Euskadin diren hautesleen pozta bidezko botua
Egilea: Imanol Landa. 2009/01/31. Ordua: 11:43 AM.
NORK BOZKA DEZAKE POSTA BIDEZ?
Eusko Legebiltzarrerako 2009ko hauteskundeetan, bozketa egunean botoa ematea dagokien herrian ez daudela aurreikusten duten pertsonek eman dezakete posta bidezko botoa.
Halaber, gaixorik daudela-eta edo urritasun fisikoren bat dutela-eta bozketa egunean zuzenean bozkatu ezin dutenek ere eman dezakete posta bidezko botoa.
Behin posta bidezko botoa emateko eskaera eginda, ez dago zuzenean bozkatzerik.
ZER EGIN BEHAR DA POSTA BIDEZ BOZKATZEKO?
A) Posta bidezko eskaera bat betetzea:
Posta bidez bozkatu nahi duten hautesleek beraiek bete eta sinatu behar dute posta bidezko botoa emateko eskaera. Eskaera hori Espainiako posta bulego guztietan aurkituko dute.
Gaixo edo ezinduek mediku ziurtagiri ofizialaren bidez egiaztatu behar dute beren egoera. Notario baten edo kontsularen aurrean baimendutako pertsona batek egin dezake eskaera hauteslearen ordez, eta horretarako, hautesle bakoitzeko emango den agiria aurkeztu beharko du. Agiri bakoitza hautesle bati dagokio, eta pertsona bera ezin da hautesle bat baino gehiagoren ordezkaria izan. Agiri horiek doakoak dira.
B) Aurkezpen lekua:
Eskaera bete eta sinatu ostean, edozein bulego postan eman behar da. Posta zerbitzuko funtzionarioek, eskaera jaso aurretik, NANa eskatuko dio pertsona interesdunari, eta sinadurak berberak direla egiaztatuko du. Ez da NANaren fotokopiarik onartuko, inola ere.
D) Posta bidezko botoa eskatzeko epea:
Posta bidezko botoa urtarrilaren 6tik otsailaren 19ra bitartean eska daiteke (bi egun horiek barne).
Dena den, posta bidezko botoa emateko asmoa baduzu, ez itxaron azken ordura arte. Egin eskaera ahal bezain laster.
E) Posta bidezko botoa ematea:
Otsailaren 9tik 22ra bitartean, Hauteskunde Erroldako Bulegoko Ordezkaritzak botoa emateko beharrezkoa den dokumentazioa bidaliko du zuk eskaeran adierazitako helbidera eta zure izenean. Hain zuzen, dokumentu hauek bidaliko ditu:
* Hauteskunde erroldako inskripzioaren ziurtagiria.
* Botoa eman beharko zenukeen mahaiburutzari zuzendutako kartazala.
* "Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeak 2009 Elecciones al Parlamento Vasco" idazpurua duen bozketa kartazala, boto txartela sartzeko.
* Aldarrikatuta hautagai zerrenda bakoitzaren boto txartela.
* Argibide orria.
Behin dokumentazioa jasota, jarraian azaltzen diren eragiketak egin beharko dituzu berehala:
1º.- Aukeratu zer hautagai zerrendari eman nahi diozun botoa, eta sartu haren boto txartela "Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeak 2009 Elecciones al Parlamento Vasco" idazpurua duen bozketa kartazalean. Ondoren, itxi bozketa kartazala.
2º.- Mahaiburutzarentzako kartazalean, hau sartu beharko duzu:

* "Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeak Elecciones al Parlamento Vasco" idazpurua duen bozketa kartazala.
F) Posta bidezko botoa bidaltzea:
Botoa posta bidez bidaltzeko, hau hartu beharko duzu kontuan:
* Ez ahaztu mahaiburutzari zuzendutako kartazalean hauteskunde erroldako inskripzioaren ziurtagiria sartu behar duzula.
* Kartazal horrek ez du frankeorik behar, baina posta ziurtatuz eta urgentez bidali behar duzu.
* Kartazal hori bidaltzeko azken eguna 2009ko otsailaren 25a da, baina hala ere, jasoko dutela bermatzeko, komeni zaizu ahalik lasterren bidaltzea.
Informazio gehiago: Hauteskundeen gida praktikoa
Oharra: Getxon dauden 3 Batzokietan edozein kontsulta argitzeko aukera daukazue.

Labels: botua, hauteskundeak, pozta
Getxoko Udalbatzak aho batez onartu du gaur, Uholdeetako Batzorde Bereziak hala proposatuta, Uraren Euskal Agentziak egindako Gobela ibaiaren egokitzapen hidraulikorako eta ingurumena lehengoratzeko Proiektua, Areetako Antiguo Golf auzoan eragina izango duen aldaketa batekin. Aldaketa horrek datza Gobelako uberkaren Plentzia kalea eta Gobelako Metro Geltokiko sarlekura arteko tartea estaltzeko proposamenean.
Gaur hartutako erabakiak udalerrian uholdeen arazoa konpontzeko abenduan iragarritako premiazko neurriak abiatzea ahalbidetuko du. Neurri hauek dira Leioako Etorbidea, Jolaseta eta Salsiduko zubiak ordezkatzea eta Salsidu, Getxo I, Fadura eta Neguri Langileko inguruetan ibaiaren uberka zabaltzea. Lanak udan has litezke eta urtebetera amaitu.
Udalbatzan ordezkatuta gauden alderdi politiko guztiek pasa den ekainean uholdeak gertatu zirenez geroztik auzotarrek izan duten jokaera eredugarria eskertu dugu. Halaber, proiektua onartu bada ere uholdeen problema ez dela behin betiko konponduko, baina bai ordea, urrats eraginkor eta beharrezkoa ematen dela soluziorako bidean, puntu bat ildo horretatik lanean jarraitzeko.

Behin betiko irtenbide eraginkorrak Gobela ibairako
Egilea: Imanol Landa. 2009/01/29. Ordua: 3:26 PM.
Ekainatik hona Gobela ibaiak guneak urez betetzeko dituen arazoak konpontzeko behin betiko irtenbide eraginkorrak indarrean jartzeko ekainetik hona gogor ari gara lanean.
Uholdeetako Batzorde berezian bertan (alderdi politiko guztiek, kaltetutako auzokideen elkartek eta Uraren Euskal Agentziak osatuta) erabaki zen gaia ezagutzen ez dugunontzat egokia izan daitezkeen neurriak, esatebaterako, ibaiaren dragaketa eta landaretzaren garbiketa ez zirela eraginkorrak ibaiaren uraren maila jeisteko eta beraz uholdeen arriskua murrizteko. Horrela egiaztatu zigun Uraren Euskal Agentziak bere ikerketa teknikoen bidez.
Beraz neurri horiek alde batera utzita, Uholdeetako Batzorde bereziaren lana eraginkortasuna edukiko luketen beste neurri batzuk bilatzean oinarritu da. Batzordeak, Udalak eta Agentziak egindako lanaren emaitza joan den abenduan URAk Gobela ibairako idatzitako proiektuaren aurretiko neurriak adostu ziren.
Horiek aurrera eramateko Uraren Euskal Agentziak proiektu orokorra Udalbatzak onartzea eskatzen du eta horregatik asteartean urjentziz Bozeramaleen batzordea deitu nuen eta horretan esan nuen urjentzizko neurriak indarrean jartzeko epeak arindu behar zirela eta horretarako lehenbait lehen onartu behar zuela udalbatzak proiektu orokorra. Hori dela-eta, alderdi guztien sostenguarekin proposamena biharko udalbatzaren saioan urjentziz sartzea erabaki dut, eta hor onartuko da.
Uraren Euskal Agentziaren aurreikuspenen arabera, proiektu orokorraren aurretiko eta urjentzizko neurriak Leioako Etorbidea, Jolaseta eta Salsiduko zubiak ordezkatzea eta Salsidu, Getxo I, Fadura eta Neguri Langileko inguruetan ibaiaren uberka zabaltzea izango dira. Lanak udan has litezke eta 2010ean amaitu. Landak nabarmendu du neurri horiek kaltetutako guneetan eragin argia edukiko dutela, gune kaltetuenetan metro bat jeitsiko delako uraren maila eta horren ondorioz uholdeak izateko arriskua.
Saneamendua
Gobela errekarentzat URA proiektuaren lehen neurriak abiatzearekin batera, Udala beste jarduera batzuk egiten ari da aldi berean, guztiak Uholdeetako Batzorde Bereziaren baitan koordinatuak eta aztertuak. Egindako laneen artean dira, udalerriko estolderia sarea hobetzea eta bere inbentarioa egitea, baita kaltetutako guneetako hodi biltzaileak gerbitzea, hauetatik 6 tona hondakin atera dituztela. Duela 8 hilabetetik hona lehenengoz egiten ari den lan horrek, eman ditu emaitza onak orain artean, berbarako, pasa den astearteko euriek gune batzuetan, Ollaretxen kasuak kasu, arazorik ez egotea ekarri duelako. Horrekin, Romoko, Kresaltxu eta Santa Eugenia arteko, eta Eragako hondartzako, La Ola eta Igeretxe arteko, hodi nagusien berriztatze egitasmoak ere idatzi dira. Lehen proiektuaren 1.377.000 eurokoa da eta bigarrenarena 688.000 eurokoa. Berehala aterako dira biak lehiaketara.
Halaber, Udala tresna informatiko berriarekin ari da lanean (Uraren Agentziak hipotesi eta egoera desberdinak aztertzeko erabiltzen duenaren antzekoa) eta horri esker udalerriko leku desberdinetako estolderia sarean zehar neurriak hartu ahal izan dira. Romoko eta Ereagako hondartzako estolda nagusietako puntuetan ezezik, Elkano, Makaletako eta Ollarretxen ere saneamendu sarea hobetu asmo dutela, baita Maidagan goian (hemen ere Metroa lurperatzeko lanak baliatuko dituztelako).

MP3 fitxategiaren deskargarekin nire adierazpenekin (I).

AISA: euskara eta euskal ohituretara hurbilduz
Egilea: Imanol Landa. . Ordua: 11:31 AM.Etorkinek hemengo ohiturak eta euskara ikasten lehenengo pausuak emateko Udalak urrian martxan jarritako AISA ikastaroak eduki duen harrera ona ikusita, matrikula egiteko epea zabaldu du. Alde batetik orduan tokirik gabe geratu ziren 22 laguni aukera emango die euskara ikasten hasteko eta bestetik orain interesa dutenek ere izena eman ahal izango dute. Urrian 3 talde, 46 bat ikaslerekin, jarri ziren martxan eta horietatik gutxienez batek segitu egingo du, beste 60 klase-ordu egiteko.
AISA programaren balantzea oso positibotzat jotzen dute bultzatzaileek, Getxo baita EAEn talde eta ikasle gehien dituen herria. 2005ean jarri zen martxan udalerrian eta ordutik hona 19 ikas-talde izan dira eta horietan 271 etorkin aritu dira euskarara hurbiltzeko klaseak jasotzen eta gainera 3 taldek jarraipena eskatu dute.
Getxoko AISAko taldeetan parte hartzen duten gehienak gazteak dira, %65a emakumea eta Bolibiakoak eta Kolonbiakoak nagusiki. Guztira 33 jatorri desberdinetakoak dira, tartean Errumaniakoak, Suediakoak, Greziakoak, Amerikako Estatu Batuetakoak, Alemaniakoak edo Marokkokoak.
AISA ikastaroa astean bi egunetan izaten da, 4 klase-ordurekin, guztira 60 ordu. Prezioa 10 eurokoa da eta gainditzen dutenei dirua itzultzen zaie eta diploma eta hiztegi bat eman ere.
AISA ikastaro berria datorren martxoaren 2an hasiko da eta izenematea egiteko eta informazio gehiago eskatzeko pertsona interesatuek Udal Euskaltegira (94 464 62 99), Lauaxeta euskaltegira (94 430 47 34) eta Jose A.Agirre euskaltegira (94 460 66 71) jo dezakete.
Labels: AISA, euskara, ikastaroak
Bezeroak euskaraz atenditzen ikasteko ikastaro laburra da Dendaketan izenekoa, Getxoko dendetan eta ostalaritzan lan egiten ari direnentzat eta baita lan egin nahi izango luketenentzat ere. Urrian hasi zen taldean Algortako 15 lagunek hartu dute parte eta orain, nahi izatekotan, jarraitzeko aukera edukiko dute. Bestalde, orduan bere nahia agertu zuten baina kopuru nahikorik ez izateagatik taldea osatu ezin zuten Romo-Areetako merkatarirekin ikastaroa martxan jartzen saiatuko da eta beste berri bat ere. Iaz talde bat izan zen 10 merkatarirekin.
Ikastaroa astean bi egunetan izango da 3 ordu klaserekin. Bere prezioa 50 eurokoa da eta ikastaroa amaitzen dutenei 25 euro bueltatuko dizkiete eta diploma eta materiala opatu ere.
Dendaketan ikastaro berria datorren martxoaren 2an hasiko da eta izenematea egiteko eta informazio gehiago eskatzeko pertsona interesatuek Udal Euskaltegira (94 464 62 99), Lauaxeta euskaltegira (94 430 47 34) eta Jose A.Agirre euskaltegira (94 460 66 71) jo dezakete.
Labels: dendaketan, euskara, ikastaroak
Udalak pasa den ekaineko uholdeen ondotik egin zuen bezala, oraingoan ere uholdeen eraginez beren etxebizitzetan (Larrrañazubiko 4tan) eta trastelekuetan kalteak jasan dituzten pertsonentzat dirulaguntzak emango dituela. Era berean, udalerriko hotel batera eraman behar izan dituzten pertsonen ostatu gastuaz ere arduratuko da gure helburua koherenteak izan eta, gure eskuduntza eremuaren barruan, herritarrei soluzioak emateko lanean jarraitzea delako.
Honek jakinerazi du ere,Udalak pasa den abenduaren 16an 385.000 eurotik gora eman zuela dirulaguntzetan, pasa den ekaineko uholdeetan kaltetutak izan ziren pertsonentzat.

MP3 fitxategiaren deskargarekin nire adierazpenekin (I).
Honek jakinerazi du ere,Udalak pasa den abenduaren 16an 385.000 eurotik gora eman zuela dirulaguntzetan, pasa den ekaineko uholdeetan kaltetutak izan ziren pertsonentzat.
MP3 fitxategiaren deskargarekin nire adierazpenekin (I).
4 etxebizitza eta hamar bat garaje eta trasteleku batzuk kaltetuta
Egilea: Imanol Landa. 2009/01/28. Ordua: 2:56 PM.
Guztira 4 etxebizitza, Larrañazubi aldean, eta hamar bat garaje eta trasteleku batzuk kaltetuta geratu dira atzo Getxon izandako uholdeen eraginez, Udaleko Babes Zibilak eskainitako balantzearen arabera. Horrez ganera, 5 pertsonei ostatu eman diete udalerriko hotel batean Gobela errekak ganezka egin eta gero beren etxebizitzetara ura sartu delako.
Kalteen balorazio zehatzaren faltan, esan daiteke kalteak iazko ekainean gertatutakoak baino askoz txikiagoak izan direla. Gobernu Taldeak kaltetuta geratu diren etxebizitzeentzat dirulaguntzak ematea aztertzen ari da, iazko uholdeetn ondotik eman zituenen antzera. Artean, udal Larrialdi Plana indarrean dago gaur asteazkenean ere euri jaseengaitik, eta hartara, Gobela errekaren ibilbide osoa ari dira jagoten.
Atzoko egunean, 150 lagunek hartu zuten parte Getxon Babes Zibilak abiatutako operazio berezian. Besteak beste, herritarren beharrizanei erantzuten, eraikin publiko eta pribatuak eta baita garajeak ere badaezpadan hustutzen eta oharrak zabaltzen, ganezka egiteko arrisku gehien zuen lekuetan erreka zaintzen, errepideak eteten eta zirkulazioa antolatzen eta garbiketa orokorra egiten, bide eta estartetan eta garaje eta etxeetatik ura ateratzen. Garbiketa lan horiekin jarraitu dute gaur ere.
Eskola eta kirol jarduera
Badaezpadan atzo jendez hustu behar izan zituzten ikastetxeei dagokienez (Zubilleta eta Larrañazubi eskolak, Getxo 1 eta Fadura LH Institutuak eta Gobela Ikastola), gaur asteazkena normaltasun osoz ibili dira. Garrantzi txikiko kalte apur batzuk gertatu dira soilik Geroa Ikastolan eta Romo eta Andra Mari H.I.tan.
Fadurako Kiroldegiari dagokionez, hau ere jendez hustu behar izan zuten, bihar ostegunean, hilak 29, bazkide eta erabiltzaileentzako ateak zabalduko ditu, igeriketa ikastaroetakoentzat izan ezik, oraindik igerileku olinpikoaren sabaia konpontzeke dagoelako.

Gazteentzako tailer eta ikastaroak 2009
Egilea: Imanol Landa. 2009/01/27. Ordua: 8:35 AM.
Ikastaroetarako izena emateko moduak (otsaila-ekaina):Gazteentzako Informazio Bulegora deituz. Telefonoa: 944.660.353
Mezu elektronikoa bidaliz: gaztebulegoa@getxo.net. Zure izena eta nahi duzun tailerra edo ikastaroa jarri behar dituzu, eta harremanetarako telefonoaren zenbakia ere bai (ahal dela, sakelako telefonoa)
Internet-en bidez hurrengo formularioan
SMS mezua bidaliz 667600740 zenbakira. Zein tailer egin nahi duzun adierazi behar duzu. Zurekin harremanetan jarriko gara.
Gazteentzako Informazio Bulegoan (Tangora Etxea, Algortako etorbidea, 98)
Tailerrak
Kantu ikastaroa
Noiz: otsailaren 14, 21 eta 28an; martxoaren 7, 14, 21 eta 28an; apirilaren 4, 18 eta 25ean eta maiatzaren 2, 9 eta 16an
Ordutegia: 11.00 / 14.00
Lekua: Andres Isasi Musika Eskola
Mutilentzako sukaldaritza: bizirauten ikasi
Noiz: maiatzaren 8, 15, 22 eta 29an
Ordutegia: 17.00 / 19.00
Lekua: La Sartén de la Cordelería, Cordelería kalea (Areeta)
Neskentzako skate ikastaroa
Noiz: maiatzaren 4, 5, 7, 11, 12 eta 14an
Ordutegia: 18.00 / 20.00
Lekua: Arrigunagako skate pista
Sukaldaritza: munduko jakirik zaporetsuenak
Noiz: martxoaren 7, 14, 21 eta 28an
Ordutegia: 11.00 / 13.00
Lekua: La Sartén de Cordelería. Cordelería kalea (Areeta)
Surfa
Noiz: ekainaren 1, 2, 3, 4 eta 5ean
ordutegia: 17.00-19.00
lekua: La Salvaje Hondartza
Hitzaldi zikloa
Etxebizitza eskuratzeko jakin behar den guztia
noiz: otsailaren 12 eta 17an
ordutegia: 18.00-20.00 (egun guztietan)
lekua: Algortako Kultur Etxea (Villamonte)
Antzerkia
Sararen istorioa
noiz: martxoaren 14an
ordutegia: 17.30-19.30 (egun guztietan)
Lekua: Stma. Trinidad ikastetxea (Algortako etorbidea 108)
Zinema
Gay/lesbo/trans Zinegoak´09 zinemaldia
noiz: otsailaren 12an
ordutegia: 20.00-22.00
lekua: Algortako Kultur Etxea (Villamonte)
Informazio gehiago: Gazteria
Labels: gazteria, ikastaroak, tailerrak
Otsailak 27 eta 28: “Boterea eta partaidetza: Genero begirada bat politikari” Apirilak 3 eta 4: “Negarra eta fusilatik haratago: emakumeak bakea eraikitzen”
Apirilak 24 eta 25: “Feminismoa eta ekologia: naturaren aurkako aliantza bat?"
Maiatzak 29 eta 30: “Emakumeenganako indarkeriaren aurkako borrokaren dilemak”
Ekimenaren helburuak proposatutako gaien inguruan dauden eztabaidak ezagutaraztea, hausnarketa bultzatzea, iritziak jaso eta elkartrukatzea eta ikuspegi feminista batetik aztertzea dira.
Dominique Saillardek, Berdintasuneko eta gatazkak konpontzeko alorretako adituak zuzenduko ditu saio guztiak. Villamonteko Kultur Aretoan izango diren lau saioetarako izenematea egiteko epea otsailaren 2tik 10era izango da udalerriko Hirritaren Arretearako lau bulegoetan, hau da, Udaletxekoan, Algortakoan, Andra Marikoan eta Romokoan eta Udaltzaingoko Hirritaren Arretarako Gunean ere. Seminario bakoitzeko prezioa 5 eurokoa izango da eta informazio gehiago lortzeko Udal Berdintasun Zerbitzuko 94 466 01 36 telefono zenbakira edo berdintasun@getxo.net posta elektronikora jo dezakete interesatuek. Haurtzaindegi zerbitzua izango da.
Labels: berdintasuna, emakumeak, Emakumeentzako Jabekuntza Eskolak, feminarioak
Getxoko Udalak, 150 km/h haizeak eta 14 metro garaierako olatuak eragin lezakeen zikloia iritsiko dela eta Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailak, behin Euskadiko Babes Zibileko Plana abiatuta, agindu dituen neurriak betetzea gomendatzen du.
Halaber, Getxoko Udalak, Eusko Jaurlaritzak egindako berariazko gomendioari jarraiki, bihar larunbatean, hilaren 24an, 0:00 eta 24:00ak artean, aire zabalean, kanpoan, egin beharrekoak ziren kirol jarduera guztiak bertan behera uztea eskatzen du.
Herritarrentzako gomendioak:
-Hondartzatik eta kostaldeko pasealekuetatik urrundu, haize bolada gogorrak eta olatu handiak egon daitezkelako; itsasontzirik ez erabili eta amarrak aztertu (arriskuak ekiditu), ez eta jolasezko inolako jarduerarik egin itsasoan.
-Itxi eta finkatu itzazu leihoak eta ateak.
-Ken itzazu loreontziak eta lurrera eror daitezkeen objektuak.
-Saia zaitez errepidetik ez ibiltzen behar beharrezko ez baduzu eta, edozelan ere, kontuz ibili.
-Urrundu zaitez erlaitzetatik, harresietatik eta zuhaitzetatik eta arretaz ibili eraikitzen ari diren edo egoera txarrean dauden etxaurretan.

Labels: zikloia
Gobela errekaren egoera hobetu eta ingurumena lehengoratu
Egilea: Imanol Landa. . Ordua: 2:57 PM.
Uholdeetako Batzorde Berezia Antiguo Golf auzoan Gobelako uberka estaltzeko proposamenaren ganean URAri emango dion erantzuna aztertzen ari da, horixe baita errekaren egoera hobetu eta ingurumena lehengoratzeko Proiektuari lotuta akordioaren faltan dagoen gai bakarra.
Batzorde Bereziak batzar berria egin zuen atzo ostegunean proiektua aztertu eta alderdi desberdinek aurkeztutako proposamenak aztertzeko. Honen harira, erakunde berezi hau osatzen dutenek, hau da, Udalak, Getxoko udalbatzan ordezkaritza duten alderdi politikoek eta pasa den ekaineko uholdeen ondotik sortutako auzo elkarteek, hamabost eguneko epea finkatu dute aipatu proiektuaren ganean behin betiko erabaki bat hartu aldera. Proiektua idatzeko ardura, jakina denez, Eusko Jaurlaritzaren menpe dagoen URA Agentziarena da. Hartara, Batzordea datorren otsailaren 5ean batzartuko da berriro eta horren ostean har lezake proiektuaren ganeko erabaki irmoa otsaileko azken egunetan egingo den ohiko Udalbatzan.
Batzordeak mahaigaineratu duen irtenbideak Gobelako 90 metro estaltzea proposatzen du, Plentzia kalea eta Gobelako Metro Geltokiko sarlekura arteko tartean. Horrez ganera, oinzubi bat egitea ere proposatzen dute udal kiroldegia eta uberkaren beste aldean hondatzeko arriskuan dauden etxeak lotzeko, leku horretan, hirigintza aldetik, kiroldegiari lotutako jarduera egin asmo baitute.
Gure ustez, Antiguo Golfen Gobelaren uberka osoa estaltzearen aldekoa bada ere, URAk Batzordearen proposamena onartuko duela, errekaren erdia estaltzeko alegia, zerbitzu publiko batzuk mantendu eta instalazioak ipintzeko beharrezkoa delako, indarrean dagoen legeak hala agintzen baitu, errekak estaltzea bakar bakarrik beharrezkoa denean baimentzen duelako. Honek ahalbidetuko luke, Uraren Agentziak proiektuaren idazkera amaitu ahal izatea, aldez aurretik adostutako neurriak hartzen eta baita ingurumen eraginaren azterketa egiten hastea.

Think Gaur Euskadi 2020: Programa & Ondorioak
Egilea: Imanol Landa. 2009/01/22. Ordua: 10:28 AM.Informazio gehiago: Think Gaur Euskadi 2020
Labels: konpromisoa, programa, Think Gaur Euskadi 2020
Uholdeetako Batzorde Berezia, Getxon pasa den 2008ko ekainean Gobela errekak ganezka egin ondotik eratutakoa, gaur, hilak 22, batzartuko da berriro.
Batzarraren helburua da, Udal ordezkariei dagokienez, Gobela Errekaren egoera hobetu eta ingurumena lehengoratzeko Proiektua ixten joatea, laneen behin betiko trazatzeari eta hauetan zehar egingo diren ataleei dagokienez.
Batzordea, Udal arduradunek, oposizioko alderdi politikoek eta uholdeen ondotik eratutako bi auzo elkarteetako ordezkariek osatzen dute, eta, izan ere, bere asmoa da urrats berri bat ematea behin betiko proiektura hurbildu Uraren Euskal Bulegoak, URAk, idatzi dezan.

Labels: gobela ibaia, URA
Balmoral gurtzontzia denboraldia zabaldu eta gaua emango du Getxon
Egilea: Imanol Landa. 2009/01/21. Ordua: 8:49 AM.
Balmoral itsasontzi handiak zabalduko du gaur, hilak 21, Bilboko Portuko gurtzontzien denboraldi berria, eta Getxoko kaian igaroko du gaua. Eskoziaren omenez izena hartzen duen gurtzontzi honetan, 1.400 bidaiari eta eskifaiko 500 kide doaz. Guztiei Getxoko Udalaren Turismo Bulegoak turismoa zein erosketak egiteko informazio zerbitzuak eskainiko dizkie.
Itsasontzia Fred Olsen enpresarena eta 188 metro luzera dauka. 1988an eraiki zuten Alemanian eta 738 kabina ditu. Iaz etorri zen lehen aldiz Euskadira eta aurten berriro itzuliko da, ekaina aldera.
Autobus berezia
Getxoko Udalak autobus berezia ipiniko die itsasontziko bidaiariei bihar asteazkean gurtzeroen moilatik herriraino.
Zerbitzu berezi hau eskaintzeko Areeta eta Algorta lotuko dituzten autobusak ipiniko dituzte.
Bus zerbitzu berezia ontziaren ordutegietara moldatuko da, izan ere, hala nahi izanez gero, nahi dutenek herriko lekurik garrantzitsuenak ikus ditzaten, hala nola, Bizkaia Zubia, Portu Zaharra, Kirol Portua bera, zein Areeta eta Algortako erdiguneak ere, erosketak egin edo aisialdiaz gozatzeko.
Udalerriaren turismo eta merkataritzaren ganeko informatze eta sustatze lana egingo da, eskaria jaso dezaketen arlo guztietan, hala nola: interes handia duten leku historiko, artistiko eta parajeetara zelan heldu, garraio, jatetxe, taberna, delicatessen dendak, ....non aurkitu; baita denden (non dauden eta ordutegiak); eta herritarrentzako eta gizarte zerbitzuen (farmaziak,....) berri emango zaie ere.
Informazio gehiago: Balmoral
Labels: balmoral, Fred Olsen
Lehenengo getxotarrak: emakumea Getxoko historian (XIV-XVII)
Egilea: Imanol Landa. 2009/01/19. Ordua: 1:44 PM.
Cristina Ayuso historialariak irabazi du Getxoko Udaleko Berdintasun Zerbitzuak antolatutako “Emakumeen ekarpena Getxoko historian” ikerketa beka “Lehenengo getxotarrak: emakumea Getxoko historian (XIV-XVII mendeen artean) izeneko proiektuarekin.
Berdintasun Zerbitzuak lehenengo aldiz antolatutako ikerketa bekaren helburua Getxoko emakumeek historian zehar edozein alorretan bete duten paperaz datu berriak argitaratzea edo datu jakinetan sakontzea da.
Deialdira 12 proiektu aurkeztu dira, 5 getxotarrek aurkeztutakoak eta denetariko gaiak aztertzeko, tartean emakumeen papera arte, historia, erlijioan, kirol edo elkarteen munduan. Azkenean Erdi Aroan Getxoko emakumeen ekarpenari buruzko ikerketa aukeratua izan da, proiektuaren kalitateagatik eta garai horri buruzko ikerketak eduki dezakeen nobedadeagatik.
Cristina Ayuso, Durangokoa da, 33 urte ditu eta Historian Lizentziatua da. 7.000 euro jasoko ditu, orain %75ª, eta gainerakoa behin betiko txostena ematen duenean, datorren abenduaren 15a baino lehen.

Labels: beka, berdintasuna, emakumeak
Think Gaur Euskadi 2020ren ondorioak ezagutu.
Euskalduna jauregian, Bilbon
11:30etan
Labels: EAJ-PNV, think gaur
Getxoren eraldatze berria. Poriektuen zerrenda (III)
Egilea: Imanol Landa. 2009/01/16. Ordua: 2:50 PM.
1) Hiria hobetzeko
Pasealekuak:
-Galeako Pasealekuaren urbanizatze lanak, Bostgarrena kalea, Aixerrotako errota eta Arrigunaga aldean.
-Areetako kaia oso osorik zaharberrituko da, La Bolako hondartzatik Churrukara arteko tartean.
-Andra Mari auzoko Unbe eta Urduña kaleen eraberritze eta hobetze lan osoak.
Parkeak:
-Andra Mari auzoko Unbe eta Urduña kaleen artean dagoen parkearen eraberritze eta hobetze lan osoak.
-Gobelaurre Parkearen eraberritze osoa.
-Iturgitxi parkean (Villamonten) umeentzako jolasgune berria ipiniko da.
2) Erraz sartzeko planaren garapena:
-Aiboan arrapala gaineko igogailua ipiniko da Metrora errazago iritsi ahal izateko.
-Villamonteko plazan beste bi igogailu ipiniko dira Metroko 2 mailak gainditu ahal izateko.
-Romo auzoko erdigunearen: Aurrezki Kutxa, Ezequiel Agirre, Kalamua eta Etxague Jenerala kaleen eraberritze eta hobetze lan osoak.
-Algorta auzoko Jaime Morera, Alangoeta eta San Martin kaleen eraberritze eta hobetze lan osoak.
3) Kirol azpiegituren hobekuntza
-Bolue 3ko tribunari estalkia ipiniko diote.
-Bolue 1 eta 2 zelaietarako pergola berriak.
-Arrigunaga eta Mesedeetako Skate pistak oso osorik zaharberrituko dira.
-Andra Mariko kiroldegiko estalkia konponduko da.
4) Udal gizarte politikei bultzada
-Urgull kaleko udal eraikineko 2 solairu hobetzeko lanak egingo dira Algortan Gizarte Zerbitzuen ordezkaritza zabaldu ahal izateko.
-12 tutoretza-etxebizitza Juan Bautista Zabalan.
-2 liburutegi berri Gobela polikiroldegian.
5) Teknologia berrien aldeko apustua
-Herritarrek gehien erabiltzen dituzten udal eraikinetan WIFI sistema ezarriko da.
6) Udal azpiegiturak
-Torrene kaleko udal etxabea zaharberrituko da bertan areto erabilera aniztuna egokitu aldera.
-Hilerriko arreta gunea hobetuko da.
-Getxo Irratiko bulegoen eraberritze eta hobetze lanak
-Udaletxearen estalduraren eraberritze eta hobetze lanak
-Santa Clara eraikuntzaren beheko solairuaren eraberritze eta hobetze lanak
-Tangora etxearen eraberritze eta hobetze lanak
-Juan Bautista Zabala HABren eraberritze eta hobetze lanak
Infrmazio gehiago:
Getxoren eraldatze berria. Proiektu berriak martxan(I)
Getxoren eraldatze berria. Proiektu berriak martxan (II)

Labels: eraldatzea, proiektuak
Getxoren eraldatze berria. Proiektu berriak martxan (II)
Egilea: Imanol Landa. . Ordua: 2:48 PM.
Udal Gobernu taldeak adineko pertsonentzako babespeko 12 apartamentu berri egingo ditu Algortan Toki Inbertsiorako Estatuko Funtsak emandako dirulaguntzaren zati batekin, Getxon politika sozialak indartzeko apostu berri bat egiten duela. Apartamentuak Juan Bautista Zabala kalean Udalak duen etxean egokituko dituzte. Lan hauek proiektuen bigarren multzoari dagozkie eta Udalak 2.647.152 euro zuzenduko ditu bertara, Toki Inbertsiorako Funtsak guztira emandako 14,5 milioietatik.
Hain zuzen, Zabalako babespeko apartamentuak egokitzeko proiektuen bigarren multzoari dagokion zenbatekoaren %35 zuzenduko da, hau da, 926.000 euro. 12 apartamentu berri hauek, Romo auzoan dauden era honetako 39 etxebizitzei gehituko zaizkie (28 daude Luis Lopes Oses kalean eta beste 11 Lope de Vegan). Zerbitzu aitzindaria da inguruko herrietan ez baitago holakorik. Bere helburua da udalerrian bere kabuz konpontzen diren adineko pertsonen etxe eta segurtasun arazoa konpontzea. Ganera, zerbitzua hurbilduz, Algorta eta Andra Mariko herritarrei eskaintzen zaie ere.
Hartara, lan hauek Gobernu taldeak garatuko dituen proiektuen bigarren multzo honen izaera soziala berresten dute, behar gehien duten pertsonak artatzeko dagoen beharrari erantzunez, are gehiago kontuan hartuta krisiladi ekonomikoan murgilduta gaudela.
Beste proiektu batzuk
Bestaldetik, bigarren multzo honen barruan onartutako beste jarduera bat izango da Gobelako kiroldegiko behe aldean bi liburutegi, bata nagusientzako bestea umeentzako, egokitzea. Giza azpiegitura berri honek, Romo-Areetan Santa Eugeniako eta Merkatuko udal eraikinetan egingo diren zaharberritze lanak direla-eta bi hauetan aldi baterako faltako den liburutegi zerbitzua beteko du. Jakina denez, bi eraikinetan Kultur Etxe berria eta BizcayTIK programa egokituko dituzte, hurrenez hurren. Bi liburutegi berriak egokitzeko lanetara 700.000 euro inguru zuzenduko dira.
Bigarren multzo honetako gainontzeko laguntza, bestalde, Udaletxearen beraren azpiegiturak hobetzeko zuzenduko da. Izan ere, 446.000€ Santa Clara jauregiko behetan hirigintza arloko gaiei buruzko informazioa eskatzera hurbiltzen diren harritarren arretarako gune bat egokitzeko bideratuko dira; Tangora Etxeko Gazteriaren Zerbitzua hobetuko da, lan hauetara 125.000€ zuzenduz, Juan Bautista zabalako HAB -72.200 euro- eta Getxo Irratiaren egoitza ere, 290.500 eurotan. Azkenik, Udaletxeko estalkiaren konpontze laneek 88.500 euro jasoko dituzte.

Labels: proiektuak, Toki Inbertsiorako Funtsak
Oinarrizko zerbitzuetarako arreta berria eta Nagusien Etxearen handitzea Andra Marin
Egilea: Imanol Landa. 2009/01/15. Ordua: 2:11 PM.
Getxoko Udalak gizarte alorreko azpiegiturak hedatuko ditu Andra Mari auzoan Orduña mendate kaleko egoitzako proiektuarekin, hortik Gizarte Zerbitzuen oinarrizko zerbitzuetarako arreta eskainiko baitute eta egungo Nagusien Etxearen azalera handitzea ahalbideratuko baitu. Zerbitzuak herritarrengana hurbiltzeko aurrera eramaten ari den politikaren beste urrats bat ematea suposatuko du ekimenak.
Algorta auzoko Urgull kalean jarriko duten Gizarte Zerbitzuen egoitza berrirako proiektua ere aurkeztuko da aurten. Ahalik eta hurbilenetik zerbitzurik hoberena ematen saiatzean datza asmoa. Herritarrenganako hurbiltasuna eta Gizarte Zerbitzuek eskaintzen duten kalitate handiko zerbitzuak eskaintzen segitu ahal izatea izan dira deszentralizazio ekintza hauek aurrera eramateko bultzatu gaituzten arrazoiak, oraingoan Andra Mari auzoan. 200.000 € gastatuko dira eta urtearen amaierarako amaituta egotea aurreikusten dugu.
Gaur egun Gizarte Zerbitzuek 700 familia artatzen ditu Andra Mari auzoan, Foru edo Martikoena kaleetako bulegoetara joan behar dutenak. Bi bulego horiek erdigunetik eta baita metro garraiobidetik ere nahiko urrun daude. Udal Gizarte Zerbitzuek eskaintzen dituzten prestazioetarako eskaerak bideratzeaz gain, bulego horietan bestelako erakundeek ematen dituztenetarako eskaerak ere egiten dira.
Bestalde, Orduña mendate kalean dagoen guneak 130 metro koadro ditu eta zaharberritzearen ondoren, egoitza osoak 280 metro koadro izango ditu eta horietatik 190 metro koadro Nagusien Etxerako eta erabilera anitzetako gunerako izango dira eta gainontzekoa Gizarte Zerbitzuetako bulegoetarako. Auzoko nagusiek bereziki ondo hartuko dutela uste dugu, oso erabilia den ekipamendua hobetuko delako, etorkizunean jardueren eskaintza eta kalitatea hobetze aldera, gestioaz arduratzen den “Urte alaiak” elkarteak aspalditik eskatu bezala.
Urtez urte Getxoko Gizarte Zerbitzuek artatzen dituzten auzokideen kopurua hazten ari dela nabarmendu behar da eta gainera egungo krisi sozioekonomikoak, zalantzarik gabe, are gehiago gehituko duela eskaera. Horren hildotik, 2005ean herritarren %7,06 artatu zituzten eta 2007an %9,7, 7.989 pertsona, 3.501 familia. Horregatik, oso garrantzitsua da Gizarte Zerbitzuak herritarrengana hurbilaraztea. Hildo horretan aurreko legegintzaldian horren aldeko esfortzua egin zuen Udalak, Romo eta Areetako ingururako, Gorbea Mendi kalean Gizarte Zerbitzuen bulegoa zabalduz.

MP3 fitxategiaren deskarga nire adierazpenekin.

2009ko “Getxo Sasoi-Sasoian” Kirol Sarien II Galan
Egilea: Imanol Landa. . Ordua: 11:28 AM.Gala honetan saritu egin dituzte ere, norbanakoen mailan ere, Inhar beraz gain, Garazi Sanchez surfzalea, “Getxo Kirol Berriak” atalean; eta Naiara Gomez piraguista eta Jonatan Larrañaga mendizalea “Getxo Kirol Sariak” atalean. Ekitaldira bildutako lagunek, bozkatze bidez, hautatu dute norbanakoen mailan saria jaso duten 4 kirolarien artean Inhar Ugarte iazko kirolaririk onena legez. Pilotariak 91 boz eskuratu zituen, Garazi Sanchezek 81, Naiara Gomezek 66 eta Jonatan Larrañagak 24.
“Getxo Sasoi-Sasoian” II Galak, berriro ere saritu nahi izan du, profesionala ez den modu batean, Getxon kirolarengatik eta kirolaren alde lan egiten duten gizabanakoen eta taldeen lorpen eta ahaleginak.
Oraindik 20 urte bete ez dituela, Inhar Ugarte algortarrak Yahaira Agirre, algortarra dena ere, ordezkatuko du kirolaririk onenaren tokian. Inhar bi-biko munduko trinkete txapelduna da Iker Gordon sopeloztarrarekin batera, joandako irailean Txileko Santiagon jokatutako txapelketan garaipena lortu eta gero.
Sari bereziak
Azkenik, “Getxo Sasoi-Sasoian Sari Bereziak” izan dira, oraingo honetan, Jose Manuel Centenorentzat (txirrindularitza egokitua) Marka Hautsiz mailan; Dimas Ramos (atletismoa) Kiroltasuna kategorian; Pakea Bizkaiak (bela) Getxo Berrituz saria eskuratu du; Getxo Zabala, Getxon kirolaren alde egindako lanagatik, Joseba Aranguren “Morotxo” izan da saritua; eta Aitzindariak saria Alberto Santamaria atletaohiak jaso du.
Labels: kirola, sasoi saoian
Getxoko Udaleko Gazteria Zerbitzuak “Wanted” izeneko ideia lehiaketa deitu du, ideia edo lan proiektu bat duten 18 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzenduta.Proposamenak udalerrirako interesgarriak izan behar dira eta arlo askotakoak izan daitezke. Izan daitezke antzezlan txikiak, performanceak, filma laburrak egitea, erakusketak, edozelako lehiaketak antolatzea, web orriak, blogak, aisialdi jarduerak (hala nola ikastaroak eta tailerrak), gizarte arazoetan sentiberatzeko proiektuak, euskaren erabilera sustatzeko proiektuak, hitzaldiak bezalako dibulgaziozko proiektuak, eta abarrekoak”. Hau da, orotariko proiektuak, berriak izan ala ez, baldin eta gure herriaren gizarte, ekonomia edo kultura aberasten badute.
Prozedura
Interesadunek proiektua 2009ko urtarrilaren 14tik otsailaren 25era arte aurkeztu behar dute. Horretan laguntzeko goidotxo bat emango dute, txantiloi moduan erabiltzeko. Proiektua aurkeztu ondoren bilera batera deituko dute. Bertan hainbat arlotako profesional eta adituk proiektuak hobetzeko proposamenak egingo dituzte, proiektua berriz ere landu eta aurkezteko.
Diru-sariak 500 € eta 8.000 € bitartekoak izan daitezke eta, horietatik aparte, bestelako saririk ere egongo da, hala nola aholkularitza profesionala, orientazioa, formakuntza.
Deialdi honen oinarriak eta proiektuen txantiloia edozein Herritarren Arretarako Bulegotan edo Gazte Informazio Bulegoan eskatu ahal dira (azken honetan informazio osoagoa emango dute). Era berean, wanted.getxo.net orrian ere deskargatu daiteke. Argibideak 944 66 03 53 telefonoan.
Getxoren eraldatze berria. Proiektu berriak martxan (I)
Egilea: Imanol Landa. 2009/01/09. Ordua: 12:59 PM.
Areetako kaia eta Galeako pasealekua guztiz zaharberritu eta hobetzeko lanak eta Aiboa eta Villamonteko plazan igogailuak ipintzeko lanak dira Getxoko Udalak Toki Inbertsiorako Estatuko Funtsak emango dion dirulaguntzarekin aurrera eramango dituen egitasmo nagusienak. Funtsa honen bitartez, Gobernu zentralak 14.468.083 euroko dirulaguntza emango dio Getxoko Udalari.Proiektu hauek gaur bildu den aparteko Gobernu Batzordeak onartu duen lehen inbertsio multzo bateko zati bat dira, multzo honen zenbatekoa 11,5 milioi eurokoa delarik. Gaur goizean eskainitako prentsaurrekoan, aipatu subentzioak eskatzeko ezarri duten epea laburra denez gero (urtarrilaren 24 da azken eguna), Gobernu taldeak proiektuen lehen hautatze saioa egin behar izan du, eta horien artean kokatzen dira ere oposizioko taldeek egindako hainbat proposamen. Honen harira, epeak laburrak badira ere, Legegintzaldirako Plana aldez aurretik finkatuta genuenez, horri esker, lantzen ari garen proiektuak garatu eta azkentzeko Funtsak emango digun dirulaguntza honen azken euroa ere aprobetxatu ahal izango dugu.
Hiria txukundu eta hobetzeko atalari dagokionez, Areetako moilaren urbanitzatze eta zaharberritze lanak La Bola hondartzatik Txurrukara arteko zatian egingo dira eta Galeako Pasealekua urbanizatzeko eta hobetzeko lanak, Bostgarrena kalea, Aixerrotako errota eta Arrigunagako hondartzaren arteko tartean egingo dira.Bestaldetik, errez iristeko atalari dagokionez, Aiboan arrapala ganeko igogailua (Ereagan dagoenaren antzekoa) ipiniko da Metro geltokira errezago iritsi ahal izateko, eta Villamonteko plazan beste bi igogailu ipiniko dira Algortako Metroko plazan sartzeko dauden bi mailak gainditu ahal izateko.
Horrez ganera, Funtsak emandako subentzioari esker, zenbait parke zaharberritu eta txukunduko da oso osorik, Gobelaurrekoa kasuak kasu, baita Romo auzoko erdiguneko kale batzuk (Aurrezki Kutxa, Ezequiel Aguirre, Kalamua eta Echagüe Jenerala), Algortako Jaime Morera, Alangoeta eta San Martin eta Andra Mariko Unbe eta Orduña Mendatea kaleak.
Azkenik, kirol azpiegitura batzuk hobetzeko lanak egingo dira, berbarako Bolueko zelaietan eta Arrigunaga eta Ama Mesedeetako skate pistetan, eta Torrene kaleko lokala egokituko da erabilera anitzeko gune legez.
Proiektu hauek garatzeak eta orain arte aurkeztu eta martxan jarri direnei batzeak (Getxo Antzoki berria, metroren lurperatzea Andra Marin, Gobela ibaiaren egokitze ob obrak eta Bizcaytik proiektua) Getxok azken hamarkadetan bizi izandakoa baino eraldatze askoz handiagoa ekarriko du.
Gobernu zentralak ezarritako epeak betez gero, proiektu guztiak urte eta erdi barrurako egon beharko lukete amaituta, hor nonbait.
Aipatu, azkenik, datorren astean Gobernu taldeak bigarren proiektu multzo bat onartuko duela eta hori Toki Inbertsiorako Estatuko Funtsak emandako subentzioaren ganeko 3 milioi eurorekin finantziatuko dela. Hauen artean legoke Areetako Eduardo Coste kaleko bide berrantolaketa, inguruan trafikoa lasaitzea helburu duela.
MP3 fitxategiaren deskargarekin nire adierazpenekin (I).
MP3 fitxategiaren deskargarekin nire adierazpenekin (II).
Labels: proektuak, Toki inbertsiorako funtsa
Diseinu berriarekin, irudiak eta argazkiak, batez ere, nagusi direla, GAZteak berriakek bide berri bat hasi du, hartzaileak dituen irakurleekin bat datorren idazteko estilo berria lantzearekin batera.
GAZteak berria GetxoBerri barruan sartuta banatuko da eta, hortaz, udalerri osoan zehar utziko da etxeetako postontzietan udal informazioa auzotarrentzat eskuragarriago bihurtzeko helburua betez, eta baita, (30.000 aletako tiradarekin) irakurle kopuru gorenekoa jada zuen kanala handituz ere.
Informazio aldizkari berrien kostea, hartara, asko igoko da 1.468.46 euro izatetik (zenbaki bakoitzaren 15.000 aleak, bi koloretan eta zati batzuk postontzietan uzteagatik) 3.789,93 euro izatera pasako da (zenbaki bakoitzeko eta 30.000 aleko tiradarekin, koloretan, diseinu zainduarekin eta udalerri osoan postontziz postontzi banatzeagaitik).
Dirutan dagoen alde hori ordainduko da Getxoko Kultur Etxeak (duela urte batzuk egiten zuen aldizkarien kudeatze lana berriro bereganatu duen erakundea dela) euskal enpresa garrantzitsuekin sinatu dituen babes hitzarmenen bitartez, baita ere Komunikazio Arloak hainbat gastu murriztuta (berbarako udal egutegien argitalpenetan), horrek aipatu erakunde autonomoari diru gehiago ematea ahalbidetu duelako.
Labels: gazteak, komunikazioa
a
Gure herriko izena daraman diska guztiz gomendagarria da.
Informazio gehiago: Blog infernuko hauspoa
"Eskerrik asko disko honetako artista eta sortzaile guztioi, gure kulturaren arragoa edukin gustagarriz bete ez ezik, elkarbizitza, lurra, maitasuna, solidaritatea eta askatasunari kantatuz, euskalduna izatea zertan den hobeto konprenitzen lagundu dutelako".Horrela dio, "gu gira" izenburuarekin, Radio Euskadik eta Elkar Argitaletxeak aurreko urteko azken hilabetetan argitaratutako diska berriaren abestien letren liburuxkan agertzen den esker ona.
Bi diska dira eta bertan hirurogeita hamar eta laurogeiaren hamarkadetako gure euskal abeslari eta talde esanguratsuen abesti garrantzitsuenetarikoak batzen dira, euren letrekin batera.
Horrela, diska bilduma horretan, Laboatik hasita, Xabier Lete, Gorka Knorr, Ruper Ordorika, Niko Etxart, Benito Lertxundi, Imanol, Itoiz, Errobi, Txomin Artola, Gontzal Mendibil, Oskorri, Urko, Antton Valverde, Iñaki Eizmendi edo Pantxoa eta Peioren abesti klasikoenak entzun daitezke.
Gaur, Errege Magoen egunean, nire zapaten artean agertu da diska, (segurazki Erregeak Durangoko Azokatik pasa ondoren), eta bertan agertzen den abesti zerrenda luzea irakurri ondoren baina batez be horietako batzuk entzun ondoren, zera pentsatu dut: ez du ez, goiko testuaren egileak bat ere erreza eduki abesti guzti horien atzean dauden historiak, emozioak, itxaropenak, ilusioak, alaitasunak, maitasunak, ahaleginak eta beste hainbeste sentimendu eta sentsazio guztiak hitzen bitartez adierazteko lan horretan.
Ala ere, azken ezaldiarekin batez ere (euskalduna izatea zertan den hobeto konprenitzen lagundu dutela, esaten duenarekin) asmatu egin duela pentsatzen dut. Azken batean argi dago, nire uzte apalean, gure herriko nortasunaren amaigabeko eraikuntza bidearen testuinguruan, aipatutako abeslari eta talde guzti horiek behin betirako leku berezia eta maitatua edukiko dutela dudarik gabe.
Merezi du beraz, diska erostea eta hain hurbil eta fresko dauzkagun garai horietako soinu eta oroimenekin gozatu.