Imanol Landaren bloga

http://ilanda.eu :: http://ilanda.info


Hona hemen, aurreko asteko ostiraleko osoko bilkuran EAJ-ren udal talde politikoak aurkeztutako mozioa. Onetsita geratu zen.

"Joan den irailaren 22an “Falange y Tradición” deritzon talde ultraeskuindarrak komunikatu bat argitaratu zuen, eta bertan bere gain hartu Euskal Herrian egindako hainbat ekintza terrorista, 25 baino gehiago. Ekintza horien bidez mehatxu egin zieten eurek independentismoaren eta komunismoaren jarraitzailetzat hartutako hainbat pertsonari, eta eraso ere egin zieten diktadura frankistaren biktimen alde jarritako monumentuei.


Talde ultraeskuindarrak erasotako helburutzat hartu eta aipatu zituen udalerrien artean Getxo ere agertzen da, izan ere, udan Goikoetxea familiaren baserriaren aurka egindako eta errebindikatutako erasoa aipatzen da bertan. Gertatu zenean bertan gaitzetsi egin zuten eraso hori adierazpen publiko baten bidez bai Getxoko alkateak bai alderdi popularrak zein sozialistak, horren osteko osoko bilkura batean egindako parte-hartzean.


Era berean, talde faxista horren akzioak gaitzetsi egin ziren eusko legebiltzarrak joan den urriaren 22ko bilkuran aho batez hartutako erabakiaren bidez, eta Getxoko Udalbatzan ordezkaritza duten alderdi guztiak bertaratu ziren horren alde egiteko.


Talde hau “aberri espainiarren aldeko talde” bezala agertzen da, eta bere komunikatuan adierazten duenez, bere helburua da Espainian “benetan kristaua eta nazionala “ den erregimen politikoa ezartzea. Horretarako –euren hitzetan- “une bakoitzean egokitzat hartzen dituen baliabideak erabiliko ditu, eta aberriaren ageriko etsaien kontra arituko da batez ere”, kontuan hartuta etsai horiek “separatismo terrorista, komunismo hiltzailea eta liberalismo antikristaua” direla.


Aurreko asteburuan, publikoki jakinarazi egin da, ustez, aipatutako ultraeskuindar talde honen kide batzuk detenituak izan direla Nafarroan eta Zaragozan.


Edozein kasutan horrelako talde eta jarrera direla-eta, gure gaitzespenik sendoena argi eta garbi adierazi baino ezin dugu egin. EAJ sarritan agertu izan da terrorismoaren eta edozein jarrera totalitarioren aurka, euskal gizartean bizirik, elkarrekin eta bakean ibiltzeari uko eta muzin egiten baitiete. Horregatik, aipatu ditugun jarrerei aurre egin eta osoko bilkura honen aurrera dakargu horiek salatzeko eta gaitzesteko adierazpen hau, gure ibilbide politikoarekin bat datorrelako eta beste jarrera bortitz eta faxista batzuk gertatzen direnean jokatzen dugun sendotasun berberaz jokatu nahi dugulako.


Hori dena dela-eta, Getxoko Udalbatzari erabaki hauek hartzea proposatzen diogu:


• Getxoko Udalaren salaketa eta gaitzespena argi adieraztea berriro ere, gizakien eskubideak eta oinarrizko askatasunak kontuan hartzen ez dituzten ekintza eta proiektu totalitarioak direla-eta.


• Argi uztea, berriro ere, hitza eta bide demokratikoak baino ez direla, planteamenduak eta proiektu politikoak aurrera ateratzeko formula baliagarri bakarrak .


• Aipatu den talde ultraeskuindarrak egindako atentatu eta ekintzak direla-eta, gure gaitzespen eta arbuiorik sendoena adieraztea.


• Dagokien agintariei esku har dezaten bultzatzea, neurri sendo eta eraginkorrak ezar ditzan, euskal gizartearen eta getxoztarren sentsibilitateari mina eragitearren ekintza horiek egiten dituztenak atxilotzeko eta Justiziaren esku jartzeko.


• Ekintza faxista horiek kaltetutako pertsonei gure babesa adierazi eta laguntza ematea.


Getxon, 2009ko urriaren 26an"

Labels:

Artikuluak duen iruzkin kopurua: 0 “Ultraeskuindiar espainarraren ekintzak salatu eta gaitzezten ditugu Getxon”

Post a Comment

Post honi egindako loturak

Create a Link

Bilatu ilanda.eu blogean

Bilatu ilanda.info gunean

Informazioa

Lizentzia

Sindikazioa

ilanda.eu bilatzaileetan

Agirre 50

Landa TB

Legealdiko plana 08-11

+ Getxo berritzen ari gara

Getxo EROSi ta GOZAtu

Merkatari plana

Argazki bildumak

Euskarazko errefrauak ausaz

Getxo garbia

Euskarazko produktuen katalogoa

GUZTIOK BAT

Egunkaria libre!

think gaur - Euskadi 2020

EAJ-PNV

Albisteak

Azaroak 25

.eus domeinua