Gaur, Gauegun Gaztelekuaren inaugurazioa!!
Egilea: Imanol Landa. 2009/11/12. Ordua: 8:25 AM.
Azaroaren 20an, arratsaldeko 17.00etatik aurrera Algortako Gauegun gaztelekuko ateak zabalduko dira.Iluzio bereziarekin bizi dut goizean Gazteleku beran emandako aurkezpen prentsaurrekoa, gazteria zinegotzia nintzelarik hasi nintzelako proiektu hau bultzatzen, eta azkenean errealitatea bihurtzen dela ikustea iluzioa ematen du benetan.
Arrue anderea eta bere jarraitzaile Almansa, gazteei zuzendutako instalazioen itxiera proposatzen duten bitartean (Areetako skate pistan bezala), alkate honek eta bere taldeak, gazteentzako instalazio berrien alde egiten dugu, beharrezkoak ikusten ditugulako. Bazen garaia gazteek kalitatezko instalazioak edukitzeko Getxon!
Zer da?
Gauegun gaztelekua 12 urtetik 18 urtera bitarteko gazteentzako lekua da. Lagunekin gustura egoteko, jendea ezagutzeko, hainbat jardueratan parte hartzeko edo zure ekimenak aurrera ateratzeko leku bat da.
Zer egin daiteke gaztelekuan?
Hainbat gune daude: topagunea, berbetan, aldizkari bat irakurtzen edo play-an jolasten egoteko tokia; marrazketa, margolaritza, xaboi, ilustrazio edo gogoko duzun beste edozein ikastarotan parte hartzeko lantegi-gela; mahai-joku, dokumentazio, aldizkari eta abarrekoetarako gela; ordenagailu-gela, ping-pong mahaia, mahai-futbola eta gehiago.
Zer egin behar da?
Ezer ez, ez da ordaindu behar, ezta izena eman ere. Etorri besterik ez.
Noiz joan daiteke gaztelekura?
Gaztelekua egunero zabalduko da, astelehenetik igandera, igandetik ostegunera, 17.00etatik 20.00etara, eta ostiral eta larunbatetan 17.00etatik 22.00etara.
ETA INAGURAZIOAREN EGUNEAN...
Lehenengo egun honetan gaztelekuak hainbat ekintza eskainiko ditu bertara hurbildu nahi duen edonork bertatik bertara lokal honetan zer egin daitekeen jakin dezan.
Gaztelekuko gune bakoitzean zerbait desberdina egin ahal izango da:
- lantegi gelan: ordenagailu bidezko DJ tailerra
- ordenagailuen gunean: Bideo blog tailerra. Gaztelekuan ikusi duzunari buruzko zure iritzia eman ahal izango duzu web cam baten aurrean
- kalean: graffiti tailerra
- erabilera anitzetako gelan ping-pong eta mahai-futbol partida bat jokatu ahal izango duzu
Gainera, luntxa ere egongo da.
Non dago gaztelekua?
Algortan, Urgul kalea z.g. 3. solairuan
telefonoa: 944660356
e-maila: gauegungaztelekua@getxo.net












Artikuluak duen iruzkin kopurua: 0 “Gaur, Gauegun Gaztelekuaren inaugurazioa!!”
Post a CommentPost honi egindako loturak
Create a Link