Imanol Landaren bloga

http://ilanda.eu :: http://ilanda.info


Ehun milioi euro baino gehiagoko aurrekontua onartua 2009ko



Getxoko Udalak 100.394.712 €ko aurrekontua izango du 2009an, %3,37 gehiago iazkoarekin alderatuta. Urte honetarako kontu publikoak gaur onartu dituzte Udalbatzan, EAJ-PNV, PSE-EE eta EE alderdien aldeko botoekin; PPk, berriz, horien kontra bozkatu du. Udal aurrekontuaren helburu nagusiak ondorengoak dira: udalerriko ekonomia sustatzea eta dinamizatzea, gizarte-politiken bidez talde behartsuenei arreta eskaintzea, eta inbertsioak indartzea, azken hori Getxorako proiektu estrategikoak gaurkotzeko eta garatzeko asmoz.

Udal Aurrekontua aurtengorako 100.394.712 €-koa da (iaz baino %3,37 gehiago). Udalak 18.412.368 € (aurrekontu osoaren %18,34) gizarte politiketarako erabiliko ditu, eta udalerriko garapen ekonomikorako, berriz, 6.420.218 € izango dira. (arlo honen barruan zatirik handiena, 3.250.000 € hain zuzen, Getxon ekonomiaren dinamizaziorako ez-ohiko programarako izango da). Azkenik, udalerria hobetzeko 15 milioi euro erabiliko dira –urte anitzeko kontu-sailekin finantzaturiko proiektu estrategikoak aparte-. Horri guztiari, gainera, gehitu behar zaizkio kirol eta kultur eskaintza zabala mantentzeko dirua, elkarteen sarea sustatzeko aurrekontua, eta baita euskal kultura eta euskararen erabileraren eta normalizaziorako apustu handirako diru-zatia ere.

Erakunde autonomoei dagokienean “Andres Isasi” Musika Eskolarentzat 2.323.552 € izango dira; Jesusen Bihotzeko udal egoitzak 5.270.168 € izango ditu; Getxo Kirolak erakundearentzat 5.468.560 € izango dira eta, azkenik, Kultur Etxeak 6.999.064 € izango ditu.

Zorpetzea

Egungo krisi orokorraren egoeraren ondorioz, beste gauza batzuen artean, Udalkutxari bidezko diru-bilketa – Bizkaiko Foru Aldundiaren diru-bilketaren soberakinetik datorrena - murriztuko da. Horrez gain, Udalak auzokideen gaineko presio fiskala gutxitzeko neurriak hartuko ditu, besteak beste hobariak eta tasak gutxitzea. Horregatik, eta ezarritako helburuak lortzeko, Getxoko Udalak 6 milioi euroko (aurrekontu osoaren %6) zorpetzea izango du. Zorpetze hori hurrengo urtetan ere mantenduko da, baina neurri txikiagoan, udalerriko proiektu estrategiko handienetako bi egin ahal izateko: Algortako Getxo Antzokia eraikitzea, eta Erromoko Santa Eugeniako Kultur Etxea. Izan ere, horrela bi proiektu handi horien bideragarritasuna ziurtatuta egongo da.

Labels:

Udalbatzak 2009ko tasak jeistea onartu du

Getxoko Udalbatzak, EAJ/PNV eta PSE-EEren aldeko bozekin, guztira 6 udal tasa murriztea erabaki du gaur, egungo krisialdi ekonomikoari aurre egiten laguntzeko asmoz bai familia ugariei, baita salerosle eta pertsona ekintzaileei ere. Murrizketa edo jeitsiera honek sastar bilketaren ganeko tasan izango du eraginik handiena, etxebizitzentzat %30 eta bulego eta saltokientzat %35 jeitsiko delako, eta baita estolderiaren, administrazio-agirien luzapenaren, Andrés Isasi Musika Eskolako zerbitzuen, Lokalak irekitzeko baimenaren eta hirigintza-zerbitzuen eta obra baimenen taseetan ere.
Udal taseen ganean murrizketa edo jeitsiera handia egiten da eta auzotarrei eta salerosleei mesede handia egingo die, are gehiago bizi dugun krisialdi ekonomiko honetan. Eta ganera ekintzaile berriek bultzaturiko enpresa jarduera berriak sustatzera lagunduko du.

Tasa murritze honek izango duen eragin ekonomikoa, garrantzitsua izango da Udalarentzat udal diru-kutxan nabarmenduko delako. Eragin txar horren handia ez izateko, hemendik aurrera, datozen urteei begira, KPIren hazkundearen parekoa izan beharko du tasa eta zergeen igoerak.

Hartara, zabor-bilketako tasaren jaitsiera izango da eraginik handiena izango duena, etxebizitzentzat %30 eta bulego eta saltokientzat %35 egingo baitu behera. Azken hauek, ganera lokalak irekitzeko baimenaren tasan, Tabakoaren Legea betetzeko egin beharreko laneetan, hesi arkitektonikoak kentzeko eta estolderiakoan beherapen eta hobariak baliatu ahal izango dituzte, besteak beste.

Família ugariek, beren aldetik, hobariak izango dituzte Andrés Isasi Musia Eskolako zerbitzuetan, administrazio-agirien luzapenean eta baita estolderiaren tasetan. Família ugariek badutela dagoeneko laguntza zuzena, subentzio bidez emandako 80.000 euro, zabor-bilketaren tasaren eta beste zerga batzuren ordainketari aurre egin ahal izateko.

Labels:

Familia ugariek dirulaguntzak eskatzeko epea zabalik

Datorren apirilaren 18ra arte zabalik egongo da familia ugarirentzat Getxoko Udalak onartu berri dituen dirulaguntzak eskatzeko epea, bere kideek kultura, gizarte, ekonomia, kirol edo aisialdiko udal jardueretan parte hartzea bultzatzeko asmoz, beren ahalmen ekonomikoa kontuan harturik. Izan ere, Udalak gobernu jardunaren ardatz estrategikoetako bat elkartasuna dela erabaki du eta horren barruan sartzen dira aipatutako dirulaguntzak, horien bidez udalerriko familia ugariei laguntza eman nahi baitie.

Dirulaguntzen zenbatekoa 2009rako 80.000 eurokoa da eta 2009ko otsailaren 17an familia ugariaren izaera egiaztatu zutenek eskatu ahal izango dute. Udalak laguntza ekonomiko bakarra emango du, bere kategoriak eta aipatutako familia erroldatuta dagoen ohiko etxebizitzaren katastroaren balioak baldintzatuta. Dirulaguntzak 50 eta 245 euroen artekoak izango dira.

Eskabideak Algortako, Romoko eta Andra Mariko Hirritarren Arretarako Bulegoetan, Udaletxeko Erregistro Orokorrean eta legeak aurreikusten dituen beste toki ofizial batzuetan ere aurkeztu beharko dira. Eskabidearekin batera, NANaren fotokopia, familia ugariaren ziurtagiria (otsailaren 17an aipatutako izaera egiaztatzen duena) eta zergen obligazioak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean edukitzearen deklarazioa ere aurkeztu beharko dituzte eskatzaileek. Informazio gehiago www.getxo.net udal web gunean dago.

Labels: ,

Felix auzokidearekin Romoko kaleetan zehar


Labels: ,



Alde zaharrean, Ezequiel Agirre, Aurrezki Kutxa, Kalamua eta Gobelondo kaleetan espaloiak zabalduz, Metro plaza ondoko aparkaleku eremua egokituz eta Romoko saneamenduko estolda nagusia zaharberrituz, auzo honek Getxoko beste auzo batzuek daukaten kalitate urbanistiko bera izango du. Udalak 6,2 milioi eurotik gora bideratuko ditu jarduera hauetara, eta auzo honetan egin diren eta laster egingo direnei ere.

Romoko bihotzean bertan, Espaloiak zabaldu eta aipatu kaleetako zoladura berrizteko proiektua. Proiektu hau auzoaren erregenerazio urbanistikorako Plangintzara bilduko da (Errekagane kaleko erreforma amaitzen ari dira, Luis Lopez Oses kalea eta Errekagane parkea egokitzeko lanak, martxoan esleituko direla, Chavarri Zuazo parkekoak, eta baita Gobela kiroldegiko aparkatzeko 270 plazak), inolako zalantzarik gabe aspaldi Romo auzoan egin den erreforma urbanistikorik garrantzitsuena dalarik.

Landak adierazi du hirigintz jarduera honek Romok Getxoko beste auzo batzuk gozatzen duten urbanismo kalitatezko eta atseginarekin behin betiko bat egitea ekarriko duela. Auzotarren bizimodua nabarmen hobetuko du, batez ere mugitzeko zailtasunak dituzten pertsonena, kaleak gozatu ahal izango dituztelako.

Ibiltzeko kale errezagoak

Ezekiel Agirre, Aurrezki Kutxa, Kalamua eta Gobelondo kaleetan espaloiak zabalduko dituzte errezago ibili ahal izateko. Aurrezki Kutxa kalea egokitu egingo da oinezkoari lehentasuna emateko eta Gobelondo kaleko zati bat –Aurrezki Kutxa eta Kalamua tartean- oinezkoentzako gune bihurtuko dute ere, Ezekiel Agirren 3 m zabalerako espaloiak ipiniko dira, ilarako arboleekin, eta Kalamuan espaloiak zabalduko dituzte (2 metroraino) eta zoladura barria ipiniko dute, Joseba Arregi, Hirigintza zinegotziak azaldu duenez. 605.000 euro inbertituko dira eta lanak, Estatuko Funtsak finantziatuta, urtea amaitu aurretik bukatuko dituzte.
Era berean, Romoko saneamenduko estolda nagusia zaharberrituko dute eta horren eraginez Santa Eugeniako plazan eta Kresaltxun ur putzu handiak sortzeko arriskua behin betiko desagertuko da.
Proiektu hau, laster plazaratuko dute enkantean hartzeko eskaintza, eta bere aurrekontua 1,3 milioi eurotik gorakoa da.
Alkateak aurreratu du, obra hauek auzotarren artean aparkaleku kopurua gutxituko dutela eta eragin ditzaketen kejeen aurrean, Udalak, Santa Eugenia eta Mesedeetako aparkalekuez gain, egungo legegintzaldian Gobela kiroldegiko parkinga zabaldu duela, Romoko kaleetatik 282 auto ateraz. Halaber, aurreikusita dago Leioako Udalak Pinuetan aparkatzeko 400 plaza egingo dituela. Proiektu horretan elkarlanean jardungo dute Leioa eta Getxoko Udaleek. Edozelan ere, formulak aztertzen jarraituko dugu arazoari irtenbide bat eman aldera.
Landak eskatu dire, azkenik, Romoko bizilagunei pazientzia eta ulerberatasuna auzoaren erreforma urbanistiko honen lanak eragin ditzaketen trabeekiko.


MP3 fitxategiaren deskargarekin nire adierazpenekin (I).




MP3 fitxategiaren deskargarekin nire adierazpenekin (II).

Labels: ,

Romon irisgarritasun gehiago



Labels: ,

San Ignazioko Haur-Eskolako lanak hasi dira

Algortako San Ignacio H.I.-ko Haur-Eskola egiteko lanak hasi dira iadanaik, argazkian ikus dezakezuen moduan. Beren aurrekontua, guztira, 500.000 eurotik gorakoa izango da. Lanen iraupena 9 bat hilabetekoa izango da. Lanen atzerapena horien enpresa adjudikatzaileak lanak hasi baino bi egun lehenago atzera egin zuelako izan zen.

San Ignazioko Haur-Eskolak eskolaurreko 84 ume hartuko ditu, 0 eta 2 urte artekoak. Hasiera batean, 8 gela izango ditu, horietako 4 oraindik urtea bete ez duten umeentzat izango dira (8na umetxo gelako) eta beste 4 urte 1ekoentzat (gelako 13 umetxo).

Haur-Eskolaren kudeaketa Haurreskolak Partzuergoaren ardura izango da.

Labels: ,

Getxoko Udalaren ekimenez, martxan jarritako “Etxez etxeko laguntzako laguntzailea” ikastaroan parte hartuko dutenen %60k gutxienez ibilbide osoa egitea eta ondoren kontratatuak izatea da Getxoko Udalak eta Lagunduz enpresen taldeak gaur goizean sinatutako lankidetza hitzarmenaren helburu nagusia.

Guztira 12 lagun, 10 emakumezko eta 2 gizonezko, ikastaroa egiten hasi dira, zeharkako hezkuntzarekin eta aste honetan hezkuntza teorikoa lantzeari ekingo diote. Ikastaroak hezkuntza teorikoko 290 ordu eta hezkuntza praktikoko 120 ordu ditu. Azken horiek maiatzean edukiko dituzte eta ekainerako parte hartzaileak prest egongo dira lan merkatura ateratzeko.

Langabezian egon eta lana topatzeko zailtasun handiak dituztenek lana aurkitzea da Getxoko Udaleko Enplegu eta Ekonomi Garapeneko Zentroaren helbururik nagusiena eta horren barruan kokatzen da gaur goizean Lagunduz taldearekin sinatutako hitzarmena. Hitzarmena lortzea oso positiboa da, pertsona batzuek lan merkatuan sartzea errezten baitu eta aldi berean, mota honetako ekimenean enpresa gehiagok parte hartzea ere eskatu dut, udalerrian bergizarteratzearen eta ekonomi sustapenaren alde egiteko.

Lagunduz taldeak egoitza du Getxon eta gestio zerbitzuen, aholkularitzaren eta pertsona nagusiak artatzeko hornitzaile garrantzitsua da, bai maila publikoan bai pribatuan. Besteak beste, Gexoko Udaleko Gizarte Zerbitzuetako Etxez etxeko laguntza zerbitzua eskaintzen du. Talde horretako bozeramaleak, Carlos Catarainek, esan du “oso erraza izan da Getxoko Udalarekin hitzarmena lortzea, bergizarteratzearen aldeko apostua benetakoa baita.”


MP3 fitxategiaren deskargarekin nire adierazpenekin (I).




MP3 fitxategiaren deskargarekin nire adierazpenekin (II).

Labels: , , ,

Getxoko Udalak Babes Ofizialeko 32 Etxebizitzaren ZOZKETA egingo du 2009ko martxoaren 6an. Etxebizitza horiek Iturribarri eta Konporteko hiri aldean daude eta zozketan sartuko dira onartuen behin betiko zerrendaren eskabide guztien artean. Zozketa eguerdiko 12.00etan egingo da, Gobela polikiroldegian.

Informazio gehiago: www.getxo.net

Labels: ,

.eus domeinua


“mehatxupean dauden eremu urriko hizkuntzek aurrera egingo badute, horien hiztunek teknologia elektronikoa erabiltzen dutelako izango da”
David Crystal [ Cambridge University, 2004 ]

“prestigio sozialik gabe hizkuntzak desagertu egingo dira”
Amadeu Abril i Abril [ .cat domeinua ]


Euskarak erronka berri bat du: Interneten bere izen propioa sortzea. Interneten, izena eta izana elkarrekin baitoaz. Interneten, izenik ez duena, ez da. Eta hori da euskararen eta euskal kulturaren komunitatearen erronka berria: Interneteko eremu birtualean nazioarteko aitorpena eskainiko dion ikur edo sinboloa sortzea: .EUS domeinua.

Horretarako sortu dugu PuntuEus Elkartea. Hori da gure helburua: .EUS domeinua eskuratzea.

Labels: , ,


Getxoko Udalak Bolua 3 udal zelaiaren tribuna estaliko du eta babesa izateko hamarna pergola jarriko ditu 1 eta 2 zelaietan. Lan hauek datorren denboraldiaren hasierako bukatuta egongo dira eta 340.000 euroko kostua izango dute, Estatuko Toki Inbertsiorako Funtsak Getxoko Udalari emandako diruarekin ordainduko direnak.

Eguraldi txarra dagoenerako udal futbol zelai hauei babesa emateko azpiegiturak ezartzea zen aspaldiko nahia Getxoko udal agintarientzat zein astebururo hara bertaratzen diren zale guztientzat.
Bolua 1, 2 eta 3 udal zelaietan astebururo udalerriko taldeen 24na futbol partidu jokatzen dira, kategoria ezberdinetan. Horrek esan nahi du, bataz beste, 2.000 pertsona biltzen direla eta askotan eguraldi txarraren eragina pairatzen dutela une honetan inolako babesik ezbaitago. Onartu dugun proiektu berri honi esker, aurtengo denboraldia amaitzen denean, ekainean, azpiegitua berriak ipintzeko lanak hasiko dira eta bukatuta egongo dira irailerako, denboraldi berria hasten denerako.

Bolua 3

Bolua 3 udal zelaiaren tribunak 450 pertsonentzako lekua dauka. Jarriko den estalkia altzairuzkoa izango da, kolorezko polikarbonato zelularreko xaflekin, eta atzeko partean egongo da finkatuta –aldagelak dauden lekuan horien hormari atxikituta-. Halaber, erdian peto bat izango du ipar-ipar/ekialdetik datorren haizeari eta eguraldiari aurre egiteko. Lan horien aurrekontua 230.000 eurokoa da.

Bolua 1 eta 2

Bolua 1 eta 2 ibaitik gertuen dauden zelaiak dira eta euren alboko aldeetan oso leku gutxi dute. Hori dela eta, Getxoko Udalak, zelai bakoitzean, 10 pergola jartzea erabaki du. Altzairu herdoilgaitzez eginikoak izango dira, beira tenplatuaz estalita –baloiaren kolpeak jasan ahal izateko- eta argiztapenen eta zelaiaren sarreren artean kokatuko dira. Barruan, jesartzeko baranda txiki bat egongo da, eta lekua lau prentsonentzat izango da.




MP3 fitxategiaren deskargarekin nire adierazpenekin.

Labels: ,

Boluako zelaiak erosoagoak

Bolua 3




Bolua 1 eta 2


Labels: , ,

Pasarela Fitting politics



Otsailak 26
On Diego Lopez Haroko Kale Nagusia 19-21 (euskaltelium zaharra zena).
20:00


Zure neurriko proposamenak.
Informazio gehiago: ibarretxe.com

Labels: , ,

2 milioi gutxiago euskararen alde

Hori da, gure Getxoko PPri krisiari aurre egiteko bururatu zaion lehenengo neurria. 2009-rako aurrekontuetan euskararen normalizazioa bultzatzeko aurreikusita dauzkagun baliabideak gehiegizkoa iruditzen zaizkie PPkoei eta, beraz, bi milioi horiek jeistea proposatzen dute.
Benetan eskertzekoa da PPren gardentasuna. Bagenekien, zoritzarrez, ez dutela gure hizkuntzaren normalizazioan sinisten, baina orain, genekiena publikoki adierazi dute eta beraz denok hartu dezakegu nota.

Labels: ,

Getxoko hautagaiak legebiltzarreko hauteskundeetara

Ondarretako batzokitik Areetako geltoki plazako mitinera







"Ahora se ha puesto de moda la cacería de Estado. Os habeis enterado, ¿no? Pues bien, al Partido Socialista y al Partido Popular les queda un trofeo de caza mayor para situar en sus vitrinas y ese trofeo de caza mayor se llama Euskadi y el pueblo vasco. Lo consiguieron con Catalunya hace un par de años y ahora quieren a Euskadi y al pueblo vasco colocados en la pared, como un trofeo, desalojando a los nacionalistas de Ajuria Enea y del Gobierno Vasco."Artur Mas, Presidente de CDC ayer en Getxo.

"Parlamentuan sostengu handiena duena da Lehendakaria". Lopez jauna, atzo Berria egunkarian.

Zer gehiago entzun behar dugu, nota hartzeko eta argi edukitzeko, EAJ-PNVek irabazi arren, PSE-EE eta PPren artean legebiltzarreko gehiengoa batzen badute, Lopez izendatuko dutela lehendakaria? orain inoiz baina gehiago esnatzeko momentua da, Ibarretxe Lehendakari!!

Labels: , , ,

Artur Mas argazkilari lanetan Getxon

Getxoko kirol taldeek Fadurako HTZ erabiliko dute

Eusko Jaularitzak eta Getxoko Udalak akordioa izenpetu dute bi aldeek Fadurako Hobekuntza Teknikorako eta Getxo Kirolakeko instalazioak erabili ahal izateko. Poztasuna adostutako akordioagaitik eta horrek erabiltzaileei ekarriko dizkien onurengaitik. Miren Azkaratek “lidergo partekatuaren egitasmoa dela esan leike” esan du “orain win win izeneko politikak esaten dutenez, eta horietan bi alde dira irabazle”. Hitzarmena udal kirol instalazioen kudeaketan jauzi kualitatiboa dela, kalitate handiko instalazioak dira eta, oro har, herritarrek eskaintzen dutenari erantzuna ematen dietenak.


Hitzarmen horren arabera Jaurlaritzak Fadurako kirol instalazioak Jaurlaritzak edo “Euskadi Kirola Fundazioak” sustatzen dituen goi mailako kirolarientzat edo goi-mailako kirol programatan sartuta daudenentzat erabiliko ditu. Halaber, horien entrenatzaileek erabili ahal izango dituzte instalazio horiek, beti Getxo Kirolarekin adostuta. Halaber, Getxo Kirolak aukeratukoek (batez ere udalerriko taldeek) HTZren instalazioak erabili ahal izango dituzte. Hasiera batean Getxo Saski taldearen senior kategoriako jokalariak -271- izango dira, astelehenetik aurrera, bertan entrenatzen hasiko direnak. Talde horrek ibilbide luzea dauka eta udalerriko jende askoren sustapena. Etorkizunean, eta behin behar guztiak aztertuta, beste kirolarik zein klubek erabili ahal izango ditutze instalazio horiek.

Leku horiek dohain erabili ahal izango dira eta horien jabeak ezarritako baldintzapetan. Ordutegia astelehenetik ostiralera 08:00etatik 22:00etara izango da. Hitzarmena ekainaren 30ra arte indarrean egongo da. Ondoren luzatu ahal izango da, hiru hilabetero, bi aldeek horrela adosten badute.

Fadurako HTZ

Fadurako Hobekuntza Teknikorako Zentrua Euskal Autonomia Erkidegoaren Euskadiko eliteko kirolariak prestatzeko eta haien hobekuntza teknikoa lortzeko leku bakarra da.
Gimnasialekua, kiroldegia, teknifikaziorako zerbitzuak eta prestakuntza zerbitzuak biltzen ditu bere egoitzan. Horrekin batera kirolarien egoitza ere bada -70 ohe eskaintzen duena- kirolari egoiliarrentzat edo prestakuntza egonaldietarako.


MP3 fitxategiaren deskargarekin nire adierazpenekin.

Labels: , , ,



Udaldiaren hasieran abiatuko dituzte Aiboako maldaz gorako igogailua ipintzeko lanak. Igogailuak Txakursolo kalea eta Metro geltokia eta Arkotxa-Ormetxeko aldea lotuko ditu. 20º makurtua izango den igogailu honek, Ereagakoak duenaren antzeko kabina panoramikoa izango du eta, izan ere, goi eta behe aldeetan geraleku banarekin, mugitzeko zailtasunak dituzten pertsonen irisgarritasuna bermatuko du, gune horretako gainontzeko bizilagun eta oinezkoei zerbitzua emateaz gain, garraiobidejendetsua izateko jaioa ez bada ere. Tokiko Gobernu Batzordeak esleitu du dagoeneko udal Irrisgarritasun Planaren harira egingo den azpiegitura berri hau ipintzeko proiektua.

Plan honek 6,4 milioi euroko inbertsioa izan du (Ereaga, Bidezabal, Salsidu, eta orain Villamonte eta Aiboan) arrapalada eta igoigalu mekanikoetan 2005tik gaur egun arte eta, ganera, nazioartean hainbat sari jaso ditu, hala nola, Suediako saria 2002an, Minusbaliatuen Estatuko Elkargoak, 2002an ere, emandakoa eta ACS Fundazioak 2003an emandakoa, guztiak Udalak hesi arkitektonikoak hobetu eta kentzeko egindako lanagaitik.

Arrapala ganeko igogailuarena aztertu dituzten alternatibeetatik onena da, bai irisgarritasunaren ikuspegitik bai inguruan guztiz integratzen delako. Bidaia bakoitzeko 25 lagun garraiatzeko gaitasuna izango du. Maldaz gorako igogailua soluziorik onena da eta ziur nago inguruko auzotarrek oso ondo hartuko dutela, izan ere, Metrora eta inguruetara errez iristeko aukera emango baitie.

Arrapalako igogailua, ziurrenera, aurtengo amaierarako ibiliko da eta bere aurrekontua 1.550.000 eurokoa da, kopuru hori Udalak Tokiko Inbertsiorako Estatuko Funtsak emandako dirulaguntzarekin ordainduko duela.

Gaur egun Aiboako Metro geltokiko sarrera-irteerara igogailua ipiniko duten ezponda berdeko albo batean dauden eskailera tarte batzuetatik iristen da. Halaber, denboraren joanean inguruetatik ibili ohi diren oinezkoek egindako bidezidor edo bidexka bat dago. Eskailera tarte guztiak gatz egiten zaizkie mugitzeko arazoak dituzten pertsoneei eta, hortaz, igogailu berriarekin, traba hori gainditu ahal izango dute, batez ere, Metroa gehien erabiltzen den orduetan. Egungo bidezidorra, bestalde, konpondu eta oinezkoentzako ibilbidetxo txukun bat egingo dute goi aldetik eta Txakursolo kale arteraino.

Azken alde honetan, egun dauden lerroko aparkalekuak kendu eta horren ordez elbarrituentzako aparkalekuak ipiniko dituzte eta igogailuko sarrera-irteerentzat ere gune bat atonduko dute.
Aipatu, azkenik, igogailua ipintzeko laneen eraginez kendu beharko dituzten arbola ale guztiak ezpondan bertan birlandatuko dituztela.


MP3 fitxategiaren deskargarekin nire adierazpenekin (I).




MP3 fitxategiaren deskargarekin nire adierazpenekin (II).

Labels: ,

Aiboa irisgarritasun gehiago

EAJ-PNV Getxoren aurrerabidea

Pakea Bizkaia uretik kanpo



Informazio gehiago: Pakea Bizkaia

Labels: ,

6 urte egunkaria gabe. Otsailak 20 elkarretaratzea

Labels:

Algortan ere, Ibarretxeren alde






Hauteskundeetan beti gertatzen zait gauza bera; gogorra egiten zait kalera irtetzea kanpainaren informazioa banatzera, baina gero arian sartzen naizenean beti amaitzen dut pozik. Batzutan, auzokideengan hurbildu beharrean, eurak dira nigana etortzen direnak galderak egitera, animoak ematera edo baita ere sufritzen ari diren egoeraren bat zalatzera. Gaur hainbat gaien artean, Gobela ibaiaren proiektuari buruz galdetu didate eta gogo handiz azaldu diet nola dagoen egoera eta nola atzo bertan URA rekin egon ginela premiazko neurrien kronograma jakiteko.

Edozein kasutan gaur ezberdintasun garrantsitzu bat nabaritu dut: banekien, edo behintzat entzunda nituen, zeintzuk ziren egon garen auzoko arazoak, orain dela gutxi "Auzoz auzo" ekimena inguru horretan garatu dugulako. Entzun dudan hainbat komentario ez dira beraz niretzat berriak izan. Konkluzioa: jakin banekien, baina gaur pertsonalki sentitu ere egin dut berriz; beti positiboa bada auzokideekin zuzenean egotea, euren kexak eta iradokizunak jasotzeko, hauteskunde kanpainan bada ere, hobe topagune hori urte guztian zehar luzatzen badegu. Hori da, hain zuzen ere, egiten ari garena eta egiten jarraituko duguna.

Labels: ,

Getxoko Udaleko Gizarte Zerbitzuetako sailak emandako hitzorduetara ez joatea ekiditeko helburuarekin ekimen batzuk jarriko ditu martxan. Neurri berritzaile batzuk dira hitzorduetara batzuk ez joatea ekiditeko eta era horretan zerbitzuek eskaintzen duten arreta optimizatze aldera.
Otsailean zehar aurrera eramango diren neurrietako lehena sentiberatze kanpaina izango da “Aulki hutsik ez, ezin bazara etorri, abisatu, guztion artean itxaron-zerrenda laburtuko ditugu” lelopean, herritarrak eta Gizarte Zerbitzuetako erabiltzaileak kontzientziatu nahi ditu aurretiko hitzordura ezin ez bada joan, deitu edo abisatzearen beharraz, tarte hori beste erabiltzaile batek aprobetxatu ahal dezan.
Horretarako, Udalak txartel batzuk banatuko ditu aulki hutsik agertzen den irudiarekin alferrik geratuko den tartea eta hitzordu batera ez joateak dakarren denbora galtzea agerian utziz, horrek itxarote zerrenda handitzen baitu gezurrezko eran.
Txarteletan Gizarte Zerbitzuetako bulegoetako telefono zenbakiak agertzen dira, hau da Algortakoa (94 466 01 01), Romokoa (94 466 01 53) eta Andra Marikoa (94 466 01 30). Horietara deitu behar dute erabiltzaileek hitzordu bat bertan behera utzi nahi dutenean.

SMSen bidezko mezuak hitzorduak gogoratzeko
Bestalde, eta Informatika sailarekin elkarlanean, eskuko telefonoetara bidalitako SMSen bidezko mezuak gogoratzeko programa jarriko du martxan Udalak, Gazte eta Diru-bilketa sailetan izandako emaitza onak ikusita. Bigarren neurriaren helburua Gizarte Zerbitzuetako erabiltzaileei hitzorduaren oroitgarria gutxienez 48 ordu baino lehenago helaraztea da, ez joateak ekiditeko eta era horretan hutsuneak betetzen itxaron-zerrenda murrizteko.
Eskuko telefonoetara bidalitako testu laburra izango da, aurretik txartel batean emandako mezuaren osagarria. Euskaraz eta gazteleraz, gehienez 160 karakter edukiko ditu eta erabiltzailearen izen eta abizena, hitzorduaren data eta ordua eta ez joateko asmoa egotekotan horren berri emateko eskaera agertuko dira mezuan. Igorlea Zerbitzu Sozialen saila dela eta bidali den data ere agertuko dira.
Hirugarren neurria arreta zerbitzua indartzea izango da gizarte langile bat gehiago lanean hasiz, sortzen ari diren eskaera berriei eta egun daudenei aurre egiteko.

Labels:

700.00 eurotik gora oinezkoen joan-etorriak errezteko

730.000 eurotik gora inbertituko du Udalak Unbe, Urduña, Iturribide, San Martin eta Jaime Morera kaleak hobetu eta osorik eraberritzeko eta lehen bi kaleen artean dagoen parkea urbanizatzeko lanetan. Lanak Toki Inbertsiorako Estatuko Funtsaren dirulaguntzarekin finantziatuko dira, maiatza aldera has litezke eta hauek amaitzeko 6 hilabeteko epea izango dute. Lanootan 28 beharginek jardungo dute.
Proiektuaren helburua da aipatu kale horietan oinezkoak erabiltzeko diren guneak era nabarmenean hobetzeko lanak egitea da, espaloiak gaur egun oso estuak baitira eta zoladura hondatuta baitago. Proiektuan jasotako lan hauei esker Irisgarritasuna Sustatzeko Legera egokitzea bermatuko da, eta horren eraginez lanak egingo diren eremuko bizi kalitatea hobetu egingo da.

Hartara, espaloiak zabaldu eta zolatuko dituzte eta oinezkoentzako zebrabideak barriztuko dira espaloiak luzatzearen bitartez, Andra Mariko Unbe, Urduña eta Iturribiden (Sarrikobaso eta Urduña kaleen arteko tartean),eta Algorta auzoko San Martin –non arbola batzuk ere landatuko dituzten- eta Jaime Morera (San Martin eta Talaieta tartean gainontzeko kale zatia konpontzen ari direlako gaur egun) kaleetan.
Lan hauek baliatuko dituzte, ganera, saneamendu eta herriko argien sareetan beste hobetze lan batzuk egiteko.

Jarduera honen helburua da, espaloiak goitik behera barriztea oinezkoen segurtasun maila areagotu aldera.
Espaloietan lanak egiteaz ezezik, Iturrbiden, Malakate parke ondoan dagoen tartean, plataforma bakarra egingo da oinezkoari lehentasuna eman eta kalea parke eremu barruan sartzeko.

Unbe eta Urduña kaleen artean dagoen parkeari dagokionez, azkenik, zorua zolatuko dute, hiri mobleria eta argiztapen berria ipiniko dute, dagoen arbola kopurua aintzat hartuz.



MP3 fitxategiaren deskargarekin nire adierazpenekin.

Labels: ,

Elkar gune

Getxoko Udala aste honetan hasiko da Elkar Gune gidaren bigarren edizioa banatzen, Gizarte Zerbitzuetako Inmigrazio eta Kulturaniztasuneko Unitateak etrokinei zuzenduta martxan jarritako ekimenen berri biltzen duen argitalpena. Argitalpenak ongietorria eman nahi die munduko toki desberdinetatik arrazoi desberdinengatik (lana, asilo-eske, etorkinak…) heldu eta Getxoko gizarteko kide izatea erabaki dutenei. Gainera, informazioa zentralizatzeko eta errezteko saiakera da eta horregatik Gizarte Zerbitzuak Inmigrazio eta Kulturaniztasunaren Unitatearen bitartez bizi garen errealitatera egokitzeko helburuarekin duela urte batzuetatik hona aurrera eramaten ari diren ekimenen berri eskaintzen du. Ekimen horiek pertsonen harrera eta haien potentzialitateak hobeto garatzeko izaten dira. Ekintza horiek onura dakarkio gizarte osoari eta herritar guztien artean bizikidetza eta kultur artekotasunaren balioak sustatzeko ere dira.
Elkar Gune foiletoak www.kaixogetxo.net Getxoko baliabideen eta harrerarako gidaliburuari buruzko informazioa eskaintzen du, hain zuzen ere, sor daitezkeen beharrei eta dauden baliabideei buruzko informazio bateratua eskaintzen duen tresna bai atzerritarrentzat bai bertokoentzat. Horrek jasotzen dituen bisiten balantzeak erabilpen maila aultua duela erakusten dute, 2008. urtean 62.477 bisita jaso baitzituen, horietatik 40.132 gazteleraz, 6.300 errumanieraz (gero eta gehiago) eta 5.061 arabieraz. Gehien kontsultatutako gestioak lan baimenari (2.885), gidatzeko baimenari (2.132) - oso garrantzitsua lana aurkitzeko-, erroldari (2.041) eta bizilekuari (1.732) lotutakoak izan dira.
Elkar Gune gidan agertzen diren beste ekimen batzuek etorkinentzako informazio saioak, “Getxon bizi, Bizkaian bizi” programa, Getxoko emakume etorkinen topaketak, AISA, Euskara ikastaroa atzerritarrentzat eta Udalari eta bestelako erakundeei buruzko informazioa, tartean Osakidetzari, hezkuntza zentroei edo informazio juridikoari buruzkoa.
Guztira 6.000 ale banatuko ditu Udalak ohiko tokietan, hau da, Herritarrak artatzeko Bulegoetan eta Gunean, Gizarte Zerbitzuetan, Enplegu Zentroan, Gazte Bulegoan, Hezkuntza zentroetan, Mintzatokietan, Inmigrazio alorreko elkarteen artean eta sindikatuetan.


PDF fitxategiaren deskarga elkar gune gidarekin.

Labels: ,

Bizikletan




Labels:

Mundialito

Hauteskundeak Getxon

Premiazko neurriak. URArekin bilera

Datorren asteartean, hilaren 17an, URA-Euskadiko Uraren Agentziarekin bilduko naiz Gobela ibaiaren egokitzapen hidraulikorako eta ingurumena lehengoratzeko Proiektuko premiazko neurrietan jasotako laneen ganeko planifikazioa ezagutzeko. Pasa den urtarrilaren 30ean Udalbatzak proiektua onartu eta gero, Eusko Jaurlaritzaren menpeko erakunde horrek ekainean ziurrenera has litezkeen lanen inguruko kronograma azalduko du.
Pasa den urtarrilaren amaieran ere Zubietako bizilagunek adostutako hitzarmenaren ondotik, beste batzar bat egingo da ere gutxi barru URAko teknikariek aurreratutako neurrien zehetasunak (eragina eta ondorioak) eta baita Gobela ibaiari buruzko Zubieta alderako proiektu orokorraren ganekoak ere azalduko dizkiete.
Gogoratu, azkenik, badaezpadako neurriak abiatzearen helburua dela udalerrian dagoen urolen arazoari premiazkotasunez heltzea.
Neurri horiek dira, hain zuzen, Leioako Etorbidea, Jolaseta eta Salsiduko zubiak ordezkatzea eta Salsidu, Getxo I, Fadura eta Neguri Langileko inguruetan ibaiaren uberka zabaltzea. Lanak udan has litezke eta urtebetera amaitu, aurreratutako neurrien inbertsioa 3 milioi eurotakoa eta Gobela ibaiaren egokitzapen hidraulikorako eta ingurumena lehengoratzeko Proiektu osoaren 20.000.000 €koa direla.

Labels:

Villamonteko igogailuak. Auzokideekin akordioa


Udal Gobernu taldea eta Villamonteko etxeetako Jabeen Elkargoa akordio batera iritsi dira, azken honek igogailu publikoak ipintzeko beharrezkoak diren lurrak Udalari dohainik emateko. Gobernu Batzordeak, aste honetan bertan, onartu du Algortan, mugitzeko arazoak dituzten pertsonei Villamonteko auzotik Geltokia plazara eta metrora errezago iristea ahalbidetuko dieten bi igogailu publikoak ipintzeko lanen proiektua eta horiek kontratatzeko espedientea hastea. Aipatu bi guneak gaur egun bi eskailera-atalek lotzen dituzte. Lanen aurrekontua 715.000 eurokoa da, udaberrian hasiko dira eta urtearen amaieran amaituko dira.
Akordioaren arabera, jabeen erkidegoak beheko aldeko igogailua ipintzeko lurrak debalde emango dituzte. Udalak, bere aldetik, lur horietan berehala igogailuak egin eta kokatzeko hitza eman du.

Villamonteko bizilagunei eskerrak eman dizkiet proiektua aurrera eraman ahal izateagatik. Proiektu garrantzitsua da Algortako erdigunera iristeko dauden bi mailak gainditzea ahalbidetuko duelako mugitzeko zailtasunak dituzten pertsoneei. Proiektua ez litzake posible izango auzotarrekin akordioa lortu izan ez bagenu, eta horrek argi eta garbi erakusten du auzotarrek, jabeen erkidegoaren ikuspuntua baztertu eta horren gainetik, udalerriaren interes orokorraren alde, adostasuna eta oreka lortzeko ahalegina egin dutela.

Villamonteko Jabeen Elkargoaren izenean, Mariví Argaluzak, lortutako akordioaren garrantzia azpimarratu du, herritar guztien onerako delako.

Akordioa, FEKOOR, Minusbaliotasun Fisikoa duten Pertsonen Bizkaiko Koordinadora Federazioaren parte hartzeari esker lortu ahal izan da ere, aztertu dituzten balizko 8 alternatiberen artean adostutako irtenbidearen aldeko iritzia baitu.
Proiektuaren inguruko datu teknikoei dagokienez, bi igogailuek 10 metro inguruko aldea gaindituko dute, maila bakoitzari burdinezko pasabidearekin lotuko zaiela eta 13na lagun sartu ahal izango dira. Kamera bidezko etengabeko zaintzapean egongo dira, baina, jakina, ez dute inguruko auzotarren intimitatea aztoratuko.




MP3 fitxategiaren deskargarekin nire adierazpenekin.

Labels: , ,

Villamonte irisgarritasun gehiago

Romon aparkatzeko leku gehiago

Gobelako kiroldegian duela gutxi errentan emandako 231 aparkalekuak erabiltzen ari dira dagoeneko, eta hartara, Romo auzoan aparkatzeko leku gehiago izango da. Jasotako eskabide kopurua (300dik gora) uste baino handiagoa izan da eta horrek erakusten du ekimenak oso harrera ona izan duela.
Izan duen harrera aparta izan da eta itxaropentsu gaude aparkaleku plaza hauek dagoeneko bete direnez aurrerantzean Romon aparkatzeko leku gehiago izango delako, arazoa arinduz. Aparkaleku honekin eta Santa Eugenian, Mesedeetan eta Santa Anan daudenekin, guztira 1.161 plaza direla, Udalak oso urrats garrantzitsua ematen du Romo eta Areetako bizilagunei aparkaleku eskaintza ona egiteko.

Labels: ,

Kartelada Getxon




Labels:

Bakoitzak berea, denok batera



Berdintasuneko Zerbitzuak erantzunkizun konpartituaren garrantzia nabarmentzearen aldeko sentiberatze kanpaina jarri du martxan, "Bakoitzak berea, denok batera!” lelopean, II Berdintasuneko Plangintzaren eta Legegintzaldi Plangintzaren barruan.
Kanpainaren helburua emakume eta gizonen arteko harremanen eredu berria lortzearen alde lan egitea da, etxeko lanak eta zaintza lanak benetan bana daitezen eta horrela pertsona guztiok asmo pertsonal eta profesionalak asetzeko moduan egoteko, emakume zein gizon izan” Keltse Eigurenek, Berdintasuneko Zerbitzuko zinegotziak aurkezpenean azaldu duenez. Ildo horretatik, etxeko lan eta zaintzaren arduradun nagusiak izateak lan arloan emakumezkoei dakarzkien desabantaila eta diskriminazioak ere agerian utzi nahi ditu.
Kanpainaren euskarria Udalak kaleratutako foiletoa da eta horren 4.000 ale banatuko ditu ohiko lekuetan, hau da, Emakumeentzako Jabekuntza Eskolaren, Gurasoen Elkarteen, udalerriko elkarteen, Kultur Etxearen, Euskaltegien eta abarren artean. Liburuxkak agerian uzten du etxe batean bizi diren pertsona guztien artean lana banatzearen beharra.
Liburuxkaren lehen atalak azken urteotan eman diren aldaketak eragin duten pertzepzioa eta zenbait datuk erakusten duten errealitatea batera jartzen ditu. Horrekin batera, egoera eraldatzeko eta konpartituagoa lortzeko eman beharreko hainbat urrats ere jasotzen ditu.
Foiletoaren arabera, Euskal Autonomi Erkidegoko emakumeek etxeko lanen %70 baino gehiago egiten dute eta gizonek egunean, bataz beste, 1,5 ordu eskaintzen diete etxeko lanei eta emakumezkoek, berriz, 4,3 ordu. Bestalde, mendekotasun egoeran dauden pertsonen zaintzaileen %84 emakumezkoak dira. Bizkaian aiten %2,9ak soilik eskatu zuten aitatasun baimena 2007.urtean. Erkidegoan emakumeen %25ak lanaldi partzialean dihardute eta gizonen %3a bakarrik ari da lanaldi partzailean. Egoera hori eraldatzeko, kanpainak aldaketa batzuk proposatzen ditu, besteak beste, jendarte osoan denbora berrantolatzea; zaintzarako komunitateko zerbitzu gehiago egotea; zaintzaren etikari garrantzi handiagoa ematea; familia mota ezberdinak daudela onartzea, etxeko pertsona guztien artean bizikidetza arau batzuk adostuz.

Ekintzak
Kanpainaren barruan, Udalak Algortako Kultur Etxeko gizonentzako komunean haurrei pixohialak aldatzeko gunea egokitu du eta bestetik, oinezkoeen gunetan hainbat trafiko seinale aldatu ditu. Horietan lehen emakumezko bat umearen kotxearekin agertzen zen eta orain figura neutroa ikus daiteke.

Labels:

Ibarretxeren legegintzaldiko 25 lorpenak





PDF fitxategiaren deskarga 25 lorpenekin.

Labels:

Udaltzaingoaren polizi etxearen inaugurazioa



Labels:

Enplegua, turismoa eta mugikortasun iraunkorra bizikletei esker

11.531 pertsonek 31.429 aldiz erabili zituzten bizikletak, Getxoko Udalak, Energiaren Euskal Erakundearen-EVEren laguntzaz eta Ekobizi Movilidad SM deritzon gizarteratze enpresaren bitartez eskaintzen duen zerbitzuaren bitartez. Zerbitzu hau, 2008ko maiatzaren 15a eta azaroaren 14a bitartean jarri zen martxan. Oso emaitza positiboak dira horiek eta, beste behin ere, ekimenak duen helburu hirukoitza lortu dugu: enpleguaren sustapena, turismoaren promozioa eta herritarrak mugikortasun iraunkorrarekin arduratzea.

Guztira, 31.429 mailegu egin ziren (%528,58 gehiago 2007. urtearekin alderatuta) eta 11.531 pertsonek eman zuten izena zerbitzuan (%363,65 gehiago 2007. urtearekin alderatuta). Getxotar askok astean 5 aldiz ere erabili zuten bizikleta eta Portugalete, Leioa eta Bilboko herritarrek sei hilabetez hurbildu ziren zerbitzua erabiltzeko helburuagaz.

Hainbeste jende hurbildu zenez, etorkizunean hainbat hobekuntza (zerbitzuguneak urte osoan zehar, ordutegia zabaltzea, bizikleta kopurua handitzea eta bizikletak hartzeko gune gehiago jartzea…) egitea ahalbidetuko duten kapital-ekarpenak bildu ziren.

Enplegua handitzea

Zerbitzuak dituen helburuen artean lan egiteko arazoak dituzten pertsonei laguntza ematea dago, hauen lan-munduratzea errazteko. Eskaera 100 pertsonek egin zuten. 17 kontratatu ziren (haietariko 11 andrazkoak), zerbitzua martxan egon zen sei hilabetetan lan egiteko. Udaletxe eta Behargintzako Enplegu-Zentro eta Garapen Ekonomikoa eta esleitutako enpresa arduratu ziren pertsona horiek hautatzeaz. Parte-hartzaileen batez besteko adinari esker (40 urtetik gorakoa) 50 urte baino gehiago zituzten 3 pertsona lanean hasi ziren. Epe horretan zehar, Enplegu-Zentroarekin eta enpresarekin elkarlanean aritu zen, laneratzea lortzeko eginahalean.

Ingurumenaren eragina

Kiotoko Protokoloak ezarritako parametroei jarraituz ebaluatutako datuek zera ematen dute aditzera: egin diren 31.429 maileguei esker, 35.375 kg* Co2 ez emititzea lortu zela. Gainera, kutsadura akustikoa nabarmenki txikitu zen. Izan ere, bizikletek, motorra duten ibilgailuek baino askoz zarata txikiagoa egiten dute (hala ere, eragin honen traba zera da: oso zaila dela neurtzea).

Labels:

Saharauiengan elkartasuna eta laguntza

Badakizue Ibarretxe Lehendakariak, bere eskuan, plastikozko eraztun beltza daramala. Oker ez banago, bere alabak saharar kanpamentuetatik ekarritako oparitxo bat da, eta egunero eskuan darama, saharar herriarengan euskaldunok daukagun konpromisoren adierazpen eta oroigarri modura. Getxon ere badaramatzagu urteak gure elkartasuna eta laguntza kanpamentuetan bizi diren saharauei adierazten, Humberto Cirardak, alkate ohia, 1994ean Bir Ganduz-ekin lotutako anaitasun hitzarmena sinatu zuenetik.

Horiek horrela, gaur bertan Toki Gobernu Batzarrean Getxo Pro Sahara ATFAL gobernuz kanpoko erakunde getxoztarrari 18.000€tako premiazko dirulaguntza bat ematea erabaki dugu, urtero Getxon antolatzen duen “Saharako euskal karabana” ekimenari bultzakada inportante bat emateko nahiarekin.

Ekimen honen bitartez, hainbat elikagai eta beharrezkoak diren beste produkto batzuk batzen dira, bai supermerkatuetan, bai ikastetxeetan, gero Argeliako lurraldeetan kokatuta dauden saharauien kanpamentuetan bizi diren errefugiatuei eramateko.

Zoritzarrez premiazkotasun hori, urtero errepikatzen da eta, antza denez, errepikatzen jarraituko da, ez bait zaio konfliktoari irtenbide garbi bat ikusten. Beraz, egoera horrela mantentzen den bitartean, gure konpromisoarekin tinko jarraitu behar, dudarik gabe.

Labels: ,

Zinegoak datorren ostegunean Getxon

”Zinegoak”, gay-lesbo-trans Zinemaldia Getxora iritsiko da datorren ostegunean, otsailaren 12an. Algortako Kultur Etxean eskainiko dituzte bi laburmetrai eta bi dokumentalen emanaldiak. Hauetan hainbat gai aztertzen dira, hala nola, homosexualak diren bikoteek umeak adoptatzeko aurkitzen dituzten zailtasunak (”Home baby boom”), banatu ostean alabatik urrun egoteak bi gizoneei eragiten dien samina ere aztertzen da (”Every other weekend”), sexu bereko bikote bezala hazteko zailtasunak bietako baten semea aurka dagoelako (”Tryout”) eta pertsona homosexual bat xiringaz ereintzeko legedi batzuk dituzten eragozpenak (”Pida kiini”). Emanaldia 20:00etan hasiko da aipatu aretoan eta sarrera dohan izango da.

Labels: , , ,

Ibarretxe, gure bermea baietz!


Euskadik gizarteak krisialdi ekonomikoan dituen benetako arazoei ekiteko gaitasuna duen eta ekimen osoz bakearen eta herri gisa ditugun eskubideen alde egingo duen Lehendakaria behar du. Eta, hori egin beharko du esperientziatik, profesionaltasunetik, gizartearekiko elkartasunetik, eleaniztasunetik, gizartearekiko hurbiltasunetik eta etorkizunarekiko konpromisotik abiatuta. Horrek guztiak gaitasun handia behar izango du gizartea mugiarazteko eta jasangarritasuna eta solidariotasuna behar duen mundua irudikatzeko; mundu globalizatua, teknologikoa, eleanitza eta kultur-anitza.
Euskadik arestiko erronka hauei guztiei erantzungo dien Lehendakaria behar du. Gure herriaren nortasun ikur historikoak azpimarratuko eta aprobetxatuko dituen Lehendakaria, eta horiek etorkizunera eramango dituena testuinguru ekonomiko konplexu batean. Datu guztiek esaten digute izan dezakegun gestorerik onena dugula.
Geroari begiratzeko garaia da. Duen esperientzia eta eskarmentu zabalagatik, bere gestiorik eratortzen diren datuengatik, bere izaeragatik, ibilbide eta prestakuntzagatik, Juan Jose Ibarretxe da Euskadik oraingo egoera honetan dituen erronkei aurre egiteko onena.
Juan Jose Ibarretxe aukerarik onena da Euskadi zuzentzen jarrai dezagun eta gure hiritargoaren gehiengoa ordezkatzeko. Berarekin, Euskadi gaur egun duen bizitza kalitatea eta nortasun politikoa mantendu ahal izango ditu. Horrekin guztiarekin batera bakearen aldeko bultzada berria eta konpromiso eraginkorra ekarriko du.
HEMEN elkartea euskal hiritar talde batek osatzen du. 2009ko martxoaren 1ean ospatuko diren Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen aurrean, gure lehentasunak adierazi nahi ditugu eta hauteskunde ostean, Herri hau zuzendu beharko duenak izan beharreko helburu eta baloreekin ondoen identifikatzen den hautagaiarekin dugun konpromisoa. Euskadin jaio, Euskadin lan egiten edo nolabait esanda, Euskadiri lotuta gauden emakume eta gizonak gara; gure lan jarduera hainbat esparrutan garatzen dugu eta orokorrean, aske mantentzen gara politikari dagokionez. Une honetan bizi dugun egoera politiko , sozial eta ekonomikoan, Euskadirentzako autogobernurik handienaren alde gaude euskal gizartearen oraingo eta etorkizuneko beharrei erantzuteko aukera izan dezagun. Helburu honek funtsezko oinarri demokratikoa du: Euskadiren etorkizunerako erabakiak HEMEN hartu behar direla.


7 berme, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen aurrean

1. HEMEN elkarteak krisialdi ekonomikoari aurre egiteko berehalako erantzuna babesten du
2. HEMEN elkarteak ekimen politikorako printzipio demokratikoen alde egiten du
3. HEMEN elkarteak irmotasun osoz egiten du bakearen alde, ETAren terrorismoaren kontra
4. HEMEN elkarteak euskarari eta eleaniztasunari eman beharreko bultzada politikoaren alde egiten du
5. HEMEN elkarteak gazteriarekiko eta etxebizitza publikoaren aldeko hitzarmena eskatu nahi du
6. HEMEN elkarteak jasangarria izango den garapenaren alde egin nahi du
7. HEMEN gizarte politika osokoaren alde eta etorkinen integrazio baikorraren alde

Bat egin: www.hemenibarretxe.com

Labels:

Haize bolada indartsuak bihar eguerdiraino. Gomendioak eta neurriak

Jasotako eguraldiaren iragarpenaren arabera, gaur hasi eta bihar eguerdiraino, hego-mendebaldeko haize-bolada indartsuak izango ditugu. Zenbait lekutan, haizeak 80 kilometro orduko abiadura gaindituko dute, eta leku irekietan, abiadura 120 kilometro ordutik gorakoa izan daitekeela-eta (Alerta laranja) Udalak gaur arratsaldean eta gauean bertan behera utzi ditu Getxo Kirolak erakundeko (Faduran prebenitzeko estalpeko tenis pistak ere) eta udalerriko herri ikastetxeetako, pribatuetako eta kontzertatuetako kanpoko jarduerak. Bihar, asteartean, haizea aldatuz joango da, eta mendebalde-iparmendebaldekoa izango da.

Gomendioak:

1. Ate-leihoak ixtea eta haizeak eroan eta istripuak eragin ditzaketen tresnak kentzea kanpoaldetik (lorontziak, arropak esekitokietatik eta abar).

2. Kontu handia jartzea kalean jarritako behin-behineko aldamioen azpitik ibiltzean.

3. Merkataritzako lokalek kalean ondo tinkatu barik dituzten olanak, mahaitxoak eta antzekoak kentzea.

4. Aldamio, obretako hesi eta behin-behineko instalazioen arduradunek behar diren segurtasun-neurriak hartuko dituzte instalazio horietan.

5. Errepidetik autoz joatea ekiditzen saiatu behar da. Autoa erabili behar izanez gero, kontu handia eduki leku zabaletatik eta zubietatik igarotzean.

6. Zuhaitzetatik, hormatatik edo teilatuetako erlaitzetatik urrun ibiltzen saiatzea
eta lanetan dauden edo egoera txarrean dauden eraikuntzetatik urrun ibiltzea.

7. Era berean, eta haize-bolada indartsuen ondorioz, Zarama Bilketarako Udal Zerbitzuak gauean ez du zarama edukiontzietatik kenduko, horiek mugi ez daitezen. Beraz, herritarrei eskatzen zaie beren sastarrak bihar arte kalera ez jeisteko.
Oro har, norabait joatekotan, eguraldiaren iragarpen hau aintzat hartzeko eskatzen dizuegu, haize-bolada indartsu horiek eragin dezakeen arriskutik babesteko (zuhaitzak jaustea, haizeak eroandako tresnak), eta arreta berezia jartzeko autoa hartu behar izanez gero.

Larrialdiren bat izatekotan honako telefono zenbaki hauetara deitu behar da: 94 466 02 02 (Udaltzaingoa) eta 112 (SOS DEIAK).

Labels: ,

2009ko udal aurrekontuetan akordioa

Getxoko Udalak ehun milioi euro baino gehiago izango du 2009an eta kopuru hori bertoko jarduera ekonomikoa suspertzeko, egoera latzean daudenei laguntzeko eta udalerrirako estrategikoak diren ekimenak ziurtatzeko erabiliko du.

Helburu horiek guztiek zabalduta dagoen krisialdian baldintzatutza daude. Horrek suposatuko du, besteak beste, Udalkutxatik - Bizkaiko Foru Aldundiaren diru-sarreren soberakinetik- sartzen den diru kopuruaren murrizketa eta Udalak, herritarrengan eta enpresengan dagoen presio fiskala moteltzea –tasa eta hobarien … jeitsiera. Ezarritako helburuak lortu ahal izateko Getxoko Udalak arrazoizko zorpetzeari ekingo dio, legeak ezartzen duena baino askoz txikiagoari, eta hori Udalak azken urte hauetan egin duen kudeaketa bikainari esker oso egoera ekonomiko onean dagoelako.

Udal aurrekontua
Aurtengo udal aurrekontua 100.670.018 eurokoa da (iaz baino %3,66 gehiago. Diru sarreren murrizketari eta zerbitzuen mantenimenduari aurre egiteko, udalerriaren garapenerako beharrazkoak diren inbertsioak egiten jarraitzeko, eta sustapen ekonomikorako aurreikusitako ezohiko plan bat aurrera eramateko, Udalak 6,3 milioi euroko zorpetzeari ekingo dio (aurrekontuaren %6,26). Zorpetze hau hurrengo urteetan mantenduko da, nahiz eta txikiagoa izan, udalerrian estrategikoak diren bi proiektu handi aurrera eramateko: Getxo Antzokia Algortan eraikitzeko eta Romoko Santa Eugenian Kultur Etxea egiteko. Horrela, bi egitasmo horiek euren bideragarritasun ekonomikoa ziurtatuta izango dute.

Udalak tasak jeitsiko ditu –izan ere, zaramarenaren jeitsiera %30koa izango da herritarrentzat eta %35koa dendentzat eta enpresentzat-. Jeitsiera hau arrazoituta dago unean bizi dugun ezohiko krisialdian eta herritarrei Getxon ezinbestekoa den Merkataritza sektoreari lagundu nahi diogula, mezu hori helarazteko.

Giza politikak garatzeko Udalak 18.488.858 euro erabiliko ditu (aurrekontuaren %18,4%) eta Udalerriko sustapen ekonomikorako 6.420.218 euro (arlo horretan azpimarratzekoa da Getxoko ekonomia sustatzeko egingo den ezohiko programa batean erabiliko diren 3.250.000 euro). Azkenik, eta udalerri osoa hobetzeko, 15 milioi euro erabiliko dira –bertan ez dira proiektu estrategioak sartzen, urte anitzetan finantziatuko direnak-. Horri guztiari gehitu behar zaio hain zabala den eskaintza kulturala eta kirol arloan mantenimendua, arlo ezberdinetan lan egiten duten elkarteentzako laguntzak, eta euskal kulturaren aldeko, eta euskararen normalizaziorako eta sustapenerako apostu garbia.

EAJ eta PSE-EEren arteko akordioa
EAJ eta PSE-EEren artean adostu dugun akordioa 2009rako udal aurrekontuak aurrera egiteko oso positiboa da. Legealdia hasi zenetik eta otsailaren 3 arte –akordioa sinatu zen egunera arte- lehenengo akordio garrantzitsua da hau. Orain arte legealdiaren ezaugarri nagusiena izan da PP eta PSE-EEren artean zeukaten udal gobernuaren kontrako frontea. Akordio honek argi adierazten du arlo honetan, udal garapenerako beste arlo batzuetan bezala, udal gobernu taldeak duen borondatea solaskide egokia aurkitzen duenean akordioa sortzen baita beti. Ongi etorria eman diot talde sozialistari eraikitze-elkarrizketaren, negoziazioaren eta akordioaren bidera eta animatzen dut jarrera hori Euskal Autonomia Erkidegoan martxoaren 1 baino haratago eramatera.

Akordio hau ez da edozein akordioa, Udaletxe bat kudeatzeko garrantzitsuena baizik. Aurrekontuei eta tasei buruzko akordioa da eta hori oso zaila izango den urte honi aurre egiteko ezinbestekoa izango da, giza eta ekonomia ikuspuntuetatik begiratuta, oso egokia den aurrekontuarekin, eta Udaletxetik erantzun zuzena eman ahal izateko.

Bukatzeko, zergeei buruz hitz egiteko Udal Gobernu taldeak beti erakutsi duela borondate ona, beti Udalarentzat arrazoizko proposamenak eta onargarriak izan badira, eta inoiz ez ez-proportzionalak edo burugabeak baziren, beste alderdi politikoak planteatzen dituenak bezala. Horretan, Alderdi Popularrari buruz, inoiz ez dugu negoziatzeko borondate erreala ikusi.


MP3 fitxategiaren deskargarekin nire adierazpenekin (I).




MP3 fitxategiaren deskargarekin nire adierazpenekin (II).




MP3 fitxategiaren deskargarekin nire adierazpenekin (III).

Labels: , ,

Hartu eta pasa, entrenamenduetan euskara

Athleticeko Koikili Lertxundik eta Mikel Aramaiok zuzenduta, “Hartu eta pasa, entrenamenduetan euskara” lelopeko entrenatzaileak sentsibilizatzeko saioak gaur hasiko dira Getxoko Udaleko Euskara Zerbitzuak GEHITU KIROLERA egitasmoaren barruan antolatuta.
GEHITU KIROLERA! Udalak herriko gizarte eremu ezberdinetan euskararen normalizaziorako martxan duen GEHI, Getxo Euskalduntzeko Hitzarmena proiektu zabalaren adarretako bat da. Une honetan Getxoko 32 kirol elkartek sinatuta dute hitzarmena eta helburua era progresiboan euskarazko kirol eskaintza sustatu eta euskara elkarteen lan hizkuntza bilakatzea da.
“Hartu eta pasa, entrenamenduetan euskara” ekimenaren bidez entrenamenduetan euskaraz izatea sustatu nahi da. Horretarako sei entrenamendu tekniko euskaraz izango dira udalerriko talde desberdinekin, Koikili Lertxundik (Athletic Klubeko lehen taldeko jokalaria) eta Mikel Aramaiok (Athletic Fundazioko entrenatzailea) gidatuta. Ekimen erakargarria eta aitzindaria dela uste dugu eta honen bidez Getxon ari diren entrenatzaile euskaldunak animatu nahi ditugu umeekin euskaraz egin dezaten. Lehenengo entrenamendua gaur 17:00etatik 19:00etara izango da Boluako futbol zelaian Iturgitxi elkarteko eta Getxo elkarteko haurrekin. Gainontzeko bost saioak maiatzera bitartean izango dira bai Boluan bai Gobelan. Guztira 12-15 taldek parte hartuko dute, 15-20 bat entrenatzailek, 14 urte arteko 200 neskek eta mutilek guztira.
Athleticen babesa ere izango da eta horregatik parte hartuko duten ume eta entrenatzaile guztiek Lezama bisitatuko dute eta Athleticeko jokalariekin egoteko aukera izango dute ekimenaren amaieran.
Aurrerantzean beste kirol batzuekin gauza berbera egiteko asmoa du Euskara Zerbitzuak eta horrela datorren urrian antzeko jarduera egingo du baina orduan pilotarekin. Kasu horretan pilotari ospetsu bat arituko da pilotan ari diren entrenatzaile eta umeekin.
Honi lotuta, “Hartu eta pasa, entrenamenduetan euskara” hitzaldiak edo entrenatzaileen prestakuntza saioak ere izango dira. Lehengo biak martxoaren 24ean eta 25ean izango dira Algortako Kultur Aretoan.

Bestelako ekimenak
Urtean zehar Getxoko kirol elkarteek euskaraz eskaintzen dituzten entrenamenduak jasotzen duen Kirola Euskaraz Gida udaleko webgunean ekainerako eskegitzeko asmoa du Euskara Zerbitzuak gurasoek hurrengo ikasturtean zein aukera edukiko duten jakin dezaten. Gida 6 eta 16 urte bitarteko seme-alabak dituzten gurasoei egongo da zuzenduta. Iaz paperean atera zuen eta aurtengo berritasuna udal webgunean jartzea izango da. Gidaren bitartez kirola euskaraz egiteko aukera eman nahi da ezagutzera eta horrekin batera elkarteen ahalegina erakutsi ere.
Bestetik, entrenamenduetan euskararen erabilera sustatzeko, Getxoko Udalak atal berri bat sortu du kirol elkarteei ematen dizkien ohiko dirulaguntzen deialdian. Horren bidez, 8 eta 14 urte bitarteko neska eta mutilekin diharduten entrenatzaileen lana sustatuko da. Eskaerak aurkezteko epea datorren otsailaren 14ra arte egongo da zabalik.
Azkenik, 5 kirol poster argitaratuko ditu Euskara Zerbitzuak futbola, saskibaloia, arrauna, eskupilota eta luzatze ariketei buruzkoak eta bakoitzean jokaldi ezagunak eta hitz ezagunak agertuko dira. Bestalde, aitei eta amei begira, AUPA OHIUAK jasotzen dituen egutegia, datorren ikasturteko egutegia ere kaleratuko da, umeak ikustera joaten diren gurasoak euskaraz animatzea lortzeko.

Labels: ,

Getxon Bizi: atzerritarrentzako harrera-programa

“Getxon Bizi”, Atzerritarrentzako Harrera- Programaren III.edizioak lau tailer eta txango batzuk eskainiko ditu aurten, otsailetik urrira bitartean, Getxoko Udaleko Gizarte Zerbitzuetako Inmigrazio eta Kulturarteko Unitateak antolatuta, Munduko Medikuak Gobernuz Kanpoko Erakundearekin elkarlanean.
“Getxon Bizi” programaren helburua pertsona etorkinekin lan egitea da, beren errotzen lortzea laguntzeko eta horrela bertokoa izateko sentimendua bultzatzen eta horiek ahalbideratzen dituzten sareak osatzen laguntzea, normalean egoera irregularrean dauden pertsonak izaten baitira eta horregatik harremanetan sartzeko arazoak izaten baitituzte. Horregatik Getxon Bizi programak prestakuntzarako, aisiarako eta inguruaren eta harrera-gizartearen ezagutzarako espazioak biltzen ditu, helburu nagusia atzerritik etorri diren eta azken urteotan Getxoko udalerrian bizitzea erabaki duten herritarrek ahalik eta ongizate handiena izatea eta hemen errotzen laguntzea baita.
Aurtengo berritasunen artean tailer bakoitza amaitutakoan txango bat egitea izango da, euskal geografiako hiri eta toki adierazgarrienetan zehar ibiliko dira, euskal historia eta kultura ezagutuz. Izan ere oraingoan aipatutako txangoei edukiera eman nahi zaie eta horregatik tailerretan parte hartzen dutenekin antolatuko dira.
Iazko edizioan tailerretan 78 lagunek hartu zuten parte eta txangotan 300 baino gehiagok. Parte hartzaileen %80 emakumeak izan ziren eta horietatik %50 Bolibiakoak.
Programa honen balantzea oso positibotzat jotzen dugu, argi geratu delako pertsona askorentzat udalerriarekin duten lehenengo kontaktua izaten baita.
Aurtengo Harrera-Programaren aurrekontua 17.500 eurokoa da.

Tailerrak
Lehen tailerra, “Ostalaritza”ri buruzkoa izango da. Otsailaren amaieran hasiko da eta bere izenaemateko epea otsailaren 9an zabalduko da. Zerbitzari moduan lan egiteko edota lanpostu horretan hobetzeko prestakuntza jasoko dute parte hartzaileek. Saioak otsailaren 22an, martxoaren 1ean, 8an, 15ean eta 29an izango dira eta apirilaren 19an ere. Nahi duten parte hartzaileek apirilaren 26an Bilboko itsasadarretik izango den txangoan parte hartu ahal izango dute, itsasadarraren bi ertzek bizi izan duten hiri eta industria garapena ezagutuko dute.
Informatika” Tailerra, aurtengo beste berritasun bat izango da, eta horretan Internetek seniderekin eta lagunekin harremanetan jartzeko eskaintzen duena aprobetxatuko da. Saioak maiatzaren 10ean, 17an, 24ean eta 31n eta izenematea apirilaren 24ean hasiko da. Amaierako txangoa Vitoria-Gasteizear izango da.
Besteren laguntza behar duten pertsonen zaintza”ri buruzko tailerraren saioak ekainaren 21ean eta 28an eta uztailaren 5, 12, 19 eta 26an izango da. Izenematea ekainaren 5ean hasiko da. Gaixorik dauden edota ezintasunen bat duten adinekoak zaintzean profesionaltasunez jokatzen ikasiko dute eta baita zaintzaileek euren burua zaintzeko behar dituzten baliabideak edukitzea ere. Txangoa Donostiara izango da.
Azkenik, “Elikadura eta sukaldaritza”ri buruzko tailerrean parte hartzeko izena emateko epea abuztuaren 28an hasiko da eta irailaren 13an, 20an, 27an eta urriaren 4ean, 11an eta 18an. Amaitutakoan Gernikako Kulturarteko Topagunera joango dira.
Tailerrak doakoak izango dira eta otsaila eta urriaren arteko igandeetan izango dira, goizeko 10etatik arratsaldeko ordubietara Romoko Ezequiel Agirre kaleko 21 zenbakian dagoen egoitzan, Informatikakoa izan ezik hori Fadura Institutoan izango baita. Izenemateak Getxoko Herritarren Arretarako Bulegoetan egin behar dira eta informazio gehiago lortzeko Gizarte Zerbitzuen telefono zenbakira dei dezakete interesatuek 94 466 01 30.
Gainera Udan txango bat egiteko deialdi irekia izango da Markina-Bolibarrera joateko, Simon Bolivar jaio zen ingurura. Bertako eta itsasoz haraindiko komunitateak elkartzeko aukera izango da. Era berean landa-ingurunea eta euskal kultura hobeto ezagutuko dute. Izena emateko epea abuztuaren 14ean hasiko da.


PDF fitxategiaren deskarga harrera-programarekin.

Labels: , ,

Haur hezkuntzarako, lehen hezkuntzarako eta DBHrako matrikulazioa

2008/2009 ikasturtean haur hezkuntzako, lehen hezkuntzako eta DBHko (Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza) matrikulak otsailaren 2tik 13ra bitartean egin daitezke, zentro publikoetan nahiz itunduetan.

Egutegia

* Eskaerak aurkezteko epea: 2009ko otsailaren 2tik 13ra
* Eskatzaileen zerrenda argitaratzeko: 2009ko otsailaren 16an
* Behin-behineko zerrendak argitaratzeko: 2009ko martxoaren 13an
* Erreklamazioak behin-behineko zerrendei: 2009-martxoak-20 arte (Ikastetxeko Eskola Kontseilua edo OOGri)
* Behin betiko zerrendak argitaratzea (1.aukerakoak): 2009ko martxoaren 27an
* Zerrendak argitaratzea (2. eta 3. aukerakoak): 2009ko apirilaren 24 an
* Behin betiko zerrendei gora jotzeko errekurtzoak: 2009ko apirilaren 27 arte (Hezkuntzako lurralde Ordezkariari)

Informazio gehiago: www.getxo.net

Labels:


Bilatu ilanda.eu blogean

Bilatu ilanda.info gunean

Informazioa

Lizentzia

Sindikazioa

ilanda.eu bilatzaileetan

Agirre 50

Landa TB

Legealdiko plana 08-11

+ Getxo berritzen ari gara

Getxo EROSi ta GOZAtu

Merkatari plana

Argazki bildumak

Euskarazko errefrauak ausaz

Getxo garbia

Euskarazko produktuen katalogoa

GUZTIOK BAT

Egunkaria libre!

think gaur - Euskadi 2020

EAJ-PNV

Albisteak

Azaroak 25

.eus domeinua