¿Getxoko presio fiskala? Bizkaiko 112 udalerrietatik 43. ena eta EEAko hiruburuetatik baino gutxiago
Egilea: Imanol Landa. 2009/10/20. Ordua: 10:51 AM.
Getxon presio fiskala 22€ biztanleko gutxitu da. 2007an biztanleko 468,8 eurotik 2009ko 446,7 eurora igaro da Udal Gobernu Taldeak zergak bere horretan mantentzeko eta tasak jaisteko abiatutako politikari esker. Berbarako, zaramaren ganekoa ehuneko 30 jaitsi da (%35 denda eta enpresentzat). Presio fiskalean izandako jaitsiera honek Bizkaiko 112 udalerrien artean 43garren tokian uzten du Getxo, Euskadiko hiru hiriburuen eta baita Barakaldoren atzetik dagoela, ganera.
Ogasun Arloko zinegotzi Aitor Soloetak nabarmendu duenez, “legegintzaldi honetan ez dugu ez zergarik ez tasarik igo. Are gehiago, aurten, 2009an, zaramarena bezalako tasa batzuk asko murriztu ditugu eta, horrez gain, 600.000 eurotik gorako (ehun milioi pezetatik gorako) diru laguntzak bideratu ditugu denda eta enpresetara enplegua bultzatzeko, eta familietara hezkuntza eta bestelako gastuetarako ere”.
Presio fiskala Udalak udal zergen bitartez lortutako diru sarrera guztien eta herrian erroldatutako bíztanle kopuruaren arteko zatiketaren emaitza da. Izan ere, Getxo 40garren tokian zegoen 2007an (Eustatek egindako ikerketaren arabera). Aurten, berriz, zaramaren ganeko tasaren jaitsiera gehituta, udalerri bizkaitarren artean 43garrena litzateke. Ganera, aipatu presio fiskala kontuan hartzen bada, Getxo Bilbo, Donostia eta Gasteizen atzetik dago, baita Barakaldoren atzetik, antzeko kalitatea eta hedapena duten zerbitzuak eskaintzen dituzten arren.

Artikuluak duen iruzkin kopurua: 0 “¿Getxoko presio fiskala? Bizkaiko 112 udalerrietatik 43. ena eta EEAko hiruburuetatik baino gutxiago”
Post a CommentPost honi egindako loturak
Create a Link