
Merkatarien eta bezeroen artean euskaraz egitera bultzatzea helburu duen EUSKARA AHORA lelopeko erakusketa inauguratu nuen atzo Algortako Azokan.
Udalerrian euskaraz hitz egiten duten herritarren kopurua gora egiten ari da eta dagoeneko esan dezakegu erdiak baino gehiago edo euskalduna edo zerbait daki eta horregatik euskara gero eta gehiago bere eguneroko gauzetan erabiltzea lortu behar dugu, adibidez egunereko erosketetan euskaraz eskatzera animatuz. Aldi berean, erakusketak merkatariei euskara kalitate gehigarri bat dela ere ikustarazi nahi die.
Euskara Biziberritzeko II Plangintzaren barruan kokatuta, erakusketan Gehi Euskara Merkataritzara egitasmoaren barruan (merkataritzan euskararen erabilera sustatzea helburu duena) azken urteotan martxan jarritako kanpaina batzuk eta beren txartelak ikus daitezke, adibidez, fruta-denda, okindegi, harategi eta arrandegiei buruz egindako txartelak eta materiala. Horiekin batera burututako beste kanpaina batzuk ere ikus daitezke, tartean, Ospatu eta Oroitu, Higiezinen agentzietan euskaraz edo apelliduak abizendu. Euskaraz eskatu ahal izateko beste hainbat adiera ere daude erakusgai: “Nola eskatu euskaraz erraz-erraz?, Nola galdetu produktu baten prezioa eta produktuen hiztegi erreza”.
Erakusketa datorren azaroaren 28ra arte egongo da zabalik, azokaren ordutegian. Hurbiltzen direnei koadernotxo berri bat opatuko diete. Horretan zenbakiak euskaraz, agurrak, elkarrizketa errezak, hiztegia eta abar dira, bezero eta dendariaren arteko harrema euskara izatera laguntzeko.
Ekimen honekin hainbat erakundek eta elkartek kolaboratu dute, tartean, Bizkaiko Foru Aldundiak, EGIZU elkarteak, SENDIk, ALBE, Algortako bertsozale Eskolak eta Algortako Azokako dendariek.
Ekintza osagarriak
Euskararen erabilera sustatzeko eta aldi berean herriko merkataritza sektorea ere eta kasu honetan bereziki, azoka honetan dauden establezimenduen jarduera bultzatzeko, erakusketarekin batera, hainbat ekitaldi osagarri eta interesagarri antolatu ditugu, euskararekin kalitatea irabazten dela uste dugulako. Ekintzat familia osarentzat dira, doakoak eta ez bakarrik euskara dakitenentzat, baita apur bat baino ez dakitenentzat ere.
Lehenengo ekitaldia ARDO DASTAKETA eta hitzaldia Miel Garaizabal sumillerraren eskutik datorren larunbatean, azaroak 7, 12:00etan izango da. Berak idatzitako liburua opatuko da eta izen-ematea etzi, azaroaren 4ra arte egongo da zabalik. Hurrengoa azarareon 14ean izango da, EUSKARA ETA MUSIKA LAGUN, EROSKETETAN TXAPELDUN! lelopean. Gurasoak eta 3 eta 8 urte bitarteko haurrak dantzatzera eta kantatzera hurbilduko dira azokara, erosketak egiten dituzten bitartean. Hilaren 21ean, MERKATUAN BERTSOTAN ekimena izango da, Lizaso eta Peñagarikano bertsolariek lagunduta eta azkenik, azaroaren 28an MERKATUAN KANTETAN, Josu Landetak eta Katxo Larrazabalek gidatuta, liburuxka baten laguntzarekin.
Animatu zaitez eta partehartu!
MP3 fitxategiaren deskargarekin nire adierazpenekin (I).
MP3 fitxategiaren deskargarekin nire adierazpenekin (II).












Aurreko batean ere komentatu egin nuen baina zuen kanpaina barri hau ikusita barriro ere errepikatu behar dot; eredu zarete euskararen normalkuntza prozesuan. Barrikuntza sartu dozue prozesu honetan eta hori txalotzekoa da. Gure euskal? gobernuak euskararekiko hartu duen jarrera ezkorra ikusita, aberri mailan zuek zarete normalizazio prozesu honetan eredugarri den erakunde publikorik potenteena. Animo eta Aurrera!
Eskerrik asko Manex botatako animoengaitik. Zoritzarrez jakin badakigu nola ulertzen duen gaurko "aldaketaren" jaurlaritzak euskararen normalizazio prozezua. Aurrera joan beharrean atzera doan prozezua hain zuzen. Getxon behintzat euskararen aldeko politikak bultzatzen jarraituko dugu, dudarik gabe.Agur bero bat.