Imanol Landaren bloga

http://ilanda.eu :: http://ilanda.info


Bake kultura eta elkarbizitzaren aldeko konpromisoa

Getxon Bakearen eta Bizikidetzaren Kulturan aurrera egiteko tokiko konpromisoa sendotze aldera, beste urte batez Udalak “Getxo:Bizikidetzaren aldeko Udalerria” programa aurrera eramaten segitzen du, GEUZ, Gatazkak eraldatzeko Unibertsitateko Zentroak dinamizatuta.
Azken hilabeteotan “Bakea ez da ipuina” ipuin-kontalariak zikloa burutu da ikastetxeetan eta www.getxo.net/bakea web gunearen bitartez online ikastaroa egiten ari da. Gainera, “Getxotik mundura, mundutik Getxora” lankidetzako topaketetan, abenduaren 11tik 13ra, “Getxo: Bizikidetzaren aldeko Udalerria” izeneko II.standa izango da. Han, besteak beste, egindako proiektuak erakutsiko dituzte; Bakearen aldeko Kulturaren oinarriak zabalduko dituzte eta bizikidetza baketsurako gida laburra banatuko dute.

Gatazkaren kultura oso sendotuta dago gure gizartean eta bere adierazpenak oso ugariak dira egunero, esate baterako, aniztasunari ukapena, ernegazio politikoa, genero indarkeria...Testuinguru horretan gatazka-kultura hori gainditzeko eta bakearen aldeko kulturan aurrera egiteko Udalok paper aktiboa jokatu behar dugu. 2005etik hona, Getxon Bakearen eta Bizikidetzaren aldeko Kulturan urratsak eman nahi dituen programa sustatzen ari gara, denok bakearekiko konpromisoa dugun ideiatik abiatuta.

415 neska eta mutil Ipuin-kontalariak zikloan
Lucía Gorbeñak, GEUZeko zuzendariak amaitu berri den “Bakea ez da ipuina” ipuin-kontalariak zikloa zertan datzan azaldu du. Horretan 5 eta 6 urteetako ikasleek hartu dute parte. Ekimenak Getxoko Haur eta Lehen Hezkuntzetako ikastetxeei txikienekin (Haur Hezkuntzako 3. eta Lehen Hezkuntzako 1.mailako ikasleekin) Bakearen eta Bizikidetzaren aldeko Kulturaren baloreak lantzeko aukera eman diete. Ipuin-kontalarien saioak ikastetxeetan bertan burutu dituzte, gatazkak era baketsuan konpontzea, errespetua eta aniztasuna bezalako gaiei buruz. 14 saio burutu dituzte proiektuarekiko interesa agertu duten 11 ikastetxetan.

88 lagun online ikastaroan
Getxoko Udalak www.getxo.net/bakea web gunean herritarrei “Elkarrizketarako eta gatazkak konpontzeko trebetasunak” izeneko online ikastaroan parte hartzeko gonbitea luzatu die. Gatazkak eta desadostasunak gure familia eta auzo mailako harremanetan ohikoak direla eta horregatik horiek egoki konpontzea gutako bakoitzaren ardura dela kontuan hartzen da. Helburua elkarrizketarako eta negoziaziorako trebetasunak hartzea eta praktikan jartzea da. Ikastaroa azaroaren 30ean hasi zen eta datorren abenduaren 20an amaituko da. 88 lagunek eman dute izena.

Standa
Azkenik, abenduaren 11tik 13ra izango den “Getxotik mundura, mundutik Getxora” lankidetzako egunetan, Areetako Geltokiko Plazan jarritako karpapean “Getxo:Bizikidetzaren aldeko Udalerria” izenekoaren II standa izango da. Ekimenhorrek burututako proiektuak erakutsi nahi dizkie herritarrei eta baita Bakearen aldeko Kulturaren oinarriak zabaldu ere. Bertan “7 gako gatazkak konpontzeko. Lehen sorospenak bizikidetza baketsurako” izeneko gida laburra, pegatinak eta liburu-bereizleak banatuko dituzte. Gainera, “Tira y Afloja/Tira-Birak” gatazkak konpontzeari buruzko lana proiektatuko da. Nahi duten herritarrek Getxon elkarrizketan, errespetuan eta bakean oinarritutako bizikidetza eraikitzen segitzeko ideiak eta ekarpenak idatzita utzi ahal izango dituzte.

Labels: , , ,

Artikuluak duen iruzkin kopurua: 0 “Bake kultura eta elkarbizitzaren aldeko konpromisoa”

Post a Comment

Post honi egindako loturak

Create a Link

Bilatu ilanda.eu blogean

Bilatu ilanda.info gunean

Informazioa

Lizentzia

Sindikazioa

ilanda.eu bilatzaileetan

Agirre 50

Landa TB

Legealdiko plana 08-11

+ Getxo berritzen ari gara

Getxo EROSi ta GOZAtu

Merkatari plana

Argazki bildumak

Euskarazko errefrauak ausaz

Getxo garbia

Euskarazko produktuen katalogoa

GUZTIOK BAT

Egunkaria libre!

think gaur - Euskadi 2020

EAJ-PNV

Albisteak

Azaroak 25

.eus domeinua