Imanol Landaren bloga

http://ilanda.eu :: http://ilanda.info


Bidegorri zati berriak izango ditugu Gabonen ondotik

Udalerriko hainbat lekutan bidegorri zati berriak egiteko lanen gaineko izapideak hasi ditugu dagoeneko. Tarte berri hauek egun daudenei gehituko zaizkie eta guztira 19 km-tik gorako luzerako sarea osatuko dute. Zati berri hauek prestatzeko lanak, ia gehienak, Gabonetako jaiak amaitutakoan hasiko dituzte eta horien kostua 421.000 euro ingurukoa da.

Bidegorri sarea azpiegitura estrategikoa da guretzat eta etengabe nahi dugu bultzatzea, bizikleta, nagusiki, jolas edo aisialdirako erabiltzetik garraiobide jasangarri eta ekologikoa, alternatiboa, izatera igarotzea nahi dugulako, beste modu batez erabiltzea nahi dugulako, berbarako, lanera, ikastetxera, erosketak egitera edo etxeetara joateko; hau da, txirrindularen erabilera praktikoa eta egunerokoa ahalbidetu nahi dugu gainontzeko garraiobideen benetako alternatiba gisa, Europan dagoeneko errotuta dagoen bizikletaren kulturarekin bat egin aldera.


Tarte berrietan garrantzitsuena, Areetako Negubide kalean egokituko dutena da, Gobela errekaren ondoan. Jarduera hau aipatu kaleko oinezkoentzako gunea berritzeko lanen harira egingo da. Guztira, 210 metro bidegorri egingo dituzte. Lanek 4 hilabete iraungo dute eta 298.000 euroko aurrekontua izango dute.

Bigarren tartea Algortako Telletxe kalean egingo dute eta 680 metroko luzera edukiko du. Lanek 3 hilabete iraungo dute eta beren aurrekontua 87.600 eurokoa da.

Eta hirugarrena Areetan lekutuko da, Ibaigane kalean, hain zuzen ere, Maximo Agirre eta Gobela kaleen artean, eta 280 metro luze izango da. 35.000 euroko aurrekontua du eta lanak hilabete batez luzatuko dira. Kale horretako dendetan ez dute trabarik eragingo.

Tarte berri horien eraginez ez da inolako aparkalekurik kenduko bidegorri zatiak egingo diren kaleetan, hau da, Negubide, Ibaigane,Maximo Agirre eta Gobela artean, eta Telletxen.

Beste lan txikiago batzuk
Udalak beste jarduera txikiago batzuk ere antolatuko ditu Andra Mari eta Areetako auzoetan. Lan horiek udal langileen talde batek egingo ditu. 2 kilometro bidegorri berri mugatu eta atonduko dituzte, soilik zoruan seinaleak ipiniz.
Izan ere, Andra Marin, Ormaza eta Gabriel Ramos Uranga kaleen artean, 1.100 m luzerako tartea egokituko da, eta Zientoetxe eta Maidaganeko bidegorriarekin lotuko da; Areetako Maximo Agirre kalean, Ibaigane eta Tomas Olabarriren artean, 570 m egokituko dira (tarteko albo banatan marra zuriak eta zoruan bizikleta seinaleak pintatuz); eta, azkenik, Andra Marin ere, beste 250 m bidegorri izango dituzte Sarri, Oiz eta Mugarra kaleetan. Kale hauetan aurrerantzean noranzko bakarra izango da. Tarte hau Telletxeko berriarren jarraipena izango da, azken hau amaitutakoan.

Labels: , , ,

Artikuluak duen iruzkin kopurua: 1 “Bidegorri zati berriak izango ditugu Gabonen ondotik”

  1. # Anonymous Anonymous

    Aupa Imanol,

    iruzkin pare bat utzi dizkizut gaztelaniazko bertsioan, agian lanpetuta zabiltza eta ezin izan duzu erantzun. Gustatuko litzaidake Bidegorrien plana eskuratzea (posiblea bada) Apostu ausarta izango da (aspaldian hartu beharrekoa, trafiko arazoak gero eta haundiagoak dira eta) Mesedez, esan nora jo beharko dudan Plana ikusi ahal izateko

    Eskerrik asko!  

Post a Comment

Post honi egindako loturak

Create a Link

Bilatu ilanda.eu blogean

Bilatu ilanda.info gunean

Informazioa

Lizentzia

Sindikazioa

ilanda.eu bilatzaileetan

Agirre 50

Landa TB

Legealdiko plana 08-11

+ Getxo berritzen ari gara

Getxo EROSi ta GOZAtu

Merkatari plana

Argazki bildumak

Euskarazko errefrauak ausaz

Getxo garbia

Euskarazko produktuen katalogoa

GUZTIOK BAT

Egunkaria libre!

think gaur - Euskadi 2020

EAJ-PNV

Albisteak

Azaroak 25

.eus domeinua