarriak izango diren sinergia ekonomikoak bultzatuko ditu.
San Nikolas plazaren azpian, aparkalekua jarriko da, Andres Kortina kaletik sarrera izango duena bertan bizi direnentzat eta antzokiari berari laguntza emango diona. Inguruetan beste aparkaleku birakari bat egingo da, eta plazan egingo diren obrek (Andres Kortina kaleko galtzadarekin zabaltzen dena) ez dute asko eraldatuko gaur egun duen itxura. Halaber, jendea biltzeko leku gisa indarra hartuko du, sarbideak hobetuko ditu eta muga arkitektonikoak gaindituko ditu.

Antzokia
Bata bestearen ondoan izango diren bi blokeez osaturiko eraikin originala izango da. Oinarrizkoena Telefonikak duen eraikinera egongo da erantsita. Hallaren bitartez, Auditoriora helduko da (700 pertsona baino gehiago bildu ditzakeena), goiko mailetara eta erdi-sotoko solairura.
Bigarren bolumenean, Etxeandia Gotzaina kalean, Musika Eskola izango da. Beheko solairuan egongo den ataripe batetik ailegatuko gara bi blokeetara. Bere terrazak jatetxe-kafetegia izango du. Lehenengo solairuan Saiakuntzen Aretoa eta administrazio zerbitzuak kokatuko dira. Bi eraikinetako lurpean eskolako Auditoriuma izango da, 250 pertsonentzako lekuarekin, 90 pertsonentzako konferentzia- aretoarekin eta 285 pertsonentzako erabilera ezberdinetarako aretoarekin.

Erakusketa
Algortako Azokako merkatariek euren lokaletako gune bat utzi diote Udalari Getxo Antzokiaren proiektuaren maketa eta irudiak ikusgai ipini ahal izateko. Horrela Getxoko Udalaren eta “Algortako Azoka-Mercado de Algorta” elkartearekin elkarrekin lan egiteko aro berria zabaldu da, udalerriko herritarrentzat interesa izango duten hainbat ekimen sozio-kulturalak ezagutzera emateko.
Getxo Antzokiaren proiektuaren erakusketa astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara bisitatu ahal izango da. Larunbatetan goizez soilik.
MP3 fitxategiaren deskargarekin nire adierazpenekin (I).
MP3 fitxategiaren deskargarekin nire adierazpenekin (II).
Labels: erakusketa, Getxo Antzokia, kultura
Labels: bideoa, Getxo Antzokia
Korrikak 14 kilometro beteko ditu Getxon datorren apirilaren 3an
Egilea: Imanol Landa. 2009/03/26. Ordua: 11:23 AM.
AEKk, Alfabetatze Euskalduntze Koordinakundeak antolatzen duen Korrika 16 datorren ostiralean, apirilaren 3an, 16:10ean sartuko da gure udalerrian Salsiduko etorbidetik (Berangorekin muga egiten duen tokitik), egun horretan euskararen aldeko jaia izanik berton. Horretarako eta Korrika Kulturalaren barruan izan diren ekitaldietarako Getxoko Udalak 6.000 euroko dirulaguntza jarri du. Euskararen aldeko kontzientzia suspertzea eta eguneroko lana indartzeko dirua biltzea helburuak dituen Euskal Herri osoan zehar egiten duen lasterketaren oraingo leloa “Ongi etorri euskaraz bizi nahi dugunon herirra” da. Martxoaren 26an Tuteratik eta apirilaren 5ean Vitoria-Gasteizen amaituko den lasterketak Getxon 14 kilometro beteko ditu, Andra Mari, Algorta, Neguri, Romo eta Areeta zeharkatuz, 17:30ak aldera Leioara abiatu aurretik. Korrikak, besteak beste, honako kale hauetatik igaroko da: Zubiak, Oiarretxe, Ormaza, Aingeruko etorbidea, Bidezabal, Sarrikobaso, Algortako etorbidea, Telletxe, Villamonte, Makaletako etorbidea, Neguri Langile, Mesede, Nagusi, Ibaiondo eta Santa Eugenia.
Aurrekoetan bezala, oraingoan ere, besteak beste, sindikatuen, lan, hezkuntzako eta kultur arloetako ordezkariek eramango dute lekukoa.
Korrika Jaia
Korrika igaro ondoren, jaia izango da Romoko Santa Eugenia Plazan hainbat ekitaldirekin. Arratsaldeko 18:00etan umeentzako euskaraokea izango da Txatxilipurdi taldearen eskutik; 19:30ean Tor magoaren emanaldia izango da eta 20:30etik aurrera erromeria Lisker taldearekin.
Bestalde, Korrika kulturala dela eta udalerrian antolatutako ekitaldiei dagokienez, ostegunean, apirilaren 2an, Hudaltzainak ikuskizuna izango da Algortako The Piper´s tabernan. Anitza da hiru laburmetrai aurkeztuko baitituzte, besteak beste, Asier Hormazaren, Ander Lipusen eta Porrotx pailazoaren partaidetzarekin. Horrekin batera, Etxahun Lekuek, Arkaitz Estiballesek eta Fredi Payak bertsoak botako dituzte, musikariez lagunduta, baina ez ohiko doinuekin kantatuta. Musikarien buru Josu Martinez eta Txaber Fernandez dira.
Argazkia: Jagoba Manterola (Argazki Press) / Berria
Udalerriko indarkeriaren biktimak aitortzeari buruzko adierazpen instituzionala
Egilea: Imanol Landa. . Ordua: 8:44 AM.Denoi dagokigun zeregin itzel honetan, indarkeriaren biktimak aintzateste honetan protagonismo berezia dute euskal udalerriek. Udalak dira herritarrengandik gertuen dauden erakundeak eta indarkeria terroristaren burugabekeriak eragindako mina sufritu duten biktimengandik gertuen dauden erakundeak ere badira. Gogoan izan behar da terrorismoaren biktimek maite dutenen bat galtzeaz gain, auzotarren eta herritarren utzikeria, interesik eza eta erasanik eza ere jasan behar izan dituztela.
Horrela, bada, erakundeetatik aintzatesteko edo kalteak ordaintzeko proposatutako ekimen orok helburu bikoitza izan behar du: batetik, biktimei inoiz kendu behar ez zitzaien duintasuna eta estimu sozial eta politikoa itzuli eta lehengoratu behar zaie. Hau da, euren herritartasun izaera berreskuratu behar da. Bestetik, erakundeek indarkeria terrorista deslegitimatzeko duten duintasun moral eta zibikoa baieztatu behar da, helburu politikoak lortzeko metodo gisa.
Aurreko hori guztia kontuan izanda, Udal honek aho batez ADOSTU DU GETXON eraildako terrorismoaren biktimei OMENALDIA ETA AINTZATESPEN EKITALDIA egitea. Omenaldi horretan ornamenturako elementuren bat ezarriko da udalerriko toki esanguratsu eta publikoren batean, biktimak oroitzeko.
Era berean, Udal honek, burugabekeria terroristak eraildakoak gogorarazteko, ekimen hau urtero egingo du, uneoro dagokion forman eta moduan, baina argi utzita erakunde honek ahalegina egingo duela terrorismoak gure herrian bizia kendutako pertsonak aintzatesteko ekitaldiak sustatzea.
Azkenik, Udal honek adostu du herritarrei eta gizarte erakundeei deia egitea deitutako ekitaldietan parte har dezaten. Gu guztiok biktimekiko izan dezakegun elkartasun aktiboa da, zalantzarik gabe, jasan zuten mina eta utzikeria gogoan izanda eskain dezakegun zerbitzurik onena. Euren tragedia gogorarazteak gure herriaren aurka erabilitako indarkeria gogorarazten digu eta hori ez ahaztea da gure seme-alabentzako askatasunezko etorkizuna eraikitzeko modurik onena.
MP3 fitxategiaren deskargarekin nire adierazpenekin.
Labels: bakea, Biktimak, bizikidetza
Oihulari Klownen "JaqueXake" antzezpena Areetan
Egilea: Imanol Landa. 2009/03/25. Ordua: 9:48 AM.“JaqueXake” lana, Bizkaian estreinua, “clown erako egungo epopeia da, eta gure senetik ateratzen gaituzten jokaldiak salatzen ditu eta baita munduko elkartasun ezak eragiten duen hondamen geopolitikoa ere” taldearen arabera. Ikuskizunak ez du arinkeri edo panfleto izaerarik, merkatuak beti agindu izanaren ondorioz, bidegabeko munduko egoera batzuei buruzkoa da, ondorio tragikoak pairatzen dituztenei errespetu osoa erakutsiz. Era honetan taldeak Euskadiko Circulo Solidario izeneko taldeak, besteak beste, garapenari, elkartasunari, justizia sozialari, emigrazioari edo kontsumo ardurtsuari buruz duen sentiberatze proeiktua berea egin du.
Oihulari Klown antzerki taldea 1979an jaio zen Virginia Imazen eskutik (gidogilea eta zuzendaria), antzerkiaren pedagogiarekiko eta ahozko tradizioarekiko interesa duen kultur elkarte bezala
Udalerriko toponimia ezagutzeko 10 ibilbide gidatu martxan
Egilea: Imanol Landa. 2009/03/24. Ordua: 9:58 AM.Bigarren urtez aurrera eramango duten ekimena aurten zabaldu egin da, ikastetxe, kultur elkarte, euskaltegi eta herritarrei orokorrean. Horrela martxoan eta apirilean ibilbideak udalerriko hiru euskaltegiei, EGIZU elkartekoei eta kultur elkarteei egongo dira zuzenduta eta maiatzekoak eta ekainekoak ikastetxeei. Herritarrek lau hilabeteetan izena emateko aukera edukiko dute.
Doakoak izango diren ibilbideak “Getxoko leku izenak” toponimia liburuan egongo dira oinarrituta eta gidariak azalpenak euskaraz emango ditu, beti ere taldeen arabera moldatuta.
Lehenengo ibilbidea datorren ostiralean, martxoaren 27an, 18:00etan izango da Boluatik, Neguritik eta Ereagatik. Hurrengoa apirilaren 1ean Portu Zaharrean hasita, XX.mendeko euskararen ibilbidea egingo dute; apirilaren 7koa Bolua-Santa Coloma-Bolua-Aiboa izango da; apirilaren 21ean Telletxe-Ereaga-Arrigunaga-Aixerrota-Bidezabal; apirilaren 30ean Bidezabal-San Inazio-Neguri; maiatzaren 5ean Portu Zaharrean hasita, XX.mendeko euskararen ibilbidea; maiatzaren 13an: Santa Ana-Romo-Neguri-Aiboa; maiatzaren 21ean Andra Mari-Sakuskune-Diliz-Andra Mari; maiatzaren 29an: Andra Mari-Diliz-Galea-Andra Mari; ekainaren 1ean Bizkaia Zubia-Zugatzarte-Ereaga-Igeretxe; ekainaren 9an Bolua-Neguri-Ereaga eta ekainaren 17an Telletxe-Ereaga-Arrigunaga-Aixerrota-Bidezabal. Lehena izan ezik, gainontzeko guztiak 19:00etan hasiko dira. Bisitariek ateratako argazkiekin erakusketa bat egiteko asmoa dago
Informazioa eskatzkeo eta ibilbideetan izena emateko interesatuek Getxoko Turismo bulegora (94 491 08 00) edo Euskara zerbitzura jo beharko dute edo bestela, 688 635 350 telefono zenbakira deitu.
Labels: bizarra lepoan, EGIZU, ibilbideak, toponimia, turismoa
Bidezko merkataritza eta kontsumo arduratsuaren astea
Egilea: Imanol Landa. . Ordua: 9:56 AM.Asteen helburua bidezko merkataritzaren eta kontsumo arduratsuaren garrantziaz herritarrak kontzientziatzea da, Iparra eta Hegoaren arteko harremanetan bidezko merkataritzak duen garrantzia agerian uzteaz gain.
Aste hauetan zehar ikastetxe batzuekin, jubilatuen elkarterekin, institutorekin, astiko talderekin eta emakumeen elkarterekin hainbat ekimen eramango dituzte aurrera. Ekitaldi horietariko batzuk ikastetxeetan bidezko merkataritza lantzeko jolas kooperatiboak izango dira; bideoforuma, kakao tailerra eta kontsumoa aztertzeko tailerra elkarteetan eta jubilatuen klubetan ere.
Maiatzaren astean zehar, Kidendarekin batera, Bidezko Merkataritza ezagutzera emateko tailerra izango da.
Parte hartuko duten elkarteen, ikastetxeen, institutoen eta astialdiko taldeen artean Eskubeltz eskaut taldea, sendotza taldeak, Gizatiar, Nagusien Etxea, Zubilleta, Zabala eta Azkorri ikastetxeak, Fadura Institutoa eta Kidenda daude.
Labels: bidezko merkataritza, kontsumo arduratsua
Eraikin publikotan 7 wifi gune maiatzan martxan
Egilea: Imanol Landa. 2009/03/23. Ordua: 1:29 PM.
Udalerriko 7 eraikin publiko estrategikotan wifi guneak martxan jartzea datorren maiatzaren erdirako egongo da amaituta, era horretan herritarrei eman beharreko zerbitzuak hobetzeko teknologi berriak sustatuz, Legegintzaldiko Plangintzan jasotzen denez. Ekimena Tokiko Inbertsiorako Estatuko Fondoaren bitartez eramaten ari da aurrera, horretara udal egoitza publikoetan wifi guneak hedatzen hasteko proiektua aurkeztu baitzion Udalak. Proiektuaren aurrekontua 40.000 eurokoa da. Teknologia berrien erabilpena sozializatzea da proiektu honen helburua. Egitasmoarekin Udala WFI sarea udalerriko toki estrategikoetara hedatzeko oinarriak ipintzen ari da, bai toki zabaletara bai leku itxietara, herritarren zerbitzuetarako baita zerbitzu koorporatibotarako ere. Proiektuari esker wifi guneak honako udal egoitza hauetan izango dira: San Nikolas liburutegian, Gobela Kiroldegian etorkizunean izango den liburutegian, Fadurako Kiroldegiko ikasketa gunean, Villamonteko liburutegian, Villamonteko bulegoetako ekintza aretoetan, Andres Isasi Musika Eskolako liburutegian, Getxoko Udaleko batzar aretoan. Ez dira Romoko eta Areetako liburutegietan ipiniko Udalak eraikin horiek zaharberritzeko proiektuak aurreikusita dituelako.
Proiektua aurrera eraman ahal izatea oso garrantzitsua da guretzat, jakin badakigulako, udalerrian Interneten erabilpen maila oso handia baita. Urrats hori ematea ezinbestekotzat jotzen genuen eta hasieran neurri handi batean gazteek bisitatzen dituzten tokietatik hasi gara ipintzen.
Erabilpena
Udalak zerbitzua doahinik eskainiko du, aurretik erabiltzailearen eskaera eta pasahitza eskatuz gero, eta hori online eran egin ahal izango dute interesatuek. Udal web gunean edo beste herri administrazioen web guneetan sartzeko ez zaio erabiltzaileari indentifikatzea eskatuko. Plataformaren bitartez, edukiak direla eta, web gune zehatz batzuetan ezin izango da sartu. Momentuz erabilpenaren denbora-mugarik ez da izango, zerbitzua nola doan ikusi arte eta toki bakoitzean aldi berean 20 lagunek erabili ahal izango dute konexioa.
Sarrera-ataria euskaraz, gaztelaniaz eta ingeleraz dago. Erabiltzaileek kontsultak egiteko eguneko 24 orduko telefono zenbakia izango da indarrean, hori ere euskaraz, gaztelaniaz eta ingeleraz.
MP3 fitxategiaren deskargarekin nire adierazpenekin (I).
MP3 fitxategiaren deskargarekin nire adierazpenekin (II).
Labels: eraikin publikoak, wifi
Abertzale zintzoa, Euskadiren alde luze eta gogor lan egin zuen alderdikidea. Ez nuen pertsonalki ezagutu, baina bere ibilbide politikoa beraztertu ondoren (Iñigo Urkullu eta Anasagastiren blogak kontsultatzea gomendatzen dizuet), blog apal honetan bere heriotzari buruz aipamen bat agertzea beharrezkoa iruditu zait. Nire doluminak Agirre familiarentzako.Goian bego.Labels: alderdi, Gorka Agirre
Udalak Romo-Areeta auzoko Errekagane parkeari Arenas Club taldearen izena ipiniko dio, herriko gune hori konpontzeko eta barrizteko aurten egingo diren lanak amaitutakoan. Udal Bozeramaleen Batzordeak, bertan Getxoko Udalbatza osatzen duten alderdi politiko guztiak ordezkatuta daudela, aho batez onartu dute aipatu parkeari Arenas Clubaren izena ipintzea.Hartara, udal erakunde gorenak Elkarte areatarraren historia eta ibilbidea omendu eta eskertu nahi ditu mendeurrena ospatuko duen urte honetan. Getxoko Udalak Arenas Club taldeari, bere mendeurrena betetzen duelako, esker ona agertu eta omenaldia egiteko borondatea zuelako etorri da”. Gogoratu ere, Gobernu Taldeak, duela gutxi, 90.000 euroko dirulaguntza ematea onartu duela Arenasek bere urtemuga berezi hau ospatzeko antolatu asmo duen ekitaldi egitaraua garatu aldera.
Ehun urteko historia du eta denbora horretan Arenasek lorpen garrantzitsuak jaso ditu, tartean Alfonso XIII Erregearen Kopa 1919 urtean eta txapelketa horretako bigarren tokia beste hiru bider, 1917, 1925 eta 1927an. Hamarkada horretako amaieran sortu zen gaur egun ezagutzen dugun Lehen Mailako Liga txapelketa. Arenas Club izan zen hamar sortzaileetako bat.
Parke honen izendapenaren bitartez, ehun urtetik gorako gure Taldearen eta auzoaren eta bere bizilagunen bihotzaren artean dagoen lotura eta harreman indartsua isladatu nahi dugula, era metaforiko batean, Arenas kirol eremutik haratago joan eta Getxoko udalerriari era hautsezinean lotuta dauden koloreekiko emozioa bizi eta sentitzeko moduaren zati bat baita.
Omenaldi hau, historian zehar ehun urte betetzen dituen Talde hau handi egitea lortu duten getxotar gizon eta andra guztiei zabaldu nahi izan diegu. Ez bakarrik kirol lorpenengatik, gure gazteen artean kirol jardueraren berezko balioak eta kolore beltzgorriak janzteko gogoa zabaltzeagatik.
Arenas Clubeko presidente Iñaki Zuazok, bere aldetik, Udalaren esker ona eskertu nahi izan du eta, jarraian, udal erakunde gorenak, bereziki, umeen artean kirola egiteko ohitura sustatzeagatik egindako ahalegina goraipatu du. “Futbolari bikainak ateratzeaz gain gizaseme bezala hezitzen lagundu behar ditugu eta egungo gizartean oso garrantzitsuak diren talde balioak buruan sartu behar dizkiegu”, nabarmendu du Zuazok.
Arenas Taldean egun 9 eta 18 urte arteko 310 gaztetxok entrenatzen dute.
MP3 fitxategiaren deskargarekin nire adierazpenekin.
Labels: Arenas club, parkea
Kiroletako udal Arloak 2009 urteari begira finkatu duen helburu nagusietako bat da 4.000.000 euro zuzentzea Getxo Kirolaken instalazioak konpondu eta egokitzeko, pasa den ekaineko uholdeen eraginez egoera txarrean geratu baitziren. Udal Kirol Arloaren aurtengo aurrekontua 11 milioi eurokoa da guztira.Aipatu lau milioiez gain, 1.000.000 inguru kirol taldeen ohiko dirulaguntzetara eta kirol ekitaldiak antolatzera bideratuko dira, eta gainontzeko 6.000.000 Getxo Kirolak erakunde autonomoaren ohiko jarduerarako aurrekontuari dagozkio. Kirol azpiegiturak konpondu eta hobetu, getxotar guztiek kirola egin dezaten ahalbidetzeko, eta ia kirol modalitate guztietan eskola kirolaren eta oinarrizkoa den federatuaren sustapena dira, 2009rako Kirol Arloak dituen ardatz nagusienak”.
Udaleko kiroletako arduradunek, kirol taldeek jokatzen dituzten lehiaketa ofizialak laster amaituko direla baliatuko dute kaltetuta geratu ziren instalazioak konpontzeko lanak egiteko. Horiei esker normaltasun osoz erabili ahal izango dituzte. Hain zuzen ere, konpontze eta atontze lan hauek, Fadurako estalpeko kiroldegi pista, atletismoko pista eta errugbi zelaian egingo dira. Halaber, bertako batzartegi nagusia, atari aldea eta bezeroen arretarako gunea egokituko dituzte ere.
Bestaldetik, Kirol Arloaren aurtengo ekitaldirako beste helburu nagusietako bat izango da udal Kirol Eskolak zabaltzea gutxirenak diren kirol modalitateetan eta, hartara, laguntza handiagoa behar dutenetan, hala nola, errugbia, hockeia eta arraunketarenak. Era berean, ahalegindu egingo dira ere, behar beste, aurtengo denboraldian sortutako Futbol Eskola sendotzeko.
Honen haritik, Udalaren asmoa da, udaldia baino lehen, dagozkion taldeekin hitzarmenak sinatzea aipatu Eskolak zabaldu ahal izateko hurrengo denboraldian.
Eskola hauen bitartez kirolarien parte hartzea bermatu nahi dugu edozein kirol modalitatean 12 urte bete arte. Hortik aurrera kirol federaturako jauzia egin dezakete.
Andra Mariko kiroldegiko teilatua konponduko dute
Bestalde, Andra Mariko udal Kiroldegiko teilatua konpondu egingo dute datozen hilabeteetan eta lanook 560.000 euro inguruko inbertsioa ekarriko dute, Udaleen Inbertsiorako Estatuko Funtsako dirulaguntzarekin ordainduko dela. Mantenimendu lan hauek maiatzaren erdialdera hasiko dira eta 4 eta 6 hilabete arteko iraupena izango dute.
Kirol-kultur instalazio honek 23 urte beteko ditu aurten eta denboraren poderioz eta eguraldi txarraren eraginez teilatua babesten duen altzairuaren zati bat herdoildu egin da eta horregatik tratamendua behar du. Ganera, azken hilabeteotako haizeteek teilak eta hodiak mugitu dituzte eta itogin eta hezetasun arazoak eragin dituzte. Horiek ere konpondu egingo dira.
MP3 fitxategiaren deskargarekin nire adierazpenekin.
Labels: Getxo Kirolak, kirola
Aniztasunaren aldeko eta diskriminazioaren aurkako V. Jardunaldiak
Egilea: Imanol Landa. 2009/03/17. Ordua: 1:19 PM.
Gure gizartean aniztasunak izango duen garrantzia nabarmentzeko helburuarekin, Getxoko Udaleko Inmigrazio eta Kulturaniztasuneko Unitateak aurten ere Aniztasunaren aldeko eta Diskriminazioaren aurkako V.Jardunaldiak antolatu ditu datorren martxoaren 21ean Nazio Batuen Erakundeak aldarrikatutako Arraza-Diskriminazioaren aurkako Nazioarteko Eguna izango dela-eta. Ekitaldiak inmigrazio eta kulturaniztasunaren alorrean lan egiten ari diren hainbat elkarterekin batera (Adrebol, Berdintasuna, Malen Etxea, Perualde, Pagkakaisa, Arahma, Sikap edo Taldeka Lagunduz) antolatu dituzte eta Ellacuria Fundazioak berriro dinamizatu ditu. Sentsibilizazio, topaketa eta iritzi jardunaldi hauekin inmigrazioak udalerrian eragiten duen errealitate anitzaren alde positiboak agerian ipini nahi ditugu, aniztasun horrek kultur, hizkuntza, ohituretan eta bizitza ikusteko era desberdinetan duelako islada eta horrek, dudarik gabe, gizarte bezala aberasten gaitu. Beraz errealitate hori ezagutzearen bidez, gure jatorria edozein izanda ere, gizarte getxoztarra osatzen dugun pertsona guztion arteko elkar ezagutzaren bitartez, aniztasunaren balorazio positiboa egiten dugu eta hortik hasita errespetuzko elkarbizitzarako oinarriak jar ditzakegu, xenofobia eta arrazakeri jarrerak ekiditeko.
Jardunaldien helburuak honako hauek dira: kulturen arteko bizikidetza eta sentsibilizazioa sustatzea ekitaldi batzuen bitartez; udalerrian dauden inmigranteen errealitatearen ezagutza erraztea eta baita horrek dakarren aniztasun kulturalarena ere; bertoko eta inmigranteen arteko topaguneak sortzea eta baita elkarteen arteko iritzi guneak ere.
Jarrera diskriminatorioak ekiditearen aldera Udalak ezarritako helburuak eta konpromisoak gobernu taldeak eta inimigrazio eta kultur aniztasunaren alorrean lan egiten duten elkarteek adostutako testuan, agiri instituzionaleko proposamenean, agertzen dira. Hori martxoaren 27ko osoko bilkuran izango da mahai gainean.
MP3 fitxategiaren deskargarekin nire adierazpenekin (I).
MP3 fitxategiaren deskargarekin nire adierazpenekin (II).
Labels: aniztasuna, diskriminazioa
Aniztasunaren aldeko eta diskriminazioaren aurkako V. Jardunaldiak (egitaraua)
Egilea: Imanol Landa. . Ordua: 12:14 PM.Antzerkia: Variaciones sobre Rosa Parks, Cambaleo Teatro (Madril).
19:00 Andres Isasi Musika Eskola (Las Mercedes 6, Metro Areeta).
SINOPSIA:
Eseri ezin den emakume bat, eserlekuak zurientzat direlako. Ez altxatzea erabaki duen emakume bat. Egun batean EZ esan duen emakume bat. Historiaren norabidea aldatu duen emakume bat.
Prezioa 3 €.
Leihatilatan salgai (martxoak 19, 18:15ean).
BBK TELEKA kutxazainetan (aurretiko salmenta)
Martxoak 27, ostirala
Hitzaldia: Immigrazioarekiko tolerantziaren indizea euskal gizartean.
José Antonio Oleaga, IKUSPEGI Immigrazioaren Euskal Behatokia.
19:00 Kultur Etxea (Billamonte A8, Metro Algorta).
Apirilak 3, ostirala
2008ko abenduan izandako World Cafe-ko ondorioen aurkezpena.
19:00 Nagusien Etxea eguneko zentroa, ekitaldi gela (Lope de Vega kalea 12, Erromo, Metro Areeta)
Bideoaren eta ondorio-agiriaren aurkezpen-kafea. Etorkinen aldeko elkarteek dinamizatuko dute.
Apirilak 4, larunbata
Kulturarteko jaia, adin guztietarako.
18:00 Eskola Plaza Hizkuntza Eskola (Areeta).
Udalerrian dauden komunitateen arteko topaketetarako eta euren adierazpen artistiko eta folklorikoetarako gunea.
Umeentzako tailerrak, musika, dantza eta munduko janarien dastaketa izango ditugu.
Labels: aniztasuna, diskriminazioa
Gizarte Zerbitzuetan plan estrategikoa eta antolaketa-diseinu berria
Egilea: Imanol Landa. 2009/03/16. Ordua: 1:34 PM.Plana 2008ko urrian hasitako hausnarketa estrategikorako prozesuaren emaitza da, legedi berrietara eta eskaera berrietara egokitzeko helburuarekin. Izan ere, pasa den abenduan onartu ziren Gizarte Zerbitzuen Lege eta Bergizarteratze Sozialaren lege berrietara egokitu behar izatearen ondorioa da plan estrategikoa, horiek Gizarte Zerbitzuen eguneroko beharretan beren eragina edukiko baitute. Hori egiteko 150.000 euro zuzenduko ditu Udalak.
Diru kopuruei dagokienez, Udalak Gizarte Ekintzarako 5.979.420 euro zuzenduko ditu (oinarrizko lan soziala, esku-hartze plangintzetarako, arrisku egoeratan parte hartzeko, dirulaguntzak, etxe etxeko laguntza zerbitzua….), hauxe baita erabiltzaileekin harreman zuzena eskaintzen duen zerbitzua, lehenengo atea Getxoko Udaleko prestazioetarako eta baita beste erakunde batzuetarako ere. Aipatutako dirukopurutik, 2.500.000 euro etxez etxeko laguntza zerbitzurako izango dira (iaz baino %41 gehiago); 1.683.608 euro Giza Larrialdietarako Laguntzetarako eta 309.000 euro gizarte eta psikosozialeko alorreko esku hartzeko zerbitzuetarako (%9 gehiago).
Bestalde, Edadetuentzako laguntza zerbitzurako 2.080.896 euro izango dira eta 776.041 euro gizarte integraziorako (edadetuak, bolondresak, inmigrazioa…). Atal horretan sartzen dira elkarteen sarea indartzeko helburuarekin, besteak beste, hitzarmenak eta dirulaguntzak emateko 230.00 euro izango dira eta Inmigrazio Programarako 80.000 euro.
707.524 euro zerbitzu orokorretarako izango dira, hain zuzen ere, sentiberatze kanpainak, zaintzaileei laguntzeko (lehendabiziko aldiz 25.000 euro zuzenduko dira), urte osoko txostena egiteko, beharren diagnostiko soziala…. egiteko eta 315.874 euro drogomenpekotasunak prebenitzeko, bere ohiko programak mantentze aldera.
Azkenik, bai Romoko bai Orduña mendate kaleko Nagusien Etxeen gestiorako 72.000 euro zuzenduko dituzte aurten.
Inbertsioak
Aurten Gizarte Zerbitzuen Sailak 926.416 euro zuzenduko ditu Algortako Juan Bautista Zabala kalean 12 babespeko apartamendu eraikitzeko, horrela udalerriko bi auzotan Romon eta Algortan egitura hori eduki ahal izateko. Hori oso garrantzitsutzat jotzen dugu, pertsona nagusien independentzia gordetzera laguntzen dutelako, erresidentziatan sartu behar ez izanik.
Bestalde, aurten Gizarte Zerbitzuen egoitza Algortako Urgull kaleko udal egoitzako lehenengo eta bigarren solairura joateko 600.000 euroko inbertsioa izango da eta Orduña mendate kalekoa zaharberritzeko beste 200.000 euro gastatuko dira.
Labels: gizarte zerbitzuak
Askotan galdetuko zenion zeure buruari nolako ohiturak har ditzakezun etxean gehiago aurrezteko edo zure baliabideak hobeto erabiltzeko, eta ziurrenik, ez zenekien non bilatu edo ez zenuen astirik informazioa bilatzeko. Orain, esfortzu handirik egin gabe, informazio eta material horiek eskura ditzakezu. Emaitzak onak izango dira zure etxerako, zure ekonomiarako eta ingurumenerako.
Metodoa oso erraza da. Ziurrenik, ordenagailu bat erabiltzeko moduan zaude. Berarekin, eman izena Gap programan, apirilaren 5ean amaituko dena. Izena emateko sartu www.udalsarea21.net edo www.getxo.net webguneetan. Han erabiltzaile gakoa eta pasahitza emango dizkizute, parte hartzeko.
Zenbat eta Getxoko etxe gehiagok parte hartu, orduan eta hobea izango da kanpainaren emaitza. Kanpainak lau atal izango ditu: ura, energia, garraioa eta erosketak eta etxeko hondakinak. Lehenbiziko urratsa lehenengo atalaren gaineko galdetegiari erantzutea da. Gero, eskuliburu bat bidaliko dizute, ohitura bideragarriak izateko aholkuekin. Aholku horiek 3 astez bete behar dituzu eta gero beste galdetegi bat egingo dizute, zure ohituren hobekuntza eta bilakaera aztertzeko. Ondo egiten baduzu, fakturak merkeago aterako zaizkizu, hondakinak hobeto kudeatuko dituzu eta erosketa bideragarriagoak egingo dituzu, besteak beste. Sistema hau lau ataletako bakoitzean errepikatzen da. Beraz, programa 2009ko ekainaren amaieran bukatuko da. Paperean irakurrita lan handia ematen du, baina denbora gutxi beharko duzu, eta emaitzak merezi du.
Nolanahi ere, Getxoko etxeetara bidali dugun liburuxkan eta goian aipatutako webguneetan ez baduzu informazio nahikorik aurkitzen edo zalantzarik baduzu, deitu mesedez Getxoko Udaleko Ingurumen Arlora (94.466.01.91), eta handik laguntzen saiatuko gara.
ANIMATU ETA PARTE HARTU!
Labels: GAP



Getxo Outlet azokaren V. irekita martxoak 15era arte.
Ordutegia hurrengo izango da: Ostiralean, martxoaren 6an, 16:30etatik 20:30etara, larunbatean, martxoaren 7an, 10:30etatik 20:30etara, eta igandean, martxoaren 8an, 10:30etatik 15:30etara
Labels: comercio GEYC, outlet
1.200.000 € Arrigunagako landa eta Bostgarrena kale arteko ibiltokia hobetzeko
Egilea: Imanol Landa. . Ordua: 2:04 PM.

Maiatzean hasiko dira Arrigunagako landa eta Bostgarrena kale arteko ibiltokia hobetzeko proiektuan jasotako lanak eta 1.200.000 inguru euroko inbertsioa izango dute, Toki Inbertsiorako Estatuko Funtsak emandako dirulaguntzarekin finantziatuko direla.
Tarte barri honek 757 metro gehituko dizkio egungo Galeako pasealekuari, hondartza eta itsasargia lotuko dituela, 2.700 metroko ibilbidea eginez.
Jarduera honek Bizkaiko Zubia Galearekin lotzea ahalbidetuko du herritarrek estimu handia dioten kostaldeko ibiltokiaren bitartez. Gure asmo nagusia Getxo, Leioako mugatik hasi eta Sopelaraino, lotzen duen 11 kilometroko itsas ibiltoki eder hori oso osorik konpondu eta txukuntzea da, getxotar guzti guztiek eta baita gure udalerria bisitatzen duten lagunek goza dezaten.
Proiektua Irisgarritasunaren ganean indarrean dagoen araudiarekin bat dator eta Arrigunagako hondartza eta Galeako Pasealekua lotzea proposatzen du, oso osorik zolatuta egongo den oinezkoentzako ibiltoki baten bitartez. Ibiltoki honek 4 metroko zabalera izango du, errota eta Bostgarrena kale arteko tartean ezik, hor egun dagoen 7,4 metro zabalerako espaloia luzatu egingo dutelako. Aixerrota kaleko galtzadarrizko zola ere barriztuko dute, baita luzatu ere Arrigunagako hondartzaraino. 4m-ko zabalera izango du espaloi osoak.
Halaber, ibiltokiaren parean bidegorria egingo dute txirrindularientzat Aixerrota kaleraino, eta hortaz, inguruetan dagoen bidegorria luzeagoa egingo dute. Bidegorri horrek 3 metroko zabalera edukiko du Galea kalean, Bostgarrenaren paretik Aixerrota kaleko elkarguneraino.
Ibiltokiaren Galea kaleko tartean oinezko eta txirrindulari asko eta asko ohi dabil, eta horregatik bai batzuenak bai besteenak diren guneak bereiztu egingo dituzte tarte guztietan.
Aixerrota kaleko ibiltoki tartean ibiltzea, berriz, askoz zailagoa da, oso baldintzatua dago bertatik ibiltzea, aldapa pikoa baita eta zati batzuetan oso estua baita. Hartara, txirrindulariek dute, batez ere, trabak bertatik ibiltzeko eta horregatik tarte horretan ez da bidegorririk izango, baina bide alternatiboa egingo dute, Getxoko Bidegorrien Plangintzan jasotzen den bezala.
Ibiltokian dauden hiri hornigarriei dagokienez, dauden eserlekuak barriztuko dira eta larreko estilodun baranda ipiniko dute bidegorria amildegi ertzera hurbiltzen den lekuetan eta Aixerrota kaleko pasealeku tartean, aldapatsua baita.
Lanak amaitzeko epea 4 hilabetekoa da.

MP3 fitxategiaren deskargarekin nire adierazpenekin.
Labels: Hirigintza, ibiltokia
pasealeku eta bidegorri gehiago Arrigunaga eta Bostgarrena kaleen artean
Egilea: Imanol Landa. . Ordua: 2:03 PM.Labels: pasealeku
Getxoko Lehen Hezkuntzako 10 ikastetxetako 332 ikasle parte hartzen ari dira oraingo ikasturtean, bigarren urtez, Zabalketa Gobernuz Kanpoko Erakundea, Getxoko Udalarekin elkarlanean, aurrera eramaten ari den garapeneko hezkuntzako “Zabaldu mundura” egitasmoan. Udalak 16.700 euro ipini ditu proiektu honetarako garapeneko hezkuntza eta sentiberatze helburuak betetzen dituelako.
Proiektuaren helburua Getxo eta Afrikaren bizimoduak alderatzea da, konkretuki, Nigeriakoarekin, hor Zabalketa lankidetzako proiektu bat eramaten ari baita aurrera. Uraren erabileraren konparaketa egitea da proiektuaren atal garrantzitsu bat. Ikasturteon programak berritasun batzuek ditu, tartean, materiala euskaraz, gazteleraz eta ingeleraz izatea eta jarduera berriak egitea, esate baterako, ur edangarria Getxora noiz eta nola heldu zen aztertzea eta azken hori ikusmin handia sortzen ari da ikasleen artean.
Proiektuan parte hartzen ari diren 10 eta 11 urtetako ikasleak, Lehen Hezkuntzako 5.maila ikasten ari dira Gobela eta Geroa Ikastoletan eta Nuestra Señora de Europa, Andra Mari, San Ignacio, Larrañazubi, Zubilleta, Azkorri, Madre del Divino Pastor eta Santisima Trinidad ikastetxeetan. Ikastetxe batzuetan proiektua 4. eta 6. mailetan ere egiten ari dira eta gainera irakasle baten ekimenez, San Ignacio (ikasle atzerritar askorekin) eta Andra Mari ikastetxeak hainbat ekitaldi batera egiten ari dira, horien arteko harremanak sustatzeko helburuarekin.
MP3 fitxategiaren deskargarekin nire adierazpenekin.
Labels: lankidetza, zabaldu mundura, zabalketa
582.159 € Garapeneko Lankidetza Sailaren aurrekontua
Egilea: Imanol Landa. . Ordua: 2:38 PM.

Garapeneko Lankidetzako Sailaren aurrekontua %13 hazi da aurten, 2008an 520.617€ izatetik 2009an 582.159€ izatera pasa baita. Horren diru kopururik handiena bai Hegoaldean garapeneko bai sentiberatzeko bai garapeneko hezkuntzako proiektuetarako izango da. Urtez urte sailak duen aurrekontuaren hazkundearekin eta lankidetzako proiektuetarako zuzendutako dirukopuru handiarekin, Getxoko Udalak egoera txarrean dauden errealitateekin duen konpromisoa mantentzen du, bere lankidetzako politikaren bitartez herritarren sensibilitatea jasotzen baitu eta baita arlo horretan lan egiten duten elkarteen eskaerei erantzuna ematen baitie ere.
Sailaren helburuak garapeneko, sentiberatzeko eta garapeneko hezkuntzako egitasmoak sustatzen segitzea da eta baita larrialdietarako dirulaguntzak eta laguntza humanitarioak ahalbideratzea ere, Legealdiko Plangintzan agertzen diren ekintzen bitartez. Horien artean Hegoaldeko herrialdetako bizi kalitatea hobetzeko proiektuak diruz laguntzea, Bidezko Merkataritza eta GKEEn lan taldearen koordinazioa sustatzea, genero ikuspegia kontuan hartzea, Euskal Fondoan parte hartzea, Oporrak Bakean Programa, eta Udalerriko elkarteen sarea indartzea bultzatzea daude.
Garapeneko Lankidetzako politika munduko herrialde desberdinen artean dagoen desoreka zuzentzera dago bideratuta eta horretan oso garrantzitsuak dira Hegoaldeko herrialdetako emakumeen egoera hobetzeko diren egitasmoak beren paperak bai familian bai arlo ekonomikoan bere biziko garantiza baitu. Ildo horretan iaz diruz lagundutako egitasmoen erdia emakumeen jabekuntzarako edo hezkuntzarako izan zen eta gainontzekoetan ere genero irizpidea garrantzitsua izan zen.
Dirukopuruak
Aurten Udalak 377.365 euro zuzenduko ditu lakidetzako proiektuetarako eta 18.720 euroGetxoko GKEEei eman beharreko dirulaguntzetarako. Euskal Udalerri Kooperanteen Elkarteari, Euskal Fondoari 50.025 euro bideratuko dio eta duela gutxi irten den Sahararen aldeko Euskal Karabanarako 18.000 euro. Karabana Arjeliako Tindoufeko errefuxiatuen kanpamenduetara abiatu da iazko Gabonetako oporretan hainbat udalerritan, tartean Getxon, bildutako jakiak eta higiene produktuak eramateko. Gure udalerrian 8 tona batu ziren.
Bestalde, Udalak 16.278 euro bideratuko ditu Oporrak Bakean Programarako, bai saharar haurrak hartzeko baita beste elkarte batzuek Europako Ekitaldetik umeak oporraldiak gure udalerriko familiekin igarotzera ekartzeko ere. Azken bi diru kopuru horiek Getxoko Udalak Bir Ganduz dairarekin duen adiskiditzearen bidez saharar herriarekin duen konpromisoa uzten dute agerian.
Azkenik, aurten 35.000 euro gorde dira urtearen amaieran Getxotik Mundura-Mundutik Getxora ohiko Jardunaldiak egiteko.
MP3 fitxategiaren deskargarekin nire adierazpenekin (I).
MP3 fitxategiaren deskargarekin nire adierazpenekin (II).
Labels: aurrekontua, lankidetza
Turismoko Informazio Bulegoa zabalduta aldi baterako Ereagan
Egilea: Imanol Landa. . Ordua: 11:55 AM.
Getxoko Udalak datorren larunbatean, hilak 14, aldi baterako Turismoko Informazio Bulegoa zabalduko du Ereagan bisitariei eta turistei informazioa hurbiltzeko asmoz “Azul Marino” izeneko eraikina itxi eta gero, hondatzeko zorian zegoelako. Horrekin pertsonak artatzea eta informazioa ematea lortu nahi da haiek Getxon egonaldi atsegina izateko eta, bide batez, hemen egotea Getxoko enpresentzako onuragarria izatea. Horrela, Turismo arloan, jarraipena ematen zaio bisitariek eta turistek egiten duten eskariari.Orain dela gutxi, eta Ereagan zegoen “Azul marino” izeneko etxea aurri egoeran zela eta –udal txosten teknikoek adierazi zutenez- Udalak Turismo bulego nagusia lekuz aldatu egin behar zuen, Aiboan dagoen udal eraikinera, hain zuzen. Horrek, Turismo bulegoak dituen behar guztiak betetzen ditu –kudeaketa eta bulego lanak- baina ez du bisitariei eta turisteei harrera eta informazio ematea zerbitzuak errazten, oso jende gutxi doalako edo haientzat interes gabeko gunea delako hori.
Ordutik, Udala lanean egon da ahalik eta lasterren Ereagan aldi baterako Turismo Informazio Bulego bat zabaltzeko bertan, zabaldu zenetik, 1992az geroztik, harrera eta informazioa emateko zerbitzuak egon baitira. Bertara zuzentzen dituzte udal informazio guztiek, argitaratzen diren foiletoek edo udal web guneak. Horrela, turismo arloan, bisitarien eta turisten eskaerak erantzuten jarraituko da.
Behin-behineko aldi baterako Turismo Informazio Bulegoa egunero egongo da zabalik eta ordutegia betikoa izango da. Neguan, astelehenetik ostiralera, 09:30etik 14:30ak arte eta 16:00etatik 19:00ak arte. Asteburuetan eta jaiegunetan 10:30etik 14:30ak arte eta 16:00etatik 20:00ak arte. Udako ordutegia, ekainaren 15tik irailaren 15 artekoa, 10:00etatik 20:00ak arte.
Labels: informazioa, turismo
Kirol taldeen emaitzen berri doako SMS bitartez
Egilea: Imanol Landa. . Ordua: 8:40 AM.
Udalerriko goi mailako taldeen ganeko kirol informazioa duten SMS mezuak jasotzeko Getxoko Udalak bere web gunearen, www.getxo.net, bitartez eskainiko duen doako zerbitzua abiatu dute dagoeneko. Udalak herritarrei eskaintzen dien zerbitzu berri bat da, oraingo honetan, gure udalerriko talderik garrantzitsuenek jardunaldiz jardunaldi jokatzen duten partiduetako emaitzak zuzenean jaso dezaten.
Hain zuzen ere, SMS zerbitzu honek Getxo Rugby gizonezko eta andrazkoen taldeen, Arenas eta Getxo futbol taldeen, Getxo Saskibaloi gizonezkoen eta andrazkoen eta Jolasetako belar hockeiko gizonezko eta andrazkoen bi taldeen emaitzen berri emango du. Zerbitzuak talde hauen norgehiagoken behin behineko eta azkeneko emaitzak eta markagailuko aldaketak igorriko ditu. Erabiltzaileek nahi duten talderen ganeko informazioa jaso ahal izango dute.
Zerbitzuan, eta dohainik, izena eman nahi duen orok egin dezake iada, euskeraz edo gaztelaniaz, www.getxo.net/kirolak orrialdearen bitartez (“SMS Zerbitzua”-n klikatu), galdetegi txiki bat betez. Bertan izen-abizenak, helbidea, telefonoa eta e-posta idatzi beharko ditu.
Arrigunaga eta Areetako skate pistak hobetu nahian
Egilea: Imanol Landa. 2009/03/11. Ordua: 2:11 PM.
Maiatzaren erdi aldera Arrigunaga eta Areetako skate pistak hobetzeko lanak hastea aurreikusten da eta horien aurrekontuak 78.500 eta 86.900€ bitartekoak dira, hurrenez hurren. Bi pista horiek konpontzeaz gain (zorua konponduko da eta ertzak berriz egingo dira) eta argiztapena hobetzeaz gain, adituen arabera zaharkituta edo erabilera gutxirekin geratu diren elementuak kenduko dira, eta skater-ek eskatzen dituzten beste elementu modernoago batzuk ipiniko dira.
Udalerriko gazteen aisialdirako eta kirolerako guneen hobekuntzan aurrerapauso bat gehiago eman dugu. Skate pista horiek oso erabiliak dira eta Europako onenekin konpara daitezke. Hain zuzen ere, ematen zaien erabilera dela-eta, konpontzeko beharra dute. Gainera, horrek pistak erabiltzen dituztenentzat elementu moderno era erakargarriagoak gehitzea ekarriko du. Lan horiek burutzeko proiektuak honelako kontuetan adituak direnek egin dituzte eta skater-en babesa daukate, haiek baitira erabiltzaileak azken finean.
Lanak Udal Inbertsioetarako Estatuko Fondoaren kontura finantzatuko dira eta irailerako amaituko dira.

Aurreikusitako lanak
Honakoak egitea aurreikusten da: zorua konpontzea, zimurdurak eta akatsak kentzeko, eta ertzak berriz egitea, erabileraren erabileraz nahiko hondatuta baitaude.
Horrez gain, adituen arabera oso erabilgarriak ez diren eta zaharkituta geratu diren elementu hondatu eta zaharkituak kendu egingo dira. Arrigunagakoaren kasuan, harmailak handitu egingo dira, half pipe-an (“U” delakoan) dagoen coping-a (burdinezko ertz borobila) kenduko da, eta gune horretako mendebaldeko baranda kendu egingo da. Baina, gainera, lanak zenbait hobekuntza eta elementu berri sartzeko aprobetxatuko dituzte: esaterako, argiztapena (erabiltzaileek beraiek eskatuta), bank-aren ertzean piramide moztu bat (lurrazpiko piszina), grind-box-eko elementu bat (irristaketarako eta akrobaziak egiteko ertz bereziak dituen gunea) eta orain dauden arrapalen alboetan igarobide okerrak eraikiko dira. Zirkuitu itxiago bat egin nahi da skate ganean ahalik eta ibilbiderik handiena egin ahal izateko.
Areetan bestalde, pistak aldaketa garrantzitsua izango du. Zorua eta ertzak konpontzeaz gain, hondatuta dauden edo alferrikakoak diren zenbait elementu ere kenduko dira. Eta grind-box-eko beste elementu bat gehituko da; irristaketarako metalezko errailaz eta arrapala txiki eta plano oker eta baxuez gain.
Arrigunagako pistan zirkuitua bazegoen baina Areetan, berriz, ez. Hortaz, ildo beretik jarraitu nahi dugu.

MP3 fitxategiaren deskargarekin nire adierazpenekin.
Labels: Arrigunaga, las arenas, skate
EAEko kolore politikoa udaletxez udaletxe hauteskundeetako emaitzak kotutan hartuta
Egilea: Imanol Landa. . Ordua: 12:13 PM.Labels: EAJ, hauteskundeak
Iturribarrin eta Konporten esleitu gabe geratu ziren 13 etxebizitzak hilaren 18an zozketatuko dira
Egilea: Imanol Landa. 2009/03/10. Ordua: 1:09 PM.

Datorren martxoaren 18an, 12:00etan, zozketatuko dira Iturribarrin eta Konporten esleitu gabe dauden Babes Ofizialeko 13 etxebizitzak Gobela Kiroldegian. Zonalde horietan eraikitako 32 etxebizitzetatik martxoaren 6an egindako lehenengo zozketan 19 baino ezin izan ziren adjudikatu, istripu txiki bategatik, zozketa bertan behera geratu behar izan baitzen, zenbakietako bolak zituen bonboa zabaldu eta horietariko batzuk lurrera erori zirelako.
32 etxebizitzetatik ezintasunak dituzten pertsonentzako biak, guraso bakarreko familiarentzako biak, kupo orokorrentzako 6ak eta 35 urtetik beherakoentzat zeuden 22etatik 9 esleitu ahal izan ziren. Gainontzeko 13 etxebizitzak eta itxarote zerrenda hilaren 18an zozketatuko dira. Getxoko Udalak 35 urtetik beherako taldean onartutakoei eskutitz bana bidaliko die zozketaren data, ordua eta tokia jakinarazteko.
Labels: BOE, etxebizitza
Gobelak Romo eta Areetako udal liburutegiak hartuko ditu
Egilea: Imanol Landa. . Ordua: 11:04 AM.Areto bien arteko azalera gutxi gora behera 430 metro koadrokoa izango da, eta bertan guztira 35.000 liburuk osatutako fondoa jarriko dute (Romo eta Areetako liburutegietatik heldutako kopiak kendu eta gero). Zerbitzu berriak udaren ostean ateak irekiko dituela aurreikusita dago.
1. aretoa
Egongo da zuzenduta bereziki publiko helduari, eta gune hauek izango ditu: Harrera, informazio, erreferentzia, mailegu eta pertsona erabiltzailearen arretarako gunea; nobedadeak erakusteko gunea, erakusketak gaika eta ordenagailuak (fondoak kontsultatzeko eta Interneten sartzeko ordenagailuak; irakurri eta kontsultak egiteko mahaiak; liburuen gordailu irekia (sarrera librearekin), biltegi txiki bat eta zerbitzuak.
2. Aretoa
Ume eta gazteei zuzenduta egongo da, eta bertan publiko orokorrarentzako multimediako bildumak ere hortxe egongo dira. Guneak ondorengoak izango dira: Harrera, informazio, erreferentzia eta erabiltzaileen arretarako gunea; atezaindegia; erreprografiaren autozerbitzuko gunea; mediateka (fonoteka eta bideoteka), sarrera librearekin; aldizkarien, “Munduko Egunkariak” zein bertoko egunkarien hemeroteka ; ordenagailuen gunea”; (katalogoa kontsultatzekoak eta Interneten sartzeko ordenagailuak); ume eta gazteentzako gunea, sarrera librearekin; Kontsultetarako eta irakurtzeko mahaiak; Txiki-txokoa, txikienei bereziki zuzendutako gunea, non eskolako bisitak eta ipuin kontalariak ere izango diren; eta komunak.
Labels: gobela, liburutegiak
Gizarte Zerbitzuak hurbilago Algortako egoitza berrian
Egilea: Imanol Landa. 2009/03/09. Ordua: 2:09 PM.

Gizarte Zerbitzuak Algortako auzora hurbiltzeko helburu nagusiarekin, eta era horretan legeak eskatzen duen deszentralizazio prozesua amaitzeaz gain, Getxoko Udala Urgull kaleko udal egoitzako lehenengo eta bigarren solairuak zaharberritzeko lanak egiten hasiko da Gizarte Zerbitzuen egoitza izan daitezen. Horrela, Romon martxan dagoenerakin eta Orduña mendate kalean konpontzen ari denarekin eta Andra Mariko Nagusien Etxearen birmoldaketarekin martxan jarritako deszentralizazio prozesua amaituko da. Gainera horrela egoitza horiek beste erakunde batzuek ematen dituzten zerbitzuetarako eta laguntzetarako atea ere izango dira, joan den abenduaren 5ean onartutako Legeak eskatu bezala.
Erreforma lanak lehenengo eta bigarren solairuetan izango dira, 448 metro koadroko azalera erabilgarria izanik (224 metro koadro solairu bakoitzeko). Solairu bakoitzeko lanen aurrekontua 300.000 eurokoa izango da, guztira 600.000 euro, tokiko inbertsiorako estatuko fondotik datorren dirua. Une honetan lanak agintzeko prozesua martxan dago eta ziurrenera maiatzerako edo ekainerako has litezke eta lau bat hilabete iraungo dute. Beraz urtearen amaierarako bukatuta egotea espero da, Orduña mendateko egoitzakoak bezala.
Algortan zabalduko diren Gizarte Zerbitzuak martxan jartzearen beste helburu bat izango da gaur egun Martikoenan eta Foru kalean dauden langileak batzea eta horrek zerbitzu hobeagoa eskaini ahal izatea suposatuko du, baliabideen maximizazioari eta sinergiei esker. Guztira 30 bat lagun arituko dira Algortan, Prebentzio, Inmigrazio, saileko zuzendaritzakoak….
Zerbitzuak
Lehenengo solairuan erabiltzaileak zuzenean artatzea eskatzen duten zerbitzuetarako bulegoak izango dira tartean informazio, orientazio eta ahalkularitza zerbitzua, diagnostikoak egitea, diru laguntzak (OE, GLL, AEL), familia eta gazteekin gizarte alorrean esku-hartzeko zerbitzua, etxez etxeko laguntza zerbitzua, babespeko apartamenduen gestioa eta beste sail batzuekin kolaboratzeko zerbitzua, besteak beste, Behargintzarekin, Heldurekin eta Udaltzaingoarekin. Biigarren solairuan zuzendaritza taldearen, zinegotziaren, drogomenpekotasuna prebenitzeko, inimigrazioko eta gizarte eta hezkuntzako esku hartzeko zerbitzuko teknikarien bulegoak izango dira.
MP3 fitxategiaren deskargarekin nire adierazpenekin (I).
MP3 fitxategiaren deskargarekin nire adierazpenekin (II).
Labels: algorta, gizarte zerbitzuak
Iruzurgileak elkartasun ekimenentzat etxeetan diru eske Udalaren izenean
Egilea: Imanol Landa. 2009/03/05. Ordua: 2:30 PM.Labels: iruzurgileak
martxoaren 5etik 8raAlgortako Geltokia plazan
11.00-14.30 eta 17.00-21.30
Martxoaren 5etik 8ra, izango da Getxoko Gazta Azoka, bosgarren urtez jarraian egingo dena. Ohi bezala, azokan bisitariek jaki horrez gozatzeko aukera izango dute Algortako Geltokia plazan.
Publikoak zenbait mota eta jatorritako gaztak dastatu eta erosi ahal izango ditu. Besteak beste, gazta mota hauek egongo dira salgai: Casarreko opila, ahuntz-gazta, diti-gazta, Cantabriako gazta, Errioxa-gazta, Montbru (Catalunya), Aragoiko ardi-gazta eta Erronkariko gazta, besteak beste. Aurten, gainera, beste herri batzuetako gaztak egongo dira, Italiakoak eta Frantziakoak, hain zuzen ere.
Guztira, 16 saltoki izango dira Getxon, jatorri oso ezberdinetako ekoizleek parte hartuko dutelarik. Aurten Extremadurako, Gaztela eta Leongo, Caceresko, Arabako, Bizkaiko, Galiziako, Kanariar Uharteetako, Asturiaseko, Errioxako Kataluniako, Aragoiko, Nafarroako, Balear Uharteetako, Frantziako eta Italiako ekoizleek beren produktuak eskainiko dizkiote publikoari honako ordutegi honetan: goizez, 11.00etatik 14.30era eta, arratsaldez, 17.00etatik 21.30era.
Martxoaren 8a: Emakumeen Nazioarteko Eguna
Egilea: Imanol Landa. 2009/03/03. Ordua: 1:25 PM.Tailerrek hirigintza genero ikuspegitik aztertu nahi dute eta horregatik helburua hiri segurtasunaren inguruko diagonostikoa egitea da, udalerriko hiri diseinuari lotutako segurtasun arazo nagusiak aztertuz, hala nola, kale azpiko pasabideak, argi gutxi duten lekuak, ikuseremu gabeko bazterrak…aztertuz. Mugikortasuna, gune publikoak zaintzeko erreztasunak, bizikidetza, umeen autonomia eta beste gai batzuk ere aztertuko dituzte. Ondoren genero ikuspegitik hiri mapa egingo dute, hiri debekatuaren mapa alegia, eta jokatzeko proposamena udal zerbitzu teknikariei aurkeztuko diete, udalerriko hiri diseinua egiterakoan emakumezkoak kontuan har ditzaten.
Tailerrak martxoaren 6tik 13ra bitartean egingo dituzte Romoko Nagusien Etxean, Areeta, Neguri eta Romo bertako andreentzat eta Andra Marin auzo horretakoentzat. Algortako taldea Villamonteko Kultur Etxean bilduko da martxoaren 7tik 14ra. Berdintasunerako Zerbitzuan (ostiralerako) eman behar da izena eta doan da, baita berdintasuna@getxo.net-en, eta haurtzaindegi zerbitzua eskatu nahi dutenek bihar, martxoaren 4a baino lehen egin beharko dute.
Bestelako jarduerak
Tailerrekin batera, ostiralean, martxoaren 6an, goizeko 10:00etatik aurrera udalerriko emakumeek V.horma-irudian parte hartu ahal izango dute Algortako San Nikolas plazan. Amaitutakoan Urgull kalean kokatuko dute, iaz burututakoa ordezkatzeko. Ondoren, 12:30ean emakume elkarteen eta erakundeen komunikatua irakurriko dute.
Berdintasun Zerbitzuak kultur ekitaldi batzuk ere antolatu ditu, tartean, martxoaren 10ean “Mujeres pluscuamperfectas” titulupeko liburua aurkeztuko du Diana Raznovich egileak Algortako Kultur Aretoan eta hilaren 15ean Dar-Dar Produkzioak taldearen eskutik, “Menú del día” izeneko antzezpena izango da Areetan, Andres Isasi Musika Eskolan.
Datorren martxoaren 17an, bisita gidatua izango da Bilboko Arte Ederretako Museora, “emakumeen errepresentazioa artean” gaia lantzeko. Izenemateak doakoak izango dira eta interesatuek Berdintasun Zerbitzuan egin beharko dute.
Azkenik, martxoaren 17tik 28ra, Enrique Pimoulier Laspeñas argazkilariaren “Las mujeres en los movimientos indígenas” erakusketa ikusi ahal izango da Romoko Kultur Aretoan.
Labels: berdintasuna, emakumeak





















